-
kontatu kontatzen dugu?
Gaurkoa ez da hitz jolasa. Baina hitz egiteko parada ematen du.
Zer kontatzen dugu? Zenbat kontatzen dugu? Kontatzen ote dute gurekin?istorioa
Twitter bidez arreta jartzen duzu ekitaldi batean. Eta etiketari erreparatu. Eta TL osoa mezuz betetzen hasten da. Kontaketa.
Eta oharkabean konturatzen zara, erabiltzen duzun hizkuntzan, mintzo zaren horretan, idazten duzunean… ez duela inork deus kontatzen. Alegia ez gaituztela kontatu. Ez dugula kontatu. Norena da errua? Gurea? Gu gara kontatzaileak? Guri? Nork kontatu behar digu baina?adibide zehatza #sherpaKeynote
Sherpa keynote burutu da gaur Bilbon. Hiruzpalau mezutan, gogoeta egiteko aski duzuelakoan.
Ez dut #SherpaKeynote mezu bakarra euskaraz irakurri Beraz euskaldunok ez dugu kontatzen
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 9, 2015
los vascos NO contamos sigo sin leer ningun tweet en euskara sobre #SherpaKeynote EZ dugulako kontatzen pic.twitter.com/A4v6VyGpr6
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 9, 2015
Me he traÃdo a un par de bertsolaris a #SherpaKeynote y me están tirando una indirecta para que aprenda euskera pic.twitter.com/qMgjy3fszo
— SHERPA (@SherpaES) November 9, 2015
Y ahora bertzolaria, joder esto parece Etb1 #SherpaKeynote
— Javier Palacios (@javipal) November 9, 2015
#SherpaKeynote-n bertsotan 😉😉😉 pic.twitter.com/RfMkWyBfB6
— Innobasque (@Innobasque) November 9, 2015
"Gaur egun, egunero munduan, 10.000 milioi bilaketa egiten dira, horretatik 6.000 milioi Googlen" @BernieHernie #SherpaKeynote
— Egoitz Goikoetxea (@egocast) November 9, 2015
Bertsolariek esnatu dute euskara. Beraiek badute zer kontatua, zer kantatua. Nori ere bai. Eta gero, modu ia automatikoan, mezu gehiago agertu da ene Time Line honetara.
Jarraitzen dut irakurtzen, kontatzen, zenbatzen, ikasten…
#sherpakeynote(r)i buruzko Txioak
Guk, euskaldunok alegia, nahiago dugu beste kontu hauetaz aritzea nonbait.
Eta nago ni, batzutan aspergarri ere suertatu daitezkela gure joerak eta kontuak. -
neurri ttikiagoan, smart blogetan
Horrela ei gabiltza. Laburrean, puntuari erantzuten, neurri ttikiagoetan.
Sare sozialetako mezu laburrek, telefonoetatik heltzen zaizkigun albiste arinek, azkar irakurtzen diren berrietan murgiltzen gara orain.
Sakontasuna zuloa da, zorigaitzez.
Eta gure gogoetak azkar botatzen ditugulakoan… jarraitzen dugu gero mar marrean.
Ez gaude kalaka edo eztabaida jantzietarako… eta hori da gero gure patua.
Hona heldu bazara, jakizu beste hauetan dagoela egon gure jardunik loratsuena.
gaztelumendi.org | ekultura.net | @iptx | facebook/gaztelumendi … -
Eskubide guztien aldeko kaleak
Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren.
Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren 11an egingo genuena baino handiagoa eta ozenagoa izan da gure aldarria. Tartean, asteotan gainera, ekimen gehiago izan direnez, norabidea hobetu zehaztu du bideak berak.
argazkia: cc joseba barrentxea / zuzeu.com
Mugimendu berriago bat abian
Irailaren 11akoa prestatzen orduak eta orduak eman zituzten batzuk. Eta uda osoan prestatzen eta hedatzen aritu ziren adierazi EH ekimenekoak. Eta ETAren iraila hasierako komunikatuaren ostean, aste bakar batera, kaleetan agertuko litzateke egoera berriaren inguruko kezka. Eta horrek urduritu egin zituen Madrileko agintariak, eta Ertzaintzak -Barne Sailak- txostenak igorri zituen. Eta Adierazi EH ekimenean, gogotsu lanean ari diren ezker abertzaleko kideen kontrako auto judiziala abiatu zuten Madriletik. Eta debekuaren ostean, politikariek hartu zuten hitza, eta asmoa. Baina hori ere galarazi egin zuten.Adierazi EHkoek, zein orduko deitzaileek, burua hotz eta egunean bertan, bertan behera utzi zuten manifestazio deialdia. Eskariak jarraitzen zuen. Eta handiago bat etorri da. Eta Adierazi EH biziago, indartsuago atera da mugimendu honetatik. Inteligentziaz jokatu du, eta irabazi egin du. Mugimendu horren muina Bilboko kaleetan ikusi da. Bere esparrua zein duen agertu dute milaka eta milaka lagunek. Eta horri erantzun beharko dio orain. Ezker abertzalearen estrategiak, jende gehiagoren nahiarekin egin du bat. Eta orain herri baten estrategia behar du izan, eskubide guztien alde. Eta hor lana dago. Ikaragarria.
Manifestazioa egin egin da. Mugimenduak abiatu beharra du. Irailaren 11an, goizean goizetik, erreflexiboena GARA egunkariaren editoriala izan zen. Eta denborarekin, arrazoia ere eman diogu.
Pozik itzuli nintzen etxera. Pozik egiten ari gara bidea. Jendea gehitzen ari da eskariotara, eta bideak aurrera egingo du. Izango dira trabak, atxiloketa gehiago, borondate eskaseko uneak, baina bideak beharko du egin aurrerago. Helmuga badakizu zein den, eta ez gara nekatuko. Esaten, adierazten, idazten, eskatzen, salatzen, kantatzen…. Euskal Herria.
-
zergatik adierazi?
Adieraztea eskubide delako.
Sortzea naturala dugulako.
Irudikatu nahi dugulako.
Eskubidea dagokigulako.
Gu geu garela esateko.
Bagoaz, bagabiz, bagara…..Kalean, eskubideak aldarrikatzea bidezkoa delako.
Inposaketaren aurrean, gure mezua areagotu beharra dagoelako.
Koloreak estali ezin direlako.
Aniztasunak aberasten gaituelako.
Asko garelako. Esateko asko dugulako. Egiteko gehiago.
Adierazi, sarean, kalean. Larunbatean. Edozein egunetan.
Sarean ekimen partehartzaile bat abiatu da: adierazi.euskalherrian.info
Adierazi invaders joko eta guzti.
Parte hartu, ekin, sortu, esan, adierazi!