-
Luistxo Fernandez: Gauzak asmatzeko ausardia behar da
>baga) Blogaria zergatik?
Euskarazko blog plataforma bat nola eratu zitekeen pentsatzen, norberak probatu behar makinariarekin lehenbizi, eta modu eleanitzean saiatu nintzen, alderdi teknikotik test interesgarria zelakoan. Eta halaxe hasi nintzen, asmo editorialik gabe.
>biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin?
Internetera dedikatzen den enpresa batean, blogetan idazten eta blogak jarraitzen denbora asko ematen dut. Nire lana oso uztartuta dago blogintzarekin.
>higa) euskarazko komunitate bat dagoenik esan daiteke? Zuk zeuk, zelan ikusten duzu?
Euskaldun batzuk konektatuta daude elkarren artean Internet bidez. Blogen bidez ere bai. Baina blogen aurretik ere bai. Nahikoa da posta elektronikoa komunitate zentzu bat eratzeko; Eibartarrak zerrendaren kasuan ikusi dut nik ia hamar urtetan zehar.
>laga) Irakurri, idatzi, erantzun, ikusi, jarraitu…Internet zer da zuretzat?
Pasio dibertigarri bat
>boga) Eta zer gehiago behar du, behar luke, zure gustuko Internetek… Ausartuko gara zeozer asmatzen?
Eduki libre gehiago behar du. Konexio mugikorraren merketzea behar du. Gauzak asmatzeko ausardia behar da, baina baita inteligentzia, zortea eta indarra. Ez nago hain seguru ezer handia asmatuko dugunik. Zeozer asmatu dugu, baina, balio du edo balioko du? Ez dakit. Besteen asmakizunak gure fabore ondo erabiltzea ere ez litzateke txarra.
>sega) Internet bidez, ezagutu duzu lagun onik, nor? non? noiz?Bat baino gehiago
>zai) Internet gabeko egun bat kontaiguzu, zer egingo zenuke, goizean hasi eta gauerarte, hori posible ote den jakiteko irrikitan nago eta…
Familiarekin oso gustura igarotzen ditut egun horiek.
>zoi) Webgune bat gomendatuiguzu, egunero irakurtzen duzun blog bat, besteok ere horren berri izan dezagun.
Egunero ez dut irakurtzen, ez duelako egunero mezurik idazten, baina jario batzailean abisua ikusten dudanean, taka! klik egiten dut azkar azkar Wheylona kaliforniarraren blog donostiarrean.
>bele)) Orain etiketa ezazu zure burua, zure jarduna… laupabost etiketa nahikoak izango al dira.
asoziala
>arma)) Nahi baduzu, bota zuk orain galdera, nik erantzungo dut zure partez, atsegin handiz.
Zein izango da etorkizuneko euskarazko telebista?
Ez da erraza asmatzen, baina Internet bidezko kanalak nagusituko dira, atoan gainera. Disko gogorra eta telebista pantaila elkarrekin daude etxe baten baino gehiago. iTunes, Apple TV eta abar hortik doaz. Eta iTunes-en basque jarrita… aspaldi emaitza bakarra dago: irratia.com
Egia esan ez daukat telebistari ekiteko gogorik, baina Hamaika telebista proiektukoek, hobe lukete bai, Interneti gehiago so egingo baliote. Jende ona dago proiektu horretan, Internetekin harreman estua eta ona duena, eta pentsatu nahi dut, ez dutela iparra galduko. Lizentzia digital lokalak eskuratu dituzte, baina Interneteko telebista euskaldunen sarea ere osatu beharko lukete, halabeharrez.
ETB1 desagertze bidean da. Lehen haur programazioa+pilota+futbola+informatiboak zen. Futbola erori da, pilotarekin kasu (Asegarce+Bainet+Hamaika….), informatiboak ez omen ditu inork ikusten, eta haur programazio enlatatuarekin soilik ezin mantendu daiteke telebista bat. Goenkale eta Mihiluze ikusteko, hobe Interneten jartzen badituzte…. zinez.>tiro pUm! Nori egingo zenioke galdera sorta? E-lkarrizketa zeini egin proposatuidazu..
Leire Narbaizari, Hasier Etxeberriari edo Goio Aranari.
-
Gorka Bereziartua: Euskarazko Wikipedia edukiz gainezka ikusi nahi nuke
baga) Blogaria zergatik?
Ordenagailu bat etxean duenak goizago edo beranduago erabiltzen hasteko
arriskua duelako. Nik ez nuen arrisku hori kontuan izan eta begira, orain
egun osoa pasatzen dut pantailaren aurrean. Beraz, hau irakurtzen duenak ez
dezala esan ez diola inork abisatu!
biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu
blogarekin?Kazetaria naiz Argia aldizkarian, eta beste medio batzuetan ere kolaboratzen
dut. Bloga ahal dudanean berritzen dut. Gainera bi kume elikatu behar,
eremulauak eta nire bloga. Momentuaren arabera nabil batean edo bestean, eta
egia esateko azken aldian nahiko nukeena baino gutxiago.
higa) euskarazko komunitate bat dagoenik esan daiteke? Zuk zeuk, zelan
ikusten duzu?Ez dakit komunitatea den hitza, baina sare batzuk badaude noski.
Zabaldu.com-en inguruan, Sustatu-ren inguruan… Kontua da horiek talde
“kontzientziatuak†direla nolabait. Baina hortik kanpo jende asko dabil
sarean euskaraz, beste pretentsiorik gabe, zerbaiten parte sentitu gabe.
Harrituta nago adibidez nire herrian fotologa zenbat jendek duen ikusita.
Euskaraz ari dira horiek ere eta ziur askok ez dutela Sustatu edo Zabaldu
ezagutzen. Eta horrek bere alde onak ditu (erakusten du jendea
naturaltasunez ari dela euskaraz sarean) eta txarrak ere bai (proiektu
handiagoak aurrera eramateko behar izaten delako kontzientzia maila bat duen
jendea egotea).
laga) Irakurri, idatzi, erantzun, ikusi, jarraitu… Internet zer da
zuretzat?Oinetakoak bezala, eguneroko bizitzaren parte bat. Lan tresna neurri handi
batean, informazio iturria noski eta entretenitzeko bidea ere bai.
boga)Eta zer gehiago behar du, behar luke, zure gustuko Internetek…
Ausartuko gara zeozer asmatzen?Zeozer berria asmatzeko ez naiz ni egokiena. Atzeko bagoiko internauta naiz,
asmatutakoa erabiltzen ikasteko nahiko lan izaten duena.Beraz, nire ustez zer gehiago behar duen Internetek? Ba, adibidez,
euskarazko Wikipedia edukiz gainezka ikusi nahi nuke. Lan handia egin du hor
dabilen jendeak, baina jende gehiagok parte hartuko bagenu diferentzia
ederrekoa izango litzateke. Eta hor lehenengo harria nire kopetera bota
behar dut ni bainaiz edukirik sartu ez duen aurrenekoa.
sega) Internet bidez, ezagutu duzu lagun onik, nor? non? noiz?
Eremulauak-en inguruan jende dezente bildu ginen ekin genionean eta geroztik
ere lagun berriak egin ditut. Dena dela, nahiago jendea aurrez aurre
ezagutzea.
zai) Internet gabeko egun bat kontaiguzu, zer egingo zenuke, goizean hasi
eta gauerarte, hori posible ote den jakiteko irrikitan nago eta…
Esnatu, makarrak kendu, dutxa, jantzi, kafea, irratia, autoa etab. Lanera
iritsi eta idazten hasi. “Nola zen, hatxez edo gabe?†600 tonako hiztegia.
Ez dira hor bukatzen zalantzak: entziklopedia hartu, thessaurusa, estilo
liburua eta Biblia (badaezpada). Iritsi naiz mahaira, nahiko ondo halere,
bizkarra normala baino apur bat kurbatuagoa, besterik ez. Baina zerbait ez
dabil. Entziklopedia, zaharkitua; erreferentzia faltan; hainbeste
libururekin ez daukat ordenagailuarentzako lekurik ere. Olivetti batekin
hasi naiz, gutxiago okupatzen duelako-eta. Bizarra egin izan banu. Atzoko
egunkarian Zumalakarregiren berri. Ezer onik ez gerra parteak. Zaldiak
trostan eraman nau etxera bazkaltzera. Atzamarrak miazkatu ditut zerrikia
bukatzean eta egurrezko godaleta tragoan hustu. Ilea hazten ari, besoetan,
masailetatik gora. Atzera lantokira. Lan egin behar dela, egon hadi geldi!
Zergatik ari haiz horman zaldiak marrazten? Egin ezak probetxuzko zerbait,
sua edo. Lankideek arraro begiratzen didatela uste dut. Baina ez nago
seguru, ez baititut ondo ikusten hemen goian beso bakarraz helduta adarretik
zintzilik nagoela. Hurbildu naiz ba, eta orduan eta arraroago begiratu
didate. “Ez ba, nola izango dut nahiago bi hanketan ibiltzea? Sartu zure
kontuetan aizu!â€. Bueno, eta horrela izaki unizelular bihurtu arte, gutxi
gora behera (Big Bang-eraino atzera egitea aukerazkoa da, kreazionistek
mesedez alboko leihatilan galdetu).
zoi) Webgune bat gomendatuiguzu, egunero irakurtzen duzun blog bat, besteok
ere horren berri izan dezagun.www.papelcontinuo.net jarraitzen dut. Gauza interesgarriak jartzen dituzte,
nahiz eta batzuetan bizarroegia ere bihurtzen den. Eta noski, geroz eta
grazia gehiago egiten didate Marrapuntun jartzen dituzten gauzek (“Euskal
Herriko patilaâ€-ren tankerako inkestak, bua!). Euskal Nerd-tasuna
bultzatzeko egiten ari diren ahalegina benetan txalogarria da.
bele)) Orain etiketa ezazu zure burua, zure jarduna… laupabost etiketa
nahikoak izango al dira.Horra, EU & EN
1- dabilen 1- rolling
2- harriak 2- stone
3- goroldiorik 3- gathers
4- biltzen 4- no
5- ez 5- moss
arma)) Nahi baduzu, bota zuk orain galdera, nik erantzungo dut zure partez,
atsegin handiz.Nik uste mundu guztiak noizbait galdetu nahi izan dizun zerbait dela hau:
Kazetaria, blogaria, aktibista… Zenbat ordu ditu zure egunak denetara
iristeko?- Gorka, nire egunek ere 24 ordu dituzte. Iritsi ez dakit, baina zenbat gauza ditugun egiteke pentsatze hutsak gehiago nekatzen nau.
tiro pUm! Nori egingo diot hurrengo galdera sorta? E-lkarrizketa zeini egin
proposatuidazu.. itaunok berari igortzeko.http://murgilduta.net-eko Julen-ek ziur oso gauza interesgarriak kontatuko
dituela.
-
Igotz Ziarreta: Mundua ikusteko aukera da Internet, munduak zu ikusteko
baga) Blogaria zergatik?
Hori nik ere jakin nahi nuke, suposatzen dut aukera ematen duelako egindako lana erakusteko.
biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin?
Egunero, bai Bartzelonako Euskal Etxean, bai informatikako irakasle lanean, bai studioan diseinatzen beti ordenagailuen aurrean mugitzen naiz, beti daukat aukera blogean idazteko. Zailagoa da bertan erakutsi nahi dudana sortzea.
higa) euskarazko komunitate bat dagoenik esan daiteke? Zuk zeuk, zelan ikusten duzu?
Eztakit, nik euskaraz idazten dut nere hizkuntza delako eta horrela irtetzen zaidalako, saiatzen naiz katalanera itzultzea baina batzutan “ahaztu” egiten zait.
laga) Irakurri, idatzi, erantzun, ikusi, jarraitu…Internet zer da zuretzat?,1] ); D([“mb”,”Mundua ikusteko aukera ematen duen bidea, eta munduak zu ikusteko duzun bidea\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003c/span\>\n\u003cbr\>\u003cbr\>\u003c/span\>\u003c/span\>boga)\u003c/span\> Eta zer gehiago behar du, behar luke, zure gustuko Internetek… Ausartuko gara zeozer asmatzen?\u003cbr\>\u003cbr\>Benetako anonimatoa, zoritzarrez ezinezkoa dena.\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\n\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>\u003c/span\>\u003cbr\>\u003cbr\>\u003c/span\>sega)\u003c/span\> Internet bidez, ezagutu duzu lagun onik, nor? non? noiz?\n\u003cbr\>\u003cbr\>kar kar kar asko, edonon, beti.”,1] ); D([“mb”,”\u003cspan class\u003dq\>\u003cbr\>\u003cbr\>\u003cspan style\u003d\”font-weight:bold\”\>zai)\u003c/span\> Internet gabeko\negun bat kontaiguzu, zer egingo zenuke, goizean hasi eta gauerarte,\nhori posible ote den jakiteko irrikitan nago eta…\u003cbr\>\u003cbr\>\u003c/span\>”,1] ); //–>
laga) Irakurri, idatzi, erantzun, ikusi, jarraitu…Internet zer da zuretzat?Mundua ikusteko aukera ematen duen bidea, eta munduak zu ikusteko duzun bidea.
boga) Eta zer gehiago behar du, behar luke, zure gustuko Internetek… Ausartuko gara zeozer asmatzen?
Benetako anonimatoa, zoritxarrez ezinezkoa dena.
sega) Internet bidez, ezagutu duzu lagun onik, nor? non? noiz?
kar kar kar asko, edonon, beti.
zai) Internet gabeko egun bat kontaiguzu, zer egingo zenuke, goizean hasi eta gauerarte, hori posible ote den jakiteko irrikitan nago eta…
Batzutan behartu egiten naiz Internet gabe egotera. Askotan denbora asko galtzen baita helmugarik gabeko bide batean. Normalean informatika, argazkilaritza edo diseinu liburuak irakurtzen ematen ditut Internet gabeko egunak.
zoi) Webgune bat gomendatuiguzu, egunero irakurtzen duzun blog bat, besteok ere horren berri izan dezagun.
Egia esan eztaukat egunero irakurtzen dudan blogik, zabaldu.comera edo GAUR8.infora satzen naiz [hauetara bai egunero] ea gauza interesgarririk aurkitzen dudan.
bele)) Orain etiketa ezazu zure burua, zure jarduna… laupabost etiketa nahikoak izango al dira.
Ametsa, diseinua, argazkiak, bartzelona, independentzia
arma)) Nahi baduzu, bota zuk orain galdera, nik erantzungo dut zure partez, atsegin handiz.
Zer egin daiteke, irratia.com proiektuan laguntzeko, beste proiekturik buruan?
- Interesgarria benetan Igotz. Irrati partehartzeileagoa egin gura genuke. Munduko euskaldunak batu gura ditugu gurean, podcast hauek munduan barrena ere entzun daitezen. BTZNko korrespontsal izendatuko zaitugu, gura baduzu.
- Proiektuak? Podcast munduan murgiltzeko asmotan nago. Etxe azpiko txokoan, Internet_Irrati_studio ttiki bat antolatzen ari naiz, etxeko wifiari eskerrak.
tiro pUm! Nori egingo diot hurrengo galdera sorta? e-lkarrizketa zeini egin proposatuidazu.. itaunok berari igortzeko.Ander Elortzari egingo nizkioke galdera hauek, oraindik probatan dagoen www.munduarimundo.com blogean bere australiarako bidaiaren berri emango digu. Bertan dokumental bat grabatzera joango da.