-
11-9 Egun beltza mundu osoarentzat
Inperioa nork zuzenduko duen erabaki dute bart Ameriketako Estatu Batuetan. Goizean esnatzeko Trump izan dugu. Egun osoan Donald Trump munduko hedabide guztietan. Eskuak burura eroan ditu batek baino gehiagok. Kezka barreiatu da lau haizetara.
Irakurtzeko beta hartu ostean, bideo batzuk, esaldi batzuk, irakurketa batzuk batzeko parada izan dut egun osoan. Gogoetarako, hausnarketarako. Eta etorkizuna kolore gehiagorekin marrazteko.Estatu Batuetako emaitzekin baino, faxismoaren marka zuri berriekin nago kezkatuago.
Ezkerraren etorkizuna?
biharamuneko #gogoeta— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko azaroak 9
Estatu Batuetako hauteskundeak ez ezik, munduko panorama politikoa ere islatzen du egoera honek. Faxismoak marka zuri berriak dauzka. Ezkerra ezin erantzunda, iparra galduta dabilela ematen du. Han bezala, honago ere.
Eskuak burura eta errua besteei bota
Baina zer gertatu da? Stablishment osoa lasai zegoen, Trump txotxoloak ezingo zuelako Etxe zuria eskuratu. Hillary Clinton moderatu eta apala nagusituko zelakoan. Hedabide guztiak alde. Parekoaren hitzek bere burua deskalifikatzen zuten… bla, bla, bla. Aurretik errepublikarren artean nagusitu da Trump. Lehen abisua. Inkestetan gora eta gora, baina stablishment osoa lasai, Clinton aurretik. Abisuak handik eta hemendik. Beldur mezua.
Michael Moore bezalakoak baina, ez dira kontutan hartzekoak. Gero gerokoak. Orduan errudunak bilatu behar ditugu: langile zuriak, eskolatu gabekoak. Nekazari eremuetako biztanleak. Hirietan Clinton nagusi. Baina estatuz estatu elefanteak lekua irabazten du. Horregatik iruditu zait goizeko lehen orduetan horren funtsezkoa Quique Peinado kazetariaren gogoeta.Los “listos” no paran de perder elecciones a base de decir a los demás que no son tan listos como ellos. Igual deberÃan hacérselo mirar. — Quique Peinado (@quiquepeinado) 2016(e)ko azaroak 9
Noam Chomskyren gogoetak
“Las personas se sienten aisladas, desamparadas y vÃctimas de fuerzas más poderosas, a las que no entienden ni pueden influenciar“
Amador Fdz Savater, ¿Que pasa con Kansas? aspaldiko liburua eskuan
Facebook sarean jarraitzen ditut bere gogoetak. Eta lantzean behin, batez be gizarte mugimenduen antolaketa eta estrategiari buruz, nazioarteko gai batzuei buruz, pentsamendu garaikidearen inguruko gaiekin eta… oso gauza interesgarriak botatzen ditu. Maiz. Eta atsegin dut sakatzeaz gain, barneratzen saiatzen naiz. Gaur egun hoietako bat izan da.
No juzgar ni despreciar, no lamentar ni maldecir, sino tratar de entender.
Es lo que hace Thomas Frank en el libro que publicamos hace ya ocho años en Acuarela y que se preguntaba esencialmente por qué los trabajadores pobres votaban a Bush.
La cosa tiene toda su actualidad, como es obvio. Sobre todo porque Frank trata de detectar las corrientes profundas que explican lo que a los progres les parece inexplicable: que Bush ganara dos elecciones (una de ellas después de las torturas de Abu Ghraib, etc.), la fuerza del Tea Party, la victoria de Trump.
El tipo vuelve a Kansas (su tierra natal, un estado antes de izquierdas y ahora ultraconservador), se encuentra y habla con la gente, investiga y piensa a partir de las vidas. Qué poco tenemos de eso, ay.
¿Cuáles son esas corrientes profundas? En primer lugar, “el fin de la lucha de clases”. No que haya desaparecido el conflicto social o la desigualdad, sino que se han evaporado las estructuras cognitivas y organizativas que le daban un sentido de izquierdas.
En ese vacÃo es una “nueva derecha” la que sintoniza con malestares, miedos, resentimientos e incertidumbres proponiendo esquemas explicativos y vÃas de canalización. A través de las “batallas culturales”, de un discurso hiper-agresivo, de una apelación al descontento, de un empleo muy sofisticado de los media, etc.
Tenemos entonces la paradoja de una élite anti-elitista, de un establishment anti-establishment, de un capitalismo anti-capitalista, etc. Mientras la izquierda se vuelve autista, pija, postpolÃtica o puramente gestionaria.
Enlazo mi presentación al libro, de 2009. Y en los comentarios pongo más info sobre Frank en castellano.
“La nueva derecha instrumentaliza malestares reales que no se politizan autónomamente, que no encuentran espacios colectivos para hacerlo, que no elaboran una voz propia. Explota la victimización y a su vez revictimiza. Anger is an energy“.
Como los ultraconservadores conquistaron el corazón de Estados Unidos 2008ko liburua eta gogoetak.Antoni Gutierrez Rubiren gogoeta bat, azkenik
#EEUUDecide | ¿Por qué la candidata presidencial @HillaryClinton no ganó frente a Trump? | https://t.co/Ym03Cmr2OO pic.twitter.com/D0kOLvywOG
— teleSUR TV (@teleSURtv) 2016(e)ko azaroak 9
-
Des-Kontrol taldearekin
Bideoa da, grabazio bat aurreratzen duena. Silveirak irekitzen du kantua, kitarra doinuak gero. Faxismoaren kontra, nor da nazia? galdetzen du kantuak.
Musikazalea bazara jakingo duzu, skin txungo batzuek faxistatzat jo dutela Arrasateko Des-kontrol taldea.
Sekulakoak eta bi montatu dituzte mondrautarren kontra. Kontzertuak boikoteatu, istiluak sortu, jendea mehatxatu… eta Deskontrolekoek, zer egingo eta musikari lagunak batu eta diskoa egin dute. Silveira aipatu dugu, futbolariak ere batu dituzte, RIP edo MCDko lagunak, Fermin Muguruza, Drogas… denetarik.
Elkartasun disko bat izango da, ororen gainetik. Eta beharbada, baita disko interesgarria ere. Erosi ostean kontatuko dizuet nik.
Des-kontrol taldearen alde agertzeko modu duin bat. -
Terrorismoaz
Bi argazki. Bi heriotza gehiago. Baina hau ez da terrorismoa. Hildako guztiak ez dira berdinak. Lanak 106 lagun hil ditu dagoeneko Euskal Herrian. Elorrioko Txaber 105. hildakoa izan da 2007 urtean. Beste hildako bat biharamunean Donostian.
Carlos berriz faxista batek, militar batek, ultraeskuindar batek hil zuen domekan Legazpiko metroan, Madrilen. 16 urteko mutikoa. Arrazakeriaren kontra, faxismoaren kontra oihu egin asmo zuen kalean. Faxistak aurrez aurre metroan. Eta gazteena hil zuen pareko militar ankerrak. Ez da biolentzia politikoa. Reyerta bat dela diote sasikomunikabideek. Ez dute lotsarik.
Heriotzak heriotzaren gainetik. Hipokresiak astintzen du gure lurraldea. Gizartea gaisorik dago, eta ez kondenatzea da kondenarik handiena. Ez dute lotsarik. Eta gu, bakea nahi dugunok ilegalak baino ez gara.
Anoetako proposamenak 3 urte bete ditu, eta inork ez du bakerik gura hemen eta orain. Eta? Zer egingo dugu askatasunaren alde? Gure eskubideen alde.
Terrorista hitzarekin ahoa betetzen zaien demokrata guzti hauek non daude? Ez ditut ikusten Elorrixoko argazkiotan, ez ditut ikusten Madrileko plazan. Non dira esku zuri garbi hoiek denak?
Amorrua ezin gordeta, faxismoari eta kapitalismoari aurre egiteko garaia da. XXI. mendean, heriotza oso merke dago munduan. Nor izango da hurrengoa? eta errua ETArena dela esango dute, lotsabakook.
Mintza gaitezen etikaz, biolentziaz, humanitateaz… gura duzuenaz. Baina gelditu dezagun dinamika hau, hilerriak toki barik itxi baino lehen.