-
Deustuko Gazte Lokalarekin kezkatuta
Gutun bat jaso zuten Gazte Lokalekoek. Deustun 26 urtean mantendu duten kulturgunea itxi behar dutela. 15 egun horretarako. Eta mugitzen hasi dira. Eta zelan.
Ekintzak areagotu dituzte, jende gehiago batzen da beraien bileretara, indartu egin dute kaleko dinamika, eta sustenguak -lehendik ere bazuten nahikoa- gehitu dira.
Telebistan eta irratian suertatu zait Deustuko Gazte Lokalaren inguruan aritzea. Informatzea. Beraien berri ematea. Ahotsa ematea. Pozik eta harro. Beharrezkoa delako, Deusturako, kulturgintzan ari den ororentzat, aske bizi nahi dutenentzat, auzokideentzat, belaunaldi berrientzat… guztientzat.
Info 7ko Kale Gorrian saioan
Deustuko Gazte Lokaleko istorioak ezagutu ditugu desalojo mehatxuaren erdian
1991. urtean okupatu zuten Deustuko Gazte Lokala. 26 urteotan bertan izandako belaunaldi ezberdinetako kideekin batu ginen Gazte Lokalean betan, eta entzundako istorioak irratian hedatu ditugu. 15 eguneko epea eman zion Bilboko udalak, eta mobilizazio eta ekitaldi ugari antolatu dituzte aste hauetan guztietan. Katixa, Santi, Maza, Ane, Amaia eta Guruznek esandakoak batu ditugu.
Irratsaioa entzuteko:Deustuko Gazte Lokaleko istorioak ezagutu ditugu desalojo mehatxuaren erdian @iPatxi https://t.co/O0Du3NJaNC pic.twitter.com/Ju84oUNd39
— Kalegorrian (@Kalegorrian) 2017(e)ko irailak 21
Momentuz ez dute itxiko
Elkarrizketak iraun artean, @DeustukoGL husteko agindua gelditzeko konpromisoa hartu du Udalakhttps://t.co/mGQqAraMBO … pic.twitter.com/cFPerJkjWd
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) 2017(e)ko irailak 26
.@DeustukoGL #gazteLokala ez dute itxiko!https://t.co/QmXelDiNBV
— gaztelumendi |I*l| (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 26
-
barkatu, ama
Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama
musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea…..Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea.
Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa.
Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa.Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
- Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau
- Kontzertua ostean: Xabier Montoia, Belarminak
1997an, aurreko mendean, Soraluzen Morau eta lagunak batu ziren kontzertu berezi berezi batean. Bertsolariak, poetak, musikari lagunak… gazteago ikusiko dituzue ordu erdiko bideo honetan. Ikustekoa gero!
Xabier Montoia ere aspalditxoan ari da musika eszenan… zeresan asko dauka gure musikaren inguruan, eta guk kantuan entzungo dugu bariku honetan, trio formatuan, eta oso talde bereziarekin: Ibon RG (pianoan eta kitarran lagun) eta txeloarekin Luis Fernandez (Joseba Tapiagaz gaztetxean aurreko baten ikusi genuena)