-
Lauaxeta gogoratzen
-
Gernika
Gernika. Astelehena.
Merkatu eguna da gaur, astelehenero bezala.
1937ko bonbardaketa gogoan, asteroko azoka erresistentzia ekintza be bada.
Ordukoak akorduan, nazioartera joan aurretik, derrigorrezko bisita zen Gernikakoa.From #Gernika (Basque Country) solidarity with Greece & refugees#welcomerefugees #OngiEtorriErrefuxiatuak pic.twitter.com/t6g0INZqFv
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 23
Kronika Graffiti irratsaioan, Radio Euskadin
-
Jone #libre
Etxean eta herrian asko maite doguzan lagunen etxekoa da Jone.
Xabier Arriaga Txiplas, bertso maisu, lagun, militantzia kide, EHNEko baserritarraren alaba nagusia da Jone.
Itziar Amezaga eskolako irakasle, lagun, konplize, Elikadura Burujabetza lantaldetako kidearen alaba, Maddiren ahizpa.
Maddi eta Joneren bizipoza, gogoa, irribarrea, militantzia ttiki txikitatik ezagutzen doguz. Zaldi gainean, artzai txakurren ondoan, Errigoitin zein Gernikako Arranoan edo Astran.
Errigoiti Larrabetzutik gertu, oso gertu, mapan bezala ostantzekoetan dagoen baserri herria da. Auzoa guretzat.
Bizkaigane, Gernika, Busturialdea, Morga, Larrabetzu…. udagoieneko kolorea.
Lau galdera erantzunotan ikusten da Amezaga Arriagatarren maila, hizkuntza, konpromisoa.
- agit/prop, Elikadura Burujabeta, Elikadura burujabetza, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
Ondasun komunen tradizio berritzailea
Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran.
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan.
Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen ertaineko bideo honek.
Ondasun komunak
Lurra, ura, haziak, jakintza eta zaintza. Funtsezkoak eta berebiziko garrantzia dutena arlo ekonomikotik zein sozialetik begiratuta. Horren sakontzean dago etorkizuneko erronka. Jagon, zaindu, defendatu, liberatu, askatu, zabaldu, hedatu… Ingurugiroaren defentsan, iraunkortasuna bermatuz, jakintza librea bultzatuz eta eztabaida sustatuz.
Software librearen mugimenduarekin alderatu izan ditugu maiz beste gatazka hauek, eta elkarrekin zer ikasi -elkarikasi- asko dago. Partekatuz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
Elikadura burujabetzaren bidean, baserritar berriek, arazo zahar ugari dituztelako.wikipedian:
Bien común
CommonsSoftware librea, berrikuntza, lurra eta haziak, baserria, kooperatibak eta Elikadura burujabetza uztartzen http://t.co/osPocDIfyn
— gaztelumendi |I*I| (@iPtx) November 20, 2014
-
Patakon eta biok Euskal Herrian zehar ibilbidea (lehenengo eguna)
Astelehena. Abuztuak 4 GAZTELUMENDI, Larrabetzu
Goizean etxean motxila prestatu, urian azken erosketak egin eta baserrian gaude aita eta biok orain, astoa atontzen.
Kordel barriak, txarrantxa pasatu eta hasi gara… asto gainekoak zelan edo halan jartzen. Marokoko albarda polita, eta gainean Matxinbentan erositako asto otzarak. Batean eta bestean antzeko pisua banatu, motxila handia, txikia, kanpin denda….Abiatu gara Gaztelumenditik #Patakon astoa eta biok #oinez pic.twitter.com/d8Iruzs7HX
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) August 4, 2014
Arrastiko laurak izango dira etxetik abiatu naizenean. Hasi da abentura. Bagoaz Patakon astoa eta biok. Ama ez dogu izartu. Isil isilik goaz Gaztelutik, pausuan. Pausua neurtzen. Sokatik oratuta daroat Patakon. Kanturako gogoa, argazki batzuk uriko paisaiari kaminoz kamino. Eleizaldera eta isil isilik baserri artetik Asua, Morro, Erkinko eta Barrenetxe. Herriko azken baserriak.Bide hau
Donejakue bidea da hartu beharrekoa. Noranzkoa aldatuta. Kostaldeko bideari helduko diot, baina Mendebaldetik ekialderako asmoa daroat. Milaka erromesek urtero oinez egiten dutenak atentzioa deitu dit azken urteotan… eta nik neuk be frogatu beharra daukadala iritzi izan diot aspaldian. Bizikletaz edo oinez ekin nahi nion, eta pirineoarekin lotu gero… noizbait Iratiko basora heltzeko. Eta plana amesteari lotu nintzaion.
Larrabetzutik urtero igarotzen diren milaka hoiek ezin dira konfunditurik egon. Ederra behar dute gure bideek, gure paisaiek. Ezagutzen ez ditugun txoko bazter baso itsasertz eta enparauek.
Aitaren proposamena izan zen astoarekin egitearena. Eutsi nion enbidoari. Ni jo izan banu…. ezezkoa izango nuke beharbada. Bera da esku. Eta orain bidean nago, berari esker.Uztailean txango pare bat egin ditut oinez astoagaz. Lezamarantz, hona eta hara. Baso bideetatik. Eta apur bat ikasteko aukera izan dut astoaren filosofiaz. Nahikoa jakiteko astoek ez dituztela errekak maite. Izua diote erreka txikienaren gainetik igarotzeari. Burugogorkeria orduan pizten da beraiengan. Eta Larrabetzu inguruan buelta hartu behar izan nuen bi baso bidetan….ondoan neukan Lai txakurra be konturatu zen horretaz. Lehenengoan gogotsu ekin zion astoari… bigarrenean basoan barna ihes egin zidan… bazekielako astoarekin tretan aritzea alferrikakoa zela, astoak behar zigula irabazi biori. Nik ere ikasi nuen.
Abuztuak lau ditu gaur. Astelehena da. Atzo berandu etxeratu nintzen Gazte Egunaren ostean. Baina gaur gogotsu noa Larrabetzutik Euskal Herria zeharkatzeko bide honetan. Gaztelu auzotik abiatu eta uria ikusten dut hor behean. Agur esango diot herriari, banoa egun batzuetarako.
Oztopoak
Elizaldetik gora oinez. Asua, Morro, Erkinko eta Barrenetxe. Lotu barik. Pozik. Barrenetxetik gora lehenengoz noa Donejakuekoek daukaten bide berritik. Eta lehenengo oztopoa bertan. Alanbrea, burdinezko hezia eta astoa igaro ezin daitekeen leku bat. Gainekoak astiro kendu, astoa lotu eta otzara barik pasatzeko ahalegina egin dugu. Ezinezkoa. Ez astoa ez ni. Lehenengo hasarrealdia. Katearekin atzamarra harrapatu dut. Ez dakit ez dudan apurtu ere egin. Gorritu egin zait. Baltzitu ere bai. Eta mina daukat.
Asto gainera ekarri ditut berriz bere trasto guztiak. Eta bidean atzera egin dugu Barrenetxera. Betiko bidetik ekingo diogu orduan. Bizkargira hemendik hamaikatxo biderrez joandakoak gara….eta badakit astoarentzako leku aproposagoa izango dala ziurrenik. Eta halan ekin diogu bideari. Lehen oztopoari muzin egin, Barrenetxekoak agurtu eta abenturatxoaren nondik norakoa azalduz. Gauzak ondo, jaietan ikusiko gara.
Bizkargi
Mendi berezia da Bizkargi guretzat. 1937ko guda antifaxistaren lekukoa. Batailaz bataila… gudariak ez ezik, historiaren zati garrantzitsua dago berton guretzat. Memoria da. Urtero gatoz. Eta errez igo izan dugu txikitatik mendi hau maiatzero, maiatzero. Erromeria, jai giroa, akanpadak, txoznak, dantzak… zer ez dugun egin hemen.
Ez dut mendia igo behar… magaletik ibiliko gara gaur. Baina ezinezkoa dirudi. Behin, birritan, hirutan… zenbat aldiz ez zaizkigun erori asto gainekoak lurrera. Salto bat dela, mugimendu azkar bat… sasitza edo dana dalakoa… Pazientziaz, lurretik jaso, atzerago daudenak batu eta gero eta umore txarragoaz jartzen ditut asto gainean. Orduak aurrera doaz… eta inoizko ibilaldirik luzeena egiten ari zait gaur arrastikoa.
Baso bideok ez dira aproposenak astoagaz ibiltzeko, antza denez.Esperientzia berria da biontzat. Zama gainean. Lurra oraindik buztin, putzu ugari eta zaitasunak nagusi.
Une batez hemendik eta Gerekizerako baso bidea utzi, eta ostantzeko bideetatik joatea erabaki behar izan dut. Goikoganera betiko pistatik, eta handik Talleriraino dagoen auzo bideetatik oinez, txapa txapa. Astiro astiro… arrasti iluntze eder honetan.Atzean utzi dut Larrabetzu. Eremu berrietan murgildu naiz. Arrastiko 7ak inguru izango dira Gerekiz inguruan nagoela. Asfalto gainetik be ondo moldatu da gure Patakon. Niretzat arean gogorragoa da bidea. Eta lagunei mezua igorri diet. Larrabetzutik bertatik. Orduak aurrera egin ahala, nire umorea ez da akitu. Arrantzaka dabiltzan astoak -Patakon bera eta inguruan daudenak- grabatu ditut mugikorrarekin, eta lagun askori bidali diet sortu berria dudan watsap taldera. Herriko lagunak, zarauztarrak, nafarren bat… zerrenda luzea da. Nire lagunak dira, baina beraien artean askok ez dute elkar ezagutzen. Patakonek batu ditu. Eta hau izango da aurrerantzean gizarte zibilarekin izango dudan lotura. Hartu emona.
Errigoiti ingurutik Gernikarantz
Gerekizetik Errigoitirako bidea hartu eta bagoaz polito polito. Morgako Andra Mari ez dogu ikusi be egin, ostantzeko auzoetatik igaro garelako, baina Errigoitira egin ahala atzean ikusten dira inguruko herriak. Eta Bizkargi. Eta urrunago Oiz bera. Eta Errigoitira bertara heldu barik, basotik dago Gernikarako bidea. Ez dut ezagutzen, baina polita da. Astoa ondo doa. Eta bada ordubete baino gehiago ez duela kargarik bota. Sokatik oratuta goaz biok. Eta hasi naiz martxa hartzen. Hasi gara. Lantzean behin argazkiak be egiten ditut mugikorrarekin. Astoari berari. Inguruko mendiei. Ondoan ditugun eta hurbiltzen diren zaldiei. Eta baso bidean oinez. Aurrera. Ttipi ttapa. Lotu barik.
Eta han behean ikusten diren argiak dira Gernika. Inoiz joan barik bide honetatik, baina orientazioa ez dut galdu. Badakit gitxi gora behera nondik nabilen. Eta lantzean lantzean, Donejakue bideko markak ikusten ditut. Noranzkoa da ezberdina. Bidea bera da. Arrastian irten naizenez baserritik, ez dut erromesik gurutzatu gaur. Bakar bakarrik noa. Eta pake ederrean.Laister helduko naiz Gernikara. Baina gauez. Santa Luzia auzotik. Gernikara heldu eta Ardatz gogoratu dut. Asteburuan hil da. Gaur agurtu behar zuten. Bertsolaria, Enbeitatarra. Mutil jatorra. Gaisotasunarekin burrukan ibili da aspaldion. Apirilean etxekoekin berbaz ibili nintzen, apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zutenekoak gogoratzen diren egunean. Baikorrago zeuden. Azkenean joan egin zaigu.
Gernikara heltzean Txiplas be ikusi dut bere furgonetan pasatzen, ez dakit konturatu dan nor nintzen. Errigoitirantza joango zen. Baserriko lanetara edo etxera. Ez da geldi egotekoa.Nik Astra aurrean hartu dot lekua. Ondo belar gunean plantatu dut kanpin dendatxoa. Astoak badauka zer jan hemen. Ura be badaukagu. Eta lehenengo etapa egin dugu. Zorionekoak gu.
Astra itxita dago. Gernika lasai dago astelehenez. Txinoan jatekoak hartu eta afaldu ostean lotara. Nekatuta nago. Patakonek zutunik jarraitzen du, hemen inguruan.Larrabetzutik irten ostean heldu gara #Gernika honetara #Patakon astoa eta biok pic.twitter.com/nDnxEFMPpQ
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) August 4, 2014
-
Gernika
1937ko astelehen hura, azoka eguna, apirila….. gaur.
Gaur, egun osoan zehar sortutako gogoetak ekarriko ditut hona, berbak, irudiak, ideiak, ametsak, amorruz betetako negar malko eta oihuak, etorkizunari begiradak…
Aurten #Gernika eta 1937ko gertaerak gogoan izateko izango diren ekitaldi guztiak http://t.co/2UceDaQmrt eta @AstraGernika
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gaur 77 urte, faxistek Gernika suntsitu zuten. Memoria egiteko eta etorkizunera begiratzeko eguna dugu gaurkoa #EzAhaztuEtorkizuna #Gernika
— Astra Gernika (@AstraGernika) April 26, 2014
Gernika Lemoizen, Mikel Laboaren musikan oinarritutako ikuskizuna http://t.co/rirtcOvvtp #GureanGaur #LaboaKatedra #GernikaLemoizen
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 23, 2014
Bilborako bidean,Gernikakoa jakin genuen.Amak Santanderrera joatea erabakia zuen,Catalunyarako bidea luzatuz… #mikroipuina #gernika #amona
— Maider Carrere (@MaiderCarrere) April 26, 2014
Sinera hotsa #Gernika pic.twitter.com/STptyTBsov
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1937ko apirileko arratsalde hartan entzun zen sirena hotsa entzungo da gaur ere #Gernika osoan @AstraGernika pic.twitter.com/JrSM9ciU0i
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Ikurriña ugari krespoi beltzagaz #Gernika bonbardatu zuten egunean pic.twitter.com/Ri8vzcLQBs
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1936an eraikitako #bunkerra apirilaren 26an baliatu zena, eta zutik mantendu dena @AstraGernika #gernika pic.twitter.com/d9dkGNl9Ik
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Juan Kandinak 7 urte zituen #Gernika bonbardatu zutenean, Astrako bunkerrean eman zuen eguna beste herritar askorekin pic.twitter.com/KZSXqZYDiQ
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gernikako umeak ez dituzte orain itsasontzietan atzerriratzen. Gaur kantari dira, 36ko negua eta 37ko apiril krudelaz pic.twitter.com/hORV37RfXO
— karmelo landa (@karmelolanda) April 26, 2014
#Gernika Susa aldizkaria 1987ko apirila http://t.co/NnSXvTh6MT
— ARMiARMA.eus (@armiarma) April 26, 2014
#Gernika Lemoizen ikusgarria @AstraGernika bunkerrean pic.twitter.com/H4gxNDIEgX
— Gernika 1937 2021 (@gernikatik) April 26, 2014
Gernika Mikel Laboaren doinuetan
http://youtu.be/sQbMu8Lg03c
Eta gaua Bilbon bukatu nuen, Kafe Antzokian…eta bertan be, Mikel Laboarekin Maite Mursego, Eneko Moby Dick eta Ibon RG
Baga biga higa….Maite Mursegi @enekomobydick eta @tiutaka Mikel Laboa omentzen @kafeantzokia pic.twitter.com/40irKZEaP8
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) April 26, 2014
-
Kultur eremu berriak
berrikuntza soziala eta kultur eremuak
Luzuriaga fabrika garbitzen ari dira antxotarrak, Astrak urtebeteko ibilibidearen balantzea aurkeztu du gernikarren aurrean, Sestaon labe garaien sasoiko bulegoetan kultur eremu librea osatu zuen Txirbeleneak, Iruñean Katakrak liburu denda baino zerbait gehiago da kale nagusian, antzerki obrak ikusten ahal ditugu asteburuetan Deustuko Erriberakok Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan, Bilboko alde zaharrean berriz Zirikak etengabeko dinamika sozio politikoa dauka, Donostiako Bidebietan eskola zahar batean zentru soziala egin gura dutela jakin berri dugu, Gasteizen Errekaleor auzoa berritzeari ekin zioten ikasleek, Iruñean Jaso ikastola zaharrean artistak batu dira, Baionan egurrezko etxeak okupatu dituzte, Donaixtin eskola kulturgune bilakatzeko lan izugarria egin zen aurretik….
Euskal Herrian mapa berria osatzen ari da kulturgintzaren eremuan. Asanblada irekiak, parte hartze kolektiboa, berrikuntza eta kulturgintza eskutik ari dira lanean. Kultura ofizialetik landa, eremu eta gune berriak ari dira sortzen, eraikitzen, apurka apurka. Beste dinamika bat, beste prozesu batzuk, beste adibide berri eta berritzaileak orain arte izan dugun kultur panoramara.
Merezi du gogoeta bat egiteak mugimendu berri guzti hauen inguruan.
- zergaitik sortzen ari dira gazte mugimendua baino esparru sozial zabalagoetatik?
- kulturari lotutako, sorkuntzarekin harremanetan diren espazioak dira… kulturgintza berrikuntza fase baten murgilduta?
- maiz okupazioarekin lotura dute, orain arteko EHko okupazio mugimenduaren eskaerekin zerikusi handirik ez badute ere
- Eremu lokaleko ekimenak dira, parte hartze irekia, ikuspegi alternatiboa eta antolatzeko modu berriak bere baitan ezaugarri moduan dituztenak: kooperatibak, asanbladak, bizitza, kultura, eraldaketa helburu
Donaixtiko adibidea Kanaldude telebistan
Erreka lehorra hondartza nahi dute Gasteizen
gogoetarako ekintzarako garbiketarako antolaketarako uneak bizi ditugu. sorkuntza ez da eten, espazio berriak berreskuratzen ari da, bizi gara! biziko gara! -
Gernika
Gaur egun osoa eman dut Gernika buruan. Eskuetan, ahoan. Idazten aritu naiz. Pentsatzen. Ametsetan. Irakurri egin dut. Entzun. Ikusi.
Gogoan izan ditugu ordukoak, gertatutakoak eta hildakoak. Herri oso baten samina, mina. Ahalegina.
Oroitzen ditugu oraindik, akorduan ditugu…. ez da gutxi.Ahalegin horrek mantentzen gaitu bizirik, herri bezala, euskaldun gisan. Memoria ariketak politak eta beharrezkoak dira. Mina sortu digute, baina aurrera egin dugu. Bagara. Bagoaz.
Ordukoen ahotik heldu zaizkigu testigantza batzuk, eta gogorrak izan arren, irribarrea ateratzen zaigu oraindik. Entzuten ditugu orduko oroimena dakarten kantak, azkena, zinez ederra Ruper Ordorikak egindakoa. Entzuten eta oroitzen ditugu bertso jarriak, umetako koplak, Lauaxetarenak, Kortatu edo MCDrenak… eta memoria kolektiboan txertatuta geratu direla konturatzen gara.Gernika ez dugu ahazten. Gernika etorkizuna ere bada. Gernika bakearekin lotzen dugulako, gerra galduetatik gatozenok. Baina etorkizuna librea izan behar dela deritzogunok ere, Gernika dugu topaleku. Gaur, bihar. Sarri.
Gaur Gernika dut buruan, bihotzean, eskuetan, ahoan… eta pozik nago.
Poztu egin nau Audience taldearen bideo lan honek. Lobak proiekturako landu dutenak.
Egungo euskarriak eta orduko prentsa
Poztu egin nau, Gernika bonbardatu osteko Eguna egunkariaren portada sarean aurkitzeak, irakurtzeak. Mina eta saminak, irribarrea ere oparitu dit. Eguna egunkaria 1937ko apirilaren 28ko zenbakia. hemeroketa.com
-
Pablo Picasso eta Gernika: beste ikuspegi bat hiru dimentsiotan [erremix kultura]
Sarean zabaltzen ari da. Mezuetan, sare sozialetan. Leku eta toki ezberdinetatik heldu eta irakurri dut. Ikusi dut. Eta merezi du erakusteak.
Lena Gieseke artistak webgune berezia atondu du Pablo Picassoren lanaren gainean. Eta hiru dimentsiotako kuadroa erakusten digu gero.
[Erremix kultura]
Erremix kulturan txertatzeko moduko adibidea, duda barik, hemendik aurrera ohikoagoa izango dena.
Lan bat, kantu bat, hitz batzuk hartu eta bertsio propio eta ezberdina egitea. Sareak areagotuko duen sorkuntza.Hona hemen Lenak egindako arte lan bikaina. Musika aproposa, artelan bikaina, gogoeta bultzatzen duen obra, duda barik.
-
gaztetxeen marketing estrategiak
fotokopietatik sare sozialetara
Sare sozialen garaia bizi dugu, Internet esatea gitxi da. Irudi animatuak, logotipoak, bideoak, musika uztartzen dira gure eguneroko konexioetan. Mezuak bidali, jaso eta errepikatzen ditugu. Agenda bete deialdi ditugu, eta sarritan zeinera joan ez dakigula aritzen gara.
Gaztetxeetan, zuri beltzeko fotokopiekin jokatu izan da sarritan. Baina ari da aldatzen hori ere. Ikasi ahala, pratikatu ahala. Batzutan ez dakigulako ez dira jartzen metodo berriak abian. Ignorantziak ausart egiten gaitu, buff… hori ez da ona. Hori sistemaren tresna da. Bestetan, uste dugu tresna batek edo makina batek dena egingo duela…. eta jendea, ideiak, partehartzea ahazten zaigu.Autogestioaren inguruan, kanpaina polita egin dute Gernikako ieup! gazte asanbladakoek. Astra gaztetxea.
Bideo/spot hau ikusteak zer pentsatua emango digulakoan:
Nok dino ezin danik?! from astragernika on Vimeo.
Baina sarean badaude aukera anitz. Sareak aukera ezberdinak erakusten dizkigu. Ikasteko, frogatzeko, saiatzeko…. eta ondo egin ezkero, baita lortzeko be.
Gerrila marketing, marketing soziala, e-marketinga edo beste hamaika.
Kontua ez da saltzea. Jendearengana heltzea baizik. Gure mezua zabaltzea. Partehartzea bultzatzea. Eta kanpainaren ostean, guztion burmuinetan zeozer geratzea.Ez dira iragarkiak, baina ez da propaganda hutsa ere. Beste zerbait da, eta asmatu egin behar dugu.
Fotokopietatik sare sozialetara azpititularra, Unai Maleskik proposatu du facebook sarean. Mila esker, Unai!