• agit/prop,  baserritik mundua

    Jone #libre

    Etxean eta herrian asko maite doguzan lagunen etxekoa da Jone.
    Xabier Arriaga Txiplas, bertso maisu, lagun, militantzia kide, EHNEko baserritarraren alaba nagusia da Jone.
    Itziar Amezaga eskolako irakasle, lagun, konplize, Elikadura Burujabetza lantaldetako kidearen alaba, Maddiren ahizpa.
    Maddi eta Joneren bizipoza, gogoa, irribarrea, militantzia ttiki txikitatik ezagutzen doguz. Zaldi gainean, artzai txakurren ondoan, Errigoitin zein Gernikako Arranoan edo Astran.
    Errigoiti Larrabetzutik gertu, oso gertu, mapan bezala ostantzekoetan dagoen baserri herria da. Auzoa guretzat.
    Bizkaigane, Gernika, Busturialdea, Morga, Larrabetzu…. udagoieneko kolorea.
    Lau galdera erantzunotan ikusten da Amezaga Arriagatarren maila, hizkuntza, konpromisoa.

    jonelibre

  • agit/prop,  Elikadura Burujabeta,  Elikadura burujabetza,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Ondasun komunen tradizio berritzailea

    Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran.
    Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan.
    Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen ertaineko bideo honek.

    Ondasun komunak

    Lurra, ura, haziak, jakintza eta zaintza. Funtsezkoak eta berebiziko garrantzia dutena arlo ekonomikotik zein sozialetik begiratuta. Horren sakontzean dago etorkizuneko erronka. Jagon, zaindu, defendatu, liberatu, askatu, zabaldu, hedatu… Ingurugiroaren defentsan, iraunkortasuna bermatuz, jakintza librea bultzatuz eta eztabaida sustatuz.
    Software librearen mugimenduarekin alderatu izan ditugu maiz beste gatazka hauek, eta elkarrekin zer ikasi -elkarikasi- asko dago. Partekatuz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
    Elikadura burujabetzaren bidean, baserritar berriek, arazo zahar ugari dituztelako.

    wikipedian:
    Bien común
    Commons


  • agit/prop,  hurrengo geltokia

    Kultur eremu berriak

    berrikuntza soziala eta kultur eremuak

    Luzuriaga fabrika garbitzen ari dira antxotarrak, Astrak urtebeteko ibilibidearen balantzea aurkeztu du gernikarren aurrean, Sestaon labe garaien sasoiko bulegoetan kultur eremu librea osatu zuen Txirbeleneak, Iruñean Katakrak liburu denda baino zerbait gehiago da kale nagusian, antzerki obrak ikusten ahal ditugu asteburuetan Deustuko Erriberakok Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan, Bilboko alde zaharrean berriz Zirikak etengabeko dinamika sozio politikoa dauka, Donostiako Bidebietan eskola zahar batean zentru soziala egin gura dutela jakin berri dugu, Gasteizen Errekaleor auzoa berritzeari ekin zioten ikasleek, Iruñean Jaso ikastola zaharrean artistak batu dira, Baionan egurrezko etxeak okupatu dituzte, Donaixtin eskola kulturgune bilakatzeko lan izugarria egin zen aurretik….

    txirbelenea

    Euskal Herrian mapa berria osatzen ari da kulturgintzaren eremuan. Asanblada irekiak, parte hartze kolektiboa, berrikuntza eta kulturgintza eskutik ari dira lanean. Kultura ofizialetik landa, eremu eta gune berriak ari dira sortzen, eraikitzen, apurka apurka. Beste dinamika bat, beste prozesu batzuk, beste adibide berri eta berritzaileak orain arte izan dugun kultur panoramara.

    astra

    Merezi du gogoeta bat egiteak mugimendu berri guzti hauen inguruan.

    • zergaitik sortzen ari dira gazte mugimendua baino esparru sozial zabalagoetatik?
    • kulturari lotutako, sorkuntzarekin harremanetan diren espazioak dira… kulturgintza berrikuntza fase baten murgilduta?
    • maiz okupazioarekin lotura dute, orain arteko EHko okupazio mugimenduaren eskaerekin zerikusi handirik ez badute ere
    • Eremu lokaleko ekimenak dira, parte hartze irekia, ikuspegi alternatiboa eta antolatzeko modu berriak bere baitan ezaugarri moduan dituztenak: kooperatibak, asanbladak, bizitza, kultura, eraldaketa helburu

     
    Donaixtiko adibidea Kanaldude telebistan

    Erreka lehorra hondartza nahi dute Gasteizen

    gogoetarako ekintzarako garbiketarako antolaketarako uneak bizi ditugu. sorkuntza ez da eten, espazio berriak berreskuratzen ari da, bizi gara! biziko gara!

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    gaztetxeen marketing estrategiak

    fotokopietatik sare sozialetara

    Sare sozialen garaia bizi dugu, Internet esatea gitxi da. Irudi animatuak, logotipoak, bideoak, musika uztartzen dira gure eguneroko konexioetan. Mezuak bidali, jaso eta errepikatzen ditugu. Agenda bete deialdi ditugu, eta sarritan zeinera joan ez dakigula aritzen gara.

    nok diño ezin danik?
    Gaztetxeetan, zuri beltzeko fotokopiekin jokatu izan da sarritan. Baina ari da aldatzen hori ere. Ikasi ahala, pratikatu ahala. Batzutan ez dakigulako ez dira jartzen metodo berriak abian. Ignorantziak ausart egiten gaitu, buff… hori ez da ona. Hori sistemaren tresna da. Bestetan, uste dugu tresna batek edo makina batek dena egingo duela…. eta jendea, ideiak, partehartzea ahazten zaigu.

    Autogestioaren inguruan, kanpaina polita egin dute Gernikako ieup! gazte asanbladakoek. Astra gaztetxea.

    Bideo/spot hau ikusteak zer pentsatua emango digulakoan:

    Nok dino ezin danik?! from astragernika on Vimeo.

    Baina sarean badaude aukera anitz. Sareak aukera ezberdinak erakusten dizkigu. Ikasteko, frogatzeko, saiatzeko…. eta ondo egin ezkero, baita lortzeko be.
    Gerrila marketing, marketing soziala, e-marketinga edo beste hamaika.
    Kontua ez da saltzea. Jendearengana heltzea baizik. Gure mezua zabaltzea. Partehartzea bultzatzea. Eta kanpainaren ostean, guztion burmuinetan zeozer geratzea.

    Ez dira iragarkiak, baina ez da propaganda hutsa ere. Beste zerbait da, eta asmatu egin behar dugu.

    Fotokopietatik sare sozialetara azpititularra, Unai Maleskik proposatu du facebook sarean. Mila esker, Unai!