Endikaren gola
Egunotan gogoratu dute. Behin eta berriro ari dira aipatzen, eta ia mende laurden igaro da. Denok gogoratzen dugu Endikaren gol hura. Bartzelonari sartutakoa.
Gure ume garaiko jokalaria zen Endika. Gu zapatu domeketan joaten ginen Lezamara, bizikletan. Gure herrian futbol zelairik ez, eta herriko taldeak han jokatu ohi zuen. Eta gu, Hori Baiek antolatuta bizikletan joaten ginen, lagun pilo bat, Agusegas.
Eta Athleticeko jokalari guztien kotxeen markak ezagutzen genituen. Opel Kadett Gsi zen orduan kotxerik guapoena guretzat, eta baten batek Golf bat ere bazeukan. Baina Endikak, Endikak 127 zuria zeukan. Apalena zen orduan.
Baina gola sartu zuenean, idolo bilakatu zen orduan guztientzat. Eta oraindik historiak gola haixe sartzearren gogoratzen du. Eta gaur gogoratuko dute. Ondo gustura sartuko luke berak be gol hori. Ezta?
Eta orain ikusten duzu Endika. Mobida guztietan, beti laguntzen, ikastolako maisu moduan, Getxo taldean buru belarri sartuta, ESAITen laguntzen, manifetan hor aurrean… gustua ematen du.
Jokalari moduan handia zena, handi da orain ere.