-
Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA
10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan.
Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako.
Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko.📢 https://t.co/kBRbJcCIkO
🎧 Elkartasunaren soinu banda💻 Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde!
📷 @gaizkapenafiel https://t.co/NiGQRhizMw pic.twitter.com/6tUChSHaqj
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 11(a)
Trending Topic bilakatu da egunotan #expolioGARA etiketa madarikatua. Salaketa mezuak, elkartasunezkoak, egoeraren berri ematen dutenak, poza adierazten dutenak… guztiak uztartzen dira tag horren baitan; denak dira beharrezkoak.
Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde! JAIALDIA komunitatea #GARA
-
Fermin Muguruza larriki saritua
Ez da adar jotzea! Musikaren egunarekin saritu dute. Aurretik Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika saritu izan dituzten moduan. Ez da zaharra saria. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate zela hasi ziren musikariak saritzen. Berton. Ez Madrilen, edo Parisen. Hemengo erreferentziak bultzatu eta aupatzeko.
Eta ehundaka lagun batu ginen ekainaren 21 berotsuan Victoria Egunia antzokian.
Diskurtso ofiziala > alternatiboa
Eneko Goia alkatea izan zen diskurtso ofiziala aipatu zuena. Sariaren zioak. Arrazoiak. Ibilbidea.
Alkateari zuzen zuzendu zitzaion musikaria albotik, saria eskuetan zuela. Kortxoenea ekarri zuen gogora. Gaztetxeak. Aretoak. Bukowski bereziki.
Eta txalo zaparrada luze eta hunkigarria entzun zen publikotik. Kontzertu batekoa baino intentsidade handiagokoa.
Micaela Chalmeta sekulako neska banda
Bartzelonatik etorritako hogeikotea, sekulako haize sekzioa, bateria sendo eta bizkor bat eta arreglo oso potenteak. Muguruza berriz dena emateko prest, istorio kronologiko bizia, tartean joandako lagun asko gogoratuz -aita, musikari lagunak, eta azkenaldian joandako hiru adiskide: Jon Arretxe, Hasier Etxeberria eta Juanba Berasategi; eta une hunkigarrienetako bat bigarren lerroko kantua Amaia Apaolazari eskani zionean-.
Kontzertu intentsoa. Bakarka ibilbideko kantu esanguratsuak, Kortatu garaiko himnoak, Negu Gorriak sasoiko hiruzpalau baino ez. Baina esanguratsuak.Gora herria! Gora @muguruzafm! #AdarraSaria pic.twitter.com/fxMNF4TgT9
— Negu Gorriak (@negugorriak) 2017(e)ko ekainak 21
#adarrasaria2017 jaso eta hasi da kontzertua Donostiako V. Eugenia antzokian.#musika#ibilbidea#eh pic.twitter.com/SnLgHi8MxD
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko ekainak 21
Ahir #Donosti va ballar al ritme de @muguruzafm i Micaela Chalmeta Big Band! El 15/7 seran al @grecfestivalbcn ! https://t.co/JAVh7K9LUZ
— Taller de Músics (@tallerdemusics) 2017(e)ko ekainak 22
brass dub manifest!
donostia kulturak egindako txio kronika momentua
2017ko Adarra Saria: Fermin Muguruza
-
Pete Seeger Euskal Herrian
Atsegin ditut kantautoreak. Are gehiago beraien letrekin mundua aldatzeko indarra erakusten dutenean.
Pete Seeger abeslariaren berri Benito Lertxundiren bitartez izan nuen. Maiz aipatzen zuen. Zelan bera Euskal Herrira ekarri zuten Ez dok amairukoek, eta gerora bere bertsioa.
Bart Pete Seeger omendu dute Arriaga antzokian. Lou Topet taldeak zuzeneko emanaldia egin du bere kantuekin. Eta hainbat euskal artista ezagun gonbidatu dituzte eskenatokira. Jende asko batu da antzokian. Eta pozik atera dira gehienak.Ez dok amairu
1971. urtean ekarri zuten Victoria Eugeniara. Eta orduko argazki bakarra dago sarean, Josemari Velez de Mendizabalek jarria.
Herri irratian orduan, Euskadi irratian orain
2014an Pete Seeger hil zenean berreskuratu genuen gure memoria. Artxiboetan audioak bilatu eta Ez dok amairukoen kontzertuaren berri eta Herri Irratian Joxe Mari Iriondorekin 1971an egindako elkarrizketa entzungai dago zorionez.Loraldia jaialdian
Pete Seeger Bilbon, lagun paregabeekin.
BiBA zuek! @LouTopet #Loraldia2017 jaialdian pic.twitter.com/l4XHX38rkk— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 26
@LouTopet +lagunekin Disfrutatzen@Teatro_Arriaga n#Loraldia2017 pic.twitter.com/1GKkekNqZO
— LoraldiaFestibala (@LoraldiaFesta) 2017(e)ko martxoak 26
euskal bertsioak, ugari
Benito Lertxundiri Larrabetzuko frontoian antolatu genuen kontzertuan entzun nion lehen aldiz Pete Seegerren bertsioa. Gerora asko entzun da, artean argitaratu barik zeukan, eta atsegin izan nuen. Gari abeslariak ere egin zuen Eutsiko diogu kantuarena, eta orain Lou Topet taldeak 5 kantu argitaratu ditu, oso edizio berezian. Harkaitz Canok orain eta hil zenean Josu Landak hainbat kantu ekarri zituzten euskarara. Hori ere badugu.
-
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian
Eraldalab ekimenaren antolatzaileek aurten be hitzalditxo bat prestatzeko eskatu zidatenean, Esnetik kooperatiba eta Larrabetzuko eskolako jantokiaz berba egitea pentsatu genuen.
Testuinguruan kokatu, tokiko garapenaren kontzeptua sozializatu eta ekonomia iraunkorra bezalako terminoak gure komunitatean aurkeztea nuen helburu. Hitzaldia prestatu, baserri mundua eta kontsumitzaileena zelan elkartu pentsatu eta irudi bidezko “beste” aurkezpen bat egiteari ekin nion. Gogotsu eta Donostian batu behar zirenak buruan izanda. Mezua, ekonomia sozial eta alternatibora lerrotuko nuen, gure kontraesanak areagotuz, nabarmenduz eta alternatiba errealak eta tangibleak eskura ekarriz.
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena
Eraldalab ekimena bere horretan oso arrakastatsua suertatu da; jende eta gai aldetik, aurkezpenen mailagatik, ikusi eta ikasteko izan dugun aukeragatik, eta orohar eraldaketa soziala eta ekonomiaren inguruan saretzen ari garen ekimenen ikuspegitik ere.
Olatu talka honek… olatukoop bezalako mugimendu ekonomikoa ekarriko duelako. Gu ere itsasoratzen ari gara…. -
#askegunea Aspaldian ezagutu dugun desobedientzia zibil ekintza handiena
Herri Harresi kolpeka hautsi dute, ondo kostata.
Egunak eman ditu Askegunea eremuak erresistentzia lantzen, elkartasuna hizki handiz idazten, komunikazio eremu librea sortzen… Donostiako bulebarrean.
Gau eta egunez, gazte mugimendua eta herritarrak elkarrekin.
Urkulluren ertzainek, Iñigo Cabacas hil zuten gorputz polizialeko kideek, bi ordu eta erdi luzez… banan banan atxilotu eta kanporatu dituzte bertan batutako milatik gora lagunak.- Goizeko 6:00ak jo dutenetik, Info7 irratia ere zuzenean aritu da, Donostiatik, herri harresi barrutik, estudioetatik… eredugarri.
- Sare sozial handi bat bilakatu da #Askegunea bera ere.
- Mugimendu berri bat ari da sortzen une honetan, kalean eta gizartean. Eskubide guztien alde, konponbidearen alde, gazte mugimenduaren alde… Euskal Herriaren alde finean.
-
are you reggae?
Prest zaudete?
Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen.
Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, berba egiteko, dantzatzeko, kantatzeko aukera izanik… ahaztezina egiten zait Gazte Eguneko gaua. Eguzkia atera arte aritu ziren musika jartzaile eta kantari. Eta gau bero ahaztezina izan genuen Larrabetzun.
Eta uda honetako soinu banda bilakatu dira niretzat. Eta jarraitzen ditut saretik, eta ikusten ditut bideoak…. eta reggae musikan murgiltzeko beta eskaintzen didate. Une oro.
Prest al zaude, bidaia honetan murgiltzeko? are you reggae? -
Arnaldo Otegi jendaurrean elkarrizketatzen
GARA egunkarikoek, sortu zeneko 10. urteurrena ospatzeko, ekitaldi sortari hasiera eman diote. Lehenengo hau, bere berri eman zutenetik ona begitandu zitzaidan. Eta baita joateko gogoa piztu be.
Arnaldo Otegi hiru kazetariren aurrean, milaka begiren lekukotasunarekin. Nazioarteko bi kazetari eta GARA egunkariako politika berriemailea. Data jakitearekin, adostu nuen nire buruarekin Donostiarakoa.
A8 autopistak zelango sustuak ematen dizkigun Euskal Erdiko biztanleoi;Â ez dago kontatu beharrik be. Pesa autobusa hartu arren, ordebete beranduago Gipuzkoako hiriburura. Tira, harira.
Kursaalera heldu, eta eskilaretan jendea, hall handi batean jendea zain, eta pantailetatik ekitaldi hasiera zuzenean. Atarratz eta biok baina barrura sartu gara, gaurko esperimentorako (net) aulkiak gordeta geneuzkan eta.
Gaurko ekitaldia sare sozialen bitartez zabaltzeko saiakera egin asmo genuen. Han zegoen bere Mac handiarekin Iñaki Olano kazetaria. Telebista pantailatik aspaldi ezagutzen genuen, sare sozialetan duela aste batzuk egin dugu topo, eta gaur elkarren ondoan kokatu gara Kursaaleko lehen lerroan.
Berak egin du zuzeneko kronikarik aipagarriena. Hiru hizkuntzatan bapo moldatzen den kazetari multimedia da Olano. Azkar idatzi, 140 karakterreko neurrian kontatu eta gainera hizkuntza ezberdinetan. #basque etiketarekin hasi ditu Otegiren aipamen guztiak.
Twitter eta facebook baliatuta, hona hemen gaurkoan zuzenean, minutuz minutu Iñaki Olanok egin duen jarraipen eredugarria.
Arnaldo Otegi GARAk antolatuta 600 lagunen aurrean, eta kalean kriston kola, jendea sartu ezinik. LA JORNADAko zuzendaria, Julietta Sgrena kazetari italiarra eta GARAko Iñaki Iriondo solaskide. Ekitaldia zuzenean eskeini dugu FACEBOOK eta TWITTER bidez. Jarraian esaldiak hiru hizkuntzatan:
Aitormen interesgarria egin du azken bake negoziaketen inguruan:
“Nazioarteko bitartekariek sintesi proposamena jarri zuten mahai gainean eta guk onartu, baina espainiar gobernuak ez.”
“los mediadores internacionales hicieron propuesta de mediador de sintesis, España no lo aceptó, nosotros sà con alguna pequeña variación.”
“mediators made a synthesis proposal, we accepted with some corrections, spanish government didn’t”
————————–———————–“Es nuestra responsabilidad el no haber sostenido durante el proceso una fuerte movilización popular, un fallo importante”
“Ezker abertzalearen erantzunkizuna da prozesuan zehar herri-mobilizazio sendo bati eutsi ez izana, akats garrantzitsua”
“It was our fault not to maintain a strong popular mobilization during the process”
————————–———————-
“En el proceso hubo prensa beligerante y en el futuro habrá que hacer un pacto de responsabilidad en ese terreno”Komunikabide batzuk beligeranteak izan dira prozesuarekin eta aurrez arduraz jokatzako hitzarmena behar da esparru horretan.
Some media were beligerant during the process and for the next time we must come to an agreement of responsability in that area”
————————–—————–
“Nazioarteko begiraleak oraindik ere laguntzeko prest daude negoziaketa bidez euskal gatazka konpontzeko”“Los observadores internacionales aún están interesados en ayudar a una solución negociada del conflicto vasco”
“International observers still interested in helping solve the basque conflict via negotiation”.
————————–————–“Aurreneko lana Estatu espainolaren blokeoa hausteko konfrontazioari eustea da, estatua ahulen eta gu indartsuen garen esparruan: Argudio politikoetan”.
“la primera tarea para superar el bloqueo de España es mantener la confrontacion donde es mas debil, en los argumentos politicos”.
” Our task for overcoming the spanish blocade is keep on confronting where there weakness is: Political arguments”.
————————–———-
“non gaude blokeatuta? Ezin marko berria eraiki, eta Estatua erresistentzian dago statu quoari eusteko”
“Dónde estamos bloqueados? En la imposibilidad de construir un nuevo marco, y el Estado está en actitud de resistencia para conservar el statu quo”
“Where are we stuck now? We cannot build a new frame and the State is holding a resistance to keep the statu quo”
————————–————————––
“Independentismo aro bat amaitu da. Eskaintza politikoa egin ezean belaunaldi berriak erakarriz, arazo larriak izango ditugu”.“Se ha completado una etapa para el independentismo. Si no somos capaces de hacer una oferta polÃtica implicando a las nuevas generaciones, vamos a tener serios problemas”
“The independentist movement has completed an era. If we are not able to make a political offer involving the new generations, then we`ll be in serious trouble”
————————–———————-
” ez dut uste independentismoa behera doanik gure herrian”.
“no creo que el independentismo esté en declive en nuestro pueblo”
“I don’t think independentism lives a decline in our country”
————————–—————
“Hauteskundeotan ezker abertzalearen mezua present egongo da. Egunen batean irabazi egingo ditugu hauteskundeak”.
“El mensaje de la izquierda abertzale va a estar presente en las próximas elecciones. Algún dÃa ganaremos las elecciones”
“The abertzale left’s message is going to be there during next elections, in fact someday we shall win the elections”
————————–———-
“EAJrentzat arazotsua da akordioa hegoaldeko 4 lurraldeen parlamentuaz, hegemonia galtzen duelako. Loiolan PSOEren alde jokatu zuten”
“Para el PNV es problemático un acuerdo para un parlamento de los 4 territorios, porque perderÃan la hegemonÃa. En Loiola se inclinaron hacia el lado del PSOE”
“A 4 territories’ parliament agreement troubles the PNV because they would lose their hegemony”
————————–—————
“Zapatero oso ausart hasi zen baina orain atzerantza goaz, men egin die alderdiko aparatuaren presioei, bere apusturik sekula egin ez duen PRISAri.”
“Zapatero empezó muy atrevido pero ahora estamos en retroceso, ha sucumbido a las presiones de su partido y PRISA, grupo que nunca ha apostado por él”.
“Zapatero was brave in the beginnings but now we are going backwards, we couldn’t stand the party’s presure, neither PRISA media group’s pressure”
————————–———————–
“Nazioarteko testuinguruan gaur helburuak lortu ditzakegu gehiengo demokratiko bat eratu ezkero. Nola irabazi dugu koxka”.“En el contexto internacional podemos lograr los objetivos si articulamos una mayorÃa democrática. La cuestión es cómo ganar.”
“In this international context we can achieve our goals if we create a democratic majority. The point is how to win.”
————————–———————-
“ETAk akordio politiko demokratikoa hainbatetan eskatu du, ta azken prozesuan armak desegiteko prest egon da. Tresnak egoerara moldatu behar dira”.“ETA ha propuesto un acuerdo polÃtico democrático en varias ocasiones, y en el último proceso ha estado dispuesta a desmantelar armas. Los instrumentos deden adaptarse a las circunstancias”
ETA proposed a political democratic deal several times, and during last process it was even ready to dismantle weapons. The tools must be adapted to the circumstances”
Zer pentsatzen du Arnaldo Otegik Zapaterori buruz?
etiketa: #basque -
kirolariak ez daude geldi egoteko
Hasi dira mugitzen. Abenduaren 29koak historiko izateko zantzu guztiak ditu. Partida Euskal Herriaren izenean jokatuko du selekzioak -Urkullu bera be hasi da marmarka..- eta gainera Bartzelonan egiten duten antzera Nazio bat selekzio bat manifestazioa egingo da Bilbon.
Argazki hau esanguratsua da. Futbolari, txirrindulari, herri kiroletako partehartzaileak, arraunlariak, gizonak, emakumeak… zer ez den batu Donostian kamaren aurrean.
Doka kafe antzokia txiki geratu eta kanpora atara behar izan zuten argibila. Flashak ez luke guztia ondo hartuko eta. Poztu nau argazkiak, beti ez dira horrelako ekimenak ikusten eta.
Euskal selekzioen aferak, hari asko mugitzen ditu gure herrian. Konponbidea, konponbide handiago baten parte edo zati izan daiteke agian. Giltza, zerraila asko zabaltzeko bera da. Baina kirolariek eurek hartu dute lekukoa. Eta poztekoa da hori.
Gure herrian be, zeozer mugitzen ari da horren inguruan. Eta argazki horren zain geratzen garen bitartean, foto nazionalari begira gaude gu. Eta partidua mundiala izango ei da zaletuen iritziz. Ikustekoa hori be!