-
irakurtzeko gogoa
gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat.
gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi.
oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak.
ikasitakoa.
eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten.
erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea.
bizi garela adieraztea. bagarela.
Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure eremua.
Euskal Herria. -
Zuretzako hitz ederrak
Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena.
Zelan asmatu, zelan adierazi…
Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik.
Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik.
Berbarik politenak, kantu bilakatuta.
Kanta eder bat, Peiremans taldearena.
Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak. -
#hitzokei hiztegia
Berbak asmatzen trebea den jende asko dabil bazterrotan. Eta berbak asmatze horretan, jolas horretan, irakurle izan edo sortzaile izan, tresna berriak baliagarri dira.
Twitter bidez jakin dut, twitter bidez sortzen ari den hiztegi honen gainean.
Zenbait adibide ulertzeko:smuakr: KOMUNIKAZIOA: toilet grafitti #hitzokei
axiomaxio: GERRIKOA: Garzonek ogaindik itxi ez duen tabegna. #hitzokei
smuakr: TXIMINIA: primate erretzailea #hitzokei
smuakr: ASMA: gaixotasun imajinarioa #hitzokei
joxe: APARKATU: felino errabiaduna #hitzokei
smuakr: ANDRÉ GUISON: frantziar jatorrizko transexuala #hitzokei
smuakr: EMEA: Maria Antonia #hitzokei
smuakr: EKAINA: sarean zerbeza hartzeko sasoia #hitzokeiBerba bat idatzi, definizioa aldamenean eta #hitzokei etiketarekin aski duzu. Hitzokei horren bilaketa eginez, hiztegi osoa irakurriko duzu gero.