-
Arnaldo Otegi
Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa.
Free Otegi kanpainaren defendatzaile sutsua izan naiz. Kalean, sarean, batzarretan, jendaurrean, lagun artean, etxean, familian… eta ezagutzen nauzuenok hori badakizue. Azken 6-7 urteotan estrategia aldaketarekin bat etortzeaz ez ezik, beste gauza askorekin kritiko ere izan naiz. Eta bai, ni ere Otegista nauzue. Eta bide horretan, nire harremana asko sendotu da bide horretan bat egiten duen askorekin. Eta gauzak argi eta garbi esan zale garenez… hemen be botatzen ditugu.
Gordetzeko mezu eta uneak
Zorionak @ArnaldoOtegi
biba zuek!#FreeOtegi pic.twitter.com/duy0e84kbg— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko martxoak 1
Logroñon zegoen aktualitatea. Berria. Notizia. Gertaera. Eta pantailari begira milaka herritar. Eta poza. Eta mezuak. Eta besarkadak. Bakoitzak bere erara bizi izan du une hori. Han hemen eta harago.La libertad de Otegi es una buena noticia para los demócratas. Nadie deberÃa ir a la cárcel por sus ideas
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) 2016(e)ko martxoak 1
#OtegiFree #FreeThemAll
Une hunkigarriak Logroñoko espetxe atarian. @ArnaldoOtegi: "Lehendakaririk onena, herria" https://t.co/6cG5wDxHjv— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2016(e)ko martxoak 1
Etxean
#OtegiFree pic.twitter.com/MoEw11rQEJ
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko martxoak 1
Munduak #OtegiFree esan du
Twitterren mundu mailako joera nagusien artean #OtegiFree (Informazio guztia: https://t.co/alfIuwsj3X) pic.twitter.com/IHvrQq7uFI
— naiz: (@naiz_info) 2016(e)ko martxoak 1
#OtegiFree Elgoibar pic.twitter.com/okzv6euuRU
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko martxoak 1
Kataluniatik Euskal Herrira Antoni Batista
"@ArnaldoOtegi és un polÃtic d'Estat" @antonibatista1 https://t.co/WrUBUK925l
— 8aldia (@8aldia) 2016(e)ko martxoak 1
-
noraBIDEA argi daukagu: #INdependentzia
Aspaldi ari gara Kataluniara begira euskaldunok. Hizkuntza, kultura, ekonomia eta geografia bat erakutsi diote munduari aspaldian. Munduari begira egon dira beti Mediterraneotik.
Kantauri itsasoak, Bizkaiko golkoak… mundura eroan gaitu beti. Itzuli gara. Baina ez dakit munduari so ote gauden. Nahi nuke. Eta horregatik jarraitzen dugu Kataluniara begira.Euskal Herrian Kataluniara begira #noraBIDEA >>> #INdependentzia http://t.co/qfDa0EUT7o visca zuek! @uriolaeus pic.twitter.com/MvDkPYRI5Q
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 9, 2015
noraBIDEA
INdependentzia bidean jarri dira, argi eta garbi. 2006tik hona egin dutena jarraitu duenak, miresmena besterik ez du. Begirunea. Lanbrotu egiten zaizkigu begiak hango berri entzutean. Bertatik bertara bizitzean. Baina beraien bidea gure ere bada. Espainia hautsiko da, eta haustura horretatik guk geure bideari ekin behar diogu. Jarraitu. Besterik ez. Hamarkadetako burrukaldi neke eta izerdiek… izango dute egunsenti berri bat. Badakigu. Bagoaz gu ere. Batzutan badirudi euskaldunok erdi etsita gaudela. Baina guk geuk ere erdietsiko dugu gure helburua. Lasaitu barik, etsi barik…. bidea eginez. Bidea da burruka.
#erdietsi adiera atsegin dut erdi etsita gauden arren lortu baietz! eutsi eta aurrera! bihar edo etzi #LIBRE! — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 8, 2015
Via Lliure Bilbon
Ekitaldia ez zen beste mundukoa izan. Dauzkagun indarren araberakoa. Antolaketaren neurria. Baina bai esanguratsua. Euskal Herrian dauden katalanek Bilboko Kafe Antzokiaren laguntzarekin. Eskertzekoak biak ala biak.
Kronika polita daukagu Uriola atarian ere. Gomendagarria irakurketa.Kataluniara begira @ANCEuskalHerria @indesarea #ViaLlure11s #27S2015 http://t.co/iCLSKrkwv0 pic.twitter.com/3fe6iLoAUq
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) September 9, 2015
Sustengua eta babesa
Kataluniako prozesuari keinu egiten diogu hemendik. Atsegin dut! bat klikatzea bezala da. Baina agian zerbait gehiago antolatu beharko genuke; ANC Euskal Herria dagoen bezala… Greziarekin, edo nazioarteko beste prozesu batzuekin -bolivariarrak direnak, Kuba, Nikaragua, Palestina, Kurdistan…- egiten dugun antzera… estutu beharko genituzke gure loturak askatze bidean diren herrialde katalanekin. Lotura ekonomiko sozial kultura eta politikoak estutuz. Sustengua antolatu. Balizko Estatu kolpeen aurrean -Estatuak emango dizkien jipoi demokratikoak alegia- gure babesa erakutsi. Nazioarteko diplomazian sakondu. Bi herri gara, bi nazio… bi Estatu izateko bidean. Guzti hori gehiago landu beharko genuke. Kezkak hemen botatzen ditut. Inork hariari heldu gura badio.
Vicent Partal kazetari eta maisua
2006an ezagutu nuen pertsonalki Vicent Partal. Aurretik bere irakurlea besterik ez nintzen. Euskal Herria 2.0 jardunaldietara gonbidatu genuen, eta bere txofer egin nuen aireportua, aterpea eta Arteleku arteko joan etorrietan. Miresleagoa naiz geroztik. Bartzelonan egona naiz berarekin, eta berriz ere Euskal Herrian orain.
Adi egon! @vpartal elkarrizketatzen ari gara Bilbon #ViaLliure11S @ANCEuskalHerria #independentzia pic.twitter.com/CNTjDcikYc — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 8, 2015
Laister argitaratuko den bideo baterako elkarrizketa egin genion ekitaldiaren aurretik, eta adi adi jarraitu nuen bere solasaldia gero. Jendearen jarrerak liluratu ninduen ordea. Mundu guztia adi adi eta gozatzen. Behar den bezala.
Komunikatzaile aparta da. Kazetari ona dela bagenekien. Komunikazio enpresa eta eredu interesgarria garatu du sarean: vilaweb.cat
Kataluniako prozesua azaltzen ari zaigu liburuz liburu aspaldian. Azkenak detaile eta aipamen zorrotzak egiten ditu. Bere irakurketa propio eta subjetiboa. Kazetari baten maisu lana.
DesclassifiCAT: 9 N bozkaketa iraultzaile baten historia sekretua
Hitzaldia ere aparta izan zen. Eta bertan adi adi apunteak hartzen zegoen Josu Goikok ondo pasa ditu laburtuta 5 txiotan:1. Herri mugimenduen lana berebizikoa izan da; hortik ANC. Behetik gora sortu zen, eta politikariek herritik zetorrena entzuten jakin dute.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 9, 2015
3. Kataluniak ez dio inori laguntzarik eskatu. Beregaina izan da. Esan dute: “Hau egin egingo duguâ€.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 9, 2015
4. Erantzukizunez jokatu behar da gainerako herrialdeekin, baina itxaroten bada, aukera gal daiteke. Ezin da Perpinyà -ren zain egon.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 9, 2015
5. Estatua ahul dagoenean, independentziarako aukera sortzen da, katarata moduko bat. Esan du: “De ser vosotros, empezarÃa a hacer planesâ€.
— Josu Goiko (@josu_goiko) September 9, 2015
Entzuleok ikusi ikasi entzun eta txalo egin genuen. Eta orain maletak prestatu eta Bartzelonarako bidaia daukat buruan. Bartzelonatik eta Kataluniatik bertatik botako ditut hurrengo kronika eta mezuak. Irratiz, sare sozialetatik eta ikusentzunezko baliabideak hartuta. Kit Cat bat, gure bidean.
Bariku goizean #hitzordua daukagu euskaldunok @Euskaletxeabcn parean #ViaLliure11S @indesarea #tram65 pic.twitter.com/fd7J35L3LU
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) September 9, 2015
-
Hemen BAQUEari #elkarrizketa esaten diogu
kafearen epelean
Kafe asko, eta leku askotan beharko dira benetako bakea ezagutu nahi badugu. Kafe asko, eta jende askorekin hartu eta jaso beharko dira, euskal bideren batek aurrera egitea gura badugu.
Ezin imajinatu daitezke, munduan zehar lortu diren lagun guzti hauek erakartzeko, zenbat hitzordu, kafe, txosten, elkarrizketa eta hegaldi hartu dituzten hainbat eta hainbatek.
Gure belaunaldiak, atzetik datozenei egingo dien ekarpen onena hauxe izango da gainera, bakegintzarena. Borroka askotatik gatoz, mila frente eta bataila, baina orain kafearen epelean… elkarrizketarako bideak ireki behar dira mila esparru eta txokotan. Bat-Bat harremanak gero eta garrantzia gehiago daukan une historiko honetan.Askatasuna eta bakea
Txoriak libre izan nahi du, herri honek ere bai. Guztion artean, apurka apurka lortuko dugulakoan. On egin deizuela kafeak, eta kalterik ez elkarrizketak. -
Aner Petralanda
Lagun bat, beste lagun askorekin batera epaitzen hasiko dira gaur Madrilen.
Auzokide bat, beste herri askotako kiderekin batera Madrilen da egun.
Eta bihar, eta etzi….. eta ez dakigu noiz arte iraungo duen epaiketa honek.#AnerLibre #35akLibre #epaiketapolitikorikez pic.twitter.com/ArWZyDdamq
— #AnerLibre (@Hiro_vuelta) January 11, 2015
Epaiketa politikorik ez! dio LIBRE! afitxak. Epaiketa guztiak dira politikoak izan, guzti guztiak. Preso politikoak dira, iritzi presoak, militante politikoak direlako Aner eta beste asko…. Burgosko epaiketatik hona, auzibide handietan murgildu diren horrenbeste lagun eta kiderenak bezala. Auzia ere, politikoa delako batipat. Oraindik konpondu barik dagoen auzi bat, konflikto bat, kontu bat.
libre
Irtenbidea ere politikoa izango da, auzibideetakoa baino gehiago. Libre geratzea ez delako libre izatea, baina norabide onean, lagundu dezake. Hori da gure helburua, Aner eta beste asko, beste gu asko, libre izatea. Adierazpena: Euskal herritarrak libre!
sare sozialetan
#ANERlibre pic.twitter.com/DdPh1Vr9mL
— larrabetzunLIBRE (@LIBRElarrabetzu) January 11, 2015
-
gure esku dago #bidea
Apurka apurka Euskal Herrian ari gara gure bidea marrazten.
Aurreko baten, Gure esku dago ekimenak… berriz ere asmatu du, jakin du jendearen partehartze zuzen eta zabalarekin gogoa pizten.
Bidea marrazten ari garen honetan…. Eskozia zein Kataluniako adibideak oso egokiak dira.
-
Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA
2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka.
Gure BIDEA, hemen eta orain.
-
nazio arteko bidea
Altsasutik abiatu nintzen trenez duela hilabete inguru, han hasi zen nazio arteko bidai hau. Iruñeatik Bartzelonara heldu eta berriz Kataluniako giro independentista dastatzen.
Katalunia bizi bizi
Egun batzuk lehenago bisitako Diada historikoa oraindik gogoan, arretaz jarraitzekoa da Kataluniak abiatu duen #viacatalana eta inguruko guztia. Euskaldunontzat hurbil dago Katalunia, Espainiatik askatu nahi duen eremua. Kulturalki, ekonomikoki, teknologikoki beti aurreratua ibili den nazioa. Erreferentzia izan da hainbat arlotan, eta aspalditik so egiten diogu bertan gertatzen den gauza askori.
#iParlanda
Irlandarako hegazkina Bartzelonan hartu eta Belfasten (Irlanda iparraldean) kokatuta nago, hemendik munduari begiratzeko tokia hartuta. Etengabe Euskal Herrira egon naizen arren, hemengo prozesua ere zinez interesgarria egiten da. Badira 15 urte bake akordioak abiatu eta IRAk betirako armak isildu zituela…. eta geroztik aurrerapausuak nabari dira, arlo askotan: ekonomikoa, soziala, kulturala, instituzionala eta batez ere bake giroan, Britaniar ejerzitoa eta RUC poliziarik ez da ageri hemengo karriketan, presoak aske dira eta bide propioa garatzen ari dira Irlanda batu eta osorako bidean.
Hurrengo geltokia: Eskozia
2014ko irailean autodeterminazio ariketa egingo dute eskoziarrek, eta beraiekin batera asmo bera dute Katalunian ere.
Eskoziako prozesua gertutik ezagutzea ere badu helburu nazio arteko bidai honek.Une historiko honetan, Euskal Herritik arretaz jarraitu behar ditugu Europako beste nazio batzuen bideak eta ibilbideak, guk geuk ere gurea garatu ahal izateko.
-
Eskubide guztien aldeko kaleak
Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren.
Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren 11an egingo genuena baino handiagoa eta ozenagoa izan da gure aldarria. Tartean, asteotan gainera, ekimen gehiago izan direnez, norabidea hobetu zehaztu du bideak berak.
argazkia: cc joseba barrentxea / zuzeu.com
Mugimendu berriago bat abian
Irailaren 11akoa prestatzen orduak eta orduak eman zituzten batzuk. Eta uda osoan prestatzen eta hedatzen aritu ziren adierazi EH ekimenekoak. Eta ETAren iraila hasierako komunikatuaren ostean, aste bakar batera, kaleetan agertuko litzateke egoera berriaren inguruko kezka. Eta horrek urduritu egin zituen Madrileko agintariak, eta Ertzaintzak -Barne Sailak- txostenak igorri zituen. Eta Adierazi EH ekimenean, gogotsu lanean ari diren ezker abertzaleko kideen kontrako auto judiziala abiatu zuten Madriletik. Eta debekuaren ostean, politikariek hartu zuten hitza, eta asmoa. Baina hori ere galarazi egin zuten.Adierazi EHkoek, zein orduko deitzaileek, burua hotz eta egunean bertan, bertan behera utzi zuten manifestazio deialdia. Eskariak jarraitzen zuen. Eta handiago bat etorri da. Eta Adierazi EH biziago, indartsuago atera da mugimendu honetatik. Inteligentziaz jokatu du, eta irabazi egin du. Mugimendu horren muina Bilboko kaleetan ikusi da. Bere esparrua zein duen agertu dute milaka eta milaka lagunek. Eta horri erantzun beharko dio orain. Ezker abertzalearen estrategiak, jende gehiagoren nahiarekin egin du bat. Eta orain herri baten estrategia behar du izan, eskubide guztien alde. Eta hor lana dago. Ikaragarria.
Manifestazioa egin egin da. Mugimenduak abiatu beharra du. Irailaren 11an, goizean goizetik, erreflexiboena GARA egunkariaren editoriala izan zen. Eta denborarekin, arrazoia ere eman diogu.
Pozik itzuli nintzen etxera. Pozik egiten ari gara bidea. Jendea gehitzen ari da eskariotara, eta bideak aurrera egingo du. Izango dira trabak, atxiloketa gehiago, borondate eskaseko uneak, baina bideak beharko du egin aurrerago. Helmuga badakizu zein den, eta ez gara nekatuko. Esaten, adierazten, idazten, eskatzen, salatzen, kantatzen…. Euskal Herria.
-
Gernika
Altsasu, Brusela, Gernika
Gaur arratsaldean aurkeztuko da Gernikan beste dokumentu garrantzitsu bat. Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko, sindikalek egingo dute aurkezpena. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. ETAri sueten iraunkorra eskatzeaz gaina, Espainiar gobernuari ere eskaera zehatzak eta egingarriak luzatzen zaizkio. Bi folio eta hainbat puntutako testua da. Eta gaur bertatik arreta piztuko du. Pausu berri bat, eskaera historikoa izango da. Abiapuntutik, beste urrats bat. Ezer lortu, egin, eskatzeko funtsezkoa.
Atzo dokumentua irakurtzeko parada izan nuen. Hedabide batzuek, -Aralarren filtrazio lotsagarriari esker- zenbait zertzelada interesatu eman zituzten, ez akordio eta irtenbidearen alde presezki, baizik eta sortzen ari den giro hau zangotrabatzeko nire ustez. Aralarreko kideek pentsatu beharko duten zertan ari diren azken aldian, Vocento eta Noticias taldeekin elkarlan horretan. Kontua da, parte hartzen hasi diren kontu guztietan, konfiantza hausten ari dela. Parte hartzen hasi diot – orain arte, nahiko axolabeki aritu direlako, besteak beste-. Aralar, PNV bezala urduri edo tematuta dago. Urteotan eskatzen ibili dena, gauzatzen ari dela ikusi duenean urduri jartzen denak arazo latza dauka. Ez du sinestu orain arteko bidean, edo ez du bide honek aurrera egin dezan nahi. Horri interes partidista deritzo, eta uste dut, norbanakook ere esan beharko dugula nahikoa dela.Parentesi zorigaiztoko hau gaindituta. Ikusiko dugu bihartik aurrera, irekitzen ari den bide honek, ze urrats emango dituen. Altsasuko adierazpenarekin bide berri bat markatu zuen ezker abertzaleak bere osotasunean. Eztabaida politiko historiko horrek, Zutik Euskal Herria izeneko bidea markatu du hiru norabideetan: a) gatazkaren konponbidea b) eskubide zibil eta politikoen defentsarako herri harresia, eta c) Independentziaren aldeko indarren batuketa.
Hiru norabide eta jardunbideek, zeinek bere bidea erakusten ari da azken hilabeteotan. Ezker abertzalea demostratzen ari da, bere eztabaida politikoak, eta batez ere bere eguneroko jardunak, Euskal Herriko mapa, giroa eta martxa azkartzeko gaitasuna. Konponbiderako, zein eskubideen defentsarako, eta zelan ez, independentziaren aldeko urratsetan, ikusi dugu ekintza, agerraldi, eta dinamika bat baino gehiago piztuta.
Zorabiatuta dago bat baino gehiago, letra zopa iruditzen zaio baten bati, beldurra dute askok -etxean eta kalean-, giroa piztu da sektore askotan, mesfidantzaz ikusten dute deprimituek…. baina somatzen da zerbait gure XXI. mendeko Euskal Herri honetan. Ari gara, norbanakoak, zein kolektiboak zerbaitetan.
Gernikako agerraldia, Euskaldunakoa bezala, Bruselakoaren antzera, Greba Orokorrean edo Aberri egunean moduan, martxan den herri baten irudi dira. Ez dira irudi finkoak, ez dira zuribeltz manipulatu eta erretokatuak. Ez. Egoera dinamiko baten islada dira, bizi nahi duen populu baten adierazpide.
Biharkoa egiten ari garelako, unez une.
** eguneraketak **
argazkia eta edukia:Â ezkerabertzalea.infoGARAk ETAko bi kiderekin egindako elkarrizketa aurreratu du edizio digitalean.
ETAk sueten iraunkor eta egiaztagarrirako borondatea agertu du, baita urrunago joateko ere
«ETA tiene disposición para un alto el fuego permanente y verificable, y también para ir más lejos»