-
Errefuxiatuen alde hemen eta han #18M
Martxoaren 18an mobilizaziorako deialdi orokorra dago Europa mailan, Greziako Cityplaza hoteleko kideek deitua. Azkar hedatu da hemen eta han.
Euskal Herrian ere bat egin dugu deialdiarekin, eta Gernikako Astran salatuko dugu Europako egoera, errefuxiatuen afera eta datorren apirilean Gernikan bertan egingo dugun nazioarteko topaketaren berri emango dugu, besteak beste.
Greziatik, City plaza hoteleko kideek egin duten nazioarteko deialdia.Mobilizazioen mapa
-
Bartzelona Catalunya
Bartzelona 2017-01-24
Bona tarda!
Acabo de aterrizar en Barcelona y dentro de poco volaré sobre el Mediterráneo para tomar tierra en Grecia. Soy una persona afortunada, porque con sólo un documento que dice DNI puedo moverme de un lado para otro por Europa… o eso creo.
Muchas veces he pensado que haber nacido vasco me habÃa hecho sufrir… que veÃa muchas injusticias, que muchos de nuestros derechos eran pisoteados continuamente… pero ahora; cruzando fronteras, volando, viajando y pensando sobre ello… me siento un poco más libre… libre dentro de esta cárcel llamada Europa.
En el avión he tenido ocasión de leer este texto de Stefan Zweig, de su libro El mundo de ayer / memorias de un europeo….
“Antes de 1914, la tierra era de todos. Todo el mundo iba adonde querÃa y permanecÃa allà el tiempo que querÃa. No existÃan permisos ni autorizaciones; me divierte la sorpresa de los jóvenes cada vez que les cuento que antes de 1914 viajé a la India y America sin PASAPORTE y que en realidad jamás en mi vida habÃa visto unoâ€
1914 > Primera Guerra Mundial. El horror nazi.
Hoy, 2017 un montón de guerras y horrores en todo el mundo.
A mucha gente se le niega hasta el pasaporte, poder viajar, trabajar, vivir en paz. El mundo de hoy.desde Barcelona Cataluña, Patxi Gaztelumendi
-
Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan
Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat.
Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu!
iturria: naiz.info
Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez-
Asko dago esateko, hala ere. -
Pragatik bueltan #eumozcamp09 itzel baten ostean
Mozillaren Europako bilkuratik etorri berria naiz. Garatzaile, lokalizatzaile, garapen eta marketing arduradun, kolaboratzaile eta beste askok bat egin dugu asteburu batez Txekiar errepublikako hiriburuan. Mozilla Camp 09.
Asko ikasi, gauza interesgarriak ezagutu, eztabaidatu eta ekimen berriak proposatu ostean, orain nork bere komunitatean jarraitu beharko du lanean.
Nik neuk hainbat gogoeta dakartzat handik, eta apurka apurka apunteetan botako ditut, Pragan twitter bidez aletu ditudanak. Apurka apurka, han jasotako guztia barneratu eta buruan argitzen joan ostean.
Hitzaldi interesgarriak, Kaliforniatik etorritako arduradunen proposamenak, komunitate ezberdinetako kideen iritziak… denak batu dira mozillacamp honetan.
Hitzaldi interesgarri bat: Drumbeat
Drumbeat Mozilla fundazioak Web irekiaren alde abiatuko duen ekimena izango da. Sozializazioa, ezagupena, web irekiaren defentsa, ekitaldiak, newsletter ezberdinak… gurean ondo ulertzeko Zaindu maite duzun hori bat izango da, hirulau berbetan eta euskarazko adibide batekin azalduta.Mark Surman Mozillako arduradunetako batek oso hitzaldi polita eman zuen honen inguruan. Gero tailer batean garatzen jarraitu genuena, adibidez hornitzen, burua nekatzen… ariketak egiten. Hitzaldia sarean jarri du, mozcamp honetan emandako hitzaldiaren audioarekin batera.
Mozilla Drumbeat – MozCamp Europe 2009View more documents from Mark Surman.Firefox nabigatzaileak 5 urte
5 urte egingo ditu aurki Mozilla Firefox nabigatzaileak, eta euskaldunok lehenengo bertsiotik daukagu euskaraz. Hori zelan ospatu pentsatzen hasi beharko genuke, besteak beste. Baina tira, komunitatea indartzeko neurria eta ezagutzera emateko ekimenak izango dira hoiek .Badakizue lagunok, ideiak ongi etorriak, asmoak gauzatzeko dira eta.
-
Libertad Digital Iniziatiba Internazionalistarentzat bozka eskatzen
Hauteskunde giroa nabaritzen den ez dakit, baina sarea bero bero dago. Iniziatiba Internazionalistaren gola batetik, Rubalcaba eta PPren lehia, abstentzioaren gorakada balizkoa… eta Alfonso Sastre buru duen ekimenak beldurra sortu die demokratei.
Libertad Digital ikustea besterik ez, klik egin, sinesten ez baduzu.pott data: barre nahikoa egin duzue? hack polita izan da hau ere. Zabaldu dezagun orain, beldurtzen ari dira eta… Europan antzerkigile bat ikusiko dugulakoan, hemengo egiak kontatzeko.