• agit/prop

    #freeOtegi

    Nazioartean hedatzen ari da Arnaldo Otegi askatzeko aldarria.
    munduabildu
    Bruselako adierazpenaren bostgarren urteurrenean, egoeraren azterketa egin du Brian Currin hegoafrikarrak, eta ostean Fermin Muguruza euskal musikariak Otegiren aldeko nazioarteko sustenguaren berri eman du.
    Une berean, mundu osan #freeOtegi adierazten hasi gara sare sozialetan.

    Hau da unez une #freeOtegi etiketaren mapa

    freeotegi.com

    manifest


  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  maitatasunetik,  su-etena | ceasefire | tregua

    gure umeen irribarrea

    Maiz egoten naiz pentsatzen, eta berriro pentsatzen jartzen naiz, non gauden eta nora goazen, zer den herri hau, zer izan gura duen…. eta zelan lortu daitekeen.
    Txikitatik amestu dugun hori, posible ote? Zelan gauzatu daiteke? Egingarria delako ibili gara honetan, gauzatu nahi dugulako, besteak beste…

    Eta horrelakoetan, behelainoak menperatzen du gure gogoeta guztia. Lainotu eta ez dugu argi ikusten, lausotu egiten da gure pentsamendua.
    Askotan gorrotoarekin, maiz maitasunarekin…. ibili gara urte guzti hauetan.
    Eta halako batean, Nazio Batuetako ordezkaria, Irlandako errepublikako lehendakaria, Sinn Feineko Gerry Adams, Norvegiatik etorritako anderea, Britania Handiko gizonik garrantzitsuena…. Donostian ikusten dituzu. Eta entzun. Eta adierazpena irakurri, eta… pentsatzen jartzen zara.

    Inoiz, inon Euskal Herria dela kausa egon ahal da horrelako argazkirik? Halango gertaerarik? Historikoa al da bizitzen ari garen hau? Zer gogoratuko dugu gaurkoaz etorkizunean? Nola bizi izan zenuen egun hori? Internet piztuta egon da egun guztian, pantailetan mezuak, #konferentzia etiketadun mezu andana bat, bideoak zuzenean Aieteko Bakearen etxetik, Donostia munduko hiriburu… zenbat hitz, jario, adierazpen, gogoeta, mezu eta abar….

    Eta halako batean, arrastian adierazpena jarraitu dugu. Ondoegi ulertzen zen ingeles batean. Mezu argia eta zuzena. 5 puntu, behinolako KAS alternatibak zituen bezala. 5 puntu egingarri direnak borondate politikoa egon ezkero. Bost puntu lorgarri, pausorik pauso.

    Bide berriak aurkitzen ari da herri hau. Maila handiko kudeatzaileek hartu dute iparrorratza, eta norabide egokian jarri. Altsasu, Brusela, Gernika, Iruñea… eta Donostiako adierazpen hau. Norabidea eta bidea, dena bat.

    Arrrazoi zuen Bobby Sands irlandarrak, gure mendekurik, gure lorpenik handiena gure umeen, seme alaben irribarrea izango da. Hala bedi, gure eguna ere helduko da.
    Bobby Sands

  • agit/prop,  hurrengo geltokia

    Brian Currin

    Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari.
    Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri.

    Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin.
    Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran.

    Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian Currinek Euskal Herrian zein Madrilen eman dituen hitzaldiak. Internetetik eta bideo streamming bidez. Egin dizkioten elkarrizketak, prentsan agertutakoak eta ondo gogoan dut Iñaki Sotok GARA egunkarian egin zion elkarrizketa berezia.
    Gero Bruselako adierazpena heldu zen, eta geroztik beste giro bat somatzen da gurean.
    Arretaz ari naiz jarraitzen aspaldiko guztia. Sarritan ozen ez mintzatu arren, gauzak gertatzen jarraitzen dute. Gertaerak ez dira maiz albiste, eta albiste ezare atzean egon daiteke gertaerarik handiena. Eta hori guztia gauzatzen ari da da, apurka apurka.
    Gauza berriak datoz, ekimen ezberdinak… Currinek badaki hori guztia, eta horregatik du horrenbesteko konfiantza hemen gertatzen ari denaz. Eta guk ere izan dezakegu berak esaten duenarengan.
    Beraz, bere berbak adi eta patxadaz jarraitu beharrekoak dira, dudarik gabe.