-
musikabaltzapurbat jode!
play it again!
Aurreko astea oso gorria izan danez, hau baltzago hastea pentsatzen. facebook bidez kontzertu baterako gonbidapena jaso (sarrera ordainduta noski) ta bideoa ikusten hastea, dana bat. ikusi eta flipatu, ia ia dantzan hasteraino.
Datorren barikuan, Durangoko Plateruenean Cherry Boopers eta Revolutionary brothers, ta King konsul be handik izango da, reggae apur bat jartzeko funky gauari.pottdata: bideoa Iker Trebiñorena da, pasa da bat!
-
Kerobiaren hurrengoaren zain
Nondik irtetzen da barrura
Kerobiak trilogiaren bigarrena prest du dagoeneko, datorren astean, gaur zortzi plazaratuko du. Aurretik baina single bat eta bideoklipa sareratu dituzte. Oraingoan ere, arrakastatsua suertatuko delakoan nago. Bideoa baina, artistikoagoa da -oraindik- lehen ikustaldian gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa, baina honek be maila ona du. Kantua bai, kantua sakona da, melodikoa. Kerobiak estilo propioa duenik ezin uka. Edo gustatzen zaizu edo ez. Ez dago erdibiderik, guzurra badirudi ere.
Kerobiaren blogean ikusi eta ekarri dut. Bigarren sorta honen webgunea oraindik aurkeztu barik daukate. Ez dago agerian bederen. -
euskal pop gizarteaz
Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo.
Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez.
Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika entzunez. Apunteak disko zaharren gainean hartuko ditugulakoan.Iruñeako eremu unibertsitariotik, Lekeitioko hondartzara hurbilduko gara. Euskal unibertsitateari eremu berri bat eskainiz.
Pop hitza pijotzat du ezjakin askok. Pop popularretik dator ordea, herrikoi, alegia. Horretaz jardungo gara, ia konturatu barik. Eguraldia eta musika lagun. Zozologian.euskalpop.mundua.com bloga sortu eta hor emango dugu ikastaroaren berri, orain eta gero. Ikastaroan zehar, pop musika hitzaldiak, emanaldiak, entzunaldiak eta podcast batzuk izango dira.
Inork bere musika ikastaroan zehar jarri eta komentatu nahi balu, arazorik ez, kontrakoa. Gustura asko. Pop atseginez. -
we are standard – on the floor
Aspaldian asko entzuten eta jarraitzen dudan taldea da WAS. Erakargarriak egin zaizkit hasieratik, eta zuzenean ikusteko aukera izan dudanean, ikusi eta damurik ez.
Geroztik gehiago jarraitzen ditut, facebook bidez dakit beraien berri. Beraien kontzertuak, jendearen iritzia, hurrengo boloak… nondik nora dabiltzan. Egia esan, egun ezenan dagoen talde interesgarrienetakoa da gurean.
Getxokoak dira, Deu Txakartegi baxujole eta abeslariak nortasun handia erakusten du taula gainean, eta tipo oso atsegina ematen du. Holako egunen batean elkarrizketa bat egingo diot, blog honetarako.Parquedeatraccionesen grabatutako bideo hauxe horren lekuko. Lekua ezagutu duzuenok, izango duzue punttu nostalgiko bat agian. Ze ondo pasatzen genuen txikitan, bertara egun osorako joaten ginenean. Orain San Mames, Gugemheim, Euskalduna eta holangoak dira prioritatea.. baina lehen adin guztietakoak erakartzeko leku eder hori zegoen SantaMarinan. Bilbotik, Galdakaotik eta edonondik gertu.
We are Standard talde oso interesgarria. Azken diskoak gomendagarriak. Erremixekin kaleratu dutena gainera, oso oso dantzagarria. Autoan jartzeak bildurra eta guzti ematen dit, jakin dezazuen.
Laister Tolosan izango dira, Bonberenean. Etzazuela aukera galdu. -
Gu gira! nola aldatzen diren gauzak
Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela.
Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati.
Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze muturra! ez dute gogoratzen zer zioten jeltzaleek orduan? Nuklearra egin ezean, kandelekin egongo ginateke gaur egun euskaldunak. Baina orain, mundu guztia Frankismoko batailitak kontatzen, klandestinitatea, Iparraldean erositako diskoak, zentsura… mundu guztia mobilizatzen zen orduan… mundu guztia kalean, musika eta aldarrikapenaren inguruan.
Batailitak kontatzea gustatzen zaigu bai, lehen pertsonan kontatu, hirugarren pertsonan bizi genuena. Eta orduan botereak txarto ikusitako aldarrikapenak geure egin…
Amarru komertziala? Gu gira…. Iparraldeak lekurik ez duen direccion Franciako irrati horretan. Euskarazko disko bat, eta egunean zenbat kantu jartzen dira irrati horretan euskaraz? Zenbat berba? Gu gira… onenak, noski. -
Musika sormena da batez ere
Negozioa, jarrera, itxura… denetarik pentsatzen dugu musikaz ari garenean. Harrokeria, apaltasuna. Ireki edo itxia. Fama eta aparra. Dirua eta jukutria.
Baina niretzat, musika sormena da batez ere. Eta horregatik dakit jakin, musika onak, musikak zeozer esan gura duenean, aurrera egingo dela. Negozioaren, jarreraren, itxuraren, harrokeriaren, apaltasunaren, famaren, aparraren, diruaren eta jukutriaren gainetik.
Sormena da behar dena. Sortu eta zabaldu. Ikasi eta hedatu. Kantatu eta gozatu.
Kantu hau sortzaile talde batek asmatutako zerbait da. Ez da kantua soilik atsegin egiten duena. Bideoklipen garairik onena gainditzen duen zerbait da. Binilo diskoen portadei egin diezaiokegun omenaldirik onena. Ikusentzunezko ekoizpen honek, zer pentsatua eman dit. -
Musika gida atsegina
Gaur aurkeztuko da Arrasateko Kultur Aten. Musika Gida. Hainbat musikari -klik egin eta irakurriko dituzu- bere gomendioak, bere garai bateko gustukoenak aipatzen.
Arrasateko liburutegiak maiz plazaratzen ditu gidak. Poesiari buruz, liburuak, diskoak, filmeak. Hau monografikoa da musikaren gainean. Edizio zaindua, aholku estimatzekoak. Diseinu erakargarrian. Koloretsu musikalki.
Aurkezpenean gainera, Anarik saio txiki bat eskainiko du. Deluxe.
Ulertuko duzue, batzutan pozik joatea lanera.
-
Fermin Muguruzaren kantu biluziak entzuten
Radio 3 irratian sekulako musika saioak egiten dituzte. Euskaldunak ere, begirunez hartzen dituzte han. Sarritan, hemengo irratiek baino begirune handiagoagaz gainera…
Fermin Muguruzak ere, azken diskoarekin 100 elkarrizketa emango zituen orain arte, horrela da Fermin?
Tira, sarean hoietako batzuk daude… eta hau, benetan interesgarria. Elkarrizketa+zuzeneko musika kontzertua.
[audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/0/3/1228995502530.mp3]Diego Manrique kazetariak elkarrizketa sakona egin dio, entzuleen gozamenerako. Orotariko gaiak. Sakonekoak eta azalekoak.
Eguneraketa
Iturrik ohartarazita jakin dugu sarean dagoela elkarrizketaren bigarren zaita ere.
[audio:http://www.rtve.es/resources/mp3/6/7/1229087928576.mp3] -
izarrenahotsa.com
Mikel Laboaren kantuen oihartzuna oraindik gainean dugu. Bere ahotsa entzuten dugu, izarren artetik. Oroitzapena, oroimen kolektiboa. Herri baten kanta bildu du bere baitan abeslariak. Maite dugu maite, zelan gure bazterretan entzuten den oraindik….
Mendez mende gurean kantutako abestiak batu eta erakutsi zizkigunak, kolektiboan sortu duen zirrarak behar du izan beste arrabots bat, sarean, Interneteko planetan.
Horregatik izarrenahotsa.com bultzatzea otu zaigu, kantuzaleoi, Laboarekin kantatu dantzatu amestu eta gozatu dugunoi.
Izarren hautsa ahots bilakatu zaigu, etxez etxe kantuak batuko ditugu guke ere, dominio publikoan jartzeko, banatzeko, gogoratzeko, ezagutarazteko… Euskal Herriko belaunaldi berriei, Mikel Laboa kantuan baino gogoratuko ez dutenei, atzerriko zaleei, munduko euskaltzaleei.
Mikel Laboaren ahotsa lau haizetara hedatuko dugu, plazaz plaza, gunez gune…. izarren ahotsa zabalduz, entzun dadin, ezagutu dezaten, gogoratu dezagun, ikasiko badute, kantuan arituko badira.
Parte hartu gura duzu?
Animatzen zara?
Kantuak, bertsioak, norberak grabatutako bideoak, irudimenean ditugun irudiak…. denak dauka lekua sarean, guztiak oroituko du Mikel, gure Mikel, Mikel Laboa.
-
Mikel Laboa oroitu dugu irratian
Mikel Laboa modu berezian oroitu dugu irratia.com emankizunean. Mikel Laboa, baina gure erara. Rock jarrera bategaz, berak ere bazuena. Txerokee diskoa plazaratu zuten musikari gazteek 1990an. Binilozko diskoaren gainean orratza jarri… eta gustura entzun ditugu bertako kantak.
Mikel Laboaren ahotsa ere entzun dugu, Joseba Sarrionandiaren testuetan. Eta azken honen ipuin liburua esku artean, eta beste liburu batzuk, eta beste lagun batzuk… musika eta literatura. Azokaren bezperetan, saioa atsegin handiz burutu dugu, buruz buru. Ibon, Jabi eta hirurok.Entzun gura baduzue… honatx gure proposamena.
Euskal Herrian ekimen politak eta irudimentsuak egin dira musikari handi hau gogoratzeko. Sarean ere oso politak egin dira. Itzelak.