• agit/prop,  ongi etorri errefuxiatuak

    Errefuxiatuek ere futbola maite dute

    Arratsaleko 4ak dira. Hotel atarian hitzordua.
    Hotel barruan, errefuxiatu gazteei asko kostatzen zaie hitzordua betetzea. Eta azkenerako, Carles kataluniarrak ekipoa osatu du. Ozta ozta. Bidean goaz, eta menditxo baten magalean, goi goian dagoen Atenaseko auzo batean, anarkisten eremuan futbolean ari dira beste errefuxiatu batzuk.
    Squat ezberdinen arteko txapelketa antolatu nahi dute boluntario batzuk. Izan ere, dozena bat zentro okupatu daude gaur egun Atenasen, eta bertan errefuxiatuek beraien bizilekua egin dute.
    Berandu heldu gara, baina laister hasiko da partida. Beste taldekoek -Jazmina eta beste lokal okupatu batekoak- kamiseta gorria daramate, eta daukatenarekin etorri dira City Plaza hotelekoak.

    Etorkizuna aurretik

    Errefuxiatuek maite dute futbola. Bere ametsa ere bada. Gazteak dira. Etorkizuna aurretik daukate. Eta denborari aurre egiteko modua ere bada. Hasi dira jokatzen. Argazkiak egin, bideoak atera… eta hor utzi ditugu.
    Auzo anarkistan behera, fruta saltzaileak beraien furgonetekin dabiltza kale erdian. Tabernetan gero eta jende gehiago batzen ari da -larunbat arratsaldea ere bada- eta inguruetako hormetako afitxak eta margolanak ikusten, badaukat nahikoa lan.
    Sintagma plazaraino heldu naiz oharkabean. Trafiko asko dabil parajeotan. Manifestazio faxista bat ere ba omen zegoen deituta. Antifek beste baterako hitzordua egin dute kale batzuk beherago. Ez dakit zer gertatuko den.
    Nik futbolean, erreportaietan, errefuxiatuetan eta hemengo kontuetan pentsatzen jarraitzen dut. Metroan konponketak egiten ari dira nire geltokian, eta oinez jarraitu beharra daukat.

    naiz.eus atarirako erreportaia prestatzen

    futbolaGaur8
    Futbolari buruzko erreportaiak, bideoak eta mezuak irakurri ditut. Ari naiz ikusten. Ni ere erreportaia prestatzen ari naiz. Lampedusa futbol taldea, Hope Refugees, eta squat hauetako gazteeen ametsak uztartuko ditut. Zirriborroak egin, gidoia prestatu, irudiak aukeratu eta datorren astean GARA egunkarira bidali eta argitaratzeko.
    Aurrekoan Hibai Arbide kazetariarekin egon nintzen bideo hau editatzen ari zirela. Futbol zelai gehiago eta errefuxiatu kanpo gutxiago nahi ditugula. Laister aterako dute bideo luzeago bat Telesur telebista katean.


    futbola01

    Errefuxiatuak futbolean Grezian

    futbola05

     

    futbola03

    futbola02

    gaur8_errefuxiatuak01 Gaur8_errefuxiatuak02

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  teknologia berriak

    jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde

    #oneCountryOneTeam
    jauziaTwitter

    Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean.

    Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.

     


  • ikusi eta ikasi,  larrabetzutik

    Uritarra futbol taldea herrigintzan

    euskaraz eta koloretan aluzinatzen

    2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan.


    Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendi

    Eta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko estankoan bere lagun, auzokide eta ezagunen kromoak erosiko dituzte. Kolekzioa egin, izen abizenak ikasi, aurrelari atzelari atezain edo erdilari diren ezagutu, kromoak aldatu, etxekoei erakutsi, gogoratu eta gorde ahal izango dituzte

    Etxean aitite amomak non noren semea den, beste haren alaba edo suinaren neskatoa, haregaz dabilen horren lagune ete dan asmatu ahal izango dute. Eta gure herriko kontaketa egiteko tresna bat gehiago, album bat gehiago… herrian sortu eta garatutakoa. Herrigintzan. Euskaraz eta koloretan. Behar duen bezala.

    Zorionak Uritarra! Zorionak Udala, Xaker kirola, Hegoalde enbalajeak eta Petralanda eraikuntzak laguntzaileei ere.


    Argazkiak.org | Uritarra San Mamesen © cc-by-sa: gaztelumendi

  • ikusi eta ikasi

    Hizkuntza eta futbola

    Espainia galtzaile euskararen erruz

    Aitortzen dizuet, futbola youtubetik baino ez dut jarraitzen aspaldion. Barca, Athletic eta bestelako betekadak gogoaituta naukate, egia esan. Euskal Herriko jokalarien jarrera txalotu izan dut, euskal selekzioen aldeko jarregatik eta. Eta orain pentsatuta, beharbada partida ez jokatzea izan zen egin zuten onena… betekada bera arintzeko edo. Pentsa bat batean, Euskal Herriko selekzioaren partidak ere, modan jartzen direnean… uffa!

    Tira, futbola orain Libertad Digitaletik ikusten dut, aizuek. Iniziatiba Internazionalistarentzat botoa eskatu geroztik, Jimenez Losantosen telebistan egiten dut zapping guztia. Eta hara non, deskubritu ahal izan dudan zergatik galtzen duen Espainiak Italiaren kontra. Euskaldunek, galegoek eta katalanek errua, hizkuntzagatik galdu du Espainiak. izorrai!

    Bageneki!

    Kontua hori da, horrenbeste euskara, galiziera eta katalan entzunda, nahastuta… espainiarrek ezin dutela futbolean patxadaz jokatu. Ven y cuentalo, Rosa!