• gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Euskal Herria eta Japoniaren arteko linkak

    Link munduan bizi gara. Loturak. Harremanak. Bidaiak. Globala eta lokala uztartzen diren sasoia. Eta horregatik Ekialderen dauden herriek eta gurea bezalako kultura txiki batek harremana izan dezakete.

    Gora Japon deitu daiteke hemengo musika talde bat, eta gizon probak egingo dituzte Tokyoko kale batean bitamina iragarki baterako. Alaitz eta Maiderren doinu batek sukaldaritza progama baten sintoniarako balio dezake, eta Gosek Japoneko bideoak aurkezten dizkigu sarean.

    Albisteak 2.0 saio berezia egin dugu Japon eta Euskal Herriaren artekoa. Eta ikusirik gurean, zelango zaletasuna dagoen horrelako gaiekiko, bideoa azpititulatzeari ekin diogu, eta ea lortzen dugun japonierazko bertsiora heltzea. Demasa litzateke! Euskara bezalako hizkuntza batek, aukera itzelak ditu sareari esker. Telebista saio ttiki bati, Internetek mila aukera eskaintzen dizkio. Hoiek profitatzen asmatu beharra dago. Eta asmatzea, lagunok… inbentatzea ere badenez, ea aziertaten dugun.

  • ikusi eta ikasi

    Komiki azokan

    Igande euritsua herrian.

    komiki azoka getxon

    Erromon komiki azoka dagoela eta bertara joan gara, etxekoak eta lagun bat. Bi plaza eta bi karpa. Sarrerak ordaindu -2,50 euro- eskumuturrekoa jarri eta barrura.

    getxoko komiki azoka

    Inpresioa egiten du, Durangok inoiz joan ez direnei egingo dienaren antzera.
    Gero barruan atseginagoa da kontua. Ibilgarriagoa, ikusgarriagoa, koloretsuagoa. Leku pausatuagoak daude, hormara begira egoteko modukoak, komikiak irudiak eskegitako koloreak… denetarik.
    Komikia, liburugintza bezala anitza da. Denetarik dago… hasi umeen liburuetatik, eta zientzia fikzioz marraztutako kontaketetara. Argitaletxeak, banatzaileak, dendak, fantzineak… denetarik.
    Erakusketak, artistak sinatzen, kamiseta frikiak, mahai jolasak…. benetan goiz pasarako -zein egun pasarako- aproposa azoka.

    komikiak sinatzen, irudia + sinadura mahaietan olgetan
    Lagunak eta ezagunak ere topatzen dituzu bertan. Agurtu, berba egin, komentatu eta denetarik.

    Manga gunea
    Handik metro gutxira dago manga gunea. Eskumuturrekoa erakutsi eta Japon bertan. zer da hau? jendea mozorrotuta, jendea alai, jendea jolasten, jende mordo bat. Manga estetika, manga komikiak, pertsonaiak, elkarteak, bideojokoak, gitar hero zaleak… mundu bat, Japonen eta Getxon batuak.
    Eta gune hau askoz ere frikiagoa da. Konplexurik gabe, baina mangak jendea erakartzen du, negozio berriak sortu ditu, zaletasuna modu ezberdinetan adierazi daiteke: Bideo proiekzio erraldoi baten aurrean dantzan, mozorrotuta, japoniar kulturaz interesatuak egonik, bertako janaria dastatuz edo bideojokoetan olgetan. Ah! eta manga komikiak irakurriaz, hori ere badago eta.

    Badago non ibili
    Getxoko komiki azoka, oso gune polita. Erakargarria. Euskal kulturgintza bertan ere ikusi ahal izan genuen. TMEOren 101. zenbakia erosi eta Matxitxakoko guduari buruzko komikiarekin ere bueltatu ginen etxera. Milaka lagun batu ditu asteburuan zehar, Euskal Herrikoak eta Euskal Herritik kanpokoak ere. Gu joan bezperan egon omen ziren bertan Olariaga, Asisko eta beste zenbait euskal sortzaile….

    argazki gehiago