-
Bertso eskola birtualak
#etxeangeratu eta bertsoaz gozatu
Asteon bertsotan egiteko ere aukera baliatu dugu. Distantziak eta isolamendua ez dira oztopo. Whatsapp bidez ibili gara Larrabetzuko bertso eskolan, eta Hori Bai gaztetxean batzen garenean bezain ondo aritu gara.
Pirinioko bertso eskolan berriz, distantzia edo lan kontuengatik hurbildu ezin dutenak ere elkartu gara. Esperientzia ona.Larrabetzuko bertso eskola
Astelehenean hasi ginen bertso eskola birtualean. Horretarako gura zutenak taldetxo baten batu eta hitzartutako orduan zita. Etxahun Lekue izan ohi da irakaslea eta astelehenerako ere gaiak eta ariketak prestatu zituen.
Eta hor ibili ginen bakoitza, bere kopla edo bertsoa grabatu eta besteei igortzen:Joan etorrikoak izan ziren. Erantzunak. Trufa. Giro ona. #bertsobirusa
Pirinioko bertso eskola
Baigorritik LarrabetzuraUdazken negua Aezkoa aldean eman nuenez, asteazkenero Errora joaten nintzen hango lagunekin. Xabi Terreros da han arduraduna, eta talde polita batu gara. Aurten gainera Bardoak ere jokoan daudenez, asistentzia polita izan da urtean zehar. Giroa ere halakoa. Aribe, Garralda, Aurizberri, Eugi, Erro edo Meskiritzeko lagunak batu eta oso giro polita topatu dut Pirinioan. Horrek bultzatu nau urte barriarekin batera, Larrabetzuko bertso eskolan aspaldiko partez bertsoei heltzera. Eta enaiz damutzen.
Abenduan agurtu nituen Pirinioko bertsolariak. Bardoetan elkartu ginen berriz, Erron. Eta aste honetako eskola birtualak eman digu berriro horretarako aukera. Eta egia esan, Terrek ere ondo prestatu zuen eskola. Eta hari erantzuten saiatu ginen hitzordura hurbildutakook.
Agur bat hasteko:
Baigorritik Larrabetzura, Pirinioan
Baigorritik Karin, Aurizberritik Aitor, Garraldatik Leire, Errotik Fernando, Ibai ere Aurizberritik edo, Garraldako irakaslea den Beñat Berastegitik, Xabi irakasle lesakarra Iruñerrian egonen zen ziurrenik eta ni neu Larrabetzuko etxealditik.Horrelako batzuk joan ziren.
Beñatek behinola botatakoa ekarri zuen gogora irakasleak, -maiz gure bertso artxiboa da whatsappa!- eta eskolakook entzun ahal izan genuen.
Eta amaieran, agurra Habaneran egiten ausartu zen Leire. Itzel ondo pasatu genuen seinale. Eta ikasten ari garela ez ahaztu. Eta batez ere ondo pasatzen. Ez da gutxi. Milesker lagunok.
Bertsoko eskolakoak telebistan
-
Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai
Zorionak Etxahun, txapelduna zara .
Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai.Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera.
Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk urteatan dabiltza nire atzetik; bai Bizkaiko txapelketan zein Euskal Herrikoan kantatu izan dudanean -eta ez herritik 20 kmra, urrinago be bai- beti joan da herritar multzo polita saioak ikustera. Ez dakit inoiz eskertu izan dudan baina orain bada eskertzeko momentua, batez be hasieratik jarraitu nautenei.
Xabier Amurizak txapeldun moduan ibiltzeko. Zein izango da zure zeregina aurrerantzean?
Gura nuke askorik ez igartzea. Badakit normalean kantatu ez dudan saioren baten kantatzea tokatuko dala, ez dira asko izango halan da be; baina batez be, nire buruari aurrerantzean jarri diodan derrigortasuna izango da normalean urtero deitu izan nauten lekuetako antolatzaileei erantzutea eta saio horretako entzuleei eskertzea. Plaza barrietan bai, baina betikoei erantzuten jarraituz.
Bizkaiko bertsolari txapelketa Larrabetzuko frontoian.
Oso giro ona egon zan Larrabetzuko saioan be.
Larrabetzuko saioan danak urten eban ondo. Saioa norbere herrian danean ardura gehigarri bat egoten da, izan be, helburu pertsonalei begiratzeaz gain saio onak urtetea, jende asko batzea eta giro ona egotea gura izaten da. Aurreko egunetan be igarten zan herritar asko be joango zirala eta eurori saio on bat eskaini eta finalerako txartela lortzeak asko poztu ninduen.Maila onean dago Bizkaiko bertsogintza?
Bizkaiko bertsogintza osasuntsu dago. Maila txukuneko bertsolari multzo polita dago eta finala izan da horren erakusgarri. Erreleboa modu naturalean eta apurka emoten dabil eta hori seinale hona da. Bestalde bertso eskoletan alkarregaz harremantzeko gero eta ekimen gehiago egiten dira eta horrek sano eragin positiboa deko.Zuk zeuk ie 30 urte bertsoaren inguruan.
Bizitza osoa daroat bertsoari lotuta. Gaur egun lanbidea eta zaletasuna dot. Ibilbide nahiko berezia eduki dot, izan be, taldean hasi banintzen be hamalau bat urtegaz bakarrik geratu nintzen herrian. Ordurako baneukon harremana inguruko beste bertsolari batzukaz eta horreri esker segitu nuen neurri baten. Ez naz sekula damutu.__________ __________________ ______________ ______________
Bizi LARRABETZU
Bizi LARRABETZU herri aldizkarirako egindako elkarrizketa.
Bizi LARRABETZU herri aldizkaria Mixel Berhokorigoin laborari eta bakegilea gogoan