-
Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak
Eztabaida baterako ardatzak. Irtenbide eta alternatibak bilatzeko arrazoiak.
Eztabaidatzea beti da ona. Argudiatzea oraindik hobea. Arrazoiak entzun, irakurri, ulertu, enpatizatu eta alternatibak bilatzeko aukera izatea itzela.
Sarean eztabaida hari bat izan dugu pandemiaren jatorri izan daitekeen zoonosia eta jaten dugun haragiaz.Harrigarria bada ere, zoonosiak gizakiengan gertatzen diren gaixotasun infekzioso guztien %60 dira, eta azaleratzen ari diren gaixotasun infekzioso guztien %75 dira (@WHO). Espero dezagun COVID-19aren pandemia arreta-deia izatea. Martxoan idatzitakoa 👇https://t.co/f8GOOzSBwx
— Eneko Axpe (@enekoaxpe) December 29, 2020
Ekoizpen eredua jarri dugu auzitan batzuk, eta elikadura burujabetza sustatuz, eta agroekologiaren aldetik aldaketa klimatikoaren logika gainditu daitekela deritzogu, Via Campesina mugimenduak nazioartean aldarrikatu bezala.
Uste dut bi gauza nahasten ari garela:
– ados guztiz haragiaren ekoizpen glibala ez dela jasangarria eta kontsumoa gehiegizkoa dela
– maila lokalean, ekoizpen estentsiboa iraunkorra eta elikadura burujabetzarako onuragarria izan daiteke. Eta hori dioten ikerketak serioak dira— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) December 29, 2020
Nekazari txiki, lur eremu apala, ekoizpen iraunkorra eta lurraren zikloari lotua, natur baliabideen ustiapen ez bortitza, salmenta zuzena, laborantza herrikoi eta iraunkorra: #agroekologia #Elikadura burujabetzaren funtsa. Lurra. Ingurugiroa. Justizia soziala. Berdintasuna.
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) December 29, 2020
Nire ustez, Unai Pascual pentsalari eta aktibistaren diskurtsoa eta pratika oso interesgarria da arlo honetan. Berarekin ETXALDE aldizkariak izandako solasaldia irakurtzera gonbidatuko nuke jendea.
EH post covid 19
Euskal Herrian, Covid garaiarekin oso gogoeta interesgarriak plazaratu ziren itxialdi garaian. Orain, nolabaiteko kalealdian gaudela ematen du, eta nire uste apalean jeitsi egin da eztabaida maila. Sare sozialetatik haratago ez dakit benetako alternatiba asmodun eztabaidarik dagoen.
Elikadura burujabetza
informazio gehiago aldaketa klimatikoa, pandemia eta elikadura burujabetzaren inguruan: viacampesina.orgGanaderÃa y cambio climático txostena
Amigos de la Tierra erakundeak plazaratutako txosten honetan Aldaketa klimatikoa eta abeltzantzaren gaia aztertzen da. Datuak, proposamenak eta alternatiba zehatzak. Interesgarria, eta eztabaidaako beste ikuspegi bat gehiago.
Informe-Ganaderia-Cambio-climatico-Amigos-de-la-TierraOndorioak, norberak
Kontsumitzaileok, ekoizleok, dendariok, sukaldariok… erabakitzeko aukera eta eskubidea daukagu. Egiten dugu?
Jaten duguna ere bagarenez, erabakia gure esku dago.Horretaz ari gara Elikadura #burujabetza eta #agroekologia aldarrikatu eta mahai gainean jartzen dugun bakoitzean.
Sasoikoa, lokala, ona, osasuntsua, justua eta batez ere gozoa.— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) December 29, 2020
-
Konprometitu gaitezen!
Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra.
Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean.
Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar irakurri, eta pentsamendu eraldatzailea bultzatzen dutenak biak.
Diplomatikoa, erresistentziako kide, giza eskubideen kartaren idazketako partaide, Palestinaren eskubideen defendatzaile… gizon interesgarria egin zait azken urteotan agure hau.
Haserretu zaitezte! irakurri ostean ekin nion Konprometitu zaitezte! irakurtzeari. Oraindik interesgarriagoa.
Eta hara non, aspaldi honetan guztiz murgilduta nagoen iraunkortasuna eta agroekologiaren alorrak ere aipatzen eta sakontzen dituen. Hautu ederragorik.
Euskaraz bere bi liburu hauez gain, elkarrizketa ederra eskaini zuen ARGIA aldizkarian ere, Sustrai Colinaren galderei erantzunez.
Beti egon naiz disidenteen bandoan…. ARGIA
Bake prozesuaren, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eta Aurore Martinen alde Berria.info