• Elikadura burujabetza,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak

    Eztabaida baterako ardatzak. Irtenbide eta alternatibak bilatzeko arrazoiak.
    Eztabaidatzea beti da ona. Argudiatzea oraindik hobea. Arrazoiak entzun, irakurri, ulertu, enpatizatu eta alternatibak bilatzeko aukera izatea itzela.
    Sarean eztabaida hari bat izan dugu pandemiaren jatorri izan daitekeen zoonosia eta jaten dugun haragiaz.

    Ekoizpen eredua jarri dugu auzitan batzuk, eta elikadura burujabetza sustatuz, eta agroekologiaren aldetik aldaketa klimatikoaren logika gainditu daitekela deritzogu, Via Campesina mugimenduak nazioartean aldarrikatu bezala.

    Nire ustez, Unai Pascual pentsalari eta aktibistaren diskurtsoa eta pratika oso interesgarria da arlo honetan. Berarekin ETXALDE aldizkariak izandako solasaldia irakurtzera gonbidatuko nuke jendea.

    EH post covid 19

    Euskal Herrian, Covid garaiarekin oso gogoeta interesgarriak plazaratu ziren itxialdi garaian. Orain, nolabaiteko kalealdian gaudela ematen du, eta nire uste apalean jeitsi egin da eztabaida maila. Sare sozialetatik haratago ez dakit benetako alternatiba asmodun eztabaidarik dagoen.

    Elikadura burujabetza



    informazio gehiago aldaketa klimatikoa, pandemia eta elikadura burujabetzaren inguruan: viacampesina.org

    Ganadería y cambio climático txostena

    Amigos de la Tierra erakundeak plazaratutako txosten honetan Aldaketa klimatikoa eta abeltzantzaren gaia aztertzen da. Datuak, proposamenak eta alternatiba zehatzak. Interesgarria, eta eztabaidaako beste ikuspegi bat gehiago.

    Informe-Ganaderia-Cambio-climatico-Amigos-de-la-Tierra

    Ondorioak, norberak

    Kontsumitzaileok, ekoizleok, dendariok, sukaldariok… erabakitzeko aukera eta eskubidea daukagu. Egiten dugu?
    Jaten duguna ere bagarenez, erabakia gure esku dago.

  • covid19 | koronabirusa,  Elikadura burujabetza,  ikusi eta ikasi

    Zapatisten mezua munduari

    [ EZLN-k munduari ]
    Egoera hau zelan bizitzen ari garen:
    Lasaitasunez, asalduraz eta zuhurtziaz. Komunitatean, hau da, hiritik kanpo, egoera oso bestelakoa da; elikagaiak baratzean daude, arto-erreserbak eta indabak daude, egunero hartzen ditugu ur bero sendagarriak, gorputza lantzen dugu nekazaritzan eta abeltzaintza txikian.
    Izua ez da hain handia, ez baitago eguna galtzeko adina denborarik Fake News hoiek irakurtzen, konspirazio-teoriak eta gobernu txarraren kateak ikusten. Harreman sozialak zuzenak eta beharrezkoak dira, elkartasuna erabatekoa da ezaguna denarekin eta arrotzarekin.
    Bizitza ez da gelditzen, ez da etxean geratu behar, animaliak gosez hilko lirateke eta makrak galdu egingo lirateke.
    Ez dago Estatuaren laguntzen gaineko itxaropenik; estatuak, historikoki, lur horiek ustiatzen utzi eta baimendu duelako. Eskolan eskolarik ez duten haurrek beren kultura eta hizkuntza baino gehiago ikasten dute beren familiekin, batez ere aitona-amonekin.
    Bizi ditudan pentsamendu politikoei buruz: modernitate kapitalistaren alabak krisi bakoitzean eliteak aberasteko, zaurgarrienak desagertzeko eta etxean, geldirik, klase ertain izutsu eta eroso bat uzteko diseinatuta daude, izu-informazioa kontsumitu eta diru gutxi gordeta munduaren amaiera balitz bezala xahututa.

    Munduaren amaiera kapitalismoaren garaipenarekin eta bizia suntsitzeko sistema konplexuarekin eta planetari eusten dioten elementu naturalekin hasi zen.

    Osasun-larrialdia ez ezik, beste hauek ere baditugu: larrialdi klimatikoa, ur-eskasia, gerraren biktimak diren errefuxiatuena ekialde inguruan, narkotrafikoarena Latinoamerikan eta ingurumen-errefuxiatuena beren bizi-ekosistemak suntsitzeagatik, emakumeen kontrako biolentziaren hazkunde esponentziala kontinente guztietan, eta ustelkeria gero eta gogorragoa gobernu-maila guztietan; krisia sistemikoa da, eta irtenbideak berdin-berdina izan behar du. Ez da nahikoa eskuak garbitzea eta maskara jartzea, beste mundu posible batzuk eraiki eta amets berriak behar ditugu. .
    Gure elikagaiak ereitea, antolatzea, medikuntza naturala berreskuratzea, zientzia autonomoan laguntzea, eskola, ikastetxe eta pluribertsitate libre gehiago sortzea, krisietan arrakalak aurkitzea eta bizimodu kolektiboa birplanteatzea dira matxinatuen zereginak, batzarretako akordioetatik sortzen diren beste askorekin batera.

    Animo kolapso globalaren sintometako bat bizitzen ari garen garai honetan, birus hau gizateria eta mundua kutsatuta dituen ugarietako bat da.
    Ez naiz etxean gelditzen, gure lana da behekoekin antolatzea, basoan eta oihanean bizi direnekin, kapitalismo patriarkalaren birusak eta haren gaitz guztiek (pandemiak, erausketa, matxismoa, kolonialismoa, diskriminazioa, indarkeria, ekozidioa, etnozidioa, inperialismoa eta alderdi politikoen sistema) beste mundu batzuk eraikitzeko.



    Carta de  zapatistas ️

    Del ejército zapatista para el mundo:
    Del EZLN
    Sobre cómo lo estoy viviendo:
    Con tranquilidad, rebeldía y prudencia. En la comunidad, es decir fuera de la ciudad, la situación es muy otra; los alimentos están en la huerta, hay reservas de maíz y frijol, todos los días tomamos aguas calientes medicinales, ejercitamos el cuerpo con en el trabajo agrícola y de pequeña ganadería.
    El pánico no es tan grande porque no hay suficiente tiempo como para perder el día viendo Fake News, teorías de conspiración y las cadenas del mal gobierno. Las relaciones sociales son las justas y necesarias, la solidaridad es absoluta con el conocido y el extraño.
    La vida no para, no hay como quedarse en casa, los animales morirían de hambre y las chakras podrían perderse.
    No hay expectativas sobre ayudas del estado, el estado históricamente ha abandonado y permitido la explotación de estas tierras.Los niños sin clases en la escuela aprenden más de su cultura y lengua en casa con sus familias, en especial con sus abuelas y abuelos.
    Sobre los pensamientos políticos que me atraviesan: Las ciudades hijas de la modernidad capitalista están diseñadas para enriquecer a las élites en cada crisis, para desaparecer a los más vulnerables y dejar en casa, inmóvil, a una clase media asustadiza y cómoda, que no hace otra cosa que consumir información de pánico y gastar su poco dinero guardado como si fuera el fin del mundo.
    El fin del mundo comenzó con el triunfo del capitalismo y su complejo sistema de destrucción de la vida y los elementos naturales que sostienen el planeta.
    No sólo tenemos una emergencia sanitaria, tenemos una emergencia climática, de escasez de agua, de refugiados víctimas de la guerra en medio oriente, del narcotráfico en Latinoamérica y refugiados ambientales por la destrucción de sus ecosistemas de vida, tenemos un incremento exponencial de femicidios en todos los continentes y una corrupción cada vez más descarada en todos los niveles de gobierno; la crisis es sistémica y la solución lo debe ser igual. No basta con lavarnos las manos y ponernos una mascarilla, tenemos que construir otros mundos posibles y tejer nuevas arcas.
    Sembrar nuestros alimentos, organizarnos, recuperar la medicina natural, apoyarnos en la ciencia autónoma, crear más escuelas, colegios y pluriversidades libres, encontrar grietas en las crisis y re-plantearnos el modo de vida colectiva, es la tarea de las y los rebeldes, junto a muchas a otras que surjan de los acuerdos asamblearios.
    Ánimo en este tiempo en el que estamos viviendo uno de los síntomas del colapso global, este virus es uno de los muchos que tiene infectada a la humanidad y al mundo.
    No me quedo en casa, nuestra tarea como insurgentes es organizarnos con los de abajo, con los del páramo y la selva, para construir mundos muy otros donde el virus del capitalismo-patriarcal y todos sus males: pandemias, extractivismo, machismo, colonialismo, discriminación, violencia, ecocidios, etnocidios, imperialismo y sistema de partidos políticos, no puedan entrar.
    Att. #SombreroRojo

  • agit/prop,  Elikadura Burujabeta,  Elikadura burujabetza,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Ondasun komunen tradizio berritzailea

    Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran.
    Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan.
    Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen ertaineko bideo honek.

    Ondasun komunak

    Lurra, ura, haziak, jakintza eta zaintza. Funtsezkoak eta berebiziko garrantzia dutena arlo ekonomikotik zein sozialetik begiratuta. Horren sakontzean dago etorkizuneko erronka. Jagon, zaindu, defendatu, liberatu, askatu, zabaldu, hedatu… Ingurugiroaren defentsan, iraunkortasuna bermatuz, jakintza librea bultzatuz eta eztabaida sustatuz.
    Software librearen mugimenduarekin alderatu izan ditugu maiz beste gatazka hauek, eta elkarrekin zer ikasi -elkarikasi- asko dago. Partekatuz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
    Elikadura burujabetzaren bidean, baserritar berriek, arazo zahar ugari dituztelako.

    wikipedian:
    Bien común
    Commons


  • agit/prop,  baserritik mundua,  Elikadura Burujabeta,  hurrengo geltokia,  larrabetzutik

    Eskoletako jantokien ikasgaia

    Baserri Bizia

    Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen.

    Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten da eskolako jaia, gurean bezala Euskal Herri osoko eskola, ikastetxe, ikastola eta abarretan. Eta gurean, egia esan, oso giro positiboa,baikorra, emankorra eta aberatsa bizi dugu, jantokiaren inguruan batez ere.

    Badira urte batzuk -seigarren ikasturtea irailean- Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien dekretua inposatu zuela -Wert legea baino txungoagoa dela komentatzen dugu patioan- EAko Tontxu Camposen esku zegoen orduan Gasteizko Hezkuntza saila. Osteko bi kontseilariek ere; Isabel Celaa (PSE) eta Cristina Garmendiak (PNV) ez dute zirkinik egin egunero Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan jaten duten 100.000 haurrek jantokian zeozer ikasi dezaten, elikaduraren garrantziaz ohar daitezen, osasunaren aldeko neurri gutxi somatu ditugu, dena esan behar bada.

    Gure eskolan, erabakia gure esku zegoela pentsatu genuen. Eta erabakia hartu genuen, guk geuk antolatzea jantokia, sukaldea eta elikaduraren inguruko ardura guztia. Dekretua bete barik, egunero egunero sukaldean herriko denda eta baserritarren artean erositako elikagaiak izan dira, herriko ogia, arraultzak, okela… dastatu, gozatu eta jan dituzte gure neska mutikoek.

    Jaurlaritzak diru laguntza oro ukatu zizkigun hasieratik. Ehundaka mila euro ukatu dizkigute azken 5 ikasturteetan. Baina guk herriko produktuekin, Gipuzkoako jogurrekin, Nafarroako olio, arroz eta lekaleekin ikasi dugu jaten. Sukaldatzen. Bizitzen. Herriko baserritarrak egunero etortzen dira eskolara, sasoian sasoiko produktuak ekartzera. Sukaldariek bihotz guztiarekin prestatzen ditzute gero. Eta ikasle eta irakasleek jan. Gure haurrak maiz joaten dira herriko soloetara, baserrietara, ikusi eta ikastera. Eskolan bertan solo bat daukagu.Sasoian sasoikoa. Berdin letxugak landatu edo marrubiak dastatu. Egunero mahaia ikasleek jartzen dute, batu ere bai, eta konpostaren ardura daukate. 2 tona konpost egin genituen iaz. Solorako baliatu dugu gero.

    Jantokia ikasteko leku bilakatu da. Gure baserria, gure elikadura, gure etorkizuna bertan lantzen dugu. Jaten duguna garelako, gure herriko tokiko garapena bultzatzen ari gara, herriko dendak -harategia, komertzio txikia, arraindegia-, ogitegia, soloak, hezitzaileak… guztia guk kudeatutako sistema libreago batean lantzen ari gara. Herriko ekonomian motore ere bada eskola eta guraso elkartea. Eta etorkizunean horrela jarraitu gura dugu.

    Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira orain. Jaurlaritzan Hezkuntza sailak eta Nekazaritza departamenduak urratsak eman nahi dituzte. Gu laguntzeko eta egiten jarraitzeko prest gaude. Baserritarrekin, sindikatuekin, gizarte eragileekin, eskola komunitatearekin batera. Elikadura burujabetza lantzeko aukera aparta daukagu, eta guztia gure esku dago. Baliatu dezagun aukera historiko hau.

    Baserri Bizia 54. aldizkaria osorik:
    Baserri Bizia 54

  • #olatutalka #eraldalab
    agit/prop,  baserritik mundua,  Elikadura burujabetza,  ikusi eta ikasi

    Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian

    Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen.

    Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu eta Donostian batu behar zirenak buruan izanda. Mezua, ekonomia sozial eta alternatibora lerrotuko nuen, gure kontraesanak areagotuz, nabarmenduz eta alternatiba errealak eta tangibleak eskura ekarriz.

    Elikadura burujabetza eta tokiko garapena

    Eraldalab ekimena bere horretan oso arrakastatsua suertatu da; jende eta gai aldetik, aurkezpenen mailagatik, ikusi eta ikasteko izan dugun aukeragatik, eta orohar eraldaketa soziala eta ekonomiaren inguruan saretzen ari garen ekimenen ikuspegitik ere.
    Olatu talka honek… olatukoop bezalako mugimendu ekonomikoa ekarriko duelako. Gu ere itsasoratzen ari gara….

  • Elikadura burujabetza lantzen
    agit/prop,  baserritik mundua,  Elikadura burujabetza,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Elikadura burujabetza lantzen


    Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten.
    Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen.
    Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten dira. Erakunde txikiotan, bizkar gainera etorri ohi dira, ordurarte inoiz planteatu gabeko lan batzuk ere. Eta asko ikasten da horretan. Gehiago, ondo, edo oso ondo urtetzen direnean.
    Eta egia esan, zeregin barriotan asko gozatu dut aspaldion. Bideoak egin ditugu, ponentziak azaldu, eztabaidak zuzendu, emendakinak jaso, dekorazioaz arduratu, argiak piztu eta amatatu, mikroak banatu… eta batez ere lantzen jarraitzeko gogoa hedatu, gazteagoen artean, zaharragoen inguruan.
    EHNE Bizkaia Gernikan
    Elikadura burujabetza lantzen

  • agit/prop,  Elikadura burujabetza

    Elikadura burujabetzaren alde, Ez irentsi

    48 orduko baraualdian

    (bizitza normala eginez, lana, batzarrak, etxea…)

    Elikadura burujabetzaren alde,
    edozer Ez Irentsi!

    Baserri bizi eta iraunkor baten alde.

    Elikadura, herritarron eskubide bat delako….ezin dezakegu edozer irentsi

    • Azken 30 urteotan, baserria desagertzeko politika bultzatu da gurean
    • Elikadura burujabetza bideratuko duten politika publikoak behar ditugu….herri mailatik hasita…baserri mundua eta nekazaritza benetan bultzatuko dutenak
    • Jantoki publikoetan, sasoikoa eta bertokoa. Kalitatea hezkuntzan, bizitzan, osasunean, ezagutzan….
    • Munduko gosea, gehienak nekazariak eta emakumeak

    Horregatik, eta baserri mundua bizirik gura dugulako, ezin dugu edozer irentsi.

    informazio gehiago:  ezirentsi.org

  • Elikadura burujabetza,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik

    olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen

    • Zer da ikastea, jolastea ez bada.
    • Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada.
    • Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada.

    Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza gehiagoren bila. Eta liburu artean, elikaduraz gehiago ikasi dugu.
    elikadura eta eskola

    • Zer da eskola? Zer da ikastea?

    Holango galderak ditugu oraindik buruan, kolkoan….

    Herriko ume batzuen artean, arrastian, bi ordu eskasetan irudiak grabatu, ikusi eta montatu egin ditugu. Kantu bat aukeratu, eta 90 segunduko bideotxoa sortu dugu. Lagun artean, di da. Batzuk azkar ikasi dute, besteoi gehiago kostatu zaigu ulertzea…. baina ikasketa prozesu bat izan da hau ere.
    Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldiak
    ditugu asteburuon eskolako jantokian. Jende anda batuko da, Elikadura burujabetza, jantoki eredu autokudeatuaz edo elikaduraren garrantziaz berba egin eta eztabaidatzera.