-
Zutabe puntu kom
Aldaketa garaiak bizi dituzte hedabideek. Azkarrago batzuk, mantsoago besteek. Handiek zein txikiek. Lokalek, zein globalek.
Ikusentzunezkoek eta paper hutsezkoek. Guztiek.
Internet egoera berri honen paradigma da, baina baita irtenbidea ere. Interneten ondo moldatzea, klabea izango da paper, irrati, aldizkari, telebista eta gainontzekoentzat.
Eta Goiena ur hoietan, ondo xamar dabilen hedabidea da. Papera, sarea, ikusentzunezkoak uztartzen dituen proiektu komunikatiboa da. Ondo asko, nire ustez. Eta aspaldian gainera.Goiena aitzindari
Euskarazko hedabide lokaletan, aitzindariak izan dira beti Arrasate eta inguruan. Horrela jarraitzen dute. Eta gustua ematen du jarraitzeak. Saretik zein paperetik egiten dut nik. Telebista ikusteko parada handirik ez dut.Duela gutxi, lantzean behin telebistarako iritzi tarte batzuk partekatzea eskatu zidaten. Gustura hasiko nintzela esan niez. Enaiz sekula zutabelaria izan, baina zutabeen antza hartzen diet nik gtalk bidez grabatutako saio labur hauei.
Horregatik, neuk egiten ditudanei zutabe puntu kom deitzen diet. Zutabe multimedia batzuk direlako. Irudiak agertzen dira, eta grabazio bat. Audioa ez da beste mundukoa… baina agian hori du erakargarriena, modu xumean eginda dagoela, truko askorik gabe. Eta gaur egun, hiper mega hedabideen garaian, gertukoak duen xarma. -
Telebista eredu berriak ikusten
Egunotan ni ere Durangon izan naiz. Eta sorkuntza gertutik bizi izan dut, beste behin. Ia 20 urte dira stand baten atzetik nagoela. Lanean, saltzen, erakusten, saiatzen. Baina lantzean behin gustatzen zait beste aldean egotea ere. Urte osoan bezala, azoka egunetan. Liburuak, diskoak, bestelako kultur ekoizpenak hartzen, irakurtzen, zabaltzen, erosten, gomendatzen… eta aurten ere han izan naiz. Gaur bihar etzitan joango ez naizenik ez dizuet esango, ordea.
Izango dugu parada liburuaz berba gehiago egiteko, literaturaz, liburue be berbagai izango da -liburu elektronikoak salgai jarri dituztelako batzuk, ia ia paperezkoak baino garestiago gainera-. Literatura eta merkatua. Literatura eta irakurlea. Literatura eta bestelakoak…. eraginak, sorkuntza, plaza, prezioak, banidadea, salmentak… asko dago esateko, irakurtzeko eta idazteko beste. Hurrengoan.
Telebistaz
Gaur telebistaz jardun nahi dut. Ikusten ari garen telebista berriaz. Ikusten dena. Egiten dena. Sortzen dena. Eta Durango izan da adibide bat, xumea, apala, ezikusia agian… baina egin daitekenaren ereduetatik bat.
Azokak telebista ere egin du. Azokan telebista egin dute batzuek. Tartean hemendik aurrera euskarazko telebistari buruz zeresana, eta batez be, zerikusia izan dezaketen batzuek bederen. Zer ikusi eman behar digutenak, batez ere. Hamaika telebista, Tokiko -batipat Goienaren eskutik- eta ETB3 batera ikusi ditugu. Ez dute deus esan, ez dute askorik iragarri, ez da ia ikusi. Baina batera jardun dira, ari dira lanean egunotan telebista ezberdinetakoak Durangon. Batera? Elkarrekin?
Patetikoa bezain barregarria da gainera -Josune Ariztondo banintz ezin gorriago lotsatuko nintzateke- Gipuzkoako kulturak bere gain hartu behar izatea Durangon euskarazko telebista bat bideratzeko egitasmoa. Hala ere. Baina aurrera doan gure herri honean, hau eta gehiago. Hala ere, txapo hori bideragarri egin dutenengatik. Benetetan. Ni poztu naiz; beste behin Bizkaiko aberatsen, diru kudeatzaileen eta abiadura handiko politikari batzuen tamaina eskasa nabarmen erakutsi duelako. Agian, BECen izango dute orain burua, edo Sabinoren etxean, bilkura ezin erabakigarriagoetan izango dira. Petronor eta eitb zelan irabazi pentsatzen, edo Azkue nori eta zelan ezagutzera eman… edo auskalo zertan!
Niri egia esan, nork lagundu duen baingo gehiago interesatzen zait zelan gauzatu den. Telebista eredu berri bat. Kulturala, euskaraz, apala, egunekoa, modernoa, azkarra eta digitala egiten ari da egunotan. Nork berea, eduki amankomunetan… azkar eta txukun. Pantaila handi batzuk daude azokako txoko batean, gora begira… eta entzuteko moduan.
Eztabaidatu genezake telebistaz, ikusentzunezkoen gainean, etorkizunaz, orainaz eta telebistaren iraganaz. Baina nik uste, telebista -orohar- beharrezko duela euskal kulturak. Ikusentzunezko komunikazio digitala erronka interesgarria da, hemendik aurrera ere. Eta Durangokoa adibide, eta bide xume bezain interesgarria izan da niretzat.
Durangon izan da Ahotsenea ere. Eta han telebista digitala ere sortu da. Blog batean ikusi dugu ETB3ko hainbat kamerek grabatu, errealizazio txukun bat egin, eta zuzenean egun osoan gure kultura munduan. Egia da gitxi zabaldu dela, Interneteko promoziorik ez duela izan… baina erakutsi da; beste behin ere, teknologia berriekin, kultura bizia eta jarrera izan ezkero, gauza asko asko asko egin daitezkela. Txukun eta interesgarri. Musika, literatura eta sorkuntza digitala. Kultura eta teknologia berriak, adibide interesantea. Beste bat.Baikorra nintzateke, euskaldunak ondo konpontzen garela jakingo banu. Ez da horrela, eta arazoa ez da politikoa, ez da kulturala, ez da soziala…. euskaldunak horrelakoak gara, eta punto. Baina hala ere, zenbaitetan ari gara konpontzen, eta hasten garena… ez gara erraz gelditzekoak. Telebista ikusteko gogoa dut, batez ere horrenbeste zabor, txatxukeri, hipokresia, gezur, irain eta manipulazio jasan ostean. Telebista eredu berri, herritar, moderno, kultural, euskaldun eta digitala behar dugu. Azokan ikusi dugu zerbait.
Orain etxean ikusi behar dugu, tamaina guztietako pantailetan. Eta denok. Edozein ordutan.Piztu dezagun telebista berria orduan.
-
gurasoen kezka: sare sozialak
Ezagutzen duzue guraso.com?
Arrasaten Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena kooperatibak elkarrekin abiatu duten proiektua da. Sareko proiektua da, baina ez da Internetera mugatuko. Hasieratik nabil beraien ondoan, eta batez be teknologia berrien gainean idazteko hurbildu naiz.
Argazkiak.org | guraso.com atari parte hartzailea © cc-by-sa: gaztelumendi
Hainbat kolaboratzaile dago, hamaika gairen inguruan. Kontua da mutilezko bakarra naizela. Antza gurasoentzako gaietaz, andrazkoek baino ez bide dute berba egiten. Nik klaro, mekanikoarena egingo dut. Tresneria hizpide.Ekipoa funtsezkoa
Lantzean behin artikulu bat landuko dugu bakoitzak. Txandaka. Eta beste horrenbeste gai eta eremu jorratzen ditu atariak. Informazioa eskaintzen du, euskara hutsez. Eta hasiera hasieratik oso arrakastatsua ari da suertatzen. Horretan zeresan handia daukate bi kudeatzaileek ere. Oihana ari da Goienatik, eta Egoitz Txatxilitik. Biak onak dira nor bere eremuan. Oihana kazetaria da, ama da. Egoitz oso dinamizatzaile ona, gaztea izan arren.Sare sozialak hizpide
Gurasoei zuzenduta izanik, kezkak eta argibideak eman baino, eztabaida bultzatzea izan da hasieratik nire asmoa. Hautatutako lehen gaiak, eman du zeresana. Nik ez nuen dotrinarik egin nahi. Hau ona, hori txarra kontsigna ez zait gustatzen. Eta eztabaidarako ateak zabalik uztea izan da nire kezka. Hori bai, gu baino gazteagoei entzun egin behar zaiela aldarrikatuz.Gaur egun, blogek eta horretarako aukera ematen digutenez, erantzunak modu onean joan direnez, gogotsu nago hurrengo artikulua idazteko. Debekuen gizartean, sorkuntza eta irudimena aldarrikatuz. Frogatzea, dastatzea eta gozatzea, alegia.
Umeen arteko balizko elkarrizketa bat ozen aldarrikatu gura izan dut. Eta gure kontraesanak agerian ipini gero. Eta uste dut, tono onean joan dela gero eztabaida. Ia konturatu barik, dozena erditik gora erantzun sortarazi dituelako. Orain hurrengo gaia zein izan daitekeen pentsatzen nago, pantailari begirik kendu ezinik. Proposamenik?