-
bat bi hiru 10…. 40 urte egin egunkaria sortu zela
1977ko irailaren 29an argitaratu zen egin egunkariaren lehen zenbakia. Duela 40 urte. Herri ekimenetik sortutako egunkaria. 1998ko uztailaren 15ean poliziak indarrez itxi zuena.
Duela 40 urte inprimatu zuten lehenengoz #Egin egunkaria.
Hace 40 años imprimÃan, hasta el cierre por las armas, al diario Egin. pic.twitter.com/v7poSpRCrX— katakrak · liburuak (@katakrak54) 2017(e)ko irailak 29
Nik gazte sasoiarekin lotzen dut egin egunkaria. Akordatzen naiz 14-15 urterekin igandetako dirutik 50 pezeta gorde eta ostegunetan egin erosten nuela, bertako bat, bi, hiru musika gehigarria izugarri maite nuelako. Rock garaia zen Euskal Herrian. Musika taldeak, gaztetxeak, disko berriak, musika eztanda 80. hamarkada bukaeran.
1986ko negutik Hori Bai gaztetxean ematen genituen ordu gehienak, eta bertako musika izan zen gure banda sonoroa. Entzuten genuena, jartzen genuena eta antolatzen genituen kontzertuetakoa.
Orduko oroitzapenak etortzen zaizkit disko hau entzuten edo ikusten dudan bakoitzean.
Ostegunero, asteburuko kontzertuen agenda ekartzen zuen bat, bi, hiru gehigarriak. Eta Euskal Herriko gazteriaren zati handi baten agenda funtzioa betetzen zuen.
Egin, gazte belaunaldia, orduko borrokak, osteko gogoetak, ametsak eta lorpenak datozkit gogora orain. Indarrez itxi zuten, eta gogotsu ekin genion herrian bertan beste proiektu komunikatibo baten aldeko kanpainari. Egingo dugu! deitu genion. Eta baita egin ere. Sekulako diru bilketa egin genuen 1998ko neguan gerora GARA egunkaria izango zenaren alde.
1998ko uztailaren 15ean itxi zuten egin.
Hau izan zen azken egunkaria.#Egin40urte ‘Egin’en lehen alearen faksimile edizioa eskuratu nahi? Zoaz kioskora, oraindik garaiz zaude! pic.twitter.com/w7AA2iIwlw
— naiz: (@naiz_info) 2017(e)ko irailak 29
Eta 40 urte beranduago oraindik bizirik eta umoretsu dirauena Zakilixut da.
1977ko irailaren 29an sortu zen bera ere, eta oraindik -orain koloretan gainera- egunero agertzen da kioskoan.
eta idazten, gogoratzen, kantatzen hasi naiz https://t.co/TNPQP36a2d pic.twitter.com/5ldUWKsfd0
— jordi gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urriak 30
-
Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”
Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra.
egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik.40 urte #egin sortu zenetik.
Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna
Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto pic.twitter.com/qQ3jcZcMSN— gaztelumendi |I*l| (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 15
Jabier Salutregi egineko kazetaria zen garai hartan, Politika sailean. Azurmendi zuzendari lanetan aritu zen. Salutregik gogora ekarri nahi izan zituen orduko akorduak. “egin izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”.
Azal hori eta osteko egunetakoak gogoratu ditugu.Duela 35 urteko egin egunkariak
1982ko irailaren 21ko (asteartea) egin egunkariko portada. 1982ko irailaren 22ko (asteazkean) egin egunkariko portada. 1982ko irailaren 23ko (osteguna) egin egunkariko portada. Jean Genet Lau orduz Xatilan
Jean Genet idazlea Jean Genet idazlea Beiruten zegoen 1982ko irailaren 15ean (duela 35 urte) armada israeldarra sartu zelarik: “Au petit matin, les chars israéliens étaient dans Beyrouth-ouest. Les regardant venir, je vis donc le premier char et les autres, quand ils passèrent près de l’ambassade de France“. Biharamunean hasita, hiru egunez, irailaren 16-17-18an gertatu ziren Libanoko Sabra eta Xatilako sarraskiak: 3.000 gorpu palestinar. Jean Genet Xatilara joan zen irailaren 19an, eta lau orduz egon zen izugarrikeria ikusten. Haren kronika idatzi zuen Revue d’études palestiniennes-en: “Quatre heures à Chatilaâ€, Mikel Antzak euskaratua: Lau orduz Xatilan (Susa, 1991); osorik irakur dezakezu hemen. Ondoren, palestinarrek liburu handi bat egin zezan eskatu zioten Jean Geneti; 1983ko abuztuan idazten hasi zen “Le Captif amoureuxâ€, 1986an argitaratu zena (Genet hil eta bost astera).
Lau orduz Xatilan & Zaindaritza zorrotza. Jean Genet. Sabra eta Xatila wikipedian
Sabra eta Xatilako sarraskia euskarazko wikipedian.
Sabra eta Satilako sarraskiak ez ditu ahaztu palestinar herriak. argazkia: wikipedia Duela 35 urteko irudiak
Kasu! Bideo honetako irudiak gogorrak dira, palestinarren kontrako sarraskia bere gordintasun osoan agertzen dute.
Ehun ginen
M-ak taldearen kantua da Ehun ginen, Mikel Antzak idatzia. Gerora, Kortatuk are ezagunagoa egin zuen abestia. Bertsio ezberdinak sartu ditugu playlist honetan.
BEYROUTH SARTALDEA
URAREN ORDEZ HAUTSA
ETA BOST MILA IZAR
GEHIAGO GAUEZ
NORIEN ALBOANDAMASKO IRRATIAN
ROCK THE CASBAH
FEDAYINEN AUZUNEAN RAMADAN
GARORIK GABEKO BASAMORTUAK
INGURATZEN DU
SORTALDEKO BEYROUTH
HONDARREZKO GARTZELAN
ITZALIK GABE PASIATZEN DIRA
MAITEMINDUAK
NORIEN ALBOANBARRAKA ITXIEK
EZINAREN MUGAK
LAZTANTZEN DITUZTE.
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
BEYROUTHEN EZ DA INOR BIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDEÂ BI
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
EZIN GAITEZKE SUPERBIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDE BI
ZU TA NI, ZU TA NI,
ZU TA NI, NININININI!!
ZELAKO KRISI!! -
Hotel Monbar gogoan | GAL zer izan zen
Kantua baino gehiago Baionan arratsalde hartan gertatutakoa.
Kantuak hala ere, ondo laburbiltzen du ordukoa. Eta bideo honek are gehiago.
GAL, erakunde terrorista parapoliziala, gerra zikina, Felipe Gonzalez Espainiako orduko presidentearen eskuak oraindik odolez zikinduta daude. X hura.
GAL eta Guardia Zibila, GALindo, Amedo eta beste horrenbeste txakur eta mertzenario, diru publikoarekin.
Kare zuria eta historia beltza.Duda egiten dut gaur gaurko belaunaldiei hori guztia ondo kontatu diegun. Lagunak ditut garai harta neska mutikoak zirela, Baionan edo Donibanen, Miarritzen bizi zirenak. Aita edo ama, edo biak; iheslari, errefuxiatu, izkutatu, euskaldun Lapurdin.
GAL garaia zelan bizi izan zuten kontatzen dute, baina oraindik ez dugu kontatzen asmatu.
Filmeren bat egin da, liburu batzuk… baina kontatzeko daukagu hori guztia ere. Hori be, gure memoria hurbila da. Eta oraindik arduradunak bizirik eta politikako lehen lerroetan dabiltza.El estado de las cosas
Hotel Monbar kantua garai hartakoa da, lau errefuxiatu Baionako ostatu batean hil ostekoa. El estado de las cosas diskoa, Kortaturen bigarren lan luzea izan zen. Eta gertaera horrek markatuta utzi zituen muguruzatarrak. Maiz joaten ziren Baionarat. Eta errefuxiatu gazte askorekin zuten hartu emana. Egoera horrek, kantuak gero, erabat aldatu zuen Kortaturen ildoa. Askoz ere politizatuagoa izan zen bere ibilbidea, lehen disko dantzagarriago, alaiago eta ganberroaren ostean.Hotel Monbar kantuak sekulako garrantzia ukan zuen Kortaturen historian, hori irakurri nuen El estado de las cosas de Kortatu: Lucha, fiesta y guerra sucia liburuan.
Ez genikizkien kontu asko ageri dira liburuan. Eta arratsalde hortako pasadizo horrek kapitulu osoa ez ezik, liburuaren izenburuan ere zipriztinak ditu. Tartean kontatzen da anekdota bat, oharkabean pasatu arren niri zer pentsatu ugari eman zidana behin baino gehiagotan.
Gerra zikin ekintza gertatu ostean, Baionako gazte batzuek atzetik jarraitu zituzten GALeko mertzenarioak, eta Sant Sprit zubiaren parean edo harrapatu. Izugarria behar du une horrek. Egoera extremoa. Zer egin horrelako une batean? 80. hamarkada erdian. Burruka armatua bere unerik gogorrenean, errefuxiatuak hiltzen GAL eta beste muntaia parapolizial batzuk, borborka giroa… eta mertzenario bat harrapatzen dute gazte abertzale batzuk. Itzela.
Haietako bat Txetx izan zen. Txetx militante politiko ezaguna da Ipar Euskal Herrian ez ezik, inguruotan ere. Beti geratuko naiz une horretako bizipenak galdetzeko gogoarekin.
30 urte igaro dira Hotel Monbar odoltsu hartatik. Memoriak, kantuak eta borrokak jarraitzen du. Ez da gutxi.Memoria erreportaia oso ona gaur @garanet egunkarian. #HotelMonbar 30 urte @joxerrabustillo @EuskalMemoria pic.twitter.com/ZPx0oqxCNv
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 24, 2015
Hotel Monbar 30 años de la mayor masacre de los GAL