Kategoriak
agit/prop

bat bi hiru 10…. 40 urte egin egunkaria sortu zela

1977ko irailaren 29an argitaratu zen egin egunkariaren lehen zenbakia. Duela 40 urte. Herri ekimenetik sortutako egunkaria. 1998ko uztailaren 15ean poliziak indarrez itxi zuena. Duela 40 urte inprimatu zuten lehenengoz #Egin egunkaria. Hace 40 años imprimían, hasta el cierre por las armas, al diario Egin. pic.twitter.com/v7poSpRCrX — katakrak · liburuak (@katakrak54) 2017(e)ko irailak 29 Nik gazte […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”

Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra. egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik. 40 urte #egin sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Edizioa etzi

Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe ere baden ezkero, arretaz ari dira so egiten literatura eta pentsamenduaren inguruan gurean egosten dena. GARA egunkarirako kronika pare bat egin ditut ia zuzenean liburudendatik […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria

Idazten ikasten hasteko izan genuen aukera. Mundua irakurtzeko. Euskal Herria eguraldi mapatik, eguneroko errealitatera. 25 urte sortu zela, herri ekimenez. 25 urte ezagutu genuela. Eta hogeitik gora bertan lanean lehenengo eta idazten gero hasi nintzela. Joxemi Zumalabek gidatuta, Zorion, Felix, Ramon, Gorane eta Montse gogoan. Ataxi eta Miriam. Xouse, Iñigo, Ines, Jabi eta beste asko…. […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria

Egunkaria irakurtzen pic.twitter.com/9w35XYKsBW — gaztelumendi.eus (@iPtx) December 6, 2014 Abenduaren 6an, euria ari du oraindik.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

irakurtzeko gogoa

gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat. gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi. oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak. ikasitakoa. eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten. erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea. bizi garela adieraztea. bagarela. Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Paperik gabeko eguna gure egutegian

Egunkaria libre! Paperik gabeko eguna, gure egutegian. Paperik gabekoon eskubideak, gure agendan. Paperontzira botatako autoak, gure oroimenean. Paper birziklatua, agian. Paper garrantzitsua, euskaldunona. Euskaldunon EGUNKARIA, gure papera.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

zaindu maite duzuen hori

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Ez dago irratia piztu beharrik, telebistan ikusi edo egunkarietan irakurri barik be, dagoneeko badakizu zertan ari zaizkigun, gizon jakintsuak. Gu hau eta bestea. Zertan ari garen, zertan dihardugun… dena harrapatu dute, dena da garrantzitsua, dena muntaia, sarea. Errealeko futbolaria, unibertsitateko irakaslea den artista […]

Kategoriak
18/98+ gaztelumendi.eus

Egunkaria libre! otsailak 20, 7 urte indarrez itxi zigutela

Egunkarialibre.info Egunkarialibre.info gunetik ekarritako berbak. 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon EGUNKARIA. Dena esan dagoen arren, azken hitza beti besteek dute. Orain ere, Egunkariaren alde argi eta garbi adierazi garen arren, Madrilen dute ematekoa azken berba. Egunkaria Libre! ozen eta maiz esan dugun arren… zain gaude. Enpaztu ezinezko bidea Hamaika hitz, doinu eta zapore Nik […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Martxelo Otamendi elkarrizketatzen

Saio berezia egin genuen zapatu arrastian Bilbotik. Hori jakingo duzue honezkero, entzungo zenuten agian. Irratitik ez bada, Internetetik agian, edo ziurrenik bafleetatik, Bilboko kaleetan. Manifestazioa hasi baino lehen baina, elkarrizketa sano interesgarria egin genion Martxelo Otamendi Egunkariako -gaur egun BERRIAn- zuzendariari. Madrilen epaiketa hasi da, manifestazio jendetsua Bilbon, eta urtarrilean atzera be Madrilerako bidea hartu […]