-
Baiona burujabetza eta aldaketaren hiriburu bilakatu du Bizi! mugimenduak
Duela 5 urte Alternatiba eguna antolatu zuen Bizi! mugimenduak Baionan. Bilbo eta Iruñean ere egin du bidea ekimenak. Eta berriro Baiona bilakatu da aldaketa eta burujabetzaren hiriburu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamenari, burujabetza prozesuek hartu diote neurria.
Mundu bat bildu da Baionan, euripean, lurrak eta guk euria eta ura behar ditugulako. Ospatzeko sasoia da.Egun on Bai ON!#Alternatiba eguna 2018 pic.twitter.com/JyFyEBYCHB
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Euskal Herria #burujabe:
Gure BIZI baldintzak berreskuratuz#Alternatiba2018 #Baiona pic.twitter.com/or0C68x34w— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Burujabetza
Eta beste behin argi geratu da burujabetza dela bidea. Prozesuak martxan jarri, eta energia alorrean, erabakitzeko gaitasunean, elikaduran, laborantxan, ekonomian orohar urratsak eman. Langile ikasle langabetu hautetsi pentsionista haur lantoki herriko etxe gaztetxe ostatu kalean… denok badugu zer egin eta zer ikasi.
Baiona beste behin ere nazioarteko erreferentzia bilakatu da, herri mugimendu indartsu baten jabe, autoantolatua, eraginkorra, eraldaketa bultzatzen, izan ere klima ez da aldatu beharrekoa, sistema bera baizik.Herriko etxeak, udalak, herriak… trantsizio ekologikoan
Mahainguru solasaldi batean egotea egokitu zitzaidan, Bizi! mugimenduak gonbidatuta. Zuberoa, Behe Nafarroa, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko auzapez/alkate banarekin egon nintzen, karguduna ez zen bakarra nintzenez, askatasun gehiago ukan nuen nire iritziak emateko. Energia burujabetza, elikadura, birziklaketa, jantokiak, elikagaiak… gai ugari aletu genituen Aloze, Lekorne, Larrabetzu, Gares, Hernani eta Eako esperientziak partekatzean. Baztandik ere etorri ziren ekarpenak. Irakaspen asko eta ideia bete motxila herrirako, nork bererako.
EHko udaletxeak trantsizio ekologikoan. Lucien Betbeder, @iPatxi , Jean-Pelle Iriart, iratxe Arriola, Oihan Mendo eta Luis Intxausperekin. #Alternatiba2018 pic.twitter.com/GSUcaZ5Rux
— Xabi Otegi Amundarain 🎗 (@Txapisotegi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Milioi bat eusko
Eta asteburuko berri pozgarria Euskoarena izan da. Dagoeneko milioi bat eusko dira mugimenduan Ipar Euskal Herriko ostatu, denda, herritar eta ekimenetan. Eta laister berri gehiago ukanen ditugu gainera. Sasoia heldu da, Hego Euskal Herriko herri eta mugimenduetatik ere Eusko tokiko monetari heltzeko. Ekonomia iraunkorra eta eraldaketa sozialerako tresna ezinbestekoa. Funtsezkoa. Ea saiatu eta lortzen dugun.
Bi hitzetan: Zorionak Bizi! mugimendua eta Euskal Herri burujabearen alde lanean ari diren militante guztiak.
-
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena eskolan lantzen
Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte Oarsoaldean. Ostegun honetan Elikadura burujabetza eta eskubide sozialak landuko dira mahai inguru batean, Oiartzungo udaletxean.
Eskolako jantokiko esperientzia kontatzera noa bertara, baina Elikadura burujabetza, ekonomia iraunkorra eta tokiko garapena uztartu gura ditut gure herriko esperientziaren berri ematean.
Hitzaldirako aurkezpen hauxe prestatu dut.
Elikadura herritarron eskubidea
Elikadura izan ere, herritarron eskubide bat da. Mundu osoan bermatzen ez dena. Gurean ere, gero eta mugatuago, gero eta zanpatuago dagoen eskubidea da.
Eskolan, zer jan eta zelan jan erabaki genuen aspaldi guraso elkartekook. Eta ariketa demokratikoa ez ezik, ingurugiroan, lurraren inguruan, tokiko ekonomian eta beste hainbat arduratan murgiltzeko balio izan digu. Irakaspen itzela benetan. Osasuna, kalitatea, zaporea, elkartasuna, eta beste balio askoz gehiago lantzen dira sukaldean, jantokian eta eskola inguruan, egunero egunero.