• info 7

    Bota

    info7 irratiaInfo 7 irratirako tartean bota dudana edo.
    Bizkaiko txapelaren bila, lehenengo bertsoak bota zirela, pasa dira 50 urte. Mende erdi txapelketan. Balendin Enbeita txapeldun. Gabriel Aresti epaimahaiko.  Alfontso Irigoien antolatzaile. Milaka euskaldun, milaka euskaltzale Arenaleko bertso saioan. 1958ko abuztuaren 24a.

    Mende erdiaren ostean. Aurrea egin dugulakoan. Batzuen lanak, askoren gogoak eman ditu fruituak. Eta poztekoa da.

    Aurrekoan osorik ez, baina datorren zapatuan BECtekada itzela ezagutuko dugu. Seguru baietz.

    Bota beraz. Bertsoa, gogotsu. Txaloekin erantzungo dugu guk.

    Info 7 rratirako prestatutakoa hemen.

    [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/12/20081216_2066.mp3]

  • info 7,  larrabetzutik,  musika,  pasahitza

    gora gtg eta beste asko

    info7 irratiaBadira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla aitortuta, pasadan barikuko saioa berezia izango zen beraientzat ere. Bertso plaza bihurtuta genuen aspaldian gaztetxea, baina Gu ta gutarrak bezalakoak ikusteko be, aproposa.

    gtg lararbetzuko gaztetxeanSaioko argazkiak, grabazioak, bideoak sarean daude. gtg blogean bezala, larrabetzu.org gunean ere. Aukera asko eskaintzen dizkigu kulturzaleoi Internetek. Bideoak, audioak, argazkiak, testuak… oso modu errezean jarri ditzakegu sarean, eta herritarrekin, zaletuekin konpartituz. Eta iritziak emon, loturak trukatu, harremana sendotu. Eta gozatu. Saioaz beste behin gozatu. Bapatekoa dena, iraunkortuz. Bertsoak landu, zaletasuna zabaldu.

    Niri gtg fenomenoak ematen dit zer pentsatua. Eta iragan martitzenean, halan egin nuen Info7 irratirako asteroko tartean.
    gtg info7 irratian:
    [audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/04/20080415_763.mp3]