info 7,  teknologia berriak

Buztan luzearen teoria

info 7 irratianAurreko batean, duela aste pare bat edo, Chris Anderson izan genuen Bilbon.
Wired aldizkariko erredaktore burua da Anderson, tipo ezaguna mundu osoan. Interneteko kontuetan ere aditua da,
komunikazio eta marketing_ari buruz asko daki, ekonomilaria da ikasketez, eta mundu mailako begirada dauka. Wired aldizkaria, paperezkoa da berez, eta mundu osoan banatzen den teknologia berriei buruzko aldizkari espezializatua da. Interneten ere irakur dezakegu, egin klik.

The long tail

Andersonek, teoria berria plazaratu du ez oso aspaldi. the long tail edo buztan luzearen teoria. Bertan dio, arrakastatik aparte ere… badirela jendearen kontsumorako interesgarriak diren hamaika produktu ere. Baina hala ere, super kate eta merkatal gune handienek, arrakastatsuak baino ez dituzte eskaintzen beraien apal eta dendetan. Arrakastak bultzatuta noski, salduenen artean ageri dira salduenak. Baina duela denbora bat baino txikiagoa da salmenta arrakasta hori… orain, Interneteko denda espezializatuetan… arrakasta lortzen ari direnak, gitxi -edo gitxiago- saltzen diren produktuak baitira…

Eta horrela, buztan luzearen teorian, gutxiago saltzen diren produktuen -pelikulak, kantu edo diskoak, liburu bitixiak…. gutiziak azken finean- zerrenda amaigabea lortzen da, buztan luze bat.

Argudio asko, grafiko ugari eskaini zituen Bilboko agerraldian bere teoria hau plazarateko. Interneten eraginaz berba egin zuen, blogak direla, youtubeko bideoak direla… eta guzti horrek eragina dauka kontsumoan ere. Telebista asko ikusten da gaur egun, oraindik, baina asko jeitsi da telesail arrakastatsu bakoitzaren kontsumoa… jada ez dago izar nagusirik, eta izatekotan Interneteko bideoak dira.

Crhis Anderson entzun genuen Bilbon, eta kezka ugari planteatzeko aukera izan zen. Eta oraindik kezka hoiek buruan buletaka dauzkagu. Adibidez, gurea bezalako kultura txiki bat, non kokatuko genuke buztan luze horretan? Ba al daukagu irauterik euskara bezalako hizkuntza batekin globalizazioaren aurrean?
Gure liburuak, diskoak, kultur produktuak orohar, ze bide hartu beharko lukete Interneten panorama honetan?

Entzuteko:
[audio:http://www.info7.com/entzun/deskargatu.php?fitxaizena=http://www.euskalherria.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20060926_eus_526.mp3&sekzioa=talaiatik&id=526]

Iruzkin Bat