egoeraren azterketa. Kaosa. Etorkizuna. Iritzi bilketa saiakera.
egoeraren azterketa. Kaosa. Etorkizuna. Iritzi bilketa saiakera.
Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]
Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte Oarsoaldean. Ostegun honetan Elikadura burujabetza eta eskubide sozialak landuko dira mahai inguru batean, Oiartzungo udaletxean. Eskolako jantokiko esperientzia kontatzera noa bertara, baina Elikadura burujabetza, ekonomia iraunkorra eta tokiko garapena uztartu gura ditut gure herriko esperientziaren berri ematean. Hitzaldirako aurkezpen hauxe prestatu dut. Elikadura herritarron eskubidea Elikadura izan ere, herritarron […]
atzo maiatzaren lehena. gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat. Eta agian, gogoeta eguna ere bai. Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu. Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen. Gazte kezka. Etorkizuna […]
Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen. Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu […]
Noiztik naiz independentista? Zergaitik gaude Independentziaren alde? Pentsamendua da? Ideologia? Edo beste arrazoi batzuk ere jokatzen dute hor. Ekonomilarien mahainguru batera hurbildu nintzen aurrekoan, nora noan ondo jakin barik. Independentzia, euskal ekonomia eta globalizazioa goiburuak, arreta piztu zidan. Ikusi eta entzundakoarekin baina, txundituta atera nintzen Batzar nagusien aretotik. Zelai Nikolas bezalako mahaiburu batek, asko erreztu […]
Ikasturtea hasi eta jo ta fuego gabiltza aldaketak eskatzen. Eta batzuk somatu eta guzti egiten dira, nabaritu, nabarmen. Euskal erdiko (aupa apo!) gobernua aldatu eta egunetik egunera bizi ditugu aldaketok, eta ez beti txarrerako. Jeltzaleenak oposizioan eta bestela bizi dute politika; oposaketetan. Ezker abertzaleak iparrotzari astindu bat eman nahi, eta Euskal Herrirako dituzten helburuak, patio […]