-
Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!
#arteaPabloHaselekin
Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean.
Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han ere hainbat artista dauzkate giltzapean estatuen gehiegikeriak salatzeagatik.
Pablo Haselen espetxeratzeak nabarmenago agertzen du Estatua eta bere erakundeen gehiegikerien kontrako salaketa egin dezakegun artista eta pertsonaia publiko guztien gainean daukagun ezpata.
Egoera hau nazioartean hedatzea funtsezkoa da; besteak beste bizi dugun egoeraren berri emateko. Pablo Hasel espetxeratu dezaten uzten badugu, bihar gutako edozeinen kontra etorriko dira, horrela disidentziaren ahots guztiak itzaliz, pixkanaka.
Hau sinatzen dugunok, arte eta kultur munduko ordezkari gisa, Pablo Hasel sustengatzeko elkartu gara, bere askatasuna eskatu eta Zigor Kodean horrelako delituak ezabatu daitezen eskatzeko, izan ere eskubideak murriztu baizik ez dutelako egiten; adierazpen askatasuna ez ezik, ideologia askatasuna, edota askatasun artistikoa.
Zure atxikimendua helbide honetara bidali: llibertatpablohasel@gmail.com
ADIERAZPEN ASKATASUNIK GABE DEMOKRAZIARIK EZ
(Manifestua euskaraz)
Zure atxikimendua helbide honetara bidali:
llibertatpablohasel@gmail.com@LlibertatHasel – @PabloHasel #ArteaPabloHaselekin pic.twitter.com/bVEIwqg4gC— Fermin Muguruza (@muguruzafm) February 4, 2021
-
15 urte hemen idazten, esaten, aldarrikatzen, entzuten, pentsatzen
2004ko abenduaren 3n sortu nuen nire lehendabiziko bloga.
Eta geroztik, lantzean behin; batzutan sarri, maiz gutxi, eta ahal dudanero botatzen ditut nire aldarri kezka eta burutazioak hemen.
Bloga zen, webgunea da, irudia hitza soinua bideoak txioak… sartzen ahal dira hemen.
Garai batean feed back ugari zegoen, parte hartzea esaten genion.
Gaur gehiago da artxibo digital bat, izatekotan.- Nire bizitzaren herena hemen dago. Garai honetan. Eta maite dut.
- Adierazpen askatasuna lantzeko tresna izan da niretzat. Horretan dihardut.
- Eskerrik asko inoiz irakurri duzuenoi, besarkada bat idatzi izan duzuenoi, eta musu bat guztioi, maite zaituztet oraindik!
-
Adierazpen askatasuna ere arriskuan dago
Iñigo Cabacas hil zuten ertzainek, Athletic taldearen partida baten ostean. Bilbon. Indautxuko herriko tabernaren ondoan.
Oraindik ez da epaiketarik izan.
Informazio oso baliagarria eta esanguratsua eman zuten GARA egunkariak eta naiz atari digitalak. Eta auziperatu egin dituzte. Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria epailearen aurrera deitu dituzte, informatzeko eskubidea gauzatzeagatik.Iñigo Cabacasi buruzko dokumentala
Adierazpen askatasuna eta informatzeko eskubidea
Duela 11 urte utzi zigun Ryszard #Kapuscinski idazle eta kazetariak.
Agur eta ohorehttps://t.co/YZnQdT8L4P pic.twitter.com/T0s2VPqzUB— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urtarrilak 23
Eta Euskal Herrian Iñigo Cabacas hil zutenek, prentsa librea ere erditik kendu nahi dute.
Ez dago eskubiderik!
Elkartasuna @gara_isoto @gara_iiriondo @garanet eta @naiz_info https://t.co/sCtxxv3B7g— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urtarrilak 23
Auzitegiko kronika azkarrak
Jendetza batu da epaitegi aurrean.
Iñigo Cabacas gogoan, elkartasuna #GARA eta @naiz_info hedabideekin. pic.twitter.com/H2fVctTnnO— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urtarrilak 24
'Adierazpen askatasunaren alde, informazio eskubidearen alde', @ibanarregi BERRIA egunkariko kontseilari ordezkariak babesa adierazi die @garanet egunkariari, @gara_isoto zuzendariari eta @gara_iiriondo kazetariari.@naiz_info https://t.co/zZTK0Ex9bK #cabacas pic.twitter.com/I6JyUjSEi4
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko urtarrilak 24
. @gara_isoto: «Cabacas familiari herrio honek egia zor dio eta guk horren alde lan egin dugu» https://t.co/KYZgren1bx pic.twitter.com/nPNZVvpaRb
— naiz: (@naiz_info) 2018(e)ko urtarrilak 24
-
Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan
Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik.
Hedabideetako kazetarien sustengua
Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko urteotako lanak emaitza hauek ditu. Zu eta ni, beste hura…. denok gaude Audientzia Nazionalaren ezpataren azpian, haren beldur, nori zer eragingo… eta guk geuk ere jarri beharko ditugu neurri batzuk.
Hedabideetako profesionalak, unibertsitateko irakasleak, sareko proiektu komunikatiboetako kideak… guztion arteko batasun honek balio beza Adierazpen Askatasunaren aldeko hitz harresi eder bat antolatzen joateko, oinarriak jartzeko bederen. Azken urteotan gehiegi ikasi dugu, asko sufritu dugulako.Hitz debekatuak
Ez dira debeku eta errepresio agindu bakarrak izan orain aipagai ditugun hauek. Gasteizko S.A taldeari beste behin ere, Madrilen jotzea debekatu diote. Ez dira bakarrak, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Manu Chaorekin ere antzeko jarrera agertu dute eskuineko agintari frankistek.
Gure papera
Eta zein da gure papera? Zer egin Mordaza legearen aurrean? Zelan jokatu? Horrelako gogoetak ditugu hizpide egunotan. Eta saiatu gara horrelako galderei kezka berriak gehitzen. Gogoeta eragin, eta hedabide independiente, libre, azkar, digital, partehartzaile, zabal, eta herritarrekin lanean jarraitzea, komunikazio libreago baten alde.
Hedabideak sortu eta bultzatzen, modu ezberdinetan parte hartzen, artazi faxistei aurre egiten, irudimena lantzen eta hitza baliatuz, irabazten.Hackomunikatzen
Lotsarik gabeko #kazetaritzaEzdaDelitua http://t.co/IiUtXDElzT biba zuek! @AhotsaInfo @fm914 hackeatzen! #libre
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Ahotsa.info euskalerria irratiaren atari berriaren aurkezpenean Iruñeko Katakrak liburudendan.
Irudimena, sarea, indarra eta gogoarekin, asko da lortu dezakeguna.Irratietako solasaldiak
Harriak, artaziak eta (gure) #papera Komunikazioan. @zebrabidea gurutzatzeko prest! pic.twitter.com/8b1QeyjBdW
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Arrosa sareko Zebrabidea saioan luzatutako gogoetak entzungai:
[audio:http://bitakora.arrosasarea.org/podpress_trac/web/19251/0/PATXI-GAZTELUMENDI-150311.mp3]
Iñaki Soto (GARA), Mariano Ferrer eta Javier Gallego (Carne cruda irratsaioa) Info7 irratiko tertulia berezian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2015/03/20150311_48343.mp3] -
Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria
Aste eta egun bereziak izan dira joan zaizkigun hauek….
Bereziak; jakinminez, beldurrez, irainez, gogoetaz beteriko orenak.
Charlie Hebdo agerkariko gertaerek mundua mugitu dute. Ekintza terrorista anker horren ostean…. dena mugitu da, baita gure kontzientziak ere.
Gogoetarako, irakurketarako astea be izan da.@Iparralde_orena berezia @Charlie_Hebdo_ Itxaro Borda, Sustrai Colina, @AitorServier @gatobazka @aran_txai http://t.co/wCVxQHXemc
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) January 19, 2015
Beste behin ere, Franck Dolosor bezalako kazetariak egiten duten lana dut azpimarratzeko. Gogoetarako orenak dira hauek:
Marko marrazkilaria -garai batean gurekin Larrabetzun bizi zena-, Arantxa Gure irratiko esatari eta kazetaria, Itxaro idazlea, Aitor eta Sustrai bertsolariak… eta beste iritzi, irudi eta ahots anitz. Oso ahots kritiko eta interesgarriak.Asteazkenean #CharlieHebdo kaleratuko dute 3 milioi aletan; hona azala pic.twitter.com/DEXXIL4aI5
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) January 12, 2015
Hedoi Etxarte ez da Charlie Hebdo
Hego Euskal Herrian iritzi kritikoak jasotzea apur bat gehiago kostatu zaigu. Ahotsa.info atariak heldu zion gogoeta kritikoari, eta horretan Hedoi Etxarte idazleari egindako elkarrizketa mugarri izan da.
Elkarrizketa sakona (14 minutuko erantzun ia bakarra), baina datu asko. Testuinguru bat. Arriskuak. Gogoeta.zenbait marrazki iritzi eta artikulu interesgarri
#JeSuisCharlie dessin de marko pic.twitter.com/PvU1yzlrWH
— marko (@gatobazka) January 11, 2015
@gatobazka: @berria -n agertu ez diren marrazkiak marrazkia : @zaldieroa pic.twitter.com/CVcBDlRKO2
— marko (@gatobazka) January 18, 2015
Ez naiz baina banaiz Charlie Hebdo. @pellozubiria-ren gogoeta. http://t.co/2CUTznt0a0 #CharlieHebdo
— ARGIA (@argia) January 8, 2015
Atentado de ParÃs: mucha hipocresÃa y tres hipótesis http://t.co/0cY1crIHp7 Por NazanÃn Armanian
— Publico.es (@publico_es) January 13, 2015
Maite Ubiriak gaur funtsezko artikulua argitaratu du http://t.co/DruUSr1ZtJ #JeSuisBasque @garanet @Maite_Ubiria
— gaztelumendi.eus (@iPtx) January 18, 2015
Zer da adierazpen askatasuna? Asisko Urmeneta, @zaldieroa eta Marko igandean, BERRIAn @iastiz http://t.co/6dmv0uoWvv pic.twitter.com/bA1ruOvFTY
— Berria.eus (@berria) January 16, 2015
— Maia (@maiaolhagarai) January 12, 2015
Hajar Samadi neska eibartarra eredugarri
Bestelako ikuspegi bat landu gura izan zuten ostiral gaueko Por Fin Viernes saioan: Yijadismoaren arriskua gurean. Islamaren kontra, arabiarrak oro begipuntuan jarri zituen nazioarteko agente batek -txakur batek, alegia-; magrebiar batzuk, eta beste euskaldun batzuk be izan ginen telebista saio horretan. Eskuindarren iritzien aurrean -Lander izeneko hori entzutea besterik ez zegoen-, xenofobiaren kontra aritu gura izan genuen baten batzuk. Hajar Samadi neska izan zen saio horretan argiena; euskalduna bera, unibertsitateko ikaslea, emakume islamiarren elkarteko ordezkaria eta ezagutza eta formazio handikoa. Hemen dituzue berak telebistan bikain esandakoak, eta agente sekretuak berari leporatutakoak tartean.