-
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena eskolan lantzen
Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte Oarsoaldean. Ostegun honetan Elikadura burujabetza eta eskubide sozialak landuko dira mahai inguru batean, Oiartzungo udaletxean.
Eskolako jantokiko esperientzia kontatzera noa bertara, baina Elikadura burujabetza, ekonomia iraunkorra eta tokiko garapena uztartu gura ditut gure herriko esperientziaren berri ematean.
Hitzaldirako aurkezpen hauxe prestatu dut.
Elikadura herritarron eskubidea
Elikadura izan ere, herritarron eskubide bat da. Mundu osoan bermatzen ez dena. Gurean ere, gero eta mugatuago, gero eta zanpatuago dagoen eskubidea da.
Eskolan, zer jan eta zelan jan erabaki genuen aspaldi guraso elkartekook. Eta ariketa demokratikoa ez ezik, ingurugiroan, lurraren inguruan, tokiko ekonomian eta beste hainbat arduratan murgiltzeko balio izan digu. Irakaspen itzela benetan. Osasuna, kalitatea, zaporea, elkartasuna, eta beste balio askoz gehiago lantzen dira sukaldean, jantokian eta eskola inguruan, egunero egunero.
-
olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen
- Zer da ikastea, jolastea ez bada.
- Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada.
- Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada.
Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza gehiagoren bila. Eta liburu artean, elikaduraz gehiago ikasi dugu.
- Zer da eskola? Zer da ikastea?
Holango galderak ditugu oraindik buruan, kolkoan….
Herriko ume batzuen artean, arrastian, bi ordu eskasetan irudiak grabatu, ikusi eta montatu egin ditugu. Kantu bat aukeratu, eta 90 segunduko bideotxoa sortu dugu. Lagun artean, di da. Batzuk azkar ikasi dute, besteoi gehiago kostatu zaigu ulertzea…. baina ikasketa prozesu bat izan da hau ere.
Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldiak ditugu asteburuon eskolako jantokian. Jende anda batuko da, Elikadura burujabetza, jantoki eredu autokudeatuaz edo elikaduraren garrantziaz berba egin eta eztabaidatzera.