-
zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?
Aingeru Epaltzaren gogoeta entzun berri dugu euskalerria irratian, podcast bidez, twitter sarean bere mezu bat ikusi ostean, amaierako esaldiak egin digu klisk!
[audio:http://euskalerriairratia.tok-md.com/Epaltza%20mar8.mp3]Eta atoan galdera etorri zait burura?
@AEpaltza zertarako behar ditugu bloger euskaldunak?https://t.co/kBRbJcCIkO pic.twitter.com/o3PSkEzzD9
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 9
Blog euskaldunak
Euskarak behar ditu. Herriak behar ditu. Tresnak behar ditugu. Edukiak behar dira. Gure kezkak azaldu behar dira…. baina jendeak ez baditu behar? Nork irakurtzen ditu halakoak? Zenbatek irakurriko du hau? Twitter behera doa, facebook edo instagram gora. Ordaindutako publizitatearekin ez bada, ezinezkoa da sare hoietan ezer agertaraztea… orduan, edukioi nork erreparatuko die? Zenbat ikustaldi ditu Azkue fundazioaren bideo horrek? Ondo landutako bideoa da, kamarak, gidoilariak, ahotsa, jendea gonbidatu… prestatu. Eta? Noiz ikusiko dute 200 lagunek? Kezkak dira. Egin beharreko itaunak, galderak. Erantzunik ez datorrela jakin arren. Itsasora jaurtitako harri bat. Uhinak ikusi arren, bere soinua ez dela entzungo dakizunean. Harririk ez da etorriko bueltan. Olatuak joan etorrian dabiltzan arren. Ondarretan geratuko naiz, zeruari begira. Hala ere, EZtaBAIda hedatu behar delakoan nago, edukiek duten garrantziari erreparatuta.
::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::Â ::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::
post hau argitaratu ostekoak
Eta ez dira oso poztekoak.
Autozuzenketa: Bloger euskaldunak behar genituela erran nuen. Horiek ere bai. Baina batez ere YOUTUBER euskaldunak https://t.co/tE28Cu0Iio
— Aingeru Epaltza (@AEpaltza) 2017(e)ko martxoak 9
- badakigu zer nahi dugun?
- ba ote dakigu zer behar dugun?
- Sintomak dira, nola gabiltzan erakusten dutenak….
berrikusten. eguneratzen
blogen sarea pizteko ahaleginak, irauntzaileak
Badira blogetan irauten duten beteranoak. Idazteari bere denbora eskaintzen dioten lagunak. Blogen garrantzia moden gainetik dakusagunak. Irauntza da gurea. Irauteko jaioak. Irauntzaileak.
Eta azken egunotan sare sozialetan honi buruz dihardugu. Ez da nostalgia. Ikuspegia da. Informazioa, parte hartzea eta mundu digitalak ematen dituen aukerak baliatzeko ahalmena.
Horretan darraigu. Ez dakigu inor badatorren gure guda kantuaren atzetik…BLOGA BLOGA mariñela!
-zertarako nahi ditugu blog euskaldunak? https://t.co/8z77NF0tZu pic.twitter.com/qVFUdZqk5u— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 28
eta ni ere hasi naiz…
Garai batean bezalahttps://t.co/VW5FtsDDkZ
…eta jarraitzeko asmoa daukat gainera. pic.twitter.com/yqiYZ7W3OY— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 28
📌 Libre idazteko https://t.co/6urvEL6AaH
blogean idazten hasi nintzenekoa gogoan
idazten jarraitzeko…📢 irakurri eta #EZtaBAIda sustatu pic.twitter.com/LrXFg30sfx
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 30
-
neurri ttikiagoan, smart blogetan
Horrela ei gabiltza. Laburrean, puntuari erantzuten, neurri ttikiagoetan.
Sare sozialetako mezu laburrek, telefonoetatik heltzen zaizkigun albiste arinek, azkar irakurtzen diren berrietan murgiltzen gara orain.
Sakontasuna zuloa da, zorigaitzez.
Eta gure gogoetak azkar botatzen ditugulakoan… jarraitzen dugu gero mar marrean.
Ez gaude kalaka edo eztabaida jantzietarako… eta hori da gero gure patua.
Hona heldu bazara, jakizu beste hauetan dagoela egon gure jardunik loratsuena.
gaztelumendi.org | ekultura.net | @iptx | facebook/gaztelumendi … -
Ezin gozoago Arantza
Aspaldi ez nuen bere berri. Baina Josu Orbek bere blogeko sarrera zabaltzeko bota duenean, irakurtzen hasi eta Zornotzako Arantza etorri zait burura. Blogean murgildu, irakurtzen hasi, argazkiak ikusi… eta, bera da ta!
Urteak dira ikusten ez nuela, badakit Estatu Batuetara joana zela, ez nekiena zen horrelako saltsatan zebilenik. Janari argazkilari, erreposteria erreportari edo. Blog eta webgune izugarri politak ditu: arangoyoaga.com eta cannelle-vanille.
50 of the world’s best food blogs
Hau ezustekoa Timesonline aldizkari digitalean, munduko food blog onenen artean bigarrena izendatu dutela jakitean. Arrazoi du Josuk, ez da albiste. Nik uste interesgarria dela kontua, euskal talentua hedatu beharra dagoela. Eta jatekoak tartean direnean, estilismoa ere badugula euskaldunok. Batzuk behinik behin bai.
Musika kontzertuak gogoan
Nik Zorrontzako neska hura dut gogoan, power pop musika izugarri gustatu eta kontzertuetara beti joateko prest zegoena. Ingelesez ondo mintzatu eta taldekide guztiak ezagutzen zituenak. Egin genituen kontzertu batzuk elkarrekin, erosi nituen pastel batzuk ere bere amaren gozotegian. Eta orain twitter bidez jarraituko ditut bere gozoak. Eta Yo la tengo taldearen kantu bati play sakatuko diot. Gogoratzeko.