-
Sare sozialen alde
Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti.
Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den harrabotsarekin motibatuta. Bertsoa, kultura, gizartea, jendartea aldatzen doa. Eta garaian garaiko eztabaidak, tresnak, ahotsak eta diskurtsoak eraikitzen dira. Hori da kontua. Aldaketa. Eguneratzea. f5. Besterik ez. Jon Sarasua irakasle eta bertsolari ohiak, ohartxo bat, doinu librean eta zortzi puntuko motzean idazten du bertan.
- 1. Ez dut sare telematikorik (nork agindu zuen «sare sozial» terminoa gordetzea sare telematikoentzat?) eta ez dut irakurri nire hitzaldiari buruz egindako txiorik. Ziurrenik gehienok dakizkizue nik baino hobeto txioen espazio horiei egozten zaizkien ezaugarriak, behar psikologikoak eta gainerakoak. Higiene xumea da niretzat horretan ez ibiltzea, baina ingurukoek kontatu didate zerbait, xehetasunik gabe, soilik hiru titular: zalaparta, histeria, eskuin muturra.
Txioen espazio hoiei egozten zaizkien ezaugarriak egozten zaizkie ere gaur egun bizitza honetako jarduera askori. Apropos batzutan, inbiriaz askotan, ezintasunetik sarri, edadismotik maiz, ulertzeko borondate ezarekin usu, ezezagutzatik gehiegitan eta arrazoitik ia beti. Behar psikologikoei buruz gutxi dakit. Hitz eginez ulertuko genuke agian. Kontsultarik eta pastilarik gabe, beharbada. Baina beharra zerk sortzen duen, agian garrantzitsuagoa da.
Higiene xumea da berarentzat hauetan ez ibiltzea. Baina bere inguruko zikinak badabiltza antza. Eta luze jardun da irakurri gabeko mezuei buruz. Komunikazio eskola baten, hezkuntza ikasketak egin nahi dituzten XXI. mende laurden honetako ikasle eta belaunaldi berrien aurrean, oso jarrera -zelan esango dugu- aurrerakoia? hezitzailea? prestatua?. ..
Ardoa datorkit burura. Gure kulturaren sustengu, inspiratzaile, balore, ondare, erakusgarri, merkatu edo zaletasuna. Ardokeria ez da garbia. Zikina. Ez da erraz garbitzen. Ardoak kalte izugarriak sortu ditu gurean. Luzaroan. Mozkorra. Mozkorkeria. Kristal hautsiak. Borrokak. Biolentzia. Gorrotoa.
Gizarte honen hipokresia aplikatzen zaio maiz gustuko izan ez, edota ezagutzen ez dugunari.
Eta sare sozialen txanda bizi dugu orain. Internetekiko eszeptisimoa, itsukeria, ezagutza eza aspaldi da ezaguna teknofoboen artean. Sareak ez du gauza onik ekarriko. Militarren eta kapitalismoaren tresna da. Sare sozialak, komunitatea, partekatzea, interakzioa, ezagutza, banaketa… balore positibo eta hezigarri bezala dauzkagunok asko gara. Ulertuz, jabetuz eta kexatuz… gure inguruan zarata asko dagoela. Hedabideetan bezala, ikastetxe eta langileetan bezala, kalean edo etxean. Zarata metafora da. Bolumenaz gain, beste gauza asko adierazten ditu.
zalaparta, histeria, eskuin muturra aipatzen ditu Jon Sarasuak sare sozialetatik jaso duena laburbiltzeko. Nik ikusi ditut ere, Unibertsitateko udako ikastaro baterako gonbidapenak. Feminismotik egindako kritika eraikitzaileak. Bertso munduko batzuen txaloak. Eta txistuak. Ikusi dut kritika politikoa. Kritika ideologikoa, jantzia. Irakurri ditut lausenguak eta eztabaidarako proposamenak. Sare sozialetan barik, twitter -orain X- sarean. Urrutira gabe.
Sare sozialak euskaraz darabiltzagunok, ahalegin bat, begirada bat, proposamen bat, saiakera bat egiten dugu gure mundu hau apur bat hobea izan dadin. Eta benetan diot, asko gara. Eta gehiago behar genuke. Eta saituko gara. Besterik ez.
abesti bat
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude
———————— Gorka Urbizu.beste kanta bat, idiotak dena dakienean
Besterik ez? -
Artikulu gutxi eta txio asko
Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera.
Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, eta larrua kentzeko moduko kritika bestetik.
naiz.eus atariko kronikak, sekulako bisitak izan ditu. Egunero ageri da argitaratu zenez geroztik irakurrienen zerrendan. To! eta no! txiotegian, oilarrak kukurrukuka. Oilanda isilik ez, eta abereen etxaldea zantzoka.
Txio asko eta artikulu gutxi dio Gorkaren boligorriak. Eta horretan bederen, arrazoi osoa du. Gu geu ere, gero eta gutxiago ari garelako artikulugintzan. Artikuluak, pagatutakoak dira soilik gaur egun (batez ere). Pagatu idazteko. Pagatu irakurtzeko. Eta pagatu paratzeko. Hori da gure baratzea.
"Artikulu gutxi eta txio asko produzitzen ditu euskal komunitateak".
— gaztelumendi ???? ???? (@iPatxi) April 29, 2024
Horretan bederen arrazoi osoa du @gorka_bm kazetariak.
Zein da alternatiba? Blogak ez ditugunean bogan, non eta zelan sortu azkar eta duin.
Tabernak? Plazak? Hedabideak?https://t.co/gSqDdYWD1o
Txioak, momentuz doan egin, sortu, argitaratu eta idatzi ditzazkegu Teslaren jabearen autobide honetan. Eta gogoetak pentsamenduaren taberna ilunetan egiten dira sarri, ordu txikietan. Unibertsitateak, akademiak gurean pentsamendu aski prekarioa sortzen du, eta akademialariek, paper ezberdinak nola sortu dute buruan, nongo kongresutara joan, eta argitalpenak egin eta sustatzea. Egoaldea iparra galduta, alegia.
Txio adina artikulu egitea ez da erraza. Baina blogari hautsa kendu, eta bogan jartzea da post honen helburua. Inork irakurriko duen esperantza asko barik. euskal blogosfera indartsu baten alde sarean.eus 2017/06/05 -
Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai
Zorionak Etxahun, txapelduna zara .
Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai.Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera.
Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk urteatan dabiltza nire atzetik; bai Bizkaiko txapelketan zein Euskal Herrikoan kantatu izan dudanean -eta ez herritik 20 kmra, urrinago be bai- beti joan da herritar multzo polita saioak ikustera. Ez dakit inoiz eskertu izan dudan baina orain bada eskertzeko momentua, batez be hasieratik jarraitu nautenei.
Xabier Amurizak txapeldun moduan ibiltzeko. Zein izango da zure zeregina aurrerantzean?
Gura nuke askorik ez igartzea. Badakit normalean kantatu ez dudan saioren baten kantatzea tokatuko dala, ez dira asko izango halan da be; baina batez be, nire buruari aurrerantzean jarri diodan derrigortasuna izango da normalean urtero deitu izan nauten lekuetako antolatzaileei erantzutea eta saio horretako entzuleei eskertzea. Plaza barrietan bai, baina betikoei erantzuten jarraituz.
Oso giro ona egon zan Larrabetzuko saioan be.
Larrabetzuko saioan danak urten eban ondo. Saioa norbere herrian danean ardura gehigarri bat egoten da, izan be, helburu pertsonalei begiratzeaz gain saio onak urtetea, jende asko batzea eta giro ona egotea gura izaten da. Aurreko egunetan be igarten zan herritar asko be joango zirala eta eurori saio on bat eskaini eta finalerako txartela lortzeak asko poztu ninduen.Maila onean dago Bizkaiko bertsogintza?
Bizkaiko bertsogintza osasuntsu dago. Maila txukuneko bertsolari multzo polita dago eta finala izan da horren erakusgarri. Erreleboa modu naturalean eta apurka emoten dabil eta hori seinale hona da. Bestalde bertso eskoletan alkarregaz harremantzeko gero eta ekimen gehiago egiten dira eta horrek sano eragin positiboa deko.Zuk zeuk ie 30 urte bertsoaren inguruan.
Bizitza osoa daroat bertsoari lotuta. Gaur egun lanbidea eta zaletasuna dot. Ibilbide nahiko berezia eduki dot, izan be, taldean hasi banintzen be hamalau bat urtegaz bakarrik geratu nintzen herrian. Ordurako baneukon harremana inguruko beste bertsolari batzukaz eta horreri esker segitu nuen neurri baten. Ez naz sekula damutu.__________ __________________ ______________ ______________
Bizi LARRABETZU
Bizi LARRABETZU herri aldizkarirako egindako elkarrizketa.
Mixel Berhokorigoin laborari eta bakegilea gogoan
-
Kutxa eta txistuak
Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian.
erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak
Bertsolaritzaren kultur jarduerari zein mesede egiten dioten ez dakit, eta kalterik bai? Bertan batutako 9.000 entzuleek, eta bakoitzak une oro txistu edo kantu, edo txalo, edo irribarre egiteko eskubiderik ez badu… zer egin behar du, ordaindu eta isil isilik egon, eta agintari guztiei men egin? Uste nuen, txalo eta txistuak protokologaren parte zirela honezkero, hogeitaka urteetako kultur jardueraren ostean.
normalizazio politikoan murgiltzeko ahalegina tokatzen den garai honetan, erantzukizunez jokatzeko hainbat bertsolarik egindako gonbitea, norberak egin beharreko gogoetaren lagungarri
- Zer ikusi du giro politikoak? eta egoera ekonomikoak?
- Banketxe, kutxa eta abarren jarrerak hipoteken aferan izango du harremanik txistukadarekin?
- ETAk armak utzi dituela eta, jendea etxeetatik botatzeari utziko diozue zuek ere?
- ETAren kontu honek, askorako ematen du, baiki, baina batzuen muturrak ez du zerikusirik egoera ekonomikoarekin. Banketxe, kutxa eta kutxazainei txistu egiteko mila motibo daude egon, egunero 7 etxebizitza desjabetzen diren euskal erdi honetan.
Gaur eta hemen, badago Kutxari (ere) txistu egiteko motiborik, eta egitea gainera zilegi iruditzen zait.
Kutxak, Gipuzkoan bakarrik ez, Katalunian ere bota du etxetik jendea
Kutxa eta desjabetzeei buruzko, beste albiste bat; horrenbeste dira
Bertsolaritza klinikoaz, beste bi hitz
Bidebatez, bertsolaritzan gai politiko eta transzendentalak edo mediku gaiak.. hori bada aukerakoa, bada zer hobetu. Kultur jarduerak, egoera sozialarekin ere jakin behar du jokatzen. Badira mila gai, mila motibo kantatzeko oraindik. Alde horretatik, eskertuko litzateke, eta asko, egoera sozial eta ekonomikoarekin, hemen zein mundu osoan lotura duten gaiekin saiakera bat egiteak. Medikuntzaren lekua bertsolaritzan horrenbestekoa izan ez dadin.
Zorionak @asarriegi!
Azkenik, bereziki zoriondu gura dut Aitor Sarriegi txapelduna. Beñat Gaztelumendik ere lan oso txukuna egin zuen, eta ez ninduke harrituko txapela berak eroatea. Beasaindarrak irabazteak, poztu ninduen, eta uste dut poz kolektibo ttiki bat hedatu dela sare sozialetan ere, bere htc mugikorrarekin, lantzean behin astintzen ditu eta bertsolari bertsozale informatikari informatikazaleak. Bejoindeikela @asarriegi ! -
Bertsolaritza eta apustuak
Asaldatuta somatu genuen Andoni Egaña 7K-ko elkarrizketa ezin luzeagoan.
Ez da egon ez baimenik ez irabazirik, ez bertsolarientzat, ez Bertsozale Elkartearentzat. Euskaldunoi beti iruditu zaigu ekimena gauza ona dela eta batzuentzat txarra da. Geldirik egongo balira, hobe. Apustuen kontu horrek gure jarduna zabartu egiten duela uste dut. Gu ez gara ez Kaiku, ez Reala, ez Portugalete. Gu bertsolariak gara. Imajinatzen duzu apustuen makinan egotea nork irabaziko duen hurrengo Euskadi Literatura Saria? Andoni Egaña, btn09 txapelketan. Argazkia: Urko Lasarte Wikipedia Commons
Argiako hari@ak ideia bati heldu dio, eta hari horri jarraitu gura nioke. Luzeago, zer pentsatua emango duelakoan.
Andoni Egañarenak hona ekarri, eta sortu zaizkidan txinpartak botako ditut… bat batean… errima barik, baina puntua jarrita. Ahal bada zorrotz, eta neurri librean.
“Ez da egon irabazirik...”
Eta irabazirik balego bai? Alegia, makinetakoek apustuen truke bertsolariak edo beraien elkartea sarituta, zurituta legokela ihardetsi gura du zarauztarrak? Alegia, irabazien gora beherak egiten du ona edo txarra hautu bat. Hortik abiatuta, beste kontu asko ulertu ditzakegu.
Bertsolaritzaren ajeak
Nik uste, bigarren boom bat bizi duela bertsolaritzak. Lehenengoak asko izan zuen Egañaren lehen txapelaren garaian, bigarrena bere txapela galtzearen sasoian dator. Telebista, Hitzetik Hortzera, belaunaldi berri baten agerketa… izan ziren orduko arrazoiak.
Transmisioa, zaletasunaren hedakuntza, medioetako presentzia, erreferente berriak, bertso eskoletan eta irakaskuntzan bertsogintzari lotuta dauden milaka ikasle eta urtez urte horretan dabiltzanak. Elkartearen lana… eta beste daude.Eta bizi dugu sasoi neoliberal honetan, bertsogintza ere hartu du olatu horrek. Txanpon makinak eta banketxeak zertan dira ezberdin? Etikoagoak dira Kutxa eta bebeka, kirol jokoa baino? Ontzat hartzen ditugu euskal kutxen iragarki etengabekoak, euskaltelen bluetooth iragarkietaz orditu arte informatu gaituzte azken txapelketan, telefonoak itzali behar zirela esan ostean. Imajinatzen duzu tabako iragarki bat, erre ezin daiteke saio batean….?
Etekinari baino begiratzen ez diogun bizitza honetan, bertsogintza ere excell taula batean neurtzen da. Neurriak eta puntuak. Errimak eta etekinak. Eta etekinak eta neurriari, markari begiratzen dionak soilik, normala apustuarena botatzea… normal normala.
Aparraren ostean
Maialen Lujanbiori autografoak eskatu zizkioten Hernaniko udaletxean egindako saioan. Neskek badute idolo berri bat. Goazen! programatik bertsolaritzara. Telebistatik kulturgintzara.
Egun osoa telebistan, milaka ikusle… ondorioak nabarmenak.
Zaindu da zaindu beharrekoa, eta mila detaile dago hor… baina handitu handitu handitu… txikleak ere eztanda egiten du. Eta bertsolaritzari, zenbaitetan aparrak gainezka egin dio edalontzitik, nahiz eta sagardotegietako ontzirik handienak eduki… normala ere izango da. Eta hartuko du berriz ere neurria. Apurka apurka.Espektakulua
Estetika audiobisuala, Bizkaia Arena, milaka ikusle, telebista eta Internet zuzenean… Bertsolaritza izan daiteke espektakulu. Gaur BEC, eta bihar Kursaal. Antzoki eta gaztetxe. Kontzertu osteko, edo opera aurreko. Espektakulua kontsumo kultura bilakatu da, eta kontsumoak kontsumismoa dakar… bere horretan. Eta hau, ajeetako bat baizik ez da. Eztabaida sortu lezakeena… zer pentsatua emango diguna. Eta Egañak, pentsatuko du, hausnartuko du, konpartituko du eztabaida hori.herri kirola
Iragarkiak, lehia, herrikoia, popularra, euskalduna, betikoa, tradizioa… zerk ezberdintzen ditu sokatira, harri jasotzea, aizkora edo bertsolaritza. Hizkuntzak soilik? Modernotasunak?
Bertsolaritzak gertu izan du beti apustua. Eta berdin berdin egunkarietako porretan, edo lagun arteko sailkapen desafioetan. Nik neuk be, afari bat baino gehiago irabazi ditut bertsolarien kontura. Oraindik baten bat kobratzeko dudn arren… ez naiz hasarratuko.
Lehiak apustua du lagun. Apustuak dirua…. diruak… edozer.
Gure herrian lehia eta lana, lanak eta kultura, kultura eta hizkuntza… herria gertu, gertuegi. Batera sarritan.
Asegarcekoek telebista produktora ere badute, eta bati baino gehiagori pasatu zaio burutik inoiz Argiñanok ekoiztutako bertso programa bat, ezta? Argiñano bera ikusi genuen Ane Igartiburuk aurkeztutako ETB2ko saioan…. harrapatzen duzue, ezta?Bertsolaritza eta apustua gertu daude lagunok, etekinak eta irabaziak guztiok ditugu xede. Ekonomikoak, kulturalak, audientziak, sarrerak… labankorra da, eta badago zertaz jardun. Zertaz eztabaidatu.
Eta badakit jakin, honetaz bertsolariekin lasai eta zabal berba egin daitekela, eta bertsozaleek be badutela kezka franko… eta bertsogintza herritarra ere lantzen dela, eta transmisioa, eta baloreak, eta herrigintza, eta… hamaika gauza gehiago.
Zer uste duzue zuok ba?
-
Maletillen matxinada sagardotegian
Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten.
Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria genuen frogatzeko. Eta afariari ekin aurretik, kupel pare bat edo probatuko genituen. Menua betikoa. Makallo tortilla, makalloa piperrakaz, txuleta ezin gozoago batzuk, intxaurrak, gazta eta bestelako gozo batzuk. Baina ororen buru sagardoa. Gozoa, suabea aurtengoa Lizeagan.
Eta orduek aurrera egin arren, inor ez zen bertsotan hasten. Eta halako batean, Egañak Iurretako Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariagaz hasi zen bertsotan. Hara hurbildu zen gero Xabi Paya. Zarauzko bertsolari gazte bat gonbidatu zuen Egañak. Inguruan zen Silveira ere, eta urrunago Maialen Lujanbio.
Eta maletillak hasi ziren gero. Ioritz azpeitiarra izan zen lehenengoa. Azpeitiako zezenplazan dotore aritutakoa Ioritz. Txukun hasi zen Lizeagan bertsotan. Egaña bera ikaratzeko beste.
Sagardoaren bila joan etorri batzuk. Eta jaiak jarraitzen zuen. Lehenengo hemen, eta gero harago. Ez zen geldi egoteko gaua izan. Silveirak batetik, Egañak asko, Maialenek batzuetan, eta Payak ahal zuen guztietan. Neurri ezberdinetan aritu ziren. Gai jartzaile barik, librean.
Maletillen maila
Eta apurka apurka bertsozaleak, tabernako bertsolariak, hasiberriak eta bertso eskoletatik hurbildutakoak gehitzen hasi ziren. Sagardotegi gaua. Giroa eta bertsoa, dena bat. Maletillak bertso gosez joan ziren, egiteko gogoz. Eta izan zuten aukera ederra. Hainbatek kantatu zuen, gogotsu. Eta bertsolariak harritzeko beste kantatu zuenik ere izan zen. Plazaz plazan asko dabiltzan lau bertsolari ziren han, baina maletilla bat baino gehiago ez zuten ezagutu ere egiten. Beste batzuk bai, bertso eskoletatik eta.Ariketa polit bat ere proposatu zuen Bertsozale elkarteko Asier Ibaibarriagak -Maletillen jokoan epaile izan denak-. Bertsolari bakoitzak puntuak jarriko zizkion maletilla bati. 5 puntu behar zutenak, asko izan ziren gero. Mordoa. Eta maletillek ondo eutsi zioten erronkari. Oso ondo. Eta txalo zaparrada luzeak joan ziren han.
Gauak aurrera, sagardo kupelek apurka apurka behera eta giroa gora, zelan ez. Ni neu, goizaldeko 3etan abiatu nintzen etxerantz, sagardotegiko giro ederretik. Bertan utzi nituen lagun batzuk, eta ez dakit bertso gehiago izan zen edo ez… baina gaur, egunkaria erostean GARAko zuzendariak idatzitako kronika aurkitu dut, argazki eta guzti.
argazkiak: patxi gaztelumendi cc lizentzia
-
Zakilixutek bai G puntua
Gaia aproposa OlariaGarentzat.
Gaiari zotzak atera dizkio baina.
Gehiago gura duenak…
G puntua, bertsolaritza, nor hasiko adarra jotzen?Grazia puntua behintzat, Goizero eskaintzen digu, Gosari ederra paperezkoa…
Beste behin ere, Zakilixut eleGante.