agit/prop,  musika

Irish rebel day

Gaur egun irlandarra daukagu. Stiff Little Fingers Bilboko Kafe Antzokian, eta Irlandako gaiak hizpide hemengo prentsan, hango azken gertakariak kari.

stiff little fingers

Belfasten 1977an sortutako punk taldea da SLF. Sortu eta gutxira utzi zuten taldea, baina gero berriro ekin zioten. Orain sortu zeneko 30 urteurrena dela eta, Europan barna biran ari dira irlandarrak. Irlandakoak sortzez, baina gehienak Estatu Batuetan bizi dira egun.

Azken astea beraien kantuak entzuten eman dut. blip.fm zerbitzuan asko dira, eta beraien slf.com gunean eta wikipedian sarri samar sartu izan naiz, gauzak irakutzeko asmoagaz.

Jake Burns abeslariak, adierazpen interesgarriak egin ditu gaurko GARA egunkarian. «Ez dut uste Irlandan bortizkeria aro berri baten aurrean gaudenik». Bertan musikaz ez ezik, egunotako gertakariak hartu ditu hizpide. Bera ere, bake prozesuan murgiltzearen aldekoa dela ematen du.

Egungo disidentzia irlandarra

Irlandara begira jarri gaitu Iñaki Sotok ere. Analisi zorrotza egin du: La disidencia irlandesa, entre Platón y Patton.

Interesgarri egin zait gogoeta, baina hala ere badirudi batzuei ez zaiela horrenbeste gustatu. Paul Rios Lokarriko kordinatzaileak Lo que es bueno para Irlanda no lo es para Euskal Herria.

Beraz artikulu bat eta bestea irakurtzen, aurretik atzera, tximur tximur eginda geratu zait egunkari gaurko egunkari hau.

Tira, gaueko garagardoekin dana berdinduta. Irish egun bat beraz, ahalik eta errebeldeena izan dadila.

Egunak irakurtzeko eta pentsatzeko balio badu, balio beza gauak edateko eta musika aditzeko. Biharamunekoan pentsatzen ibili barik. Gau(r) irish.

2 Iruzkin

  • Paul

    Kaixo: Sotoren analisia oso ona da, benetan, zorrotza, ausarta, argia. Nire artikuluaren helburua da esatea nola gauzak, batzuentzat, onak dira herri batean eta ez bestean. Aspaldin, El Salvadorreko bake-prozesuaren kontra eta hemen bakearen alde zegoen lagun batekin eztabaida hau izan nuen. Badakit prozesuak ez direla berdinak baina Sotoren analisia erabili dezakegu gure egoeran eta ez dut inoiz ikusi hori Gara egunkarian.

  • Jabi

    Erraz jarri dio Sotok analogia. Nik, are zuzenago, jarriko nuke gaur eta hemen bide armatu oker eta anker baten baliagarritasuna (gero eta gutxiago eta gotortuagoak) defendatzen dutenen tokian. ETAk oraino burujabe izaten uzten ez diola kontuan hartuta, inoiz izatea lortzen badu, lan handia izango du ezker abertzaleak aurretik bere burua berregiteko eta berez dagokiona -herri honen motore politiko nagusia, izatea- lortzeko. Badakit hori dela egun ezker abertzalearen baitan nagusitzen ari den analisia, baina oraindik hainbat inertzia historikok indar handia dute. Gakoa egongo da inertzia eta dogmatismo horiek gainditzean.
    Interesgarria Sotoren zutabea eta interesgarria SLF taldea ere, noski.