• agit/prop,  gaztelumendi.eus,  teknologia berriak

    Dei Gaztelumendi, artista bat

    Twitter bidez izan dut bere lanen berri. Dei Gaztelumendi.
    Dei Gaztelumendik Xabiroi aldizkarirako egindako portada
    Xabiroi aldizkariaren azken portada zelan diseinatu, marraztu eta osatu duen erakutsi du timelapse teknika baliatuta. Eta milaka bisita izan ditu bideo honek sarean.
    Bideoa pasada bat da, eta bere teknika ez da gutxiagorako.

    deisign.com gunea ikusten aritu naiz, eta poztekoa da gure artean horrelako artistak egotea. Euskal Herria sortzailez gainezka dago, zorionez. Eta sarearen bitarte daukagu beraien berri.

    Igor Leturiagaz, Durangoko azokan berbetan, hizpidera ekarri genuen gaia, eta berak eman zizkidan Xabiroi aldizkariaren inguruan mugitzen diren sortzaile hauen berri. Eta poztekoa da. Pentsatu nahi dut, gazteen artean aldizkari hau ondo zabalduko dela, ezagutzen dutela… uste dut merezi duela.
    Dei Gaztelumendi

  • gaztelumendi.eus

    itxuraldatzen

    Sasoi berriak datoz. Koloretsuagoak. Kalera ateratzekoak.

    Identitate digitala astintzeko unea heldu ote da?
    aldatzen ikasten ez dago beste biderik
    Beti frogatzen, beti ikasten, beti aldatzen… aldaketa konstantea delako besteak beste sarearen logika ere.

    Horrelakoetan, norbera gogotsu egoten da, aldaketok gauzatzeko, eragiteko… baina lagunen iritzia be eskertzen da. Komunikazioa, eta Interneten areago, bat baino gehiagoaren kontua da eta. Blogak be, elkarrizketan oinarritzen direla uste duenetakoa naiz ni.

    Eta kontua ez da soilik zer idatzi, zer esan… zelan egin be garrantzitsua da. Eta horretan diseinuak, irudiak, asko lagundu dezake. Esan nahi duzun horren lagun be badelako. Hori pentsatzen duenetakoa naiz ni behintzat.

    web design / zertaz ari gara?

    • tipografiak
    • koloreak
    • diseinua
    • ikusgarritasuna
    • edukien arkitektura
    • irakurterreztasuna
    • itxura
    • esangura….

  • hurrengo geltokia

    Zer iruditu zaizue EL PAÍS berria?

    El PaísAsko berba egin da Espainiako egunkari salduenaren -onenaren?- diseinu berrikuntzaren gainean. Gaztelaniazko blogosferan be aipagai dute askok eta askok. Euskaraz be saiatu da bateronbat, zeozer esaten.

    Nik, domekan El País erosi nuen. 2 eurogaz, koloretako egunkari bat, El Pais semanal berritua eta eskuan daroadan erloju zuribeltzezkoa. Publico ere inoiz erosi barik neukan… eta egunerokoa baino doblea ordaindu arren -euroa- hori be eroan nuen. Gure kioskoetako egunkaririk garestiena ere –GARA– eroan nuen besapean. Paper mordoa, asteko egunik hotzena igarotzeko.

    Eta bueno, Kazetaritza fakultatera joan nintzenetik, egunkarietan egunkariena zena, dena, izango dela entzun izan dut beti. Eta aldaketak aldaketa, holangoetan gustatzen zait begiratzea. Irakurtzea. Erreparatzea. Ahal dala, zeozer ikastea.

    El País azentu eta guzti diseinatu behar izan dute orain, gaztelaniazko Euskaltzaindiak maiuskulaz ere hala behar duela izan delako. Eta horixe, hain zuzen gustatu zait gutxien.

    Asko gustatu zaidana, globalaren kontzeptua. El periodico global en español. Hor asmatu dutelakoan nago. El País egunkari handia da, handi egiten dakite, hankasartzeak ere egingo ditu, baina eredu da kazetaritzan. Eta eredu izaten jarraitzen du. Farol ona da periodiku globalarena. Bizi ditugun garaien neurrira.

    Baina, gaurkoan, nire iritzia eskaintzea baino, gehiago interesatzen zait ikusi duzuenona, ildo editoriala albo batera utzita, Cheren kalapita… eta guzti hoiek aparte, zer iruditu zaizu gure kioskoetan -Euskal Herrikoetan esan nahi dut- gutxi saltzen den arren, garrantzitsua baino garrantzitsuago den egunkariaren berrikuntza.

    El Paisek, Interneten ere blogaren bitartez gaiaren jarraipena egiten dihardu. ¿Que os parece el nuevo EL PAÍS?

    postdata. Nik, El Paisek oparitutako erlojua zotz egingo dut erantzuna ematen duzuenon artean, begirunez.