-
Euskal Herria
Guk irakurri eta munduari
erakusteko moduko liburuaEuskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da Euskal Herria izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin.
Hektor Ortega historialari eta kazetaria Sua edizioak argitaletxean ari da aspaldion lanean, Euskal Herria liburuak izeneko atalean. Aldizkarigintzan orain arte, liburu tematikoak koordinatzen ditu aspaldi honetan, eta ziurrenik aspaldian jaso duen enkargurik ederrenak ikusi du argia duela gutxi: Euskal Herria liburua. Berak aipatu digunez, Elkar fundazioak “Euskal Herria jendaurrean aurkezteko liburu baten beharra sumatu zuenâ€. Eta Sua argitaletxean hausnarketarekin bat egin, eta ekin zioten lanari. “Eta egia esan, bazen garaia horrelako argitalpen bat kaleratzeko, Euskal Herria bere osotasunean azaltzeko: lurraldeak, herriak, natura, historia, kultura, kirola eta, jakina, gure hizkuntza, euskaraâ€. Eta liburua gauzatzeko Elkar fundazioak eta Sua argitaletxeak indarrak batu zituzten.Duela zenbait urte, Sua argitaletxeak “Euskal Herria, herri bat†izeneko beste argazki liburu eder bat plazaratu zuen. Prest! aldizkariko kidea ere baden Hektor Ortegak gogorazi digunez “Liburu hori aspaldian agortu zen. Lan bikaina izan zen eta, hein handi batean, eredu izan da liburu berrirako. Esate baterako, Alex Ugaldek liburu hartarako idatzi zuen testua abiapuntu hartu dugu 2014koa idazteari ekiteko†. Urteak igaro dira ordutik, eta historia zertxobait luzatu da. Liburu modernoagoa eta edukiz hornituagoa da oraingo Euskal Herria.
Lainoak ezkutatzen dizkionean maite ditu maite poetak gure bazterrak, orduan, eta orduan baino ez, so egin lezakeelako bere buruaren baitan, horrela adierazi dute liburuaren argitaldariek, Mikel Laboaren Gure bazterrak kantua gogoraraziz. Eta gure bazterrak ezkutatzen duten hori bera da liburuan zehar aurkituko duguna.
Liburu honetan gure herriari begiratuko diogu, zuzen eta garden, paisaiari, naturari, historiari eta kulturari erreparatuta. Eta hor azalduko zaigu Euskal Herria; bere horretan, guk ikusten dugun bezala. Lainoa izan zein oskarbi izan. Guk, eta beste askok. Hemengo eta hango.
Atzerrian interesa dago
Euskal HerriarekikoLau hizkuntzatan kaleratu da liburua: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Lau liburu ezberdin dira. Lau argitalpen. “Euskal Herria zertan den azaldu nahi izan du lehenengo eta bat hemen bizi garenontzat eta horregatik euskaraz eta Euskal Herrian erabiltzen diren erdara nagusietan -gaztelaniaz eta frantsesez- argitaratu duguâ€, eta ingelesez ere plazaratu dute beste edizio bat, nazioartean zabaldu edota bertora datozenei zuzenduta. Hektorrek ahopeka aitortu digunez, Durangoko azokan oso ondo saldu omen zen ingelesez plazaratutako liburua antza.
Berton irakurri eta kanpoan erakusteko moduko liburua da beraz Euskal Herria liburua, eta kanpora begira zer egiten den galdetuta, kezka ageri du historialariak: “Oraindik lehenengo urratsetan gaudela iruditzen zait. Baina atzerrian interes handia dago Euskal Herriarekiko eta komeni da guk geuk ematea gure herriaren berriâ€.
Euskal Herri fisikoa,
historia eta kulturaArgazki koloretsu ederrez hornitua hasieratik amaierara, diseinu zainduarekin, ikusgarritasuna irabazten du lan honek. Baina ez da diseinu eta argazki hutsa. Mamia ere badu bere baitan Euskal Herriak. Edukietan sakondu du Hektorrek berak: “Testuetan gure herria goitik behera korritu dugu, Euskal Herria bere aniztasunean agertzeko. Lehenengo gure herri fisikoa deskribatu dugu (mendiak, itsasoa, klima, naturaguneak…) eta ostean gure kultura eta historian murgildu gara: artea, euskara, kirolak, jaiak…â€. Liburua begietatik sartzen da, egileak berak azpimarratzen duenez, baina testuak ere laguntzen du gure herria hobeto ezagutzen. Beti daude detaile berriak, datuak, eta guztiok daukagu zer ikasi bidaia horretan, izan bertoko, euskaldun ala kanpoko, atzerritar. Munduko herri izan nahi duen leku honen lekukotasuna ematen du, ezbairik gabe.
Eta egilea bera ere, maiz harritu egin da ikasi dituenekin. “Gurea herri txikia izanagatik hamaika altxor eta harribitxi gordetzen ditu bere baitan†esanez abiatu du bere gogoeta Hektor Ortegak, “ondo ezagutzen dugula pentsatzen dugunean ere, ezustea hartuko dugu. Etengabe ikasten ari gara. Alde horretatik, Euskal Herria amaigabea daâ€. Liburu guztiek dute zerbait eskaintzeko alde horretatik. Idazten duen guztion kezka izaten da, zerbait gorde edo jaso izana irakurleak berau bukatutakoan. Ez da zaila lan honekin ordea.
Liburua egin, idatzi, diseinatu, argitaratu ez da egun batetik bestera egiten. Ez da aldizkari bat edo egunkari bat argitaratzen den moduan sortzen. Bestelako lana eta ardura dago horrelako obra baten atzean. Baina pozik ageri da Hektor, nabari zaio hori. Alde horretatik zortekoa dela deritzo berak, “Zortekoa naiz, zalantzarik gabe, horrelako lanak egitea egokitu zaizkidalako. Niretzat Euskal Herria liburua idaztea erronka izan da, zalantza barik, baina baita egundoko gozatua ereâ€, eta poz bera hartuko du irakurleak ere, sekulako lanaren aurrean aurkituko delako. Gure historia, gure kultura, jaiak, paisaiak, ohiturak, hizkuntza eta zenbait txoko ezezagun topatuko dituelako bertan, Euskal Herrian.
Gure herria hobeto ezagutzeko
aukerak zabaltzenLangile nekaezina da Hektor Ortega. Ezagutzen duenak aitortuko dizu. Prest! aldizkariaren proiektuan hasiera hasieratik dago. Bere izan zen lehen arduraduna Deustualeko aldizkari honetan, 1999ko udaberrian. Santutxualdeko Berton koordinatzen be hasi zen gero. Eta bi lanak batera egin izan ditu luzaroan. Eta irratietan ematen zuen gure auzoetako berri, gure berri beste auzoetan.
Deustuko unibertsitatean Historia ikasi zuen arren, laster ekin zion prentsan idazteari. Karrera bukatu, eta Egin egunkarian hasi zen idazten. Bilboko kronikari aparta bilakatu zen. Hain zen zabala bere ezagupena, Bilbao a la deriva liburua be plazaratu zuela, Txalaparta argitaletxearekin. Bilboko trakimaneje ugariren berri eman zuen liburu horretan. Garzón epailearen aginduz Egin itxi zuen, eta lan barik geratu zen Hektor Ortega ere. Eta gogotsu hartu zuen Prest! kudeatzeko ardura. Eta berarekin lan egin dugunok, beti gogoratuko dugu batzarren animatzaile, arduratsu, zorrotz eta irizpide kritikoetan trebatua.
Nora aldizkarirako fitxatu zuten gero. Bidaiak eta lantzen zituzten Berria egunkariarekin batera argitaratutako aldizkari berezian. Euskal Herria aldizkaria, El mundo de los Pirineos eta antzeko proiektuak kudeatu dituen Sua argitaletxearen muinean. Aldizkari batzuk desagertu egin dira, tartean Nora, baina Hektorrek jarraitu du abentura, historia, Euskal Herria, mendia, txangoak eta horrelako gidak, mapak, liburuxkak argitaratzen, koordinatzen, lantzen. Eta ezagupen hobetatik, guk geuk ere gure herria hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu horrelako lan bakoitzean. Eta gu, zelan ez, hori dena hobeto ezagutzeko prest. Mila esker.
Euskal Herria http://t.co/qRd0Bj9mg8 Guk irakurri eta munduari erakusteko modukoa. @arbolagana @PrestAldizkaria pic.twitter.com/7kYQkpLY1R
— gaztelumendi.eus (@iPtx) January 30, 2015
-
Urkoren argazkiak
Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean. Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena.
Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera.
Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai gaztetxean. 25 argazki eder jarri ditu. Azken urtean berak egindakoak denak. Iazko udan hasi zen argazki kamararekin, kamara txukun bat erosi zuen, eta ikasle pisuan lapurtu zioten, apalago bat dauka orain, baina asko ikasi duenez, oraindik argazki hobeak egiten ditu berak.
Musikazalea da, irakurtzea maite duela somatzen da bere argazki iruzkinetan, eta oso oso aktiboa da. Pasa zaitez herritik, pasa Hori Baitik, eta apur batean flipatuko duzu.
Kultura ofizialean ez dira sartzen gure herriko sortzaileak. Kultura alternatiboan argazki hauek urrats bat suposatukok dute. Agian, gaztetxea galeria bat ere bilakatu dezakegulako. Denborak esango. Lehenengo erakusketa da, baina azkena ziur ezetz.
-
Maletillen matxinada sagardotegian
Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten.
Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria genuen frogatzeko. Eta afariari ekin aurretik, kupel pare bat edo probatuko genituen. Menua betikoa. Makallo tortilla, makalloa piperrakaz, txuleta ezin gozoago batzuk, intxaurrak, gazta eta bestelako gozo batzuk. Baina ororen buru sagardoa. Gozoa, suabea aurtengoa Lizeagan.
Eta orduek aurrera egin arren, inor ez zen bertsotan hasten. Eta halako batean, Egañak Iurretako Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariagaz hasi zen bertsotan. Hara hurbildu zen gero Xabi Paya. Zarauzko bertsolari gazte bat gonbidatu zuen Egañak. Inguruan zen Silveira ere, eta urrunago Maialen Lujanbio.
Eta maletillak hasi ziren gero. Ioritz azpeitiarra izan zen lehenengoa. Azpeitiako zezenplazan dotore aritutakoa Ioritz. Txukun hasi zen Lizeagan bertsotan. Egaña bera ikaratzeko beste.
Sagardoaren bila joan etorri batzuk. Eta jaiak jarraitzen zuen. Lehenengo hemen, eta gero harago. Ez zen geldi egoteko gaua izan. Silveirak batetik, Egañak asko, Maialenek batzuetan, eta Payak ahal zuen guztietan. Neurri ezberdinetan aritu ziren. Gai jartzaile barik, librean.
Maletillen maila
Eta apurka apurka bertsozaleak, tabernako bertsolariak, hasiberriak eta bertso eskoletatik hurbildutakoak gehitzen hasi ziren. Sagardotegi gaua. Giroa eta bertsoa, dena bat. Maletillak bertso gosez joan ziren, egiteko gogoz. Eta izan zuten aukera ederra. Hainbatek kantatu zuen, gogotsu. Eta bertsolariak harritzeko beste kantatu zuenik ere izan zen. Plazaz plazan asko dabiltzan lau bertsolari ziren han, baina maletilla bat baino gehiago ez zuten ezagutu ere egiten. Beste batzuk bai, bertso eskoletatik eta.Ariketa polit bat ere proposatu zuen Bertsozale elkarteko Asier Ibaibarriagak -Maletillen jokoan epaile izan denak-. Bertsolari bakoitzak puntuak jarriko zizkion maletilla bati. 5 puntu behar zutenak, asko izan ziren gero. Mordoa. Eta maletillek ondo eutsi zioten erronkari. Oso ondo. Eta txalo zaparrada luzeak joan ziren han.
Gauak aurrera, sagardo kupelek apurka apurka behera eta giroa gora, zelan ez. Ni neu, goizaldeko 3etan abiatu nintzen etxerantz, sagardotegiko giro ederretik. Bertan utzi nituen lagun batzuk, eta ez dakit bertso gehiago izan zen edo ez… baina gaur, egunkaria erostean GARAko zuzendariak idatzitako kronika aurkitu dut, argazki eta guzti.
argazkiak: patxi gaztelumendi cc lizentzia