• hurrengo geltokia

    Josune Ariztondoren begietara

    objetibitate berdea / sustatu.comOndarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten.
    On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura diputatuak, Anje Duhalde herriz herri jaialdi zirkuitutik bota egin zuen. Kanpoan utzi. Ordukoa da Suaren gainean dantzan diskoan. Xabier Amurizak idatzi kantuetatik Anje Duhaldek sortu lana. Etxean su gainean dantzan > Anje Duhaldedaukagu, eta gaur entzuteko gogoa piztu zait. … onthomastu zaitezte!

    Orduan ezagutu genituen zentsuraren zantzoak hemen, Diputaziotik, Kultura sailetik zuzen zuzenean. Ez zuen gitxiago jo Anje Duhaldek. Diskoak ere arrakasta izan zuen, eta Tomas Uribetxebarriak bere fase politikoa handik gutxira amaitu zuen. Baina etorri dira berriak. Eta ez nolanahikoak.

    Emakume zorrotza da Josune andereñoa. Arteza, Bizkaian esaten dogun bezala. Alderdian ardura handiak izan ditu, EBBko idazkari ere izan da Imaz aroan. Atara hortik kontuak! Orain PSOErekin akordio zabala lortu behar dela dioen Jose Luis Bilbao diputatuaren kultur ministroa da. Tatxer ondarrutar bat.

    arteaErakusketa bat inaguratu baino bost minutu lehenago ez zaio okurritu ba bideolan bat bertatik kentzea! Diputazioaren Ertibil arte lehiaketan, 200 lan baino gehiagotatik batzuk aukeratu ditu epaimahaiak. Eta erakusketa montatu. Eta inori ezer esan barik, epaimahaiari, artistari… ri rau, kendu eta kitto. Hori da gure estiloa.
    Badakit jakin, arteak, sukaldaritzak, futbolak, politikak.. aztoratu egiten dituela espainiar kazetari, txakur, intelektual eat enparauak. Baina, horren beldurrez, hemengo politikari, kudeatzaile, arduradunak hartzen ari diren neurriak ere neurrizk kanpokoak iruditzen zaizkit. Artea beti izan da transgresorea, eta ulertzen ez bada… kentzea… ez dut ulertzen. Ez dut onartzen. Argi eta garbi. Eta jeltzaleak, gauza bat kontrolatzen ez dutenean, oso urduri jarri ohi dira. Holan daude, deskiziatuta leku guztietan.

    Eta Josune Ariztondok hori erakutsi ohi du bere begirada sarko eta sinesgarritasun gutxidun horrekin. Herri borondatearen kontrako inposatzailea Ondarroan, eta kultur kontuetan zentsuratzailea Bilbon. A ze kurrikuluma!

    Berria.info Artea eta zentsura Rekalde aretoan