-
Hunkituta 47ak -azkenean bai- Herrian
Astelehena.
Lagun gehiegi Madrilen.
Bart ohea hutsik utzi dute, eta ohe huts gehiago ez ditu behar herri honek.
Baina han, Madrilen, epaiketa hasi eta 27 minutura, akordioa erdietsi dutela adierazi dute beraiek. 47ak Herrian izateko bidean, adostasuna, heldutasuna eta konfidantza.
Bakea, etorkizuna eta giza eskubideak oinarri hartuta arduratsu jokatu dute, eta sekulako indarra emango zien bi abokatuk “marroia” jateko prestutasuna agertu dutenean. Biba zuek!Zugazart pic.twitter.com/8905JBS4AF
— naiz iritzia (@naiz_iritzia) September 16, 2019
Nik Aezkoatik jarraitu dut guztia. Irati irratiko estudiotik. Eneko auzipetuetako bat da, eta bere ordez ari naiz esatari lanetan Pirinioko irrati honetan. Berarekin whatsapp bidez ari nintzen, eta halako baten bota dit -akordioa dago, amaitu dugu.
Zur eta lur ni, baina pozik.
Irratsaio ezberdina egin dugu, baina albiste handi batekin hasi dugu saioa. Zuzeneko elkarrizketa Madriletik. Protagonistaren lekukotza eta analisia. Gazigozoa den egoera deskribatu du Enekok gizatasun izugarriarekin eta Aezkoan eta Euskal Herrian orohar jaso duten babesa eta elkartasuna goraipatu ditu. Txapela kentzekoa!
Eneko libre eta Madriletik zuzenean https://t.co/cnK5TUtnKr pic.twitter.com/gXHgiOa69n
— Irati Irratia (@Iratirratia) September 16, 2019
Jarrera arduratsua erakutsi dute 47 auziperatuek. Bihoakie nire eskerrik beroena, begirune guztia Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuei.
🔵 Ardura, erantzunkizuna eta eskuzabaltasuna: Gure aitortza eta miresmena, Arantza eta Jon ðŸ˜ðŸ˜˜#Herrian pic.twitter.com/I6on2RWq8O
— 47akHerrian (@47akHerrian) September 16, 2019
Egunak flash izugarri asko eman ditu, eta txio kate honetan batu ditut.
âš¡ï¸ â€œ47ak Herrian, etorkizuneko apustuaâ€
Zenbait txio, gaurko goiza laburbildu eta bihotza ere hunkitzen dutenak.
Garaipen eguna, zorionak @47akherrian#maitezaituzteguhttps://t.co/zHvIB7j1W1— gaztelumendi (@iPatxi) September 16, 2019