-
zazpi@2007 info7 irratian
Joxe Rojasek teknopata blogean botatako proposamena, ekimen interesgarri bilakatu zaigu oso denbora gutxian. Nik neuk be, entzuleei luzatu diet dagoeneko horren berri. Urteko interesgarriena dena, modu partehartzaile batean erabakitzeko aukera den ezkero.
2007 urtea badoa, eta zazpi ekimen aukeratu beharko ditugu guztion artean. Abenduan proposamenak egin eta urtarrilean bozkatu, wikiak dioenaren arabera.
Infozazpiko entzuleok badakizue, zazpi@2007. Zenbat 7 ezta?
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2007/12/20071218_98.mp3]Bidenabar, zer iruditzen zaizue info7 irratiaren gune berritua?
-
zazpi@2007 urteko onenak emanda
Ideia bikaina izan du oraingoan be Joxe teknopatak. Izan be, holan begiratuta urtea ona izan dela ezin ukatu. 2007an gauza berri asko ekarri ditugu Interneteko plazara. Eta zerrendatzen hasi, eta zazpirekin abiatuko zen Joxe Rojas, baina wikia begiratu eta gehiago ageri dira dagoeneko.
Blogak jada ez dira ezer, plataforma, mikrofono izatekotan. Orain haratago doa Internet. Eta hori ona da. Komunitateak sortzen dira, eduki konpartituak, motorrak, bilatzaileak uztartzen dituzten gailu berriak. Eta dena zaigu beharrezkoa, guztia da interesgarri. Bideoak, kanalak, ikusentzunezkoak eta mikroformatuak. Komunitatea eta ikusgarritasuna.
Ondo ari garen ez dakit, baina geldi ez gaude behintzat. Begiratzekotan, sortzen dugunari begiratzen diogu… eta ez jarrera pasibo batean presezki. Pozik nago urtearekin. Pozik nago, guk geuk be, sorkuntza guzti horri toki egiten diogulako gure emankizun eta agerraldietan.
irratia.com Joxek hautatutakoen artean dago. Ez da berria. Baina eguneratu egiten dugu, horra hor lagunak bota duena. Egunean egotea da komunikazioaren ardatza. Egunean egoten laguntzea. Egunean egunekoa kontatzea. Badugu zeregin bat aurrerantzean ere, komunikazioaren paradigma honetan. Egiten sortzen asmatzen indartzen ari garen horri islada ematea. Irrati baten funtzioa azken buruan.Urtea badoa, eta gure artean be balantzea positiboa delakoan.