-
Hamaika ikusteko. Fonera mugikorra
Flipatzekoa. Xabik abisua jo digu twitxr bidez, klik egin eta bideoa ikusita be, ezin sinetsi.
FONerekin denetarik ikusten ari gara aspaldion. Baina, hau flipatzekoa da. Ordenadoretik, wifi bidez kontrolatzen den autoa.Zer ez dugun ikusiko. FONeren inguruan, erabilpen anitz ikusten ari gara aspaldion.
Neureak, wifi seinalea ematen du etxerako, hortik aurrera ezer gutxi, baina freaki eta hackerrak bereak eta bi ari dira egiten router zuri ttikiarekin.Auto horren kontrola ordenadore bidez egiten da, mugitu egiten da gero… eta gainera wifi seinalea hedatzen du. Irudimena+garapena benetan. i+g
Bideoa ikusi gura baduzue:
-
Beti frogatzen ibiltzeko aukera
Egunetik egunera gune berriak ezagutzen. e-gunetik gunera gabiltzalako. surfin in the net. Sareak hori du, asko ikusteko, baina gehiago ikasteko. Eta beti ari gara txunditzen. Nork zer asmatu da kontua. Eta asko ari da asmatzen, itzultzen, garatzen, jorratzen. Eta sarea, gero eta aberatsagoa, anitzagoa, ezberdinagoa, gustukoagoa bihurtzen da.
e-gunetik gunera, gauza berri asko ikusten ditugu egunero.
Aspaldion ezagutu ditut aukera berri batzuk ere. Eta beti bezala, blogarekin, gure tresenekin frogatzen saiatzen naiz. Erabilgarritasunen bat ematen.
Telefonoa eskuan
Bere horretan gauza txikiak dira. Baina adibidez, bart telefonotik e-posta helbidera mezua igorri eta poztu egin nintzen. Are gehiago, webmailetik erantzun, eta telefonoko ahotsak nik euskaraz idatzitako erantzuna irakurri zidanean.Ikusten dut, telefonoa eta Internet sarea gero eta gehiago elkarren osagarri izango direla. Telefonoetako pantailak izango dira aurrerantzean, informazioaren pantailarik garrantzitsuenetakoak. Eta horretan naizela, aspaldi Negroponteren Mundu digitala irakurri izana gogoan dut, zelan esaten zuen MITeko aditu horrek, informazioa eskura ekartzea zela beraien erronka. Eta azkar lortu da hori. Eskuragarritasuna, eskura ekarri dute eta.
-
Fonera bat gura duzu?
irratia.com egiten dugunok ez gara oso iaioak marketing kontuetan. Saiakeratxo bat egin genuen gure Bilbo Hiria irratiko 100. saioarekin. Bideoa(k), promozioa, ardiak, saio berezia, kafe antzokia… eta oihartzun apur bat eragin genuen gure komunitatetxoak.
Astero irratsaio emankorra egiten saiatzen gara, gerora podcast moduan eskaintzen duguna irratia.com gunean bertan. FM zein Internetetik emititzeak ez gaituelako asetzen.
Eta egiten ditugun harremanetan, jendea ezagutuz goaz, inguruan bezala, kanpoan ere. Azken emankizunean, besteak beste Xabi del Rey arrasatearra elkarrizketatu genuen Dublinetik. FONeko marketing sailean ari da egun Xabi. Eta fonera batzuk eskaini zizkigun, gure entzuleen artean ere Fon komunitatea hedatzeko helburuarekin.
Zuk ere, Fonera bat gura bazendu, badakizu, idatzi erantzun bat, iritzi bat, kritika bat irratia.com blogean. Trukean, fonera bat jasotzeko aukera asko izango dituzu. Eta guk, gure entzuleen sarea sendotuko dugu.
109. saioa entzun gura baduzu: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080312.mp3]