-
bat bi hiru 10…. 40 urte egin egunkaria sortu zela
1977ko irailaren 29an argitaratu zen egin egunkariaren lehen zenbakia. Duela 40 urte. Herri ekimenetik sortutako egunkaria. 1998ko uztailaren 15ean poliziak indarrez itxi zuena.
Duela 40 urte inprimatu zuten lehenengoz #Egin egunkaria.
Hace 40 años imprimÃan, hasta el cierre por las armas, al diario Egin. pic.twitter.com/v7poSpRCrX— katakrak · liburuak (@katakrak54) 2017(e)ko irailak 29
Nik gazte sasoiarekin lotzen dut egin egunkaria. Akordatzen naiz 14-15 urterekin igandetako dirutik 50 pezeta gorde eta ostegunetan egin erosten nuela, bertako bat, bi, hiru musika gehigarria izugarri maite nuelako. Rock garaia zen Euskal Herrian. Musika taldeak, gaztetxeak, disko berriak, musika eztanda 80. hamarkada bukaeran.
1986ko negutik Hori Bai gaztetxean ematen genituen ordu gehienak, eta bertako musika izan zen gure banda sonoroa. Entzuten genuena, jartzen genuena eta antolatzen genituen kontzertuetakoa.
Orduko oroitzapenak etortzen zaizkit disko hau entzuten edo ikusten dudan bakoitzean.
Ostegunero, asteburuko kontzertuen agenda ekartzen zuen bat, bi, hiru gehigarriak. Eta Euskal Herriko gazteriaren zati handi baten agenda funtzioa betetzen zuen.
Egin, gazte belaunaldia, orduko borrokak, osteko gogoetak, ametsak eta lorpenak datozkit gogora orain. Indarrez itxi zuten, eta gogotsu ekin genion herrian bertan beste proiektu komunikatibo baten aldeko kanpainari. Egingo dugu! deitu genion. Eta baita egin ere. Sekulako diru bilketa egin genuen 1998ko neguan gerora GARA egunkaria izango zenaren alde.
1998ko uztailaren 15ean itxi zuten egin.
Hau izan zen azken egunkaria.#Egin40urte ‘Egin’en lehen alearen faksimile edizioa eskuratu nahi? Zoaz kioskora, oraindik garaiz zaude! pic.twitter.com/w7AA2iIwlw
— naiz: (@naiz_info) 2017(e)ko irailak 29
Eta 40 urte beranduago oraindik bizirik eta umoretsu dirauena Zakilixut da.
1977ko irailaren 29an sortu zen bera ere, eta oraindik -orain koloretan gainera- egunero agertzen da kioskoan.
eta idazten, gogoratzen, kantatzen hasi naiz https://t.co/TNPQP36a2d pic.twitter.com/5ldUWKsfd0
— jordi gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urriak 30