-
Sorkun abeslariaren kantu berriak zentsuratuta
Ematen du ezetz, baina zentsurak oraindik gurean dirau. Gaztea deitzen diote, baina kontserbadore jokatzen du. Musikari buruzko irrati monografikotzat du bere burua, baina gazteenak anestesiatzeko moduko teknikak baliatzen ditu Ibarretxeren gobernuaren morrontzapean den irrati publikoak.
Musikoak maiz kexu ageri dira, baina gero single guztiak, zoroan pare igortzen dizkiete. Kalitaterik ez du, musikaz gutxien dakitenak geratu dira irratian, eta esatari onenak bota dituzte -sarritan protestatzeagatik-, baina tira, beste bat. Beste zentsura kasu bat.
Sorkun Estatu Batuetan izan da, Vicepresidentes taldearekin diskoa grabatzen. Pozik itzuli dira handik, eta aurki lan berria plazaratuko dute. Orain single bat entzutea gura dute, eta irratietara ere bidalia dute.
Berrian elkarrizketa irakurri eta zabaldu.com bitartez haizeratu da albistea. Euskadi Gazteak ez du Sorkunen singlea onartu.
Uste dut, inoiz baino gehiago entzun beharko litzatekela Goiz zen kantu hau. mp3 hori zabaltzea dagokigu. Jendeari erakustea. Nik neuk, bideoa ikusi dut myspace.tv delako horretan, txukuna da, oso iparamerikarra, kotxeak, gasolina geltokiak, basamortua eta rockanrolla. Kashbad ikutua somatu diot kantuari. Rockanrolletik gertuago dago, Oreretako abeslariaren azken bi diskoetatik baino. Eta gustatu egin zait. Eta entzuten jarraituko dut.
Sorkun & Vicepresidentes - Goiz Zen
Añadir a mi perfil | Más Videos
Adierazpen askatasunaren alde, irrati libreak. Gaztea hipokrita!#EguneraketakÂSarean oihartzuna izaten hasi da kontua. Bideoa zabaltzen, post ezberdinak blogetan, eztabaia hariak, Sustatun ere agertu da idatzitako gogoetatxo bat.
Egazteak ere, jarrera aldatu du zelanbait, bideoa jarri dute eta beraien gunean.
Badakite jakin, Internet sareak, sekulako haize erauntsia sortu dezakela Sorkunen kantu honen aitzakian.