-
Asisko Urmeneta mundu osoan doan! free
Asisko Urmeneta asko gustatzen zait. Egiten duena egiten duela. Badaki egiten. Sortzailea da. Napartheid sasoian ezagutu nuen, Pernanen bitartez.
Artista da, marrazkilaria da, euskaltxain ona, sortzailea, euskaldun osoa, irrigarria, hizkuntzalaria (hizkuntzetan ibiltzen badaki, gurean bereziki, gureetan), hiztun oso ona, berba jario arras interesgarria dauka, berbak asmatzen dituela iruditzen zait askotan… baina iturri askotatik edaten duenez, entzuteko parada izatea holakoa da.
Atzo ondoan izan nuen elkarrizketan. Mikrofonoa konpartitu genuen. Fisikoki. Eta belarria berarentzako nuen. Galderak egin gura nizkion, baina gaiari buruz baino ezin gintezkeen mintzatu.
Asisko ezaguna da, gero eta gehiago, Euskal Herri osoan. Eta halan behar du.
Munduaren bira doan! filmeko zuzendaria izan da. Pertsonaiak -antza 150 pertsonaia ezberdin dago pelikulan- sortu eta karakterizatu ditu. Eta filmea ikusteko irrikan nago.
mundu osoa doan!
OPIak (vip euskaraz, mikel elortzak sortua) baino ez doazen ekitaldiak izan dira egunotan, eta OPIak dira batez ere mundu osoko ekitaldiak doan gura dituztenak.
Aurkezpenetatik landa, egunotan filmea ikustera doazenak izango dira euskarazko filmeak egitea ahalbideratuko dutenak. Zuzendari, gidoilari, marrazkigile, musiko eta hoiek guztiak beste garrantzitsu dira ikusleak. Zaindu eta hedatu ditzagun. Goazen filmeak ikustera. Gero bajatuko ditugu saretik ere, baina ez baditugu ikusten, ez da filmerik egingo.
Nik neuk, doan ikusi barik, ordainduta gusturago geratuko naz.
Doan duzue, gura izatekotan Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordigaz irratian egindako elkarrizketa. Mundu osoan entzungo delakoan, hau ere.
Eta kantuak be, hemen jarriko ditut doan. Oso kantu entzungarriak, benetan. -
Azken berriak (ikusentzunezkoak)
Mezu bat igorri dit Unai Iturriagak, idatzi zuen azken gidoiarekin egin den azken filmearen harira. Animazio film luze bat da. Asisko Urmenetak eta egin dituzte marrazkiak (kasu! bi dimentsiotako marrazki bizidunak, interesgarria bide urratse hori), Juanjo Elordik zuzendutako filma. Mikel lagun honddarbitarra ere tartean ibili da… produkzioan ere Michelle aritu da. Beraz, filmearen ingurumarian ezagun gehiegi.
Trailerra bera interesgarria egin zaidanez, hona ekartzeko modukoa iruditzen zait. Datorren apirilaren 22an -eguenez- aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Eta egun berean, elkarrizketa egin asmo diegu irratia.com saioan.
irratia.com miniPod batean
Gero gure podcast saioekin frogak ere egin ditut. MiniPod batean eskaintzeko moduan, playlist ezberdinak blog, sare sozial eta halangoetan kopiatu eta jartzeko moduan.
Hemen frogatxo bat:
iPod bat erabiltzen badakizue ezta? ba sakatu play, eta gero gerokoak. irratia.com aro digitalera ondo egokitzen dan saioa da eta. -
Euskarazko film laburrak, eta gurean?
Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak.
Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik.
Euskara elkartea eta gu
Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo euskara elkartea zeri begira dagoen… egia esan, elkarteari buruzko informaziorik be ez dogu jasotzen aspaldion bazkideok.
Ez dakit kuota kobratu be egiten ote doskuen. Baina tira… beste kontu batzuk dira horrek. Herri mailakoak, baina…Kontua da, aurten be oso filme interesgarriak egongo direla zirkuituan, eta gure herrian ez bada be, alboko herriren batera jo beharko dogu euskarazko eskaintza jasotzera.
Zorionak Topaguneari, jendeari horrelako eskaintza plazaratzeagatik. Filmeak, kalitatezko ekoizpenak, zirkuitu alternatibo euskalduna, kontzertu eta emanaldi apalak… horrek guztiorrek merezi du eta.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
Klik eginez ikusteko moduan.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
-
Barriola San Adriango azeria
Juanba Berasategi zinegileak beste pelikula bat egin berri du, animaziozkoa hau ere, horretan espezialista baita pasaitarra: Barriola San Adriango azeria. Bertan, Aizkorriko azeri lapur baten istorioa kontatzen ei digu, Koldo Izagirreren gidoian.
Aurreko asteburuan estrainatu bide zen, eta honetan Bilboko karteleran irauten badu, ikusteko asmoa daukat. Trailer hau ikusi dut Eitbko gunean, baina blogean jarrita, ea jende gehiago animatzen dan.
Eguneraketa:
Twitter bidez jakin dut Algortako lagun batzuen ibileren berri, filmea ikustearren zelan ibili ziren batera eta bestera, ustez sarrerak agortuta zeudela eta, gero aretoa erdi hutsik.
mila esker ikatza. -
Zerura begira Fermin Muguruzarekin
Mirant al cel filmea ikusten izan naiz goizean. Astearte goiza, Capitol zinemetan, pase berezia. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek.
Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira.Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri haundi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen Europan. Itzela izan zen. Eta orduko irudiez gain, bizirik ateratako asko eta askok berba egiten dute dokumentala eta fikzioa lantzen duten filme eder honetan.
Fermin Muguruzaren doinuak
Jesus Garayk zuzendutako filmerako, Fermin Muguruzak soinu banda atondu du. Bere estiloaren zigilua badarama ere, bere ohiko instrumentuak, celloa eta biolinarekin nahastu ditu oraingoan. Tentsiodun filmea izanik, ondo lortu du tentsio hori musikarekin uztartzea. Hala ere, bere azken lanetako baseak ageri dira, ukitu elektroniko batzuk, baxu grabeak, kitarra ezberdinak (Benas, Papuchi eta baita Txap Lisabökoa ere). Hasperena kantuaren melodiak erakarri gaitu gehien.Pelikula ikusten nuen ahala, gogoeta ugari etorri zaizkit. Pentsamenduak memoria historikoari buruz, faxismoaren kontra altxatu ziren militante eta bolondres errepublikarren aldeko bihozkadak izan ditut, Bartzelonan umeek bizi izan zuten garaia, irratiak izan zuen paper garrantzitsua abisuak emateko orduan, egin zituzten gordelekuak, errepublikar antifaxisten lana hegazkin faxistak botatzeko ahalegin nekaezinean…
Filmeak merezi du. Fikzioa lantzeko modu bitxiak erakutsi ditu zuzendariak. Atal dokumentala ere ederra da. Bien uztarketa ondo gauzatu duelakoan nago.
informazio gehiago: negugorriak.netÂ