-
#etxeangeratu #COVID19 Eguneroko kronikak
Herri osoa isolatuta. Babesa. Auzolanaren bertsio berria.
Telelana ahal duenak. Ikasleak etxean ikasten. Toki publikoak itxita.
Ezagutzen ez genuen egoera bat bizitzen ari gara. Eta arduraz jokatzeko sasoia da.#COVID19
Asko dugu ikasteko, irabazteko. Ea denon artean ondo egiten dugun.
Hasi besterik ez gara egin, eta agian luzea eta zamatsua egingo zaigu. Elkartasunez, pazientziaz, buruarekin, eta ondo informatzea izango da kontua.
Koronabirusa
Koronabirusari buruz txantxetan hasi ginen hasiera baten, Txinara begiratu eta urrutiko kontua iruditzen zitzaigun.
Italiakoak ez zigun beldur askorik sortu.
Baina Gasteiz eta Arabako albisteak iritsi ziren gero.
Orain denok daukagu gertuko kasu bat. Denoi iritsi zaigu berriren bat. Eta babesera jotzeko ordua da. Ez dadin gehiago hedatu. Mozteko.
Neurri zorrotzak hartu dira. Ugari. Baina neurri garrantzitsuena gure baitan dago. Gure esku dago erabakirik handiena. Eta erabakitzeko aukera daukagu. Burujabetza ariketa bat ere izango da egun hauetakoa.
Esta sensación de irrealidad se debe al hecho de que por primera vez nos está ocurriendo algo real. Es decir, nos está ocurriendo algo a todos juntos y al mismo tiempo. Aprovechemos la oportunidad.
— Santiago Alba Rico (@SantiagoAlbaR) March 13, 2020
Kronikak
– lehen eguna | martxoak 13 ostirala
– bigarren eguna | martxoak 14 larunbata
– hirugarren eguna | martxoak 15 igandea– laugarren eguna | martxoak 16 astelehena
– bosgarren eguna | martxoak 17 asteartea
– seigarren eguna | martxoak 18 astezkena
– zazpigarren eguna | martxoak 19 osteguna
– zortzigarren eguna | martxoak 20 ostirala
– bederatzigarren eguna | martxoak 21 larunbata
– hamargarren eguna | martxoak 22 igandea– hamaikagarren eguna | martxoak 23 astelehena
– hamabigarren eguna | martxoak 24 asteartea
– hamairugarren eguna | martxoak 25 asteazkena
– hamalaugarren eguna | martxoak 26 osteguna
– hamabostgarren eguna | martxoak 27 ostirala
– hamaseigarren eguna | martxoak 28 larunbata
– hamazazpigarren eguna | martxoak 29 igandea
– hamazortzigarren eguna | martxoak 30 astelehena
– hemeretzigarren eguna | martxoak 31 asteartea– hogeigarren eguna | apirilak 1 asteazkena
– hogeitabatgarren eguna | apirilak 2 osteguna
– hogeitabigarren eguna | apirilak 3 ostirala
– hogeitahirugarren eguna | apirilak 4 larunbata
– hogeitalaugarren eguna | apirilak 5 igandea– hogeitabostgarren eguna | apirilak 6 astelehena
– hogeitasegiarren eguna | apirilak 7 asteartea
– hogeitazazpigarren eguna | apirilak 8 asteazkena
– hogeitazortzigarren eguna | apirilak 9 osteguna
– hogeitabederatzigarren eguna | apirilak 10 ostirala
– hogeitamargarren eguna | apirilak 11 larunbata
– hogeitamaikagarren eguna | apirilak 12 igandea Aberri Eguna– hogeitamabigarren eguna | apirilak 13 astelehena
– hogeitamairugarren eguna | apirilak 14 asteartea
– hogeitamalaugarren eguna | apirilak 15 asteazkena
– hogeitamabostgarren eguna | apirilak 16 osteguna
– hogeitamaseigarren eguna | apirilak 17 ostirala
– hogeitamazazpigarren eguna | apirilak 18 larunbata
– hogeitamazortzigarren eguna | apirilak 19 igandea– hogeitameretzigarren eguna | apirilak 20 astelehena
– beorrogeigarren eguna | apirilak 21 asteartea
– berrogeitabatgarren eguna | apirilak 22 asteazkena
– berrogeitabigarren eguna | apirilak 23 osteguna
– berrogeitairugarren eguna | apirilak 24 ostirala
– berrogeitalaugarren eguna | apirilak 25 larunbatalehen eguna etxean
Lehen eguna eman dugu etxean, eta agian luzea egin zaigu. Whatsappetatik deialdiak sartzen zaizkizu, geratzeko, nonbaitera joateko. Orain da unea. Gogorra izan beharra dago. Bakardadean, isolamenduan egotera ohitu. Irakurri. Marraztu. Amets egin. Deskantsatu. Ondo elikatu. Etxekoekin hitz egin. Dena daukagu irabazteko.
Eskerrik asko @uiturriaga
Hori da gaur etxe askotako panorama. Zintzo hasi dira baina…. ordu erdi baino lehen… #zaintza #zugazart @naiz_info pic.twitter.com/zlw8xXRl0Y
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) March 13, 2020
bigarren eguna
Ez da erraza. Baina aurrera egingo dugu. Gura beste lo egin, eta ezberdina da zapatu goiza. Ez dago eskola kirolik. Sinestezina. Baina ez dago plan askorik be!
Gaur 80 lagun Lesakara joatekoak ziren, sagardotegira. Bertan behera geratu da aldez aurretik.
Atzo poteoan jendea ibili dala esan dit lagun batek. –Ardurabakoak! etortzen zaigu orduan ahora, akordura.Etxeko zereginak eta zaintzak prestatu eta erosketa zerrenda egin dugu. Arraina telefonoz enkargatuta genuen, zapaturo moduan. Andra Mari kalera joan eta ilara arraindegiaren parean. Eta Kantauri itsasoan bezain huts arraindegia. –Dana eroan dute antza!
Txanda tokatu zaigunean sartu naiz, laguntzailea kanpoan geratu da horma kontra zain. Prest neukan arraina, pisatu, garbitu, zerrak egin eta poltsan sartu dit Jose Peska, arraindegikoak.
Semeak boltsa hartu eta etxera eroan du, atoan.Eroslera joan naiz gero. Zerrenda eskuan. Esku baten guantea jarri, eta garbiketarako etxean behar genituenak sartu ditut gurdi txikira. Jatekoen lekuan gero eta gutxiago dagoela jabetu naiz. Saltxitxak bai, baina solomo edo petxugarik ez da geratzen. 80 urtetik gorako andrak ikusi ditut, eta denda gainezka. Larritu egin naiz, eta ez naiz bakarra izan. –Ardurabakoak! etorri zait barriro burura. –Zelan egingo diogu holan aurre koronabirusari?
Kanpoan, etxetik bueltan etorrita neukan txikia, iladan zegokidan lekuan egon -metro batera aurrekotik- eta txartelarekin ordaindu dut. Etxetik ekarritako poltsetan sartu eta erositakoa bitan banatu dugu denda kanpoan. Farmaziara joan naiz gero. Han ere jendea. Kanpoan itxaron dut eta hitzordu baterako ordua zela konturatu naiz. Plazan jezarri naiz gazte arduratsu bategaz. Arrastian zaintza zelan antolatu pentsatzeko batzartuko direla aurreratu dit. Eta Hori Bai gaztetxea itxi egin dutela. Arduratsu. Eta atzo arrastian 30 gazte batera zeudela bertan, oso metro gutxian. –Ardurabakoak! horrek ere.
Parazetamola hartu farmazian, glizerinarik ez dagoela. Etxean gauzak utzi eta frutadendara. Bakarrik egon naiz. Kalabazinak, sagar zukua, madari batzuk, entsaladak egiteko aguakate eta artoa. Behar beharrezko gauzak baino ez. Bizio asko bez!
Okindegian jende gehiago zegoen. Kanpoan zain geratu naiz, beste lagun bat hantxe zegoelako. Iladan barik, zain. Horra hor zelan kolatu zaigun andra bat, ezer esan barik. Biok barrura sartu garenean… hiru lagun dendan guztira, jabetuko zen beharbada zain geundela. Gure onena eta gure txarrena ateratzen da horrelakoetan. Ez digu ezer esan. Baina jabetuko zen, ezta?
Okindegian Kris eta Asierrek normalean baino gehiago saldu dutela konturatu naiz. Egunkariak ere amaitu zaizkie antza. Behar beharrezko zerbitzu publikoa. Ogia, egunkariak, behar beharrezko jakiak.
Nik goizean egunkaria hartu dudanean, Iñaki Sotoren artikuluak datorkigunaren irudi bat eman dit. Eta arduraz jokatzea, gure zeregin militantea dela jabetu naiz. Eta horrela ari da jende asko, baina beste asko ez. Ardura barik. Eta horrek ondorioak ditu.
Etxean tartetxo bat egon ostean, basotik buelta bat emotera atara naiz. Bakarrik. Makila eskuan, urrunetik jendea agurtu eta segi aurrera! Basoan askoz gusturago. Oinez. Bake bakean. Lasai. Zoragarri. Argazkiak egin, txoritxoak entzun -egia esan, auzokoak esan dit entzun be ez direla egiten urian- eta erreka bazterretik etxeraino heldu naiz txiri txiri. Baloiagaz auzoko parke huts batera joan gara gaur ere. Atzo olgetan egon ginen, eta gaur ere bazkal ordurarte han ibili gara tokeak ematen eta burua baloiagaz nekatzen. Itzel.
#Aretxabala Larrabetzuko herriko taberna itxita.
Eredugarria bertoko langile eta arduradunen jarrera arduratsua.
Eskerrik asko! #Osasuna eta #askatasuna! #larrabetzu pic.twitter.com/ElDJbTQAQ3— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) March 14, 2020
Aretxabala itxita. Herriko tabernako arduradunek taberna ixtea erabaki dute. Eta poztu naiz arduratsu jokatu dutelako. Argazkiak daude sarean. Poztekoa da. Eredugarri. Ezkerrak holan jokatu behar duela iruditzen zait. Atzoko mezu, argazki eta memeek gogoeta ugari sortzen dituzte. Kuadriletako, elkarteetako edo kirol taldeetako watsap taldeetan mezu trukea da nagusi. Eta Pirinioetako lagunen haserre mezuek zer pentsatua eman didate. Jendea hiritik mendialdera doa, egun pasa karabanarekin. Bertako adineko jendea kezkatuta. Ez dago eskubiderik.
Egunak aurrera jarraitzen du. ETB-k asmatu du, Aupa Etxebeste! pelikula eman du. Goizean hori bera ikusi behar genuela otu zaigu guri ere. Gauean ikusiko dugu, prain taim!
#AupaEtxebeste â¤ï¸ pic.twitter.com/JCOvGtpxUT
— Anestraat 🎬 (@anestraat) March 14, 2020
Eta irakurtzea ere, ez da aukera txarra!
Egun hauetarako aukera aproposa:
eLiburutegia: Internet bidez liburu elektronikoak eta filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua.https://t.co/6lUlpFPAmd pic.twitter.com/VGKrbEE4mJ— Kulturklik (@kulturklik) March 14, 2020
hirugarren eguna
Bart, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren aginduak egoera aldarazi du. Gaur dena dago itxita. Hori izan da nire lehenengo sentsazioa goizean egunkari eta ogi bila joatean. Alarma egoera eta bestelako neurriek eragina izan dute gugan.
Hasi da kontua tankera hartzen.
Kaleak eta plaza hutsik. Tabernak itxita. Egunkariak erosi eta okindegian neurrizko ilada. Elkarrizketa interesgarriak. #larrabetzu #CODVID19 #etxeangeratukonaiz #EtxeanGeratu pic.twitter.com/CgHhIIvqjv— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) March 15, 2020
Irakurri eta musika entzuteko aukera. Dantza ere egin dugu. Hari honek erakusten du gaurko ekintzen berri.
Eskerrik asko gomendioagatik @teketen
Apaletan neukan eta azpimarratuta gainera! pic.twitter.com/ODHttSKmIR— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) March 15, 2020
Gorka Julio Teketen-ek liburu proposamena egin, eta apaletan bila hasi eta irakurtzeari ekin diot. Halabeharra edo kasualitatea, baina pandemiak eta umore eta emozioei buruzko kapitulu bati buruzkoa irakurtzeari ekin diot. Irribarreak kutsatzen direnei buruzko kapitulua.
Urko Rodriguez Mr Snoid lagunak, Conected kantua proposatu du berriz. Eta zelan ez, entzuteari ekin diot.
Kantu batek bestera garamatza, Chemical brothers entzun eta oraindik kantu eta bideo ikusgarri hau ezagutzera gonbidatu nau Oreretako lagunak.
Eguna musika artean emateak, dena atseginagoa egiten duela iruditzen zait niri. Musika izugarri maite dudanez, bateko eta besteko proposamenak jaso eta egitea gustatzen zait. Bart kantari ibili ginen leihotik leihora, eta gaur ere aritu beharko dugu. Lide auzokideak Osakidetzan lan egiten du, eta ezingo dela egon esan digu facebook bidez. Berari kantatuko diogu guk. Eta saretik hedatu. Ziur baietz.
Eta musikaz idatzi eta irakurria izatea nori ez zaio gustatzen?
#DUPLA
elektronika, rock, hip hop, trap…
gaur @naiz_info atarian.
Etxean #dantzan hasteko moduan… https://t.co/an5GKD3hp8— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) March 15, 2020
Eta egunak oso albiste polita ekarri du Herreratik. Joseba Erostegi antzuolarra kalean libre, 22 urte baino gehiago barruan eman ostean.
laugarren eguna
astelehena aldapan gora!Goizean goiz lanak antolatzen hasi eta amaitzeko betarik ez. Hau da hau egin beharra! Baina tira, gogotsu ekin diogu asteari. Etxekoak martxan jarri gara, eta baserrirako eta etxerako erosketak egitera joan naiz Galdakaora. Heldu eta parkinean bertan seriotasuna somatu dut bertan. Supermerkatu azpiko parkinean ilada, eta atean arduradun bat xaboia eta guanteak ematen. Eta igogailuan banaka eta txandaka. Ez zen ilada handia, baina hiru larrabetzuar batu gara bata bestearen atzetik. Egoera azkar aztertu eta atekoaren abegikortasunaz jabetu gara. Jatorra tipoa, euskalduna eta berbaz atsegin. Dendan lasaitasuna. Gurditxoa hartu eta zerrendatutakoak hartzeari ekin diot. Larrabetzun ez bezala, hemen badago esnea, badaude gurasoek baserrian behar dituzten gauzak. Hemengo eta hango, jakiak hartu ditut batez ere. Baina Boga garagardo batzuk edo Nafarroako eta Markinako gaztaiak erosteko ere baliatu dut. Apeta eta gosea pizten dira holako lekuetan.
Gaur Galdakaoko BM supermerkatua goraipatu nahi nuke.
Dena ardura askorekin antolatuta. Ilarak. Xaboia. Txukun. Eta gainera etxera eta baserrirako ekarritako guzti guztia gozo gozoa. pic.twitter.com/plaX7MW94F— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) March 16, 2020
Ilada egin, -pertsona bakarra aurretik- txartelarekin ordaindu eta igogailuan egin dut behera. Autoan dena sartu -baserrikoak batetik, etxerakoak bestetik- eta Gaztelura joan naiz. Ama sukaldean. Aita ardi eta ahuntzekin bere zereginetan. Bestelako lasaitasun bat bizi da baserri giroan. Han berez daude isolatuta, ia urte osoan. Auzokide gutxi, baserriak hutsik eta bakarrik bizitzen eta egoten badakien jendea da gure aurreko belaunaldia. Lasai asko somatu ditut. Gauzak bere lekuan utzi eta etxerantz berriz.
Idatzi. Telelana eta erreportaje eta elkarrizketa batzuk prestatzen GARA egunkarirako. Itxialdia eta sorkuntza lantzen. Nola bizi dute egoera hau gure sortzaileek? Bati eta besteari galdetzen ibili naiz. Telefonoz, whatsappez edo eposta bidez. Eta etsipenaren gainetik, sortzeko eta aurrera egiteko grina topatu dut sortzaile eta artisten artean. Hurrengo egunetako baten argitaratuko da GARA egunkarian.
Konturatu barik, goiz eta arratsalde ia osoa eman ditut horretan. Idazten. Grabatzen. Entzuten. Pikatzen. Titularrak bilatzen. Elkarrizketak lantzen. Gaia bati eta besteari proposatzen. Eta horretan dihardut oraindik.
Bertso eskola birtuala ere egin dugu herrian. Astelehenero batu ohi da bertso eskola herriko Hori Bai gaztetxean. Gaurkoan birtuala eta erakargarria izan da. Koplak. Gaiak eman. Argazkiak gai moduan bidali. Bertsoak entzun, erantzun. Ordubete emankorra izan da, eta egunero jarraitzeko proposatu du irakasleak. Eta holan jarraituko dugu datozen egunotan. Pirinioko bertso eskolakoekin ere antzera arituko gara datorren asteazkenean. Eta gogotsu nago. Distantzia ez da muga. Eta teknologiak aukera berria damaizkigu. Bertsogintzarako ere.Euria ari du egun osoan. Eta iluntzearekin eskaileran gora eta behera hamar buelta eman ditut. Erdi hasarre. Eta azkar. Azkarregi beharbada da nire ohituretarako. Eta txango labur bat egin dut euripean gero etxeondotik. Pausu azkarrean. Ilunpetan. Eta etxera itzuli eta labako usainak gosea eragin dit. Berbok idatzi eta etxekoekin afalduko dut.
Albisteetarako ez daukat gogorik.
Gaurkoan Urkulluk maite ez dituen, baina herri honi bizitza eta zaintza eskaintzen dioten bi mugimendu goraipatu nahi ditut: langileek eta sindikatuek fabrika handiak geldiarazi dituzte, eta mugimendu feministak zaintzen inguruko mahai teknikoa antolatzeari ekin diote. Eredugarri.Eta bart adi adi jarraitu nuen Kanaldude.eus eta euskal hedabideen jarioa. Asko poztu ninduen bateko eta besteko abertzaleek eskuratu dituzten bozak eta herriko etxeetarako emaitzak. Zuberoko Lexantzuko lagun bati eta Lapurdiko Urruñako beste bati idatzi nien zoriontzeko. Gauzak ondo, emaitza hauekin, biak hautetsiak izanen dira datozen sei urteotan. Biba zuek!
Eguna Agur Xiberoa kantatzen, reggae doinu artean, ke lainotan bukatzea onena…bosgarren eguna
eutsi! etsi gabeAsteartea da. Motelago pasa da eguna. Goizean beranduago gosaldu eta gero ekin diot lanari. Pantaila aurrean -neurri ezberdinetako pantailak daude piztuta etxean- hainbat ordu eginez. Erosteko orduan egunkaria, ogia eta ezer gutxi gehiago. Herria lasai. Okindegian dena txukun.
idazten
GARA egunkariko erreportajea idatzi dut atzo egindako elkarrizketekin. Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslaria, Oier Araolaza dantzaria dantzan.eus atarikoa, eta Toti Martinez de Lezea idazlea izango dira itxialdiari buruz berbaz agertuko diren lehen sortzaileak.
entzuten
Gaur musika gutxiago entzun dut, baina Berria egunkariko emanaldiak jarraitu ditut. Mikel Martinez aktorea eta Anariren Efemerideak kantua ikusi ditut pantaila txikitxoan. Eta atseden apur bat hartu dut.
Eta orain #Efemerideak @anarirena pic.twitter.com/eAeXZDNw9Z
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 17, 2020
gogoratzen
Guernica Gernikara webgunean 1938ko martxoaren 17an Bartzelona zelan bonbardatu zuten gogoratu zuten. Mirant al cel filma eta Fermin Muguruzak zuzendutako soinubanda entzutea izan daitezke aukera bat gaurko.
seigarren eguna
View this post on InstagramBlog & beers @gaztelumendi eta @boga.garagardoa Lantzean behin atsegin ditudan gauzak
Pirinioko bertso eskolan, whatsapp bidez ari gara, Baigorritik Larrabetzura. Herri bat kantuan.
Biba zuek! pic.twitter.com/3NeI3sZ3qM
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 18, 2020
Eta gaueko 21:00etan gure auzoetan, gure herrietan, balkoi eta leihoetatik Espainiako monarkiaren eta erregearen aurkako oldarraldia itzela izan zen. Herriz herri, Euskal Herrian, Katalunian eta beste leku askotan. Zorionez.
Erregea kanpora!
Gaur (martxoak 18) gaueko 21:00etan
Kazerolada balkoi eta leihoetan. pic.twitter.com/sW5B3Yh2tX
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) March 18, 2020
Ohean, bakarrik, asko gozatu nuen Xabi Bandiniren kontzertuarekin.
Etxetik maitasuna eta esperantza
Sigue el concierto y comenta que te ha parecido.
Es un regalo que hoy nos hacemos entre todos y todas.Eskerrik asko! https://t.co/SasJKdzQHr
— Xabi Bandini (@xabibandini) March 18, 2020
zazpigarren eguna
Eguraldi ona, “jai eguna”. Eta kalean beharrezko dena baino jende gehiago dabil. Nekea izan daiteke. Edo bakoitzak bere arrazoia izango du. Bere aitzakia. Baina ardura kolektiboen unea da. Izatekotan.
Etxean egoteko momentua da!
Kantatu, irakurri, jolastu, etxeko lanak egin, ikasi, prestatu, eta mentalizatu!
Bertso eskola birtualak#etxeangeratu eta bertsoaz gozatu https://t.co/o3smABRoYl
📷 @euwikipedia pic.twitter.com/dts3zcoXjj
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 19, 2020
Eta afalostean Ez dok 3 teatroa pantailan. Gure musikaren historia bat eta istorio barregarri asko. Mila esker Patxo Telleria eta Martinez doktorea; Arriagan ikusi genuenean flipatu bagenuen, orain etxean ez dugu barre gutxiago egin.Ez Dok 3@TARTEANteatroa etxeko pantailan#etxeangeratu eta gure antzerkia eta musikaz gozatu!
Mila esker. pic.twitter.com/k36uMR4SdG
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 19, 2020
ED3 ikusgai sarean:
EZ DOK HIRU – Euskal musikaren “benetako” istorioa from TARTEAN teatroa on Vimeo.
zortzigarren eguna
nekea somatzen daBarikua da, astebete daramagu txikienak eta hirurok etxean. Nekea somatzen da. Baina gauzak egiteko eta antolatzeko gaitasuna ere bai. Herriko dendako ilarak plaza gainditzen du. Okindegian azkarrago doaz gauzak. Farmazia edo Frutadenda dira zerbitzen azkarrenak. Jendea nekatuta dago, baina hasi gara gertatzen ari denaz jabetzen.
Irakurtzeko, pentsatzeko, ikasteko egunak dira. Baita idazteko ere.
Aspaldian ez bezalako martxa darabilt gaztelumendi.eus eta sare sozialetan: gaueroko kazerolada eta txaloen bideotxoak facebooken, pentsamendu azkar eta idatzitako gauzei buruz twitterren, argazki batzuk instagramen, eta guztiaren bilduma hemen, gaztelumendi.eus bitakoran.
Gaur Noam Chomsky filosofoarena bezala zabaldu den mezu bat irakurri eta itzultzeari ekin diot. Eta sarean publikatu.
Artikulu hori ez omen da Chomskyrena, fake itxura dauka, eta hainbat gunetatik desagertu da kolpean. Nik ere kendu egin dut. Eta gogoetarekin geratzen naiz.bederatzigarren eguna
World Poetry Day
Larunbata da. Amets asko egin ostean esnatu naiz. Indarge esango nuke. Gogo asko barik. Martxoaren 21ean normalean, azken urteotan World Poetry Day ospatzen ibiltzen naiz. Badira sei urte Munduko Poesia Kaierak bilduma argitaratzen duela Susa argitaletxeak, eta jo ta ke ibili ohi naiz poemak sarean zabaltzen.
Kurduen jaia den Newroz gogoratu eta ostean Susa argitaletxeko poeten lanak sarean zabaltzen ibili naiz tarte baten.#Newroz
Martxoaren 21a
Kurduen jai egun handia#sua #Kurdistan @muguruzafm https://t.co/5M9RLMp75V— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 21, 2020
Harkaitz Cano
Dardaren interpretazioaIrakurtzeko: https://t.co/G3BjFgEOD3
🔊 https://t.co/f6fU04IkLe#WorldPoetryDay2020 #poesia pic.twitter.com/pUV8678fvg
— Susa literatura (@armiarma) March 21, 2020
Itxaro Borda
Poema bat bere ahotsez, #Bestaldean liburukoa.Irakurtzeko: https://t.co/Ok6gmllpDf
🔊 https://t.co/4mZ5bi7eBu #WorldPoetryDay #poesia pic.twitter.com/Zdn8m6i2lM
— Susa literatura (@armiarma) March 21, 2020
Kartzelako gutunak
Sei gutun kartzelatik
Antonio #Gramscihttps://t.co/GOlpLdrd9aTartetxo bat hartu, eta kartzelatik lagunei Gramsci idazleak bidalitakoak irakurtzen jarriko naiz. pic.twitter.com/iHro5AKBnK
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 21, 2020
Eta Antoni Gramsci idazlearen kartzelako gutunak irakurri ditut, euskaraz. Sei daude euskaraturik. Eta atoan irakurtzen dira. Egunotan gogora etortzen zaizkit horrenbeste denboran isolamenduan daudenak. Etxetik urrutik dauzkatenak. Asteotan bisita barik geratuko direnak. Atzo Gernikako Sarek egiten duen irratsaio podcasterako audioa bidali nuen. Hain zuzen, preso batek idazteko poematik abiatuta, isolamendu egoerari buruzko gogoeta txiki bat egin nahi izan nuen. Sare on irratsaioa Gernikako Astran egiten dute, bertako Biztu irratixe proiektuan.
Saio osoa entzuteko: SareOn Konfinamendutik
Bazkalostean musika entzunez atseden hartu dut ohean. Lokartu naizela esan nezake.
Baina arratsaldean zerbaitekin flipatu badu, Pantx Records kolektibokoek Bilboko San Frantzisko auzoan, Arrazakeriaren kontrako egunean antolatu duten reggae ska jaiarekin, balkoitik sound systema.
Gaur berriro ekin diot Noam Chomsky itzultzeari. Ezkerreko pentsalari honek Koronabirusaren krisiari buruz esaten dituenak beti dira interesgarriak. Atzo Italiako Il Manifesto egunkarian agertu zen elkarrizketa ekarri dut euskarara.
Arratsaldea bukatzeko, gaileta batzuk egin ditugu etxean. Gurina, azukrea, irina, arraultzak, irabiatu, nahastu, bola bat egin… laister sartuko dugu masa guztia labera eta bihar goizean gosaltzeko gaileta gozo gozoak izango ditugulakoan lokartuko naiz gaur.hamargarren eguna etxean
Igandea. Domeka. Baina egun guztiak berdinak diren arren, gu ere saiatzen gara egunak bereizten. Asteburua izan dadin ahalegina egiten.
Ogia eta prentsa. Eta gaur aipatzeko bi artikulu. GARA egunkariaren editoriala eta Mikel Antza lanugak bidali dizkigun gomendio eta aholkuak.Kartzelak denbora kudeatzen erakutsi die euskaldun askori.
Isolamendua antolatzen ikasi dute euskal presoek.
Baliagarri izango zaizkigu egunotan Mikel Antza idazlearen aholkuak. https://t.co/a9Z6vlZjLR— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 22, 2020
112 hildako dagoeneko. Eta honek ez du gelditzeko itxurarik.
hamaikagarren eguna
Gaur GARA egunkarian idatzitako lehen erreportajea publikatu da paperean: Itxialdian sortzen
Itxialdian sortzen https://t.co/f3xzYiOvx9 @iPatxi pic.twitter.com/wTBGMCCy8T
— naiz: (@naiz_info) March 23, 2020
Beste elkarrizketa hau irakurtzeko zoritxarra izan dut. Balkoian txaloak egitera ateratzen ez den gure gobernuko andereari Diario Vasco eta Correoan egin diotena. Arantxa Tapia da. Zoragarria. Lotsagarria.Zer?
Aplaudir desde dentro de casa. pic.twitter.com/EcYAWcSLOV— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 23, 2020
Baserrirako eta etxerako erosketak egin. Amoma ilobekin bideo dei bidez konektatu. Teknologia berrienak baserrira eroan, eta datozen egunetarako oilo eta oilaskoentzako pentsua, ardientzako botikak edota solorako beharrezko diren gauzen zerrenda egin dut. Bihar sindikatora erostera. Eta baimen berezi bat behar du baserriko semeak Larrabetzutik Zamudioko sindikatura joateko? Aitaren justifikantea? Amaren baimena? Hau buruhaustea. Bihar ikusiko dugu.
Gaur ere ondo bazkaldu dugu. Aurretik GARAko bigarren erreportajea entregatu dut eta ostean siestatxoa. Ohetik altxatu eta ideiak fresko fresko bertso eskola. Axuri beltza doinuarekin kopla mordoa egin ditugu. Eta datozen egunetarako etxeko lanak bidali dizkigu Etxahun Lekuek.hamabigarren eguna
Goizean goiz Zamudioko baserritarren sindikatura joan behar izan dut. Fisikoki Derio aldean dago. Oilo eta oilaskoentzako pentsua, solorako gauzak, ardientzako botika, eta aitak agindutako ez dakit zer gehiago. Koronabirusaren ostean, soloa eta baserria gehiago kontutan izan beharko ditugula komentatu dugu han. Zamudioko harategian amak eginda zeukan eskaera jaso -iladatxoa itxaron ostean-, herriko farmazian amaren sendagaiak hartu eta baserrira. Hamaiketako on bat Errioxako ardoarekin eta etxera berriz ere.
GARA egunkarian bigarren erreportajea argitaratu dute gaur. Eta post berezi bat sortu dut /a> horrekin gaztelumendi.eus blog honetan. Pozik lanarekin eta kulturgileen erantzunarekin. Ez dira garai gozoak. Sortzen jarraitu behar. Eta ea kulturzaletasuna indartzeko balio digun honek.Isolamenduari irriz eta kantuan https://t.co/kHoXZSfdGG @iPatxi pic.twitter.com/hYDFLs8fkH
— naiz: (@naiz_info) March 24, 2020
Asterix eta Obelix sortu zituena gogoan
Gaur Albert Uderzo marrazkilari frantziarra hil da. Bere lanik ezagunena, René Goscinnyrekin batera egindako “Asterix” komiki sorta da. https://t.co/IM1t7Fn7d7 pic.twitter.com/0FA4TgIomg
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) March 24, 2020
Gabriel Aresti izan zen #Asterix euskarara ekarri zuen lehen idazlea. https://t.co/EqKGp7Mg2w pic.twitter.com/sCz44fTdFH
— Susa literatura (@armiarma) March 24, 2020
Manu Dibango musikaria ere hil da
Gaur Manu Dibango apur bat entzungo dugu etxean.
Eta bidenabar Baionan #Black & #Basque jaialdian jo zuela gogoratuz. pic.twitter.com/KW6Pk8qoFh
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 24, 2020
ez dok hamairu!
Ez dago malefiziorik. Egun hau ere egin dugu. Ohitzen ari gara. Gorabeherak egon badaude. Baina eguna, -orohar- azkar pasatzen da. Otorduak -gero eta hobeak!-, etxeko lanak, pantaila aurrekoak, lagunekin hitz egin, eguneroko hitzorduak -20:00etakoa gero eta ederragoa da, zinez!- leihotik leihora, gurasoekin, lagunekin hitz egin, idatzi… albisteak, sare sozialak…. ez da errutina bat, baina zer egin franko daukagu.
Pelikulak, dokumentalak, bideo laburrak, liburuak, egunkariak… zorionez.Eta lantzean behin sortzen diren bronkak. Hoiek ere ikasgai bat izaten ari dira. Barruan daukagun guztia atera, eta adierazi. Batzutan hobeto, beste batzutan txarrago. Eta segi aurrera.
Trump eta Urkullu, zein da aldea?
Ikaratzekoa da kapitalarekiko batzuen menpekotasuna. #etxeangeratu Gora bizitza! https://t.co/YsmyDw9iFC
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 25, 2020
hamalaugarren eguna etxean
Eguna lanean pasatu dut ia osorik. Topera lanean Gu ere bai! eta Game erauntsia elkartearen artean. Ekimen polita prestatzen ari gara. Batekin hitz egin, besteari idatzi. Gauzak frogatu. Ikasi. Hausnartu. Proposatu. Idatzi. Erantzun. Landu. Garatu. Elkartu. Eragin. Asmatu. Etxean bai, baina ez dira geldi egoteko egunak. Euskal Herriko kirolariak etxean daude, baina laister aterako gara guztiok #jokatzera.
Kirolariok #etxeangeratu eta ahal duguna egiten ari gara. Entrenatzen, baina zelaietara edo frontoira, igerilekura edo mendira joateko desiatzen.
Bitartean laister #jokatzera#euskal_liga https://t.co/cBRRcGWEDB pic.twitter.com/DnuiA1Bgmp
— gu ere bai! (@guerebai) March 26, 2020
hamabostgarren eguna
Bi aste etxean, bi aste eskola barik eta etxetik lanean
Bi aste oso egin ditugu etxean. Duela bi bariku etorri ziren mutikoak eskola eta institututik eta geroztik etxetik jarraitzen dute ikasketa prozesua, online eta etxekoen laguntzarekin. Bi aste bizitza aldatu zaigula. Baina bi asteotan ez dugu ilusiorik galdu. Elkarrekin bazkaldu eta afaldu. Elkarrekin asmatu zer egin, nola jokatu, zelan moldatu… asko ari gara ikasten guztiok.
Eta bi aste hauetan, batez ere auzokoekin harremana zelan lantzen ari garen da indartsuena beharbada. Kazeroladak, txaloaldiak, keinuak, leihotik leihora, balkoitik balkoira, etxetik etxera… sustengua eman eta elkartasuna sentituz.
Azken egunotan ekimen berri baten ibili naiz buru belarri murgilduta. Eta gaur aurkeztu dugu. Ea datozen egunetan nola ateratzen den FIFA20 Euskal Liga
Joango naiz kontatzen. Honek emango du eta!
Eta gaur, martxoko azken ostirala izanik, bereziki gogoan izan ditugu herri eta etxe askotan, oraindik dauzkagun ohe hutsak. Bisitarik gabe beste asteburu bat. Eta egoerarik krudelenean.#etxeangeratu #EtxeanNahiDitugu pic.twitter.com/3DeDDLNiAG
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 27, 2020
hamaseigarren eguna
Larunbata. Baserrirako eta etxerako erosketak egiteko goiza. Gaur ere gurdikada. Konturatu naiz hamabost egunean 500 €uro gastatu ditudala denda honetan, eta beste horrenbeste okindegi, frutategi eta farmazian.
Erosketak egin, baserrira eroan eta etxean armairuak betetzen tartetxo bat.
Bazkaldu, pantaila aurrekoak. Batekin eta bestearekin sarean hitz egin. Gauzak mugitu. Eta norbera etxean.
Hunkigarria, beti bezala iluntzeko 20:00etan egiten dugun txaloaldia. Beharbada itxialdi honetako gauza ederrena bezala gogoratuko dugu aurrerantzean.Zizek irakurri eta euskaratzen
Zizek filosofoak liburu berria atera duela eta, irakurtzen eta euskarazten eman dut egunaren zati bat.
Orain dela gutxi eskatu dut Slavoj #Žižek pentsalari eta filosofoaren liburu berria. #pandemic #etxeangeratu #irakurri #iraultza https://t.co/v30WNiudVO
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 28, 2020
Slavoj #Žižek:
Bi irtenbide besterik ez daude egoera honi aurre egiteko:
berrasmatutako #komunismoa edo ankerkeria (barbarie)#etxeangeratu #irakurri #iraultzahttps://t.co/tEdXDdxNjW pic.twitter.com/Inllv0M5Ax— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 28, 2020
hamazazpigarren eguna
Bart, Espainiako gobernu presidente Sanchezek agindu berria eman du, eta astelehenean lanera joateko debekua ezarri du nolabait. Aspaldian Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala aldarrikatzen ari dena, EH Bilduk proposatu eta Osasungintzako langileek behin eta berriz erregututakoa gauzatuko da, Urkullu lehendakari ohia eta patronalaren borondatearen kontra.
Atzo oso artikulu gogorra egin zuen Koldo Mediavilla jeltzaleak, lana etetea eskatzen dutenak demagogotzat joz. Gaur, lotsagarri geratu dira haren hitzak.
Ez dago beste ezer komentatzekorik. Denbora da poligrafo bakarra.Eutsi gogor @Koldomediavilla
Gaurkoa historiarako geratuko da, baliente!https://t.co/3ZH4fWCarQ#etxeangeratu Gora Bizitza! Gora Herria! pic.twitter.com/zwxKDr8YOQ
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 28, 2020
Kataluniatik, hasieratik Quin Torra Generalitateko president-ak eskaera argia egin du. Gaur bere iritziak oihartzun zabala ukan du, zelan ez.â–¶ï¸ Vull agrair al president del govern espanyol que hagi escoltat finalment les demandes de Catalunya. Ara cal intensificar el suport al sistema de salut i als serveis d’emergències i de protecció civil per guanyar aquesta lluita compartida per l’esperança i la vida #Covid19 pic.twitter.com/cszggZsDFn
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) March 28, 2020
hamazortzigarren eguna
Astelehena berriro ere. Eta ia konturatu barik pasatu da asteburua ere. Batzuetan egun guztiak berdin berdinak direla esan badaiteke ere, ikasleek markatzen dute agenda. Txorierriko institutua eta Larrabetzuko eskolan neurri honi ondo erantzuten ari zaizkio bai irakasleak, eta baita ikasleak ere. Ordutegia daukate ikasleek irakasleekin. Azalpenak, lanak… aurrez aurre pantailan. Jarraipena. Zuzenketak. Edo tutore bilerak gurasoekin. Luxu bat. Txalo bero bat hezkuntza komunitateko irakasleoi, egoera honetan ere guztiok asko ikasten ari garelako.
Berri Txarrak
Irakurketak. Artikuluak. Sare sozialak. Memeak. Fake batzuk. Argazkiak. Irudimena. Eta gaurko soinu bandarako, Berri Txarrak taldeak egin duen haria, egoera honi lotutako letrak aurkituz beraien kantuetan. Txundigarria.
Infrasoinuak-en (2017) #spoiler bat baino gehiago zegoen:
🎶Isolamendua izango da boladan jarriko duten izurritea pic.twitter.com/QmaA9rJf26
— Berri Txarrak (@berritxarrak) March 30, 2020
Eta Irati irratian Spoiler! kantua eskatu dut, hango entzuleentzat.
Baina egunak jarraitzen du. Elkarrizketa bat Hala Bedi irratiko kideekin. Sare sozialak kudeatu. Idatzi. Irakurri. Postariarengana gutun zertifikatu baten bila joan. Herra hutsik. Hotza egingo duela dirudi. Etxeko ataritik goiko pisura paseoa. Txokoan buelta bat. Sare sozialak jarraitu. Dutxa bat. Segi lanean. Ordenadorea libratu da gelan, nire txanda. Wifia daturik gabeko telefonoarentzat. Wifia ordenadoreari. Wifia txikien mugikorretarako. Eskerrak wifiari.Euskal selekzioaren alde, bideojokoetan
Bai, egunotan hau antolatu dugu: Euskal Herriko bost taldeen arteko liga. Eta gaur zen izena emateko azken eguna. Eta arrakastatsua izan da. 150 lagun arituko dira online partidak egiten, bost euskal talderen izenean. Gero bost aterako dira garaile. Eta Euskal Liga egingo dute. Eta semifinalak. Eta finala Aberri egunarekin. Bihar edo etzi mintzatu beharko dugu horri buruz. Aberri eguna egoera honetan. Kurduek mundu osoan antzera ospatu dute Newroz. Hemen ez da inor libratzen. Baina aldarrikapenek bere horretan jarraitzen dute. Tinko. Ozen. Aldarria, ahots urratu hauetatik. Bideojokoa ere aldarrikapen esparru bilakatu nahi ditugu. Eta horrela izango da apirilaren 1etik aurrera. Bi asteko txapelketa bat itxialdian.
#FIFA20 #EuskalLiga bideojokoetan#etxeangeratu #jokatzera@guerebai | @Gamerauntsia https://t.co/jrIbYeWIFt@athletic_eus | @Alaves_eus | @SDEibar | @RealSociedadEUS | @caosasuna_eus pic.twitter.com/db7touRbs4
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 30, 2020
Eta batez ere Palestinako selekzioari buruzko elkarrizketa honek hunkitu nau goizean goiz. Eta Yaser Hamed jokalariari idatzi diot. Euskalduna da, Leioan bizi da. Aita palestinarra dauka. Eta Palestinako selekzio nazionalean jokatzen du. Mezuak gurutzatu eta egun osoan indar horri eutsi diot. Aupa Yaser! Handia da egiten ari zarena.
Professional Football Player | International with Palestine National TeamÂUtikan Patronala Negozioei Vascoei
Gaur patronala, jeltzaleak eta EiTB ez jarraitzeko ahalegina egin dut. Ez entzuteko. Ez ditut jasaten. Bizitza eta pertsonen eskubideen gainetik beraien negozioa baino ikusten ez duten hauek. Ahalegina egin dut txiorik ez erantzuteko. Ez horretan murgiltzeko. Indarrak behar nituen aurrera egin, lana atera eta proiektuak bideratzeko. Indar askatzailea, indar solidarioa.
Gaurko Teleberriaren hasiera
Inicio del Teleberri de hoy â¤µï¸ pic.twitter.com/4OqycR25TU
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) March 30, 2020
Onena, txaloak
Marcos komandanteaordearen testu batzuk irakurtzen ari nintzela entzun ditut txaloak auzoan. Dena utzi, eta leihora atera naiz. Etxekoak leihoan zeuden. Hunkigarria da. Egunero berria, egunero berezia. Daudenengatik. Ezin egon dutenengatik. Eta gaur bereziki leihoz aldatu eta etxaurreko Delfinarekin egin dut txalo, aurrez aurre. Negu hotzari aurre eginez, txalo solidarioak. Konplizeak. Maitasun indar haundi bat, bizitzaren alde, osasunaren alde. Auzoa bizi bizi ikusten dut. Eta harro nago. Euskaldun beste sentitzen naiz orain auzo honetakoa.
hemeretzigarren eguna
Martxoak 31. Egutegia amaitzen da. Astea hasi berri. Eguna oso azkar joan da. Ia konturatu barik. Batzuetan uste duzu ez duzula ezer egin, eta gero konturatzen zara, baietz… orduz ordu ekin diozula. Aritu zarela zerbaitetan. Egin duzuna probetxuzkoa dela. Gora egiten dugun bezala, oharkabean behera zoaz gero. Edo ez. Estimuluak beti ezin izaten dira lortu. Batzutan elkarrizketa bat da, edo zapore berri bat. Halakoetan izozkailura edo armairura jo ohi dugu. Eta hori ere ez da komeni. Frutak lagundu dezake, edo oinez ibiltzeak. Zutik egoteak. Mugitzeak. Ez dakizu, baina ikasten ari zara. Ikasketa handi bat da, duda barik.
Manolis Glezos gogoan
Lehen mezua Grezian ezagutu nuen lagun batek bidalita jaso dut. Atenasko Akropolisean bandera nazia kendu zuen militantea hil da. Europarlamenaria izan zen Siryzarekin. Militante nekaezina. El Pais irakurri dut lehenbizi, The Guardian gero…. eta Greziako lagun militante ezberdinen mezuak irakurri ditut sareetan.
Manolis #Glezos
Atenaseko Akropolotik nazien bandera kendu zuen gazte iraultzaile hura.
Agur eta ohore, Greziako militante ezkertiar nekaezinahttps://t.co/xjbKQ60bDX— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 31, 2020
Bezperan hildakoaren biharamuneko goresmen eta aipamenak topatu ditut. Grezia apur bat gehiago maite dut aspaldian, batez ere bertara joan eta hango errealitatea bertatik bertara ezagutu nuenetik. Errefuxiatuak laguntzera joan, eta sekulako herria topatu nuen. Abegikorra, ezkertiarra, historian aitzindaria, irekia, alaia, apala, kulturalki itzela. Eta une batez hara joan zaizkit begiak, bihotza eta burua. Duela hiru urte egon nintzen han. Eta noizbait berriz joan nahiko nuke. Laguntzera eta ezagutzera.
Manolis Glezos died today A symbol of global resistance to Nazism (he famously climbed the Acropolis to bring down the Swastika under the nose of the SS), a political prisoner, a Member of Parliament, he proved that a true patriot is also a committed internationalist.
— Yanis Varoufakis (@yanisvaroufakis) March 30, 2020
Today, we mourn the death of the Greek resistance fighter & former MEP, Manolis Glezos.
We send our heartfelt condolences to his closest & dearest.
“We have truly lost a hero today†– full reaction from @schirdewan & @ManonAubryFr ⤵ï¸https://t.co/8wCXJEshzQ pic.twitter.com/XXEOvhEV4L
— The Left in the European Parliament (@GUENGL) March 30, 2020
Durangoko bonbardaketa
Durango 1937ko #Martxoak31 #memoria pic.twitter.com/6Zo2tOYKWG
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 31, 2020
Antxo Garcia del Molinoren bizitzaren kronika jaso zuen Jokin Urain idazleak, Espainiako La Moraleja kartzelan elkarrekin zeudelarik idatzia. #Gatibu sortu nintzen#Durango #martxoak31 https://t.co/JaDw5bXEri pic.twitter.com/ZTUqAojyA0
— Susa literatura (@armiarma) March 31, 2020
Rafa Berrio
Eta arrastian Beñan Sarasolaren bitartez jakin dut Rafa Berrio musikariak ere utzi gaituela. Musikari askoren mezuak heldu dira gero. Sare sozialetan. Begirunez. Saminez. Eta kantak. Nik Kafe Antzokian ikusi dudan aldietaz akordatu naiz. Harkaitz Cano gogoratu dut, edo Maite Mursego. Eta musikarekin jarraitu dugu. Gogoratuz.
— Beñat Sarasola (@bsarasola) March 31, 2020
eLiburutegia
Kasualitatea! Itxialdi aurretik komentatu genuen etxean pelikulak ikusten hasi behar genuela. Baina ez genuen film, netflix edo Hbo ordaintzen hasteko asmorik. Eta kuadrilan komentatuta eLiburutegiak filme aukera handia zuela jakin genuen. Eta ikusten hasi ginen. Jarraitzen dugu. Bart La profesora filma ikusi dut. Gogoa nuen. Txekoslobakiako komunismo garaiko irakasle bat da protagonista. Kamarada Drazdetxoba irakaslea. Alderdikoa. Eta filmea antikomunistatzat jo dute batzuk. Komunismoa ere ez da dena ona edo txarra. Eta pelikula honek, zelan ez gogoetan jarri nau. Gauza hauek esan egin behar dira. Gehiegikeriak. Aparatoaz baliatzea. Baina eskuinetik ere manipulatu ohi da. Eta jendea. Jendea da garrantzitsuena. Kasu honetan, ikasleak edo familiak. Errebolta txikiak, matxinada apalak interesatzen zaizkit niri. Eta filmea bera. Irudiak. Lenguaia. Eta ikusi egin nuen. Bi ikasle nituen ondoan. Etxeko irakaslea ohera joana zen .
hogeigarren eguna etxean | Apirila
Goizean semeari Literatura ikasgaian laguntzen. Poemak, kantuak. Bertsoak eta errimak. Neurriak eta metaforak. Josefina de la Torreren poema bat begiz jo, eta berriz irakurri ostean, euskaratzea pentsatu dut. Egunotako giroa etorri zait gogora. Eta arrastiarekin, auzokideekin txalo egin ostean, auzoari argazkiak egin eta zabaldu dut.
hogeitabatgarren eguna etxean
Berri gutxi. Gaur batez ere etxeetan zerbait sortzen ari direnak ekarri nahi ditut gogora. Denetarik ikusten da sare sozialetan. Sormena, irudimena, ilusioa, bizipoza. Albiste txarrak sare eta hedabideetan. Ilusioa etxeetatik. Ilusioa leihotik eta balkoietatik.
Sortu eta sortuz, gure aukera â¸â–¶ izeneko post bat idatzi dut gaur. Eta gaztelumendi.eus gunean horrelako bideoak batuko ditut, bihar etzi ere gogoratzeko, COVID-19 birus hau gogoratu edo hizpidera ekartzen dugunerako.Sortu eta sortuz, gure aukera â¸â–¶#etxeangeratu eta kultura sustatu! Gora Herria! https://t.co/QPVDuoUGHc pic.twitter.com/IeEsH5FJu7
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 2, 2020
hogeitabigarren eguna etxean
Helin Bölek gogoan
Nik ere saretik jakin dut Helin Bölek musikariarena. Enuen Grup Yorem ezagutzen. Baina batean eta bestean hasi naiz irakurtzen, itzultzen. Entzuten. Beraien musika, beraien kontzertuak.
288 egun #gosegreban egin ostean gaur Helin Bölek musikaria hil da @Grup_YORUM taldeko kidea. @freegrupyorum #Free! #freethemAll pic.twitter.com/sQ4DnyQ2iW
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 3, 2020
Eta elkartasuna hedatu dugu Euskal Herritik ere. Hemengo hedabideek jaramon egin diote kontuari. GARA eta naiz, Berria edo Argian atera dute kontua. Kantak zabaldu ditugu, eta bereziki horrenbeste milaka entzuleren aurrean Istanbulen abestutako “Bella Ciao” eder hori. Ederragoa da egunotan, Italiatik mundu osora hedatu den kantu eta oihu antifaxista.
hogeitahirugarren eguna
Free Ocalan! Free the all!
Nazioarteko kanpaina izan da, Ocalan Kurduen buruzagiaren urtebetetze egunean. 71 urte bete eta isolamenduan daukate turkiarrek. Atzo Turkiako musikari bat hil zen, Erdoganen politika faxista eta ankerren kontrako gose greban, musika taldeko kideak preso, kontzertuak debekatuta. Gaur Kurdistan gogoan hartzen dugu mundu osoan. Eta kanpaina hau lau haizetara hedatu da.
Nik aurrekoan egin nuen argazkia, etxeaurrean. Ataritik asko mugitu barik. Baina kalean… Ocalan liderra omentzen duen lan artistiko batekin, dena hitzak dira.hogeitalaugarren eguna
Atzo egin zen publiko Aberri eguna deitu duen ekimena eta aurtengo berezitasunei lotutakoa. Balkoitik balkoira ospatuko dugu guk ere. Gogoan dut, kurduek Newroz zelan ospatu behar zutenean idatzi nuenean bota nuen arrapostua. Heldu zaigu guri ere.
#Newroz balkoietan ospatuko dute kurduek mundu osoan. #newrozheryerde
Eta zelan ospatuko dugu euskaldunok #AberriEguna? pic.twitter.com/bGaxsBI6HX
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) March 18, 2020
Ez da horrenbeste denbora pasatu. Baina egin dezagun gurea ahalik eta ondoen. Herriz herri, auzo auzo. Gure txalo zaparrada osasunaren eta bizitzaren alde lehen lerroan dena ematen ari diren hoiei. Gure isiltasun solidarioa, atsekabea eta begirunea hil diren guztiei. Gure aldarria Euskal Herria eta bere eskubideen alde. Aberri eguna historikoa izango da, eta luzaroan gogoratuko dugu.
Larrabetzun #bideoa egingo da balkoitik balkoira.
Grabatu auzokoa #ikurriña jartzen eta #AberriEguna2020 deialdia zabaldu. https://t.co/pwLkV1XFTo pic.twitter.com/itoWZxq5In
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) April 5, 2020
Larrabetzun be ekimena martxan dago. Airetik, lurretik eta etxez etxe.hogeitabostgarren eguna
Bi hilabete dira Zaldibarreko zabortegian sekulakoa gertatu zenetik. Istripua. Hori oso errez esaten da. Lurjauzia, geologikoki aztertuta. Ingurugiro ikuspegi batetik, azken urteotako -hamarkadetako- zaborren kudeaketaren ondorio larria. Kutsadura, kontrol eza, interes ekonomikoak, pribatizazioa… azkenean guztiak nonbaitetik eztanda egin behar zuen. Eta modurik anker eta larrienean egin ere. Eta bi langile lurpean. Harrapatuta. Desagertuta. Bi hilabetez. Eta etxekoak. Eta inguruko baserritarrak. Eta Zaldibar, Mallabia, Ermua, Eibar eta inguruko biztanleak.
Zaldibar argitu! ozen esan dute, esan dugu. Eta herrietan, etxeetako balkoi eta leihoetatik agerraldi zaratatsua egin dugu. Gure auzoan ere, ordu erdiko tartean txaloak lehenengo eta kazerolada ostean egin dugu. Eta elkartasuna eta salaketak lekua dute leihotik leihora sortzen diren dinamika eta agerraldietan. Osasunaz ari gara. Langileekin gaude txalo egitean, murrizketak salatzean; eta osasun hobe baten Zaldibarreko afera argitzeko eskatzen dugu berdin. Eta kontzientzia aldatzen doa, gure bizitza eredua -orain artekoa- zalantzan jarriz, eztabaidatuz, alternatibak bilatuz.
Kanta polita, ekimen indartsua. Musikari eta kulturgile ugari elkarlanean. Auzoan. Kidetzan. Kooperazioan. Badakigu, eta egin egiten dugu. Biba zuek!Zaldibar argitu!
Gure auzoan 8etan elkartasun #txaloak eta gero #kazerolada. pic.twitter.com/JMDg1IwV1E— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 6, 2020
hogeitaseigarren eguna
Gure auzoan 8etako #txaloak eta gero #Aberrieguna2020 girotzen. #EuskalHerriaBatera #Zubitalde be bai! pic.twitter.com/5ZtigmkDEj
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 7, 2020
hogeitazazpigarren eguna
Apirilak 8, Baiona | memoria historikoa
Ez dugu ahaztuko!
Zutik Euskal Herria! #Bakegileak #BaionaApirilak 8 #desarmea #memoria #ETA pic.twitter.com/qdPskQeQmQ
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 8, 2020
Gaurko egunez hil zen Pablo Picasso margolaria. 1973ko apirilaren 8an, Mougins.en, estatu frantziarrean, hain zuzen ere#MemoriaGara pic.twitter.com/Rcrgtc6Eez
— Guernica Gernikara (@GGernikara) April 8, 2020
hogeitazortzigarren eguna
Ederra izan da zu eta zureak ezagutzea.
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hontan iraungo duten
zuhaitz ardaxka gazteakPeru Olaziregi Goitia
Maitasuna eta askatasuna pic.twitter.com/diOjZoXe4H
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 9, 2020
hogeitabederatzigarren eguna
Herri txiki, maitasun handi!
â¤ðŸ¤ðŸ’šðŸ˜ðŸ¡ðŸ¥ðŸ
Leihotik leihora, balkoitik balkoira,
auzoz auzo, kalez kale#Larrabetzu eta #EuskalHerriaBatera✳ #Aberrieguna2020@2020aberrieguna @larrabetzu
🎞auzolanean egindako bideoahttps://t.co/u5ClYYBU6Y
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 10, 2020
hogeitamargarren eguna
distopiatik ametsetara
Biharko errealitatera egokitzen. Sinesten ez dugun, sinestezina den zerbait bizitzen ari gara. Distopia? Baliteke. Baina errealitatea da Eta fikzioa gainditzen du sarritan
Egunotan asko ari gara irakurtzen, hausnartzen, entzuten… nik podcast labur batzuk gomendatu nahiko nituzke. Edonork ulertzeko modukoak dira zorionez, eta euskaraz. Erria aldizkariak egunotan gogoeta ezberdinak plazaratzen ari da. Gertuko jendea da, Iratzar fundaziokoa eta inguruan ideiak sortzen eta lantzen dituzten jendearenak.
Andoni Olariagaren hau gomenda nezake:
Egoitz Urrutikoetxearen honek, zer pentsatua eman dit. Gauza batzuekin ados nagoen bezala, besteekin -sare sozialen gaineko iritzi edo jarrera- bizi ereduen gaineko kezkarekin bat egiten dut.
Entzun nahi baduzue:
Niri pertsonalki asko gustatu zitzaidan Gorka Julio Teketen lagunarena, ikuspegi gramscciano batetik ari dela dirudi, errealitate berri hau aztertzerako orduan.
Mundu berriaren eta zaharraren arteko arrakaladistopiatik ametsetara
balkoietatik lau haizetaraKomunitatea #GARA#ABERRIEGUNA2020
eskerrik asko @naiz_info @garanet https://t.co/ZrbpFhh4RO pic.twitter.com/lEQ5iAenNv
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 12, 2020
hogeitamaikagarren eguna
Euskal Herria Batera
Gaurkoa egun #itzela izan da. #Aberrieguna2020 ez dugu sekula ahaztuko.
Gainera #bertsoderbia antolatu eta aurkezteko lanak hartu ditut.
Eta @guerebai eta @Gamerauntsia-k antolatutako #EuskalLiga oso arrakastatsua izan da. #Larrabetzu eta #EuskalHerriaBatera pic.twitter.com/Tq7WParbNn— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 12, 2020
Gol itzela @AritzAduriz11 Athletic-eko jokalariarena. #euskalLiga #jokatzera@athletic_eus 1- @SDEibar 1 pic.twitter.com/MSUOxpV5G3
— gu ere bai! (@guerebai) April 12, 2020
#AberriEguna2020
Larrabetzu eta #EuskalHerriaBatera pic.twitter.com/L4LAInyMr1— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) April 12, 2020
hogeitamabigarren eguna
Astelehena. Zerbait handi eta bereziaren biharamuna. Azken astea topera ibili ostean, halako gorputzaldi arraro bat. Nekea. Atsedena. Berriro hasteko behar bat, zer ekin pentsatzen. Zelan bete denbora, ardurak, egunak… gogoeta eta deskantsurako aproposa.
Astero ostera hastera, @zeamaysrock taldearen kantua entzuten jarri naiz. #astelehena
Baina beste honek ozen esaten du: “Ondo sentitzen naiz” eta sekulako indarra eman dit.Musika beti atsegin izan dut, txikitatik, orain gehiago
biba zuek!#etxeangeratuhttps://t.co/CVCUk3zkFO— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 13, 2020
Eta ideiak garatzen joan dira, etorri dira asmo barriak. Gogoetak ekarri du egitasmoa. Idatzi. Marraztu. Diseinatu. Galdetu. Eragin. Proposatu. Adostu. Eta martxan jarri.hogeitamairugarren eguna
Errepublikaren eguna batzuentzat. Aldarrikatzeko eguna. Guk gurea eskatzeko beharbada. Baina ez da ekimen berezirik ikusi gurean. Errepublika memoria historikoarekin lotzen da sarri. Nostalgiarekin ere bai politikoki. Baina zilegi da hori ere.
Nik gaur, Joseba Sarrionandia idazlearen La Habanako gaukariarekin Orbaizetako Lohizune Amatria Zabalzak egunotan abiatu duen hau aipatu nahi nuke:Apirilak 14
.
.
.#Habanakogaukaria #josebasarrionandia #DiruaZerDen #EliseoDiego pic.twitter.com/uye1XeaYWv— Lohizune Amatria (@LohiLorit) April 14, 2020
Gaukaria hartu, eta dagokion eguneko pieza egiten du. Irudia, audioak, ahotsa, irakurketa. Gauza oso erakargarri bat. Polita. Entzungarria. Transmedia istorio bat.
hogeitamalaugarren eguna
Apirilaren 21 eta 22rako greba digitala deitu dute 250 sortzailek https://t.co/Fe2l3rJA8U pic.twitter.com/g9ChGWHDD1
— naiz: (@naiz_info) April 15, 2020
Hurrengo asterako greba digitala deitu da Euskal Herriko kulturgileen aldetik. Nik ere sinatu dut. Uste dut kultura oso garrantzitsua dela guretzat guztiontzat, norbanako moduan, herri bezala, hizkuntza, komunitatea.
Isildu egingo dira kulturgileak entzun ditzagun, desagertu ikustarazteko. Aukera ona.[ Literatur #Emailuak ]
Greba digitala #Kulturgintzan apirilaren 21ean eta 22anhttps://t.co/T2gAhQeLVC pic.twitter.com/m00l1DjO64— Susa literatura (@armiarma) April 15, 2020
hogeitamaibostgarren eguna
[leihotik mundura] 20:20
Teknologia eta komunikazioa uztartzen sasoi ilun eta itxi hauetan. Leihotik leihora hitz egiteko aukera, tartea. Komunikazioa lantzeko. Jitsi eta youtube, teketen eta biok. Komunikazioa landu eta kezkak uztartzeko aukera. Beta saioa izan da, baina gehiago egiteko asmoarekin. Etorriko dira berriak.
[ leihotik mundura ]
Saiakera komunikatibo berri bat, itxialdi egoera berezi honetan.
Komunikazioa, komunitatea, kezkak, teknologia, ekonomia, krisiak, kontrol soziala…bart, @teketen eta biok solasean
Astero aterako gara leihora, txaloen osteanhttps://t.co/HF4hVnGhR3
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 17, 2020
hogeitamaseigarren eguna
Udako balizko oporretan pentsatzen jarri naiz. Armairutik mapak, gidak, mendi aldizkariak atera eta Nafarroa eta Zuberoa arteko ibilbide bat diseinatzen hasi naiz. Orbaizetatik Lexantzüra bidea egin nahi nuke oinez udan. Irati basotik Arbailetara joan. Mendian ibili. Gauez kanpoan lo egin. Lau hormarik gabe ibili. Naturaz gozatu. Ametsetan ari naizen ez dakit, baina amets goxo bat bezala izan da. Mapak, mendixkak, ibilbideak, lekuak, argazkiak, neurriak…
#Irati app honetan ederto ikusten dira gailur baso eta bideak
Irati eta Arbailak, Nafarroa eta Zuberoa. https://t.co/ZqXW3ahmOx pic.twitter.com/rpHvVD4syN— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 17, 2020
hogeitamazazpigarren eguna
Barricada sortu zen Txantrean
Eta urtero bezala El Drogasek ospatu egin du. Gaurkoan zita hori etxetik egin du, zuzeneko bat eskainiz. Gogoratzekoa Barricada, Txantrea, Barrio Conflictivo, No hay tregua… edo beste zenbat kantu gure gazte sasoikoak eta oraindik entzuten ditugunak.
Duela 38 urte, eguerdiko 12etan jo zuten Txantreako El Rastro plazan. Barricadaren lehen akordeak izan ziren.
naiz.eus atarian irakurri dut albistea, eta sare sozialetan gero.
hogeitamazortzigarren eguna
Gaur ere Noam Chomsky pentsalariaren beste elkarrizketa interesgarri bati ekiteko aukera ederra. Democracy now telebista kate alternatiboan egindako elkarrizketa, gaztelaniaz argitaratu du ctx.es guneak.
Oso elkarrizketa interesgarria @democracynow telebista alternatiboan egin diona Amy Goodman-ek egin diona @noamchomskyT pentsalariari.
“Si no paras de decir mentiras, el concepto de verdad simplemente desaparece†| @ctxt_es https://t.co/uc1AnWUqIy
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 19, 2020
hogeitameretzigarren eguna
Euskaraldiak etxealditik Euskaraldira ekimena prestatu du, eta Larrabetzun Darabilgu ekimenaren esku dago orain ere kanpaina. Astelehena da, eta sarean zabaldu da. Asteburuan batzarra egin genuen Darabilguko kideok sarean, eta plangintza bat zirriborratu genuen. Gaur hasi gara ideia herritarren artean zabaltzen, eta puntu borobilak jartzeko deialdia eta kanpainarako gonbidapena bidali diegu herriko 500 baino gehiago belarriprest eta ahobiziei.
Zer egingo dugu #etxealdetikeuskaraldira ekimen honetan? @KikeAmonarriz Topaguneko kideak azalduko digu:https://t.co/bYYaGDNaqS
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) April 20, 2020
Yuval Noah Harari
Ohera joan aurretik beste elkarrizketa interesgarri bat ikusi dut sarean. Sapiens eta beste saiakera interesgarri askoren egilea den Yuval Noah Harari elkarrizketatu du Iñaki Gabilondo kazetariak. Goi mailako erantzun eta gogoetak.
Yuval Noah Harari elkarrizketatu du Iñaki Gabilondok.
Mundua zelan aldatuko den, eta jendea zelan ahaldundu dira bere kezketako batzuk. Nireak ere bai. @harari_yuval | #etxeangeratu | #COVIDー19 https://t.co/HIvvt8gpQB— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 20, 2020
berrogeigarren eguna
Greba digitala
kulturgintzan.eus atarian milatik gora sinatzaile gara Greba digitalaren alde egin dugunak. Bi eguneko itzalaldia. Oihartzun handia izaten ari da hedabideetan. Eta eztabaida ertzetik erdigunera ekarri da, duda barik.berrogeitabatgarren eguna
Atzo eta gaur armiarma.eus atarian eta proiektu ezberdinetan –Literatur Emailuak, Literaturaren zubitegia edota euskarari ekarriak atalean- ez dugu eduki berririk jarri. Eta grebarekin gure erara bat egin dugu.
Apirilaren 21rako eta 22rako deitutako #GrebaDigitala dela eta,
Armiarma atariak ez du egun horietan eduki berririk kaleratuko. https://t.co/wQ55TrOQR1 #kulturgintzan pic.twitter.com/2ltWojxhqI— Susa literatura (@armiarma) April 21, 2020
Etxealditik Euskaraldira
Ze hizkuntza erabiltzen dugu etxean? Galdera hori egin diozue noizbait zuen buruari.
UEMAko teknikari batek Larrabetzuko datuak eman dizkigu, eta zur eta lur geratu naiz. Ez nuen uste. Baina egia esan, inoiz ez diot horrelakorik galdetu nire buruari.
Motibo bat gehiago kanpaina honi ekiteko.🨠Larrabetzuko datuak:
🗣 Euskararen ezagutza: %76,1
👅Etxeko erabilera: %40,88Jarri zure puntu borobila etxeko leiho edo balkoian eta #EuskarazBIZI!
🔵🟣🟢🔴🟠🟡⚪⚫🟤https://t.co/VWvJJuD7UO | @euskaraldia @Teuskaraldia pic.twitter.com/4YyCigOa7t
— EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) April 21, 2020
berrogeitabigarren eguna
Liburuaren eguna
Zumeta
🔴 AZKEN ORDUA
Jose Luis Zumeta margolaria zendu da, 81 urte zituela https://t.co/UENaA3GWbF
Margolari usurbildarra hilda aurkitu dute eguerdian bere tailerrean pic.twitter.com/SJza16Pj6J
— naiz: (@naiz_info) April 23, 2020
Jose Luis Zumeta hil da irakurri dugu sare sozialetan. Eta berehala hasi gara akordatzen Euskal Herriko pintore eta artista handienaren inguruan. Gogoratzen. Kuadroak, liburu azalak, Mikel Laboaren diskoak erakusten. Memoria kolektiboa. Negar nazionala. Agur eta kolore.#Zumeta estudioan, Usurbil
2017ko udazkenean pic.twitter.com/bmjB9XG05E— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 23, 2020
Besarkada handi bat Usoa. #Zumeta gogoan https://t.co/eBoE5yv82C
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 23, 2020
berrogeitairugarren eguna
zuntz optikoa etxean
Berria eta GARA erostera atera naiz. Gordetzeko egunkariak dira gaurkoak. Ederrak. Omenaldi nazionala, euskalduna gure sortzaile internazionalenari. 81 urte bete berriak. Aurrekoan bere alabak zoriondu zuen facebook bidez, eta atsegin dut eman genion, atseginez.
Zumeta gogoratu dugu. Bere disko portadak, dokumentalak, arte galerietako bildumak, kaierak, kuadroak, eta bereziki Gernika erraldoi hura. Duela 20 urte Bilbon ikusi genuena. Eta gero Otxandion, edo Zarautzen edo beste leku batzuetan.#Zumeta#Gernika pic.twitter.com/OCczfBnL3z
— Gernika 1937 2020 (@gernikatik) April 23, 2020
Eta bazkal aurretik teknikoak etorri dira. Astelehenean egin genuen eskaria, Larrabetzuko udalari esker Ugaoko enpresa txiki batek zuntz optikoa banatzen du herriko etxe eta auzoetan. Orain arteko konexioarekin ondo moldatzen ginen etxean, baina etxealdiak gainditu egin gaitu. Eskolako orduak, bideoak igotzeko, gauzak deskargatzeko, telefonotik mezuak jasotzeko… gure hodi mehea gainditu dugu. Eta orain konexio azkarrago izateko aukera baliatu nahi izan dugu.
Konfinamenduan beharrezko diren neurri guzti guztiak bete dituzte Andres eta Markosek. Aurreko bi egunetan Markos Nubip enpresako komertzialarekin aritu gara hizketan, aukerak aztertzen, kontratua sinatzen, eta gaur ere bera etorri da muntaian laguntzera, eta sekulako teknikari jator eta apala iruditu zaigu Andres. Jantzia. Langilea. Apala. Azkarra. Euskal Herrira lanera etorritakoa. Formazio askokoa. Baina langile apal apala. Berehala topatu ditu kableen bidezidorrak etxeko hormetan, atoan igo du fibraren kablea beheko solairutik gure etxera, routerra jarri, konexioaren berri eman. Dena txukundu. Eta halako poz bat sortu du kontuak. Munduarekiko leihoak parez pare zabaldu zaizkigu. Eta olgetako, bideoak ikusteko, idazteko, irakurtzeko aukera gehiago eta hobea daukagu orain. Herri txikia izan arren, teknologikoki eta kulturalki jantzia izan behar dugulako guk ere.
Eskerrik asko, Nubip.
Azken barikua gaur. Eta 8etako txaloen aurretik hainbat txistukada entzun dira gure auzoan. Euskal Herri osoan. Presoen aldeko deiak izan dira. Ekarri ditzagun, etorri daitezen. Etxera. Etxean nahi ditugulako.Presoak #etxera
maite zaituztegu! pic.twitter.com/4wd21Ea2P9
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 24, 2020
berrogeitalaugarren eguna
Grandola vila morena
Portugalgo krabelinen iraultza gogoratuz🇵🇹1974ko apirilaren 24an gaueko 22:55ean E depois do Adeus kanta jo zuten Lisboako Radio Renascençan.
Kanta hura iraultza abiatzeko seinalea zen.
00:25ean, Grândola, Vila Morena kanta jo zuten. pic.twitter.com/gB5GHj49wv— Iratzar Fundazioa (@IratzarFundaz) April 25, 2020
Argazkiak eta mezu laburrak, #iraultza handi bat kontatzeko.
Osagaiak: kantu bat, krabelinak, iraultzaileak, herria
Istorio eder bat historiarako. #storytelling #grandolavilamorena #Portugal pic.twitter.com/ysn3Nh6Gbu
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 25, 2020
Portugal, Krabelinen eguna. Grandola vila morena.
Italia, faxismoaren kontrako altxamendua. Bella ciao.
Kantu ezagunak, nik Itoiz taldearen kantu hau entzun dut goizean, eta bidebatez Musikaz blai diskoak gaztaroan suposatu zuena ekarri dut gogora. Musikaz blai, eta Muxikako San Roman auzoko jaietara zelan urtero joaten ginen, Itoiz ikustera.
Umeak irtetzen direnerako prestatzen
Kaleak desinfektatzen #auzolanean@igaztelubilbao alkatearen esanetara pic.twitter.com/19oMjAEgLK
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) April 25, 2020
Herrian egiteko ibilbide laburrak prest!
mapa, argazkiak eta ibilbidearen xehetasunak. #larrabetzu #oinez #COVIDー19 #umeak https://t.co/gjzzhOnNEe pic.twitter.com/bHm6b6TlsV
— gaztelumendi 📢 #etxealdian (@iPatxi) April 25, 2020
-
Itxaropenerako 3diak
Itxaropena, etorkizuna, erronkak eta beste. Irribarrearekin begiratzen diot etorkizunari. Gogotsu, ilusioarekin.
Euskal Herriaz ari nintekeen, baina batipat herrian, inguru hurbilean ikusten ditudan irudiak dira.
Lanean ari da jendea, auzolanean. Gogotsu ari gara, ilusioarekin. Eta etorkizuna marrazten, oso koloretsua.
Hona hemen asteburuko hiru bideotxo, gure errealitatearen irudi.Herriko baserriak, plaza, merkatua eta bertso poteoa
Garmitxa elkartearen alde, auzolanean
http://youtu.be/3_LE33CUVCA
Etorkizuneko erronkak, bake prozesuan
iturriak:
-
herrigintza
Aspaldiko berba da gurean. Herri kandidatura izan zen 1979an Larrabetzun. Eta 26 urte besterik ez zituen Jose Antonio Lekuek udaletxea gobernatu zuen beste 5 lagunekin batera. Lau urtez. Ordukoak gitxitan kontatzen dira. Egin beharko da errepaso bat. Horrenbeste urte igaro eta gero.
Baina herrigintza, kandidatura bat eta asko baino gehiago da. Jarduteko modua da. Aukera bat. Bizitzeko modu bat ia ia. Eta horretan ari gara aspaldion 2.000 biztanleko muga gainditzear duen herritxo honetan.
Eta horrek kezka ugari sortzen dizkigu, eta kontraesanen bat edo beste, eta nekea, eta ilusioa. Harrotasun apur bat, harrokeria batzutan, eta jarraitzeko indarra. Eta adorea.
Herrigintza bizi dugu, umorez, gogoz, kritiko, sortzaile, kamuts, interesante eta baldar.
Herrigintza da hirigintza, urbanismoa. Herrigintza da kultura eta hizkuntza eta kirola eta herrriko ekonomia. Baserriak eta soloak, basoak eta kale bazterrak, errekako ura eta fabriketako kea. Umeen geroa eta jantokiko janaria, gaztetxeko oihuak eta jubilatuen dantzak, bizikleta karrera eta mendi irteerak, futbola eta minbizia, wifi konexioak eta plazako iturria.
Herrigintza da herri bat bizirik mantentzeko giltza. Funtzioa. Soziala eta politikoa.
Herrigintza da azoka bat, jai bat, asteburu bat, ikasturtea, logurea eta biharamuna.
Herrigintza danok gara, zu eta biok, gu, harek be bai, eta besteak. Danok beharrezko eta danok bakoitza beretik. Herrigintza da etorkizuna. hemen eta Euskal Herrian. Zorionez. Zorionak!
literaturia | hori bai | larrabetzuko eskola | informazioa | komunikazioa | udalgintza | kultura eta kirola