- agit/prop, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, su-etena | ceasefire | tregua
#m22 egun handi baten atarian
Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea.
Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, gogoak eta ilusioak.
Herrian, Larrabetzun gogo eta ilusio asko jarri du jende ugarik, eta gogo ilusio alaitasun horrek, uste dut bere emaitza izango duela.
Hego Euskal Herrian zer esanik ez. Altsasu, Brusela, Gernika, akordioak, eskaerak, adostasunek… Zutik Euskal Herria! aldarrikatzen duen bide hori berretsi eta indartzera etorri dira. Askoren lana, gehiagoren nekea estatu handien buruhaustea…
#m22 hau, urrats bat da bide horretan. Bozek ez dute herria askatuko, ez dute kapitalismoaren miseria deuseztuko, ez dute haserre dagoen jendearen lasaitasuna bermatuko… baina oinarri dira. Aldaketaren sujetua bisibilizatuko da, aldaketaren nahia bideratuko da… eta bihar, eta etzi… egongo da arrazoi eta motiborik: aldarrikatzeko, lanerako, ikasteko, haserretzeko, akanpatzeko, kontzertuetarako, hashtag berriak asmatzeko eta sortzeko, legalizazioa eskatzeko, benetako demokrazia galdegiteko, askatasuna gauzatzeko…
gaur, eta hemen datozen berriei so, adi adi.