• agit/prop,  hurrengo geltokia,  musika

    Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!


    Free Arnaldo Otegi

    Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea?
    Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten.
    Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek.
    Presoen aldeko doinuan ari gara aspaldi honetan, gero eta ozenago, gero eta argiago, gero eta ulergarriago… aske!
    Free Mandela free! entzuten dut kantu honetan. Mundu guztiko Mandela guztiak askatzea duelako helburu dinamika honek. Free Otegi free! eta preso politiko guztiak etxean ikusi gura ditugulako.

    …bitartean, Arnaldo Otegik berak, gutunez erantzun die Logroñoko espetxera joandako herritar, lagun eta solidario guztiei. Biba zuek! batekin bukatu du eskutitza elgoibartar preso politikoak. Biba zuek! Arnaldo eta preso guzti guztiak. Maite zaituztegu!

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  literatura,  musika,  teknologia berriak

    Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza

    EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere.
    Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura.

    Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. Ez dakigu telebistan noiz botako zuten, botako duten, dagoeneko bota duten… baina sarean jarri eta berehala ekarri dugu blogera.


    Mahmud Darwish omenduz hasten da Muguruzaren dokumentala, eta palestinarren lantzat du egileak ere sorkuntza hau. Musika eta historia, konpromezua eta sorkuntza, herriak eta harriak uztartzen dituen ikusentzunezkoa.

  • agit/prop,  literatura,  musika

    Zapi gorriak zerua du estaltzen!

    1985eko uztailaren 7a gogoan

    Ez dakit zer pasatzen den
    azken aldi hontan
    jendea hasi dela
    dantzatzen sarritan …

    … eta dantzan jarraitzen dugu oraindik, ia 25 urte beranduago. Azkena iragan ostiral gauean, Manu Chao, Radio Bemba eta Fermin Muguruzak behinola Josu Landak idatzitako koplak kantatzeari ekin ziotenean.

    …zerbait ikustekoa du
    bi falta direlakoz
    «Recuento generalean».

    Eta han ginen guztiak, sarri sarri dantzatzen, piti piti kantatzen. Errekuentoek zuten aurpegiarekin begiratzen genien eskenatoki gainekoei, harrituta.

    Irratikoak han ziren
    emititzen zuzenean
    paella jango zutela
    eta Piti eta Sarri bere muturretan
    saltzan zeudela konturatu gabeak.

    Eta uztailaren 7 hartatik, sanfermin hunkigarri hartatik, igaro dira urte parrastada bat. Askotxo. Piti hemendik dabil. Irakasle lanetan ikastola batean. Artista izaten jarraitzen du. Ihesaldiaren ostean atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian. Atera zen gero, eta izaera alaia eta irekia du geroztik. Noiz edo noiz ikusi izan dugu hemen edo han. Bizitzan gora beherak, eta aspaldian pozik dela diote.  Itsasoari begira.

    Sarri ere bizi da, ez dute harrapatu. Jarraitu du sortzen, literatura, kantuak, itzulpenak, artikuluak. Iheslariaren patua, fikzioa dirudien bizitza, izoztutako lagun bat balitz bezala, ez naiz hemengoa esanez, han biziz hemen balego lez… bere letrak gogotsu irakurtzen ditugu, preso izan zenaren gogoak asetzen ditu irakurlearen apetak. Kantu dira bere hitzak. Eta jarraitzen dugu dantzatzen, sarri sarritan.

    Zaila dugu sortzea
    doinu gogozagorik
    Sarri dio herriak
    txanpainaz ospaturik
    Iruñeko entzierroa
    desentzierroa hemen
    zapi gorriak
    zerua du estaltzen.

    Eta zinez kantu ederra sortu zitzaien Kortatukoei, Toots & the Maytals taldearen doinuak aintzat hartuta. 80. hamarkadako kantu bilakatu zen. 90. hamarkadan iraun zuen, gogoz. Eta XXI. mendeko lehen hamarkada honetan jarraitzen dugu dantzatzen, sarri sarritan. EHZ festibalean azkenengoz.

    Eta gaur, uztailaren 7an zapi gorriak zerua du estaltzen!

    pottdata:
    Irakurketa interesgarriak:

    Josu Landa
    ARGIA aldizkarian:
    Ihesketa honek ametsak posible direla frogatu du

    Joseba Sarrionandiari Mitxel Sarasketak
    espetxean egindako elkarrizketa:
    Literatura, bizitzeko modua besterik ez da

    Bitartean, ez oso aspaldi Manu Chaok eta FMk Bruselan eman kontzertu bateko audioa duzue hemen entzungai. Ziur Jai Alai Katumbi Express hartako kantua dela,  Espainian lotsagabeki faxistek zentsuratu gura izan zuten kantu eta kantariak.

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi,  musika

    EHZ herri bat zuzenean, mila bizipen

    ehz 2009 herri bat zuzenean
    Heletatik idazten ari, kanpoan pilotari eta bertsolariak, bi gau, 30 kontzertutik goiti, giro paregabea, gau ederrak, lagun asko, lagun berri gehiago….
    EHZ akanpalekua goitik
    Batzutan zaila egiten zaigu azken 14 urte hauetan EHZ festibalean bizitakoa azaltzea. Amets bat da EHZ. Gauzapen pratiko eta militante bat. Euskal Herrian ez da besterik holakorik. Konpromezua, lana, hizkuntza, kultura eta… herri bat zuenean azken finean.

    Aldudarrak bideoa, mila esker

    Manu Chao festibalera etortzeak; biderkatu egin du festibalaren erakargarritasuna, jende kopurua, giroa, antolakuntzaren buruhausteak, sarrerak… baina bizitakoa ere hunkigarria izan zen. Une batez, 1985eko uztailaren 7an bizitakoa berriz ospatu genuenean.
    Sarri Sarri kantuak, zentsura gainditzen du, Jai Alai Katunbi express bira gogoratzen digu. Bi musikari handiren lana goraipatzen, bizi nahi duen jendea eta herri bat oroitarazten. Mila esker guztiagatik Manu Chao eta FM.

    EHZ ZuzeneanEHZ Zuzenean:
    Martxa ta Borroka:

  • musika

    Fermin Muguruzaren kantu biluziak entzuten

    Radio 3 irratian sekulako musika saioak egiten dituzte. Euskaldunak ere, begirunez hartzen dituzte han. Sarritan, hemengo irratiek baino begirune handiagoagaz gainera…
    Fermin Muguruzak ere, azken diskoarekin 100 elkarrizketa emango zituen orain arte, horrela da Fermin?
    Tira, sarean hoietako batzuk daude… eta hau, benetan interesgarria. Elkarrizketa+zuzeneko musika kontzertua.
    fermin muguruza
    [audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/0/3/1228995502530.mp3]

    Diego Manrique kazetariak elkarrizketa sakona egin dio, entzuleen gozamenerako. Orotariko gaiak. Sakonekoak eta azalekoak.

    Eguneraketa

    Iturrik ohartarazita jakin dugu sarean dagoela elkarrizketaren bigarren zaita ere.
    [audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/6/7/1229087928576.mp3]

  • agit/prop,  musika

    Gelditu AHT!

    AHT gelditu ez dago geldi egoteko. GeldiTour abiatzekotan den honetan, Fermin Muguruzaren kantu bat ere aurkeztu berri dute.


    Orain Facebook eta twitter sare sozialetatik kantuaren maketa banatzeari ekin diogu. Uste dut modu guztiak direla zilegi, kantua, mezua hedatu beharra dagoelako. Musikazaletasunagatik ez bada, abiadura handiko trenaren kontra egoteko bestelako arrazoiak ere badirelako.
    Egunero egunero egiten dut balizko tren horrek egin behar duen ibilbidea, eta hori guztiori suntsitu behar dutela pentsatzeak, hotzikara eragiten dit gorputzean, zinez.
    Gurago kantatu, dantzatu eta trena gelditu.