• Home
gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • covid19 | koronabirusa,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Itxialdia, isolamendua eta sorkuntza

    Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun.

    Itxialdian sortzen

    Isolamenduari irriz eta kantuan

    Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean.
    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/mikelantza.mp3

    Eskerrik asko Aiora eta Piti ( Zea Mays ), Unai Iturriaga, Zuriñe Hidalgo ( Hesian ), Toti Martinez de Lezea, Oier Araolaza ( dantzan.eus ), Mikel Orbegozo eta Mikel Antza.


    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    [ leihotik mundura ] 20:20

    2020-04-15

    Žižek: Bi irtenbide besterik ez daude egoera honi aurre egiteko: berrasmatutako komunismoa edo ankerkeria

    2020-03-28

    Sortu eta sortuz, gure aukera ⏸▶

    2020-04-02
  • hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  musika

    Delorean musika eta musikari atseginak

    Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan.

    DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa.

    Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna.

    Zuzenean ere maiz ikusteko aukera izan dut. EHZ, Bilboko antzokian, Durangon… eta egia esan, zuzenean ere zer egiten duten gustatzen zait. Enau harritzen, nazioartean lortzen ari diren arrakasta musikala. Benetakoa da. Zaleen artean, lorpen itzelak egin dituzte.

    DLRN @ Bilboko kafe antzokia

    Atseginak
    Baina, batez ere taldekideen xalotasunak txunditu nau. Igor bateriajolea aspaldi xamar ezagutu nuen, taldearen izena Makalak esan zidanean, izena bera ere txundigarria egin zitzaidan: de_lo _re _an. Igor Makalarekin zetorren gaztetxera, eta berak be pintxatu zuen zertxobait… -10 urte baino gehiago pasa dira…-
    Irratia.com saioan, bigarrenez elkarrizketatu ditugu, eta Ekhi Lopetegigaz berba egitea plazer bat izan da. Elkarrizketan aritu ginen Jabi eta biok, eta txundituta. Ibon teknikari eta disko jartzailea ere pozik, baina estudioan zeuden beste batzuk ere zur eta lur geratu ziren… txunditu antzean. Tartean rockero zaharren bat be bai.

    Onena elkarrizketa entzutea, nik neuk esateak ez dekolako balio handirik. Baina nik sentitu dudan hori transmititu eta eskertu nahi nuen.
    [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]
    delorean biba zuek!

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Ondasun komunen tradizio berritzailea

    2014-11-20

    Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria

    2015-01-19

    Zuzenean

    2014-02-06

twitter @iPatxi

Biba zuek! Follow

komunikazioa 📻 💾 🖥 kultura 💿📙 https://t.co/GyyWWetvY2 kirola ⚾🏔 https://t.co/SjPzkb4Qsd 🗨️ @mintzanet | #euskalgintza Euskal Herria ✳️

gaztelumendi 📢
iPatxigaztelumendi 📢@iPatxi·
08.11

Ur barik ez dago bizitzerik.
Gaur Urri zaraitzuar lagunari mendian laguntzen.
Askak, ura eta kabalentzako premiazko diren azpiegiturak zaintzen.

#Mendizar #Ezkanda #Loigorri

#Aezkoa #Garazi #fazeria

4
Reply on Twitter 1557674372114120705Retweet on Twitter 15576743721141207051Like on Twitter 15576743721141207057Twitter 1557674372114120705
iPatxigaztelumendi 📢@iPatxi·
08.10

Gaur ere irakaspen handiagoak ezin.
Bortua, mendiak, artzainak, inguruko istorioak...

Ongi jan eta edan, eta entzun.

#Irati udako unibertsitatea

4
Reply on Twitter 1557413296579514375Retweet on Twitter 1557413296579514375Like on Twitter 15574132965795143757Twitter 1557413296579514375
Retweet on Twittergaztelumendi 📢 Retweeted
armiarmaARMiARMA.eus@armiarma·
08.08

Zer gertatzen da herri palestinarrarekin?

Gloria Fuertes idazlearen #Bakea poema

https://ekarriak.armiarma.eus/gordailua/GloriaFuertes66.htm

Reply on Twitter 1556751692401721344Retweet on Twitter 15567516924017213442Like on Twitter 1556751692401721344Twitter 1556751692401721344
iPatxigaztelumendi 📢@iPatxi·
08.08

Iratiko udako unibertsitatea:

Artzantza
Antropologia
Ekonomia
Inguruguroa lurra eta mendiak
Hizkuntza
Elikadura
Herri jakintza
Historia soziala

#Irati Egurgiotik Errozaterat ikasten, gozatzen, zenbatzen, entzuten, kontatzen....

4
Reply on Twitter 1556649896140324864Retweet on Twitter 1556649896140324864Like on Twitter 15566498961403248645Twitter 1556649896140324864
iPatxigaztelumendi 📢@iPatxi·
08.08

Hunkigarria David Salinas Armendariz abokatu abertzaleak bere aitatxi gogoratu eta Kastejongo tren geltokian #memoria historikoa aldarrikatzeko idatzitako artikulua.

@NoticiasNavarra
https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/tribunas/2022/08/08/encuentro-castejon-5893482.html

Reply on Twitter 1556636472786182145Retweet on Twitter 1556636472786182145Like on Twitter 15566364727861821451Twitter 1556636472786182145
Load More...
Custom Twitter Feeds Plugin

adierazpen askatasuna

Kataluniak Independentzia

LLIBERTAT PRESOS POLITICS!
Kataluniako prozesuarekin elkartasuna
adi egon seinaleari lili

#bidegorritik 97 irratian

Kategoriak

  • #bidegorritik
  • #Patakon
  • 18/98+
  • agit/prop
  • albisteak 2.0
  • bakegileak
  • baserritik mundua
  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia
  • covid19 | koronabirusa
  • e-hizketan
  • Elikadura Burujabeta
  • Elikadura burujabetza
  • ETA
  • EUS
  • gaztelumendi.eus
  • gogoeta.org
  • Gu ere bai!
  • hamaiK -hamaika kontu-
  • hurrengo geltokia
  • i+g
  • ikusi eta ikasi
  • info 7
  • larrabetzutik
  • literatura
  • maitatasunetik
  • musika
  • ongi etorri errefuxiatuak
  • pasahitza
  • software librea
  • su-etena | ceasefire | tregua
  • teknologia berriak
  • telebista
  • transmedia

etiketa lainoa

arrasate bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa eu euskal herria euskara euskaraz gara gaztelumendi gaztetxea herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak sorkuntza susa telebista twitter wordpress zinema

gaztelumendi.eus

gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.