-
Hotel Monbar gogoan | GAL zer izan zen
Kantua baino gehiago Baionan arratsalde hartan gertatutakoa.
Kantuak hala ere, ondo laburbiltzen du ordukoa. Eta bideo honek are gehiago.
GAL, erakunde terrorista parapoliziala, gerra zikina, Felipe Gonzalez Espainiako orduko presidentearen eskuak oraindik odolez zikinduta daude. X hura.
GAL eta Guardia Zibila, GALindo, Amedo eta beste horrenbeste txakur eta mertzenario, diru publikoarekin.
Kare zuria eta historia beltza.Duda egiten dut gaur gaurko belaunaldiei hori guztia ondo kontatu diegun. Lagunak ditut garai harta neska mutikoak zirela, Baionan edo Donibanen, Miarritzen bizi zirenak. Aita edo ama, edo biak; iheslari, errefuxiatu, izkutatu, euskaldun Lapurdin.
GAL garaia zelan bizi izan zuten kontatzen dute, baina oraindik ez dugu kontatzen asmatu.
Filmeren bat egin da, liburu batzuk… baina kontatzeko daukagu hori guztia ere. Hori be, gure memoria hurbila da. Eta oraindik arduradunak bizirik eta politikako lehen lerroetan dabiltza.El estado de las cosas
Hotel Monbar kantua garai hartakoa da, lau errefuxiatu Baionako ostatu batean hil ostekoa. El estado de las cosas diskoa, Kortaturen bigarren lan luzea izan zen. Eta gertaera horrek markatuta utzi zituen muguruzatarrak. Maiz joaten ziren Baionarat. Eta errefuxiatu gazte askorekin zuten hartu emana. Egoera horrek, kantuak gero, erabat aldatu zuen Kortaturen ildoa. Askoz ere politizatuagoa izan zen bere ibilbidea, lehen disko dantzagarriago, alaiago eta ganberroaren ostean.Hotel Monbar kantuak sekulako garrantzia ukan zuen Kortaturen historian, hori irakurri nuen El estado de las cosas de Kortatu: Lucha, fiesta y guerra sucia liburuan.
Ez genikizkien kontu asko ageri dira liburuan. Eta arratsalde hortako pasadizo horrek kapitulu osoa ez ezik, liburuaren izenburuan ere zipriztinak ditu. Tartean kontatzen da anekdota bat, oharkabean pasatu arren niri zer pentsatu ugari eman zidana behin baino gehiagotan.
Gerra zikin ekintza gertatu ostean, Baionako gazte batzuek atzetik jarraitu zituzten GALeko mertzenarioak, eta Sant Sprit zubiaren parean edo harrapatu. Izugarria behar du une horrek. Egoera extremoa. Zer egin horrelako une batean? 80. hamarkada erdian. Burruka armatua bere unerik gogorrenean, errefuxiatuak hiltzen GAL eta beste muntaia parapolizial batzuk, borborka giroa… eta mertzenario bat harrapatzen dute gazte abertzale batzuk. Itzela.
Haietako bat Txetx izan zen. Txetx militante politiko ezaguna da Ipar Euskal Herrian ez ezik, inguruotan ere. Beti geratuko naiz une horretako bizipenak galdetzeko gogoarekin.
30 urte igaro dira Hotel Monbar odoltsu hartatik. Memoriak, kantuak eta borrokak jarraitzen du. Ez da gutxi.Memoria erreportaia oso ona gaur @garanet egunkarian. #HotelMonbar 30 urte @joxerrabustillo @EuskalMemoria pic.twitter.com/ZPx0oqxCNv
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 24, 2015
Hotel Monbar 30 años de la mayor masacre de los GAL