-
barkatu, ama
Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama
musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea…..Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea.
Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa.
Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa.Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
- Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau
- Kontzertua ostean: Xabier Montoia, Belarminak
1997an, aurreko mendean, Soraluzen Morau eta lagunak batu ziren kontzertu berezi berezi batean. Bertsolariak, poetak, musikari lagunak… gazteago ikusiko dituzue ordu erdiko bideo honetan. Ikustekoa gero!
Xabier Montoia ere aspalditxoan ari da musika eszenan… zeresan asko dauka gure musikaren inguruan, eta guk kantuan entzungo dugu bariku honetan, trio formatuan, eta oso talde bereziarekin: Ibon RG (pianoan eta kitarran lagun) eta txeloarekin Luis Fernandez (Joseba Tapiagaz gaztetxean aurreko baten ikusi genuena)
-
bide ertzean bazterretik egindako kronika
- Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz.
- Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz.
- Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako.
- Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik.
- Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko bafletik hobeto entzuten den toki honetatik.
- Zuzenean indarra erakutsi, eta gauzarik gozoena esateko gai diren lagunen aldamenetik.
- Bide gorri bat, ohe huts bat, maitasun adierazpen bat txukun duin apain eta funtsarekin esaten ausartzen direnekin.
Milaesker, azken hamaika urteotan egiten ari zareten ahaleginagatik. Hitzengatik. Doinuengatik. dana lanbrotute ikustot haren muinetatik sortutako proiektu honek, albotik sortu zen honek, dagoeneko indarra hartu duelako. Lan asko plazaratu dituzue, berba asko kantatu, poemak berrargitaratu, molde berriz, ilusio ezberdinarekin. Hamaika urte badira. Ez garaile izateko indar edo uste nahikoarekin, antza. Gurea ez da garaipena, gurea kantua eta kontaketa direlako. Beste behin.