Tim O’Reilly Euskal Herrian (web 2.0)
Tim O’Reilly Euskal Herrian izan genuen aurreko astean, Gasteizen. Oso denbora laburrean nazioarteko hainbat aditu izan ditugu gure artean. Chris Anderson, Vicent Partal eta Tim O’Reilly. Zerbaitetan ari garen seinale. Buztan luzea dela, .cat eta vilaweb direla, edo web 2.0 kontzeptuaren inguruan… puntako hizlaren hitzaldiak topatzen ari gara batean ez bada bestean. Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Etxetik hurbil beti ere.
Web 2.0 kontzeptuaren asmatzaileak adibidez, hitzaldi argia, adibidez hornitua eta benetan interesgarria eskaini zuen Gasteizko Europa aretoan. Jende asko -Chris Andersonen hitzaldian baino hiru aldiz gehiago- eta arreta bereganatu zituen O’Reilly argitaletxeko buruak.
Gasteizeko hitzaldia adi jarraitu genuen, bertan hainbat blogari eta euskal Interneteko aktualitatearen jarraitzaile batu ginen. Besteak beste, Tim O’Reilly agurtu eta beragaz hitz batzuk trukatzeko aukera izan genuen. Tipo irekia bera. Zabala, jatorra eta kezkatua. Euskal Herria 2.0 jardunaldietako txapa eskaini genionean, atoan paparrean jarri zuen, eta informazio gehiago gura zuela adierazi. Txartelik ez geneukanez, -ohitura falta gurea- idaztekotan geratu ginen -mail me!- eskatu zuen berak.
Aurkezpenean, Euskal Herriaz begirunez jardun zuen. Tagzania proiektua aipatu eta euskal enpresa zela aitortu ostean, jator erantzun zion Gari Araolazaren aurkezpen eta itaunari. Bilbao.bi ekimeneko mapa bat ere jarri zuen, bezperan Bilboko Plaza Barrian afaldu zuela adierazteko.
Arrazoi du Luisek, kronikarik ez dugula idatzi dionean. Egia da, prentsan ere ezer gutxi agertu da hitzaldiaren inguruan, ez bada Berriakoek egindako elkarrizketa eta beste aipamenen bat han hemenka. Gauza askorik ez. Flickr argazkitegian (hau bai 2.0) Aitorren argazki interesgarri batzuk daude, ostantzean.
Inoiz ez da berandu kronika bat idazteko, sentsazioak konpartitzeko. Egia esan, web 2.0 delako garaiotan, horretan ari gara. Informazioa trukatzen, konpartitzen, etiketatzen….
4 Iruzkin
Pingback-a:
Pingback-a:
Assauro
Assauro
how to get a free trial of levitra