• agit/prop,  hurrengo geltokia

    nazio arteko bidea

    Altsasutik abiatu nintzen trenez duela hilabete inguru, han hasi zen nazio arteko bidai hau. Iruñeatik Bartzelonara heldu eta berriz Kataluniako giro independentista dastatzen.

    Katalunia bizi bizi

    Egun batzuk lehenago bisitako Diada historikoa oraindik gogoan, arretaz jarraitzekoa da Kataluniak abiatu duen #viacatalana eta inguruko guztia. Euskaldunontzat hurbil dago Katalunia, Espainiatik askatu nahi duen eremua. Kulturalki, ekonomikoki, teknologikoki beti aurreratua ibili den nazioa. Erreferentzia izan da hainbat arlotan, eta aspalditik so egiten diogu bertan gertatzen den gauza askori.

    #iParlanda

    Irlandarako hegazkina Bartzelonan hartu eta Belfasten (Irlanda iparraldean) kokatuta nago, hemendik munduari begiratzeko tokia hartuta. Etengabe Euskal Herrira egon naizen arren, hemengo prozesua ere zinez interesgarria egiten da. Badira 15 urte bake akordioak abiatu eta IRAk betirako armak isildu zituela…. eta geroztik aurrerapausuak nabari dira, arlo askotan: ekonomikoa, soziala, kulturala, instituzionala eta batez ere bake giroan, Britaniar ejerzitoa eta RUC poliziarik ez da ageri hemengo karriketan, presoak aske dira eta bide propioa garatzen ari dira Irlanda batu eta osorako bidean.

    Hurrengo geltokia: Eskozia

    2014ko irailean autodeterminazio ariketa egingo dute eskoziarrek, eta beraiekin batera asmo bera dute Katalunian ere.
    Eskoziako prozesua gertutik ezagutzea ere badu helburu nazio arteko bidai honek.

    Une historiko honetan, Euskal Herritik arretaz jarraitu behar ditugu Europako beste nazio batzuen bideak eta ibilbideak, guk geuk ere gurea garatu ahal izateko.

  • agit/prop,  hurrengo geltokia

    Brian Currin

    Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari.
    Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri.

    Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin.
    Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran.

    Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian Currinek Euskal Herrian zein Madrilen eman dituen hitzaldiak. Internetetik eta bideo streamming bidez. Egin dizkioten elkarrizketak, prentsan agertutakoak eta ondo gogoan dut Iñaki Sotok GARA egunkarian egin zion elkarrizketa berezia.
    Gero Bruselako adierazpena heldu zen, eta geroztik beste giro bat somatzen da gurean.
    Arretaz ari naiz jarraitzen aspaldiko guztia. Sarritan ozen ez mintzatu arren, gauzak gertatzen jarraitzen dute. Gertaerak ez dira maiz albiste, eta albiste ezare atzean egon daiteke gertaerarik handiena. Eta hori guztia gauzatzen ari da da, apurka apurka.
    Gauza berriak datoz, ekimen ezberdinak… Currinek badaki hori guztia, eta horregatik du horrenbesteko konfiantza hemen gertatzen ari denaz. Eta guk ere izan dezakegu berak esaten duenarengan.
    Beraz, bere berbak adi eta patxadaz jarraitu beharrekoak dira, dudarik gabe.

  • agit/prop

    Argi eta garbi

    michel collon Eta dena laburbilduko bagenu?

    Zeintzuk dira zehazki sezesio eskubidea bermatu eta orohar herrien autodeterminazio eskubidea arautzeko erregelak?

    Komunikabide handiak sinetsita, zaila dirudi:

    • Asian tibetarrek eskubidea dute. Irakiarrek, afganiarrek ez ordea.
    • Ekialdi hurbilean, israeldarrek eskubidea dute. Palestinarrek eta kurduek ez ordea.


    Afrikan Kongo ekialdeko koronel mafiosoek eskubidea badute, ez ordea Mendebaldeko sahararrek.

    • Hego Amerikan herrialde aberatsek (eskumakoek) Bolivian eta Venezuelan badute. Txileko indioek, Mexikarrek, ez dute.
    • Balkanetan, Kosovoko albaniarrek badute, baina Kosovoko serbiarrek ez, Bosniakoek ere ez.
    • Europa mendebaldean, flandiarrek balukete, baina Ipar Irlandakoek ez, euskaldunek zer esanik ez.


    Zaila da, benetan. Eta guzti hori laburbilduko bagenu? Ez lukete autodeterminazio eskubidea “gurekin daudenek” baino izango. Besteek, ez.
    Eta horretan gaudela, alda dezagun demokrataberba, “gurekin” daudenekin, terroristagure kontra” daudenekin.

    Politika, gura izan ezkero, erraza da.

    2008ko martxoaren 26an.

    Michel Collon

    eguneraketa: teketen blogariak ere, sarrera bat idatzi berri du Michel Collonen testu honen harira.