-
Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan
Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik.
Hedabideetako kazetarien sustengua
Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko urteotako lanak emaitza hauek ditu. Zu eta ni, beste hura…. denok gaude Audientzia Nazionalaren ezpataren azpian, haren beldur, nori zer eragingo… eta guk geuk ere jarri beharko ditugu neurri batzuk.
Hedabideetako profesionalak, unibertsitateko irakasleak, sareko proiektu komunikatiboetako kideak… guztion arteko batasun honek balio beza Adierazpen Askatasunaren aldeko hitz harresi eder bat antolatzen joateko, oinarriak jartzeko bederen. Azken urteotan gehiegi ikasi dugu, asko sufritu dugulako.Hitz debekatuak
Ez dira debeku eta errepresio agindu bakarrak izan orain aipagai ditugun hauek. Gasteizko S.A taldeari beste behin ere, Madrilen jotzea debekatu diote. Ez dira bakarrak, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Manu Chaorekin ere antzeko jarrera agertu dute eskuineko agintari frankistek.
S.A. Audientzia Nazionalean Gure papera
Eta zein da gure papera? Zer egin Mordaza legearen aurrean? Zelan jokatu? Horrelako gogoetak ditugu hizpide egunotan. Eta saiatu gara horrelako galderei kezka berriak gehitzen. Gogoeta eragin, eta hedabide independiente, libre, azkar, digital, partehartzaile, zabal, eta herritarrekin lanean jarraitzea, komunikazio libreago baten alde.
Hedabideak sortu eta bultzatzen, modu ezberdinetan parte hartzen, artazi faxistei aurre egiten, irudimena lantzen eta hitza baliatuz, irabazten.Hackomunikatzen
Lotsarik gabeko #kazetaritzaEzdaDelitua http://t.co/IiUtXDElzT biba zuek! @AhotsaInfo @fm914 hackeatzen! #libre
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Ahotsa.info euskalerria irratiaren atari berriaren aurkezpenean Iruñeko Katakrak liburudendan.
Irudimena, sarea, indarra eta gogoarekin, asko da lortu dezakeguna.Irratietako solasaldiak
Harriak, artaziak eta (gure) #papera Komunikazioan. @zebrabidea gurutzatzeko prest! pic.twitter.com/8b1QeyjBdW
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Arrosa sareko Zebrabidea saioan luzatutako gogoetak entzungai:
[audio:http://bitakora.arrosasarea.org/podpress_trac/web/19251/0/PATXI-GAZTELUMENDI-150311.mp3]
Iñaki Soto (GARA), Mariano Ferrer eta Javier Gallego (Carne cruda irratsaioa) Info7 irratiko tertulia berezian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2015/03/20150311_48343.mp3] -
Maiatzaren lehena eta biharamuna
atzo maiatzaren lehena.
gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat.
Eta agian, gogoeta eguna ere bai.
Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu.Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen.
- Gazte kezka. Etorkizuna ez dago bermatuta. Larriagotzen ari da. Oraindik oso mugimendu gutxi dago gai honen inguruan, eta piztea kostatuko da. Kontzientzia badago. Datuak eta informazioa zabaltzen ari da. Belaunaldi berriak konturatzen hasi diren arren, gizarte osoaren ardura ere bada egoera aldatu eta etorkizuna bermatzea.
- Lan baldintzen txarragotzea. Bizi baldintza duinetan aritzea gero eta zailagoa da. Murrizketak, finantziazioa, egoera ekonomiko globala, multinazional handi eta enpresari askoren jarrera, zailtasun ekonomikoak, norabide eza, elkartasun ekonomikoaren ahultzea… egoerak aldaketa eskatzen du
- Burujabetza lantzen hasi eta hortik abiatuz: elkartasuna landu, ekonomia sozial eta alternatiboa jorratu, konponbiderako aukera bezala. Esparru sozioekonomikoak duen garrantziaz jabetu, etorkizuneko Euskal Herriarentzako bezala, gutako bakoitzaren etorkizunerako: familian, lagunartean, belaunaldiz belaunaldi, herrigintzan
maiatzaren lehena iruditan: naiz.infogabixola gose greban
Maiatzaren lehenarekin, euskal garraiolari bat, jose mari lejardi gabixola gose greban jarri da hemendik gertu, Zamudion. Garraiolarien duintasuna, bizi baldintzak, aldarrikapen ugari. Gabixola oso ezaguna da kultur munduan, herri kirolen inguruan, euskaltzale eta borrokalaria, sutsua, indartsua eta pertsona oso ona eta solidarioa.
Urrats ausarta eman du, ez da erreza, eta gogorra apustua. Ondoan egon, hitz egin, lagundu eta mezua zabaltzea da berarekin bat egiteko modurik eraginkorrena. Horretan saiatuko gara.
gabixola.info garraiolari bat gose greban
informazio gehiago: gabixola.info
-
Sare sozialak berbagai gaztetxean
Sare sozialak izan ditugu mintzagai Larrabetzuko gaztetxean. Dozena bat lagun batu eta dinamika parte hartzaileak egin ditugu.
- watxap
Gaztetxean gehienek erabiltzen dute telefono bidezko mezularitza azkar sistema modazkoa. Gaztetxeko taldea daukate antolatuta, eta mezu azkarren bidez kordinatzen dituzte gauza asko. Erabakiak hartzeko ez dutela erabiliko adostu dute, batzar batean. Erabilgarritasuna ikusten diote.
Gehienek egun osoan erabiltzen dute, maiz. - twitter
Ez daukate denek, baina gero eta gehiago erabili edo kontsultatzen dute. Gaztetxeak berea dauka @horibai23 eta erabilpen kolektiboa ematen diote, batek baino gehiagok kudeatzen du. Twitter beste sare batzuk baino serioagoa dela aipatu dute. - facebook
Hori Bai gaztetxearen orrialdeak 150 lagun baino gehiago ditu, eta batez ere ekitaldien hedapenerako erabiltzen dela ohartuta, beste ekimen batzuen berri emateko ere baliatzea pentsatu dugu tailerrean. Gaztetxeak, herriko gauzak… - gaztetxeko blogahoribai.org
Gehienek gutxi baliatzen dute, eta dauzkan aukerak aztertu ditugu. Bloga gaztetxea da, sare sozialak kartelak. Horibai.org indartzearen garrantzia, eta sare sozialetarako traktore funtzioa bete dezake. Komunikazio lantaldekoek bloga erabiltzen ikasi behar dute oraindik. - komunikazio tailerra
Datorren hilabetean komunikazio tailerra egingo da gaztetxean, irekia eta partehartzailea. Gaztetxeko dinamika, gazte egunera begirako komunikazio lana, sare sozialak, bideoak…. landuko dira. Facebook sarean talde bat sortu da, kordinatzeko eta tresna berriak erabiltzen ikasteko, frogak egiteko, eztabaidatzeko…
Pozik gaurko esperientziagatik. Dinamika partehartzaileek konfiantza sortu dute, guztiok berba egin eta parte hartu dugu, ideia berriak atera dira… eta batez ere, gure herrian gauzak egiteko gogoa eta aukera landu dugu. Pozgarria eta etorkizuneko tresnak erabiltzeko prestutasuna. Sare sozialean kontraesanak, mugikorren menpekotasunak…. holangoak ere izan ditugu hizpide, baina gogoratu… gauza onenak gogoratuko ditugu. Zorionak Hori Bai! aupa gazteak!
- watxap
-
gure belaunaldia
Beñat Sarasolaren poema bat.
Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; jolasak egin ditugu, drogen inguruan mintzatu gara, larrutan egiten irakatsi digute ia. Gu iristerako Historia amaiturik zegoen eta Artea, berriz, gure aurrekoek hil zuten. Dena dago honezkero idatzirik, ez da existitzen eskola literariorik haien kontra joateko, baina hala ere ezin konta ahala literatur sari eta beka antolatzen dizkigute gure karrera literarioak promozionatzeko. Utopia eta ideologiek ere, bestetik, ez dute lekurik gaur egun. Gure belaunaldiko inor ez da eromenez, gosez akabatuko. Modelo eta futbolariek tatuajeak eramaten dituzte euren errebeldiaren erakusgai, C&A-k Che Guevararen irudia erabiltzen du udaberriko denboraldirako. Ez dugu katekesirik egin, ezin izan gara apaizen kontra oldartu. Lanean, Giza Baliabideen departamentuak laguntzen gaitu, langileek brainstormingak egiten ditugu enpresaren kudeaketa hobetzeko, sindikatuek babesten gaituzte euren konbenio kolektiboen bitartez. Gure belaunaldiak, gainera, ez du diktadurarik ezagutu, ez dugu demokrazia besterik bizi izan. Gure belaunaldiak erreklamazio orriak ditu eskura bere kexak bideratzeko. Gure belaunaldia… -
Ez dute uzten maitatzen gauean #notimeforlove
Albisteek esnatzen zaituztenean, edo areago… atean kolpe hotsak itzartzea…. zer eta diren kolore guztietako polizia guztiak… etxez etxe ari direnean.
100 etxetara joan dira. Gazteen lokalak, elkarteak, tabernak, txokoak…. dena da zilegi, independentziaren kontra bada.Eta bertsio ofizialak…. horretarako daude, lau haizetara zabaltzeko txakurren zaunkadak. Lumadun txakurrak esaten badiezu, haserretu egiten zaizkizu gainera. Zer dira ba?
Bart, El Correok eta Vocento taldeko egunkariek argitaratu dute albistea, ohetik jaiki eta ziento erdi atxilotzen saiatu dira.Gauez, egunsentian beldurra eta amorrua zen nagusi gazteen artean ere. Razzia egin dute, Hego Euskal Herri osoan.. zu bai, zu ere bai, zu agian bai…
Asteon, herriko gazte bati abisua eman diote guardia zibilek, Lezaman izandako kontrol polizial batean.Eta larunbatean gurekin dantzan zegoen tabernaria, atxilotu dute orain. Haritz eroan dute, gauez, beldurra eraginez…
#no time for love esaten dugu, ozen… kantatzen dugu, eta zer ez den gertatzen ariko orduotan guztietan…
GARA.net
Gaztesarea.Info
Ezkerabertzalea.info
Berria.info
sustatu.com -
greba orokorrari gogoz heltzeko
Grebari buruz gogotsu ari gara egunotan, grebaren alde dagoenak badu lana franko.
Greba bera zelan izkutatzen duten batzuek ere sinestezina da. Guai asko ibiltzen dira ia gehienetan, snobismoak kutsatzen ditu, baina horrelako kontu solidario eta konprometituetan isiltasun iheskor bat. Tira, nabarmena da. Demokratak dira, hori bai. Sasi enpresariak, aberats berriak edo pijo totalak! Eta harritzekoa ere, euskal instituzioetako funtzionari modelo D guztiak. Ondo daudenez, daudela besteak…
Uste nuen greba honek bazuela LAB/ELA, baina keba… sindikatu abertzaleetan ere transfugo gehiegi ez ote dagoen. Athletic ikusteko jai hartu eta greba egiteko gogorik ez! hori da hori.Ni neu, gogotsu nago grebaren kontuarekin. Pentsatzen nuena baino motelago dago gizarte mailan, uste bainuen egoera politikoak, abertzaleen bide berriek, egoera sozioekonomikoak eta baldintza objetibo onak zirela grebaren aldarrikapenetarako. Baina ostia! uste baino hobeto bizi da jendea oraindik, antza.
Hala ere, belaunaldi berrietan gogoa ikusi dut, ilusioa, kemena. Gauzak aldatzeko irmotasuna. Gudari zaharrek ere bere horretan jarraitzen dute, sekulakoak eta bi pasa dituzte, eta gogoz eusten diote oraindik aldarrikapen sozioekonomikoei. Eragile sozialak berriz, bulegoetako politika ikusten ditut, zoritxarrez.
Kalean bada giroa. Eta sarean, zer esanik ez.
Sareko grebak motibatzen nau gehien. Jende konprometitua, teknikoki prestatua, berrikuntza eta garapenean sinesten duen jendea topatu dut bidean aspaldi honetan. Asko ikasten ari gara elkarrekin, elkar komunikatuz, wiki bidezko antolaketan, posta zerrendetako erabakietan, twitter bidezko kordinazioan. Sarea mundu bat da, eta mundua aldatzeko dago.
Bereziki gustatu zait Nafarroan.com gunekoak egiten ari diren lana. Greba egunerako grebaorokorra.info bultzatzeaz gain, gune propioa ere sortu dute. Eta dagoeneko telefono mugikorretarako bideoak eta sarean zabaltzeko bideo labur eta luzeagoak ekoiztu dituzte.
nafarroan.com bideo interesgarri bat: