• agit/prop,  hurrengo geltokia,  larrabetzutik

    2019ko hauteskunde zikloaren ostean

    Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean.

    Aldaketa Bizkaian


    Aldaketa hauteskundeen bitartez ematea ez da dagoen gauzarik errezena. Are gutxiago Bizkaian. PNV-k indar gehien (250.000 bozka inguru) du herrialde honetan. Baina izan ditu pitzadura batzuk. Eta oso interesgarria da ematen ari den joera eta bide berria. Aurreko legegintzaldietan Lemoa, Bakio, Igorre, Larrabetzu izan ziren. Orain herri gehiago dira: Alonsotegikoa izugarria izan da. Durango eta Galdakaon ezberdinen batuketak aldaketa bultzatu dezake. Adi egon eta hausnarketa kolektiboak indartzeko unea da.

    Bilbo Handia eta inguru metropolitanoa

    Bereziki aztertu beharreko gunea Bilbo Handia da. Bilbo eta inguruko herrigune handiak. Santurtzi, Barakaldo, Portugalete, Basauri, hiriburua bera, Getxo ingurua, Leioa edo Erandio. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea, naziogintza… guzti hori garatzeko milioi bat pertsona bizi den esparrua oso kontutan hartu beharko da. Nazio mailan.

    Nafarroa

    Aldaketa duela lau urte izan zen. Oraingoan eusteko ahalegin handia egin dute batzuk. EH Bilduk inoiz baino emaitza hobeak eskuratu ditu. Baina aritmetikak zailago jarri dute kontua.
    Gaiari buruz irakurtzen eta mezuak trukatzen aritu ostean, oso baliagarria egin zait Patxi Zabaletari Hamaika Telebistan egin dioten elkarrizketa hau. 1979-2019 zikloa aztertzeko esperientzia haundiko pertsona da abokatu iruindarra.

    Zergaitik irabazten du beti PNV-k?

    Maiz egiten dugun galdera da. Erantzun argirik ez dago. Hauteskunde makinaria itzela duen alderdia da. Bere jokaleku nagusia da. Eta instituzioetan aritzea da bere helburu politiko gorena. Horrela ikusten dute politika. Horrela egin dute bizimodua alderdikide gehienek. Hori da beraien indarra.
    Antonio Riverak azterketa berezia egin du El Correo egunkarian. Ehuneko ehunean berarekin bat egin barik ere, gogoetarako hainbat puntu ematen dituenez, guk ere gogoeta egin dezagun horretaz.

    jo ta ke, irabazi arte?

    Noiz dakizu irabazten ari zarela? Gora eta gora egiten duzunean? Boterea eskuratzean? Nori ez zaizkio horrelako gogoetak etorri burura azken egunotan. Iker Bizkarguenagaren artikulu hau oso ona iruditu zait, GARA egunkariko orrialdeetan irakurriko duzu.
    Enekoitz Esnaolak ere zenbakiak, belaunaldiak eta garaiak uztartu ditu berria egunkariko analisian.

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    11-9 Egun beltza mundu osoarentzat

    Inperioa nork zuzenduko duen erabaki dute bart Ameriketako Estatu Batuetan. Goizean esnatzeko Trump izan dugu. Egun osoan Donald Trump munduko hedabide guztietan. Eskuak burura eroan ditu batek baino gehiagok. Kezka barreiatu da lau haizetara.
    Irakurtzeko beta hartu ostean, bideo batzuk, esaldi batzuk, irakurketa batzuk batzeko parada izan dut egun osoan. Gogoetarako, hausnarketarako. Eta etorkizuna kolore gehiagorekin marrazteko.

    Estatu Batuetako hauteskundeak ez ezik, munduko panorama politikoa ere islatzen du egoera honek. Faxismoak marka zuri berriak dauzka. Ezkerra ezin erantzunda, iparra galduta dabilela ematen du. Han bezala, honago ere.

    Eskuak burura eta errua besteei bota

    Baina zer gertatu da? Stablishment osoa lasai zegoen, Trump txotxoloak ezingo zuelako Etxe zuria eskuratu. Hillary Clinton moderatu eta apala nagusituko zelakoan. Hedabide guztiak alde. Parekoaren hitzek bere burua deskalifikatzen zuten… bla, bla, bla. Aurretik errepublikarren artean nagusitu da Trump. Lehen abisua. Inkestetan gora eta gora, baina stablishment osoa lasai, Clinton aurretik. Abisuak handik eta hemendik. Beldur mezua.
    Michael Moore bezalakoak baina, ez dira kontutan hartzekoak. Gero gerokoak. Orduan errudunak bilatu behar ditugu: langile zuriak, eskolatu gabekoak. Nekazari eremuetako biztanleak. Hirietan Clinton nagusi. Baina estatuz estatu elefanteak lekua irabazten du. Horregatik iruditu zait goizeko lehen orduetan horren funtsezkoa Quique Peinado kazetariaren gogoeta.

    Noam Chomskyren gogoetak

    Noam Chomsky
    Noam Chomskyren adierazpenak

    Las personas se sienten aisladas, desamparadas y víctimas de fuerzas más poderosas, a las que no entienden ni pueden influenciar

    kansas

    Amador Fdz Savater, ¿Que pasa con Kansas? aspaldiko liburua eskuan

    Facebook sarean jarraitzen ditut bere gogoetak. Eta lantzean behin, batez be gizarte mugimenduen antolaketa eta estrategiari buruz, nazioarteko gai batzuei buruz, pentsamendu garaikidearen inguruko gaiekin eta… oso gauza interesgarriak botatzen ditu. Maiz. Eta atsegin dut sakatzeaz gain, barneratzen saiatzen naiz. Gaur egun hoietako bat izan da.

    No juzgar ni despreciar, no lamentar ni maldecir, sino tratar de entender.

    Es lo que hace Thomas Frank en el libro que publicamos hace ya ocho años en Acuarela y que se preguntaba esencialmente por qué los trabajadores pobres votaban a Bush.

    La cosa tiene toda su actualidad, como es obvio. Sobre todo porque Frank trata de detectar las corrientes profundas que explican lo que a los progres les parece inexplicable: que Bush ganara dos elecciones (una de ellas después de las torturas de Abu Ghraib, etc.), la fuerza del Tea Party, la victoria de Trump.

    El tipo vuelve a Kansas (su tierra natal, un estado antes de izquierdas y ahora ultraconservador), se encuentra y habla con la gente, investiga y piensa a partir de las vidas. Qué poco tenemos de eso, ay.

    ¿Cuáles son esas corrientes profundas? En primer lugar, “el fin de la lucha de clases”. No que haya desaparecido el conflicto social o la desigualdad, sino que se han evaporado las estructuras cognitivas y organizativas que le daban un sentido de izquierdas.

    En ese vacío es una “nueva derecha” la que sintoniza con malestares, miedos, resentimientos e incertidumbres proponiendo esquemas explicativos y vías de canalización. A través de las “batallas culturales”, de un discurso hiper-agresivo, de una apelación al descontento, de un empleo muy sofisticado de los media, etc.

    Tenemos entonces la paradoja de una élite anti-elitista, de un establishment anti-establishment, de un capitalismo anti-capitalista, etc. Mientras la izquierda se vuelve autista, pija, postpolítica o puramente gestionaria.

    Enlazo mi presentación al libro, de 2009. Y en los comentarios pongo más info sobre Frank en castellano.

    “La nueva derecha instrumentaliza malestares reales que no se politizan autónomamente, que no encuentran espacios colectivos para hacerlo, que no elaboran una voz propia. Explota la victimización y a su vez revictimiza. Anger is an energy“.
    Como los ultraconservadores conquistaron el corazón de Estados Unidos 2008ko liburua eta gogoetak.

    Antoni Gutierrez Rubiren gogoeta bat, azkenik

    antoni
    Trump humilla al mundo

  • agit/prop,  larrabetzutik

    Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan

    Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat.
    Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu!
    m25hauteskundeak
    iturria: naiz.info
    Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez-
    Asko dago esateko, hala ere.

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    #rubajoy ekimena sarean

    21:45etan abiatu da ekimena sarean. Kataluniako ezkerretik abiatu dena, ERC eta inguruetatik. Euskal Herrian ere jarraipena izaten ari dena, eta dagoeneko oso minutu gutxian sarean hedatu dena.
    #rubajoy etiketa asmatu da, biak ala biak berdina direla esateko… ohartarazteko.
    Euskaraz, galegoz eta katalanez idatzitako eskaera ondoren: #independentzia
    Hemen jarraitu daiteke etiketaren jarioa eta martxan.

  • agit/prop,  ikusi eta ikasi

    Libertad Digital Iniziatiba Internazionalistarentzat bozka eskatzen

    Hauteskunde giroa nabaritzen den ez dakit, baina sarea bero bero dago. Iniziatiba Internazionalistaren gola batetik, Rubalcaba eta PPren lehia, abstentzioaren gorakada balizkoa… eta Alfonso Sastre buru duen ekimenak beldurra sortu die demokratei.
    Libertad Digital ikustea besterik ez, klik egin, sinesten ez baduzu.

    Libertad Digital pide el voto para Iniciativa Internacionalista

    pott data: barre nahikoa egin duzue? hack polita izan da hau ere. Zabaldu dezagun orain, beldurtzen ari dira eta… Europan antzerkigile bat ikusiko dugulakoan, hemengo egiak kontatzeko.

  • larrabetzutik

    HautEZkundeak 09 edo indabak zelan gurago

    Hemen egunero dira ospatzen hauteskundeak. Beti gaude kanpaina, beti hautagai, politikari eta enparauak gurean, medioetan, kalean, bizitzan.
    Sukalderaino sartzen zaizkigu.
    Baina hemen, hauteskundeek ere behera egiten dute. Abstentzioari erreparatuta, ematen du, gogoa piztu barik, ilusioak amatatzen ari dela politikagintza ofiziala.

    Indaba jana
    Herrian indaba bazkari ederra egin genuen atzo, hauteskunde eguneko momentu politena, zoriontsuena… aberatsena izan zen.
    Txokoko sutondoaren epelean, goizean zehar putxera batean prestatutako indabak, txorizoak, mortzillak, saiheskia… errioxako ardoa. Lagunarte ederra. Eta bazkalosteko tertulia.
    20 lagun mahaiaren bueltan. Pozik, irrifartsu.
    Mahaian jezarritakoetatik lau ginen Larrabetzun sortuak. Beste guzti guztiak herrira bizitzera etorritakoak. Adin guztietakoak.
    Ematen du pozik daudela gurean, tokia egiten. Dozena erdik gainera, lehen aldiz edo bozkatzen zuten herrian…
    Eta pozik mahaiak eman zuenarekin. Emaitza ona platerekoa.
    Sua amatatu genuenean, inguru guztiak garbitutakoan uriratu ginen berriro ere, nor bere zereginetara, eta gai nagusiari lotzera berriz ere.
    Indaben ordez bozak. Pozak.
    Larrabetzuko emaitzak ez dira asko alderatu gainontzeko Euskal Erdiko bozetatik. Gurean be, txakurrak ortozik.

  • info 7,  teknologia berriak

    Internet aldaketarako tresna

    info7 irratiaInfo 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate.

    Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, eta kanpaina oso osorik gero. Azken egunotakoa be, ez da broma izan.

    Interneti begira baina, flipatzekoa iruditu zait Obamak -batipat- sare sozialetan egin duen inbertsioa, lana, apustua. Eta sare sozial hoietatik etorri zaizkio militanteak, laguntzaileak, diru sustengua eta eztabaida soziala.

    Adibiderako, zenbait zenbakia sareotakoak:

    • facebook Barack Obama lagunak: 879.196 kide
    • myspace.com/barackobama  841.020 lagun
    • youtube.com  lagunak 25.225 channel views 18.579.445 (bai, 18 milioi)
    • flickr.com 296.346 argazki obama etiketarekin (hori atzo, gaur irabazi ostean 331.019

    Hauek adibide xume batzuk baino ez dira, irrati aipamenerako baliatu ditudanak. Jendetza bat, jarraitzaile asko… eztabaida sozialean, politikoan zer esan badutenak. Tresna sozial hauek baliatuta, dirua batu du Obamak -inoiz egin den kanpaina garestiena sustatu du laguntzaileen diruarekin-, jarraitzaileak baliatu ditu. E-posta mezuak, gutunak, deialdiak… guztia Internetetik.

    obama streetart

    Aldaketa/change izan da mezu nagusia Yes, we can ahalguztidun horrekin batera. Eta lortu du.

    Saioa entzun gura baduzu: Kalegorria magazinea

    audioa: kalegorrian
    [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/11/20081105_1772.mp3]

    Eta gaur, jolasean… propaganda kanpainari so, kalean egiten dituzten streetart lanei begira geratu naiz. Kaletik ere asko izan duelako kanpaina honek. Eta zer ikasi asko dago, oraindik:

    baduzu minutu bat? pintadak, grafitiak, kartelak…. topatuko dituzu argazki bilduma honetan.

  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia

    m9: analisi labur bat Bilbo Hiria irratian

    Astelehenero aritzen naiz Bilbo Hiria irratian, Bide gorritik atalean. Herriko gaiak batzutan, Internetekoak bestetan, politika, gai sozialak, kultura… astelehenero gai bat jorratzen dugu Mieltxo Monfortek eta biok. Galdera erantzunetan aritzen gara, barikuro adostutako gaiaren inguruan.
    bilbo hiria irratia

    Gaur, zelan ez, Euskal Herriko hauteskundeak izan ditugu hizpide. Hego Euskal Herrikoak eta Espainiakoak nagusiki, baina aipatu ditugu ere Ipar Euskal Herrikoak eta Frantziar estatukoak.

    Tarte hori entzun gura baduzue:
    [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/bidegorritik080310.mp3]

  • hurrengo geltokia

    m9 hauteskundeak

    m7: ostirala, Arrasate

    zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri mezu zuzena.
    PSOEk egun berean erreakzionatzen du, mundu bat batzen du Arrasaten bertan. Gaitzezpena. Mina. Amorrua. Komunikabideak Gipuzkoako herri honetatik zuzenean emititzen. Zapaterok Malagatik Madrilerako hegazkina hartu, eta Madriletik Arrasatera egun berean. Rajoy ere Mondragoira hurbiltzen da. Lehen kalapita PP eta PSOEren artean, udaletxeko aretoan bertan. Arreta informatibo guztia ANVk kudeatzen duen herrian. ANVk ez du erasoa gaitzezten, eta komunikatu propioa biharamunean.
    Gatazkaren gordintasuna, hauteskundeetako kanpainaren azken egunean.
    Informazioa, etengabe eguneratzen: goiena.net

    m8: erreflexio eguna

    erreflexio behar zuena, mobilizazio eta komunikabide handien eguna. Emakumeen egunerako deialdi zenbait debekatuta -Nafarroan batipat-. Udaletxeen aurreko bilkura instituzionalak, Gesto Por La Pazek 120 ohiko kontzentrazio. Komunikabide gehienak, egun osoko albistegiak Arrasatetik zuzenean. Bozkatzeko deia, abstentzioaren aurrean. Hileta elizkizunak eta kontzentrazio jendetsua Arrasaten.

    m9: Hauteskunde eguna

    • PSOEk irabazi du Espainian. PPk hala ere, sekulako boto gorakada.
    • PSEk nabarmen irabazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
    • Nafarroan, UPN-k zein PSN-k boto asko. NaBai mantendu egin da. (Diputatu bat)
    • PNVren beste beherakada bat. Itzela. Lehen Imaz, orain Urkullu. Beheranza oraindik. Jeltzaleen blogosfera borborka dago, adibide bat.
    • Ezker abertzaleak abstentziorako jarrera mantenduz, abstentzioak puntu dexente gora. Herri txiki eta euskaldun askotan, %50etik gorako abstentzioa. Ikustekoa.
    • IUk, Aralarrek, EA, eta orohar alderdi txikiek, sekulako beherakada. Desagerpenetik hurbil.

    Beraz, argi dago ETAren agerpenak erabat baldintzatu duela panorama politikoa. Lehenengo aldiz, PSEk Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan nabarmen irabazi du. Bilbon zein Donostian nagusitasuna erakutsi du. Orokorrean igo ditu botoak. Debagoienean ere lehen indarra, Arrasaten ere bozka kopuru nabarmena.

    PNV-k beherantz egin du. ETAren ekintzarik gabe ere, beherantz egingo luke, ezker abertzaleak deitutako abstentzioak ere eragingo zukeelako ziurrenik jeltzaleengan.

    Ezker abertzalearen jarraitzaileek, ETAren agerpenaren gainetik ere, bere horretan jarraitu dute. Aski da 2004ko emaitzei so egitea (abstentzioa+nuloak> gaurko abstentzioa). Orduan Espainiako hauteskundeetan boto baliogabetzat jo zuten ezker abertzalearen hautua, egun abstentziora jo du. Emaitzak hor dira, agerian.

    m10 eta hemendik aurrera

    • Elkarrizketa politikoak berebiziko garrantzia hartzen du, konponbide bat bilatu gura bada.
    • ETAren jarduera armatua ekiditeko, Loiolako elkarrizketak bere horretan berrartu beharko lituzkete alderdi politikoek.
    • Ezker abertzalea desagertarazi gura dutenek; bere gaitasuna murrizten saiatu barik, bide politikoan parte hartzeko aukera eskaini beharko liokete.
    • PSOEk, PPrekiko abantaila ez du haunditu, eta balizko prozesu negoziatzaileari begira, ez du horrek asko laguntzen. Hego Euskal Herrian gora egin badu ere, are gorago egin du PPk Espainian. Eta gaur ere, gero eta nabarmenago bi Espainia irudika daitezke: Goi partean zein behean PSOE da nagusi (Katalunia, Hego Euskal Herria-ia, Asturias, Aragoi eta Extremadura eta Andaluzia). Gainontzekoa, Gaztela osoa, Valentzia eta kostalde hori, Burgos… guzti hori PPkoa da. Madrilen PPk jaun eta jabe jarraitzen du.
    • Euskal Herrian bizi dugun gatazka honek, irtenbide erraza dauka. Elkarrizketa, akordioa eta gizartearen partehartzea.

    Erabilitako iturriak: