-
Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai
Zorionak Etxahun, txapelduna zara .
Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai.Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera.
Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk urteatan dabiltza nire atzetik; bai Bizkaiko txapelketan zein Euskal Herrikoan kantatu izan dudanean -eta ez herritik 20 kmra, urrinago be bai- beti joan da herritar multzo polita saioak ikustera. Ez dakit inoiz eskertu izan dudan baina orain bada eskertzeko momentua, batez be hasieratik jarraitu nautenei.
Xabier Amurizak txapeldun moduan ibiltzeko. Zein izango da zure zeregina aurrerantzean?
Gura nuke askorik ez igartzea. Badakit normalean kantatu ez dudan saioren baten kantatzea tokatuko dala, ez dira asko izango halan da be; baina batez be, nire buruari aurrerantzean jarri diodan derrigortasuna izango da normalean urtero deitu izan nauten lekuetako antolatzaileei erantzutea eta saio horretako entzuleei eskertzea. Plaza barrietan bai, baina betikoei erantzuten jarraituz.
Oso giro ona egon zan Larrabetzuko saioan be.
Larrabetzuko saioan danak urten eban ondo. Saioa norbere herrian danean ardura gehigarri bat egoten da, izan be, helburu pertsonalei begiratzeaz gain saio onak urtetea, jende asko batzea eta giro ona egotea gura izaten da. Aurreko egunetan be igarten zan herritar asko be joango zirala eta eurori saio on bat eskaini eta finalerako txartela lortzeak asko poztu ninduen.Maila onean dago Bizkaiko bertsogintza?
Bizkaiko bertsogintza osasuntsu dago. Maila txukuneko bertsolari multzo polita dago eta finala izan da horren erakusgarri. Erreleboa modu naturalean eta apurka emoten dabil eta hori seinale hona da. Bestalde bertso eskoletan alkarregaz harremantzeko gero eta ekimen gehiago egiten dira eta horrek sano eragin positiboa deko.Zuk zeuk ie 30 urte bertsoaren inguruan.
Bizitza osoa daroat bertsoari lotuta. Gaur egun lanbidea eta zaletasuna dot. Ibilbide nahiko berezia eduki dot, izan be, taldean hasi banintzen be hamalau bat urtegaz bakarrik geratu nintzen herrian. Ordurako baneukon harremana inguruko beste bertsolari batzukaz eta horreri esker segitu nuen neurri baten. Ez naz sekula damutu.__________ __________________ ______________ ______________
Bizi LARRABETZU
Bizi LARRABETZU herri aldizkarirako egindako elkarrizketa.
Mixel Berhokorigoin laborari eta bakegilea gogoan
-
Elikadura burujabetza lantzen
Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten.
Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen.
Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten dira. Erakunde txikiotan, bizkar gainera etorri ohi dira, ordurarte inoiz planteatu gabeko lan batzuk ere. Eta asko ikasten da horretan. Gehiago, ondo, edo oso ondo urtetzen direnean.
Eta egia esan, zeregin barriotan asko gozatu dut aspaldion. Bideoak egin ditugu, ponentziak azaldu, eztabaidak zuzendu, emendakinak jaso, dekorazioaz arduratu, argiak piztu eta amatatu, mikroak banatu… eta batez ere lantzen jarraitzeko gogoa hedatu, gazteagoen artean, zaharragoen inguruan.
-
BECetik zuzenean, entzuten eta editatzen
Bertso txapelketak jarraitzen urte batzuk egindakoa izanagatik, Internetek bertsolaritzari eskaintzeko dituenak, oraindik asko eta asko direla konturatzen ari naiz, non eta finalean.
Bertsoak zuzenean entzun eta zertan ari garen be imajinatuko bazenute?!
Zuzenean ari gara twitter, flickr, facebook, blog komunitate eta abarrerako. Ez gara bakarrak gainera.
Larrabetzutik, ordenadore batzuk, argazki kamara batzuk, mp3 grabagailua ekarri ditugu… eta eitb-k berak baino eraginkortasun handiagoa izaten ari gara.Urko argazki kamara hartuta ari da klik eta klik. Guk bere memoriak hartu, eta klik eta klik jarraitzen duen artean, guk ordenadorera deskargatu eta flikcr-era igo. Dana bat. Bitartean, 53R61k twitter-etik gaiak eta komentaten ditu. Mp3 grabagailua soinua hartzen ari da bitartean, ta gero audio zatiak be sarean jartzeko asmoa dugu.
Facebook, twitter, flickr, bloga… dena da posible. Gainera bertsoak entzun, txalo egin eta hemen bizi duguna itzela delako.
Bec bec bec…. y cuentalo!gure bapateko gaurko kronikak:
gaztelumendi.org | 53R61 | larrabetzu 2.0 | iPtxazkenean Igor Elortza barriro be, Bizkaiko txapeldun.
-
Josune Ariztondoren begietara
Ondarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten.
On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura diputatuak, Anje Duhalde herriz herri jaialdi zirkuitutik bota egin zuen. Kanpoan utzi. Ordukoa da Suaren gainean dantzan diskoan. Xabier Amurizak idatzi kantuetatik Anje Duhaldek sortu lana. Etxean daukagu, eta gaur entzuteko gogoa piztu zait. … onthomastu zaitezte!Orduan ezagutu genituen zentsuraren zantzoak hemen, Diputaziotik, Kultura sailetik zuzen zuzenean. Ez zuen gitxiago jo Anje Duhaldek. Diskoak ere arrakasta izan zuen, eta Tomas Uribetxebarriak bere fase politikoa handik gutxira amaitu zuen. Baina etorri dira berriak. Eta ez nolanahikoak.
Emakume zorrotza da Josune andereñoa. Arteza, Bizkaian esaten dogun bezala. Alderdian ardura handiak izan ditu, EBBko idazkari ere izan da Imaz aroan. Atara hortik kontuak! Orain PSOErekin akordio zabala lortu behar dela dioen Jose Luis Bilbao diputatuaren kultur ministroa da. Tatxer ondarrutar bat.
Erakusketa bat inaguratu baino bost minutu lehenago ez zaio okurritu ba bideolan bat bertatik kentzea! Diputazioaren Ertibil arte lehiaketan, 200 lan baino gehiagotatik batzuk aukeratu ditu epaimahaiak. Eta erakusketa montatu. Eta inori ezer esan barik, epaimahaiari, artistari… ri rau, kendu eta kitto. Hori da gure estiloa.
Badakit jakin, arteak, sukaldaritzak, futbolak, politikak.. aztoratu egiten dituela espainiar kazetari, txakur, intelektual eat enparauak. Baina, horren beldurrez, hemengo politikari, kudeatzaile, arduradunak hartzen ari diren neurriak ere neurrizk kanpokoak iruditzen zaizkit. Artea beti izan da transgresorea, eta ulertzen ez bada… kentzea… ez dut ulertzen. Ez dut onartzen. Argi eta garbi. Eta jeltzaleak, gauza bat kontrolatzen ez dutenean, oso urduri jarri ohi dira. Holan daude, deskiziatuta leku guztietan.Eta Josune Ariztondok hori erakutsi ohi du bere begirada sarko eta sinesgarritasun gutxidun horrekin. Herri borondatearen kontrako inposatzailea Ondarroan, eta kultur kontuetan zentsuratzailea Bilbon. A ze kurrikuluma!
Berria.info Artea eta zentsura Rekalde aretoan